World Cafearen ondorioen laburpena
Bakearen eta akordioaren alde aurrera egiteko proposamena
Bilbo, 2009ko azaroaren 28a
Joan zen larunbatean, azaroaren 28, Lokarrik bakearen eta akordioaren alde aurrera egiteko bere proposamena plazaratu zuen. Aurkezpena bukatzean, ekitaldira bertaratutako pertsona guztiek proposamenaren edukiaren inguruan eztabaidatu zuten World Cafe batean. Jarraiki ekarpenetatik ateratako ondorio nagusiak aurkezten dira. Bake prozesuaren Behatoki Sozialaren galdetegi berriak, 2009ko udazkenari dagokionak, proposamenaren edukiaren inguruan hainbat galdera proposatzen ditu. Jasotako ekarpen guztiak, bai World Cafean zein galdetegian ateratakoak, Behatokiaren udazkeneko txostenean bilduko diren ondorio sakonagoaren oinarrian egongo dira. Lokarrik bere proposamenean barneratzeko konpromisoa hartzen du. 1. Lokarrik aurkeztutako proposamenaren uste orokorra Proposamenaren inguruko partaideen iritzia oso positiboa da. Ausarta, arriskuak hartzeko prest dagoena, bide berriak irekitzeko gaitasuna duena edo koherente bezala baloratu dute; itxaropena mantentzeko arrazoia. 2. Proposamenaren alderdi indartsuak Partaideentzat Lokarrik aurkeztutako proposamenaren alderdi indartsua herritarrei eskaintzen zaien protagonista papera da. 100 herri-kontsulta antolatu eta egiteko planteamendua tresna interesgarritzat jotzen dute gizartearen borondatea erabakigarria izan dadin prozesu berri batean. Nabarmendutako beste alderdi indartsu batzuk hauek izan ziren: 1) proposamen ausarta eta arriskugarria dela, 2) aukerak aprobetxatzeko pentsatuta dagoela eta 3) eskakizun edo exijentzia soiletik haratago doala. 3. Proposamenaren alderdi ahulak Partaideek gehien aipatutako proposamenaren alderdi ahula Lokarri eta Ezker Abertzalearen arteko sintonia gabezia da, zeina proposamena ez onartzeko edo axolagabeki erantzuteko arrisku bihur daitekeen. Honez gain, aipatutako beste batzuk hauek dira: 1) Lokarri Ezker Abertzalearekin identifikatzearen arriskua, Lokarrik bere neutraltasun irudia galduaraziz, 2) Ezker Abertzalearen barne-zailtasunak, indarkeriaren inguruko ikuspuntu ezberdinak elkarbizitzen baitira, 3) proposamenaren zehaztasuna lortzeko Lokarrik dauzkan indar urriak, 4) gizartearen mesfidantza Ezker Abertzalearekiko, bereziki azken bake prozesuaren porrotaren ondoren eta 5) proposamenaren arrakasta ez dago Lokarriren esku. 4. Ekarpenak Partaideek ideia zehatzak ere adierazi zituzten proposamenaren edukia hobetzeko. Ideia nabarmenenak hauek dira: -
Ezker
Abertzaleari
buruz
hitz
egiteko terminologia
aldatu;
besteak
beste
“tradizional” edo “ofizial” adjektiboak erabiliz. 100 kontsultak egun berean egingo direla adierazi. Ez mugatu proposamena 100 kontsultei, gehiago izateko atea irekita utziz. Zehatzago izan indarkeriaren amaiera eskatzea izan dadin Ezker Abertzalearekin lan egiteko baldintza - Ezker Abertzaleak eta gainontzeko alderdiek proposamena onartu ezean, Lokarrik zer egingo duen definitu. -