GAZTEON EUSKARAREN ERABILERA “Azken urte hauetan ukatu ezinezko hobekuntza izan badu ere euskararen egoerak, batez ere haur eta gazte euskaldunei esker, ezin ukatu hobekuntza honekin ahuldade sakonak ere azaleratu direla, hala nola, ezagupenaren eta erabileraren arteko aldea, erabiltzen den euskararen inguruko kezka...” Gure lanaren helburua, beraz, hausnarketa honi erabat lotuta dagoela esan beharra dago, eta, hori dela eta, gure institutuko D ereduko gazteon euskararen erabilera aztertzeko asmoa hartu dugu, erabilera horren balizko zergatietara heldu ahal izateko. Horretarako, ikasleen inguruko zenbait datu jaso ondoren (familia, institutua, herria, lagunak, komunikabideak), hona-hemen ateratako ondorioak: Familietan gehien ikus dezakegun datua, gurasoetako batek euskaraz hitz egiten dakiena da, horren atzetik euskaraz hitz egiten ez dutenek doaz, eta gutxien ikusten den kasua biek euskaraz jakitea da. Gehienetan neba-arrebek hizkuntzaren ezagutza dutela azaltzen da, jendeak dakitenekin egiten duela, baina datuek gutxitan egiten dutela adierazten dute. Euskaldunok elebidunak gara, gutxi dira euskaraz soilik hitz egiten dutenak. Eredurik nabarienak, gaztelania soilik, edota biak menperatzea dira. Institutuan, jendeak euskaraz hitz egiteko joera du klasean dagoenean, bai ohituragatik, bai irakaslea aurrean izateagatik. Dena den, gero eta nagusiagoak izan, gero eta euskara gutxiago entzuten da gure ikastetxeko geletan. Askotan arrazoia, hizkuntzarekiko interesik eza da, baita irakasleen hizkuntza inposaketarik eza ere, horrekin esan nahi dudana da, ikasleei euskaraz hitz egiteko esaten ez zaienean, gehienek erdaraz egingo dutela . Printzipioz jendeari ez zaio euskaraz hitz egitea gustatzen, beraz, ez duenez inork ere ez egiten, atsedenaldian nabariena gaztelania jendearen ahoetan entzutea da. Ikasleok gazteleraz zuzentzen gatzaizkie jantokiko zerbitzariei, ez dakitelako euskaraz hitz egiten, baina, irakasleekin, idazkariarekin eta zuzendaritzakoekin euskaraz hitz egiten dugu, jasoko dugun erantzuna hizkuntza berean izango dela dakigulako, horiez gain atezainarekin bi hizkuntzatan aritzen direnak talde handia osatzen dute, batzutan gazteleraz, besteetan euskaraz. Gure herria oso inguru erdalduna dugu, orokorrean gaztelaniaz hitz egiten da. Komunikabideen multzoan zenbait arlo aztertu ditugu. Telebistan, ETB-1- en gehien ikusten diren telesaioak Betizu, Egin Kantu, Mihiluze eta Kirolak dira. Jendeak ez du irakurtzen egunkaririk, eta irakurtzen duten gehienek erdaraz egiten dute. Egunkari eta telebista kanalekin gertatzen dena, oso eskaintza txikia dagoela da. Nahiz eta irratian eskaintza handiagoa izan, entzuterako orduan jendeak gaztelaniaz egitea nahiago du. Musikan prest gaude edozein hizkuntzatan, eta edozein musika mota entzuteko, horretarako beste hainbat gauzetarako baino irekiagoak gara. Gazteleraz asko entzuten da, baita euskaraz, eta beste hizkuntzetan ere. Orokorrean jendearen hizkuntzarekiko konpromezua txikia da, edo ez dago, eta, egotekotan gehiago erabiltzea da. Ainhoa Etxebarria Agundez 4.-BD