TEKNOLOGIA BERRIAK PRAKTIKETAKO EGONALDIAN Zarauzko Salbatore Mitxelena Nire praktiketako egonaldia, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan egin ditut. Gelan, 23 haur daude eta Haur Hezkuntzako 3urtekoak dira. Ikastetxean, hiru ordenagailu gela daude ikasleentzat. Gela hauek, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek erabiltzen dituzte. Honetaz gain, irakasle gelan, ordenagailuak daude. Hauek, internetekin konexioa dute eta irakasleak beraien lanak eta informazioa biltzeko erabiltzen dute. Haur Hezkuntzan, gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Bertan, Urtxintxa Proiektuko CDak erabiltzen dituzte: • • •
Haur Hezkuntza 3 urtekoak: Ttantto Haur Hezkuntza 4 urtekoak: Pirritx Haur Hezkuntza 5 urtekoak: Xango
Nire gelakoek ordenagailuarekin egiten duten erabilera ez da gidatua. Goizeko eta arratsaldeko lehen orduan erabiltzen dute. Hau da, jolas libreako garaian nahi duena ordenagailuarekin ibiltzen da. Erabilera ez dago oso arautua, hau da, ez dago txandarik. Normalean, margotzeko eta Ttantto topatzeko erabiltzen dute. Aipatzekoa da, haur batzuk zaletasun handia erakusten dutela ordenagailuarekiko eta beste batzuk ez hainbeste. Arratoia erabiltzeko duten abilezian ere ezberdintasunak ikusi daitezke. Gehien erakartzen dietena, pertsoanaiak egiten dituzten oihuak eta zaratak dira. Irakasleak, ordenagailua erabiltzen duen momentu bakarra, ipuinaren kontaketa egiteko da. Beti berak kontatu beharrean, batzuetan ordenagailuan jartzen du eta haur denak borobilean esertzen dira entzuteko. Gelako ordenagailua nahiko kaskarra da. Askotan geratzen da zintzilik eta programa interesgarri asko falta zaizkio. Ordenagailuaren erabilera eskasagatik dela uste dut. Erabilera handiagoa emango balitzaio bestelakoa izango zen. Zentruak, urtean zehar, irakasleentzako eta gurasoentzako ikastaroak antolatzen ditu: internet, office,…
1
Errenteriako Orereta ikastola Aurtengo praktikak Errenteriako Orereta ikastolan burutu ditut. Bertan, haurrek teknologia berriekin duten harreman zuzenena, ordenagailuarekin da. Urtxintxa proiektua jarraitzen dute; honetan, unitate didaktiko ezberdinak aurkezten dira, eta unitate didaktiko bakoitzeko material interaktibo bat izaten dute: CD-Room bat dator gai bakoitzarekin, eta bertan, unitate didaktikoan zehar landutako ipuina, joku interaktiboak (zenbatu, bikoteka ipini, puzzleak osatu, koloreztatu…), asmakizunak, etabar datoz. Beraz, haurrak txandaka aritzen dira joku hauek egiten. Txokoetan biltzen dira, eta talde bat ordenagailuan aritzen da dagokion txanda errespetatuz. Baliabide materialei dagokienez, ordenagailu kopuru eskasa dutela aipatuko nuke. Hiru urteko haurren geletarako 2 ordenagailu besterik ez dituzte (lau gela izanik). Beraz, irakasleek txanda eskatu behar izaten zuten ordenagailua erabili ahal izateko, zenbaitetan, hau hartua zegoelako ezin izaten zutelarik erabili. Gainerakoan, interneten ez direla aritzen esan dezaket. Honetara, ikasgelatik ez dute sarbiderik; interneterako konexioa bakarrik irakasle gelan baitute. Oikiako Eskola Hasteko esan beharra daukat, erabili, erabiltzen dela ordenadorea nahiz eta txoko egokia ez izan honek. Alde batetik, Pelutxe-proiektuaren barruan zeudenez, hortarako erabiltzen zuten. Pausuak deskribatuta: 1. Karta pentsatu. Eskuz idatzi. 2. Eskuz idatzitako hori gelako ordenadorera pasa, eta disketean gorde. (Ostegunetan izaten zen hau). 3. Ostiraletan, gora igotzen ginen, (zuzendariaren ordenadorera, Internet ez baitzegoen gelan) eta disketea irikitzen zen, beraiek jakiteko hori zela atzokoan idatzitakoa, 3, 4 eta 5 urtekoek sinatu egiten zuten beren izenak jarriz eta ondoren, e-maila bialdu. Era berean, Aizarnakoek bidaltzen bazuten zerbait, hura inprimatzen zen gero hori gelan pegatzeko eta liburuxka osatzeko. (Argazkiak ere tarteka adjuntatzen ziren). Beste alde batetik, eskola txikia zela kontuan hartuta, eta adin desberdinetako haurrak egotean gelan, txandaka, irakasleak 4 eta 5 urtekoak bidaltzen zituen hara. Programa batzuk zeuzkaten: Clic,
2
Contar y agrupar, urtxintxako txirritx, Ttanto eta Xango, Olentzero basoan… Denbora librean ere, aukera zuten ordenadorean ibiltzeko. Bukatzeko, gauza puntualetako ere, erabilera ematen zioten. Argazki kamerari ere probetxu handia ateratzen genion. Adb. Errezeta bat egin genuen eta guk pausoz pauso, argazkiak ateratzen joan ginen. Gero, horiek inprimatu eta ordenatu egin behar zituzten, ikusten zena bakoitzean deskribatu eta idatzi. Azkenik, portada egin eta horretarako, Word-en bidez, portadarako argazkia aukeratu. Eskolan, teknologiekiko ardura erakusten dute. Eskolako bloga dute eta lan handia egiten dela uste dut. Bestalde, nire irakasleak formakuntza ona zuen et ahorren adibide, aurrenengo astean, eskaini zigun bera prest zegoela beste irakasleoi Power Point -eko programa azaltzea, gero ikasleekin erabiltzeko. Eskola honetan, proiektu desberdin askotan daude sartuta, bizirik dago eskola zentzu honetan. Pianojolea, idazlea, bertsolaria, esgrima eta abarren bisita izan zuten ni egon nintzen hilabete erdi horretan. Oiartzungo Haurtzaro ikastola Nire praktika aldia burutu dudan ikasgelan ordenagailua badago. Berau gelako txoko finko batean dago eta hiru urteko gela bakoitzak ordenagailu bana du. Lan egiterakoan, askotan, haurrak, lan txokotan banatzen dira. Bertan lekutzen diren txokoak honako hauek dira: -
Matematika txokoa. Jolas txokoa. Plastika txoka Hizkuntzaren txokoa.
Ordenagailua, Hizkuntzaren txokoan kokatzen da, hain zuzen ere, gelaren ertz batean. Hizkuntzaren txokoan burutu beharreko zeregina amaitutakoan, umeak ordenagailura hurbildu daitezke eta bertan jolastu bere kaxa. Ordenagailuan, Urtxintxa proiektuko CD-Rooma barneratuta egoten da jada (dagokion adin mailari egokituta). Horretarako, goizero, irakasleak ordenagailua pisten du, umeek prest eduki dezaten. Umeak, arratoiaz baliaturik ongi aski erabakitzen dute zein jolas mota nahi duten burutu: koloreztatzeko jolasak, ipuinak entzun, diskriminazio jolasak,… Bestalde, irakaslearekin ere burutzen dute beste gisa bateko jarduera ordenagailua lagun dutela: une horretan lantzen ari diren
3
gaiko ipuina entzuten dute elkarrekin ordenagailuaren inguruan eserita daudela. HAUSNARKETA Eskola desberdinak ikusi eta gero, Urtxintxa proiektua errepikatzen da behin eta berriz. Gainera, egiten dena antzekoa izaten da. Programa honen erabilera itxia dela iruditzen zaigu, izan ere, autozuzentzailea da eta beti ariketaren emaitza zuzena edo okerra izango da. Programa hau metodologia tekno-tradizionalean oinarritua dago. Guk erabilera aurrerakoi baten aldeko apustua egingo genuke. Izan ere, ez dugu nahi teknologia berriak beti jarduera berdinekin lotzea. Hori dela eta, umeen interesetatik abiatutako jardueretan, teknologia txertatzen ahaleginduko gara.
4
JARDUEREN PROPOSAMENAK 1. JARDUERAK: koloreztatu
Paint
programarekin
marrazkia
Jarduera honetan, haur bakoitzak orri txuri batean errotulagailu beltz batekin marrazki bat egingo du. Ondoren, irakaslearen laguntzaz eskaneatu egingo dute eta paint programan zabalduko dute. Bertan, nahi duten bezala koloreztatuko dute. Irakasleak, ikasle guztien lanak inprimatuko ditu eta karpeta bat osatuko du ikasleen lanekin. Materiala: orri txuriak, errotulagailu beltzak, Paint programa, inprimagailua. 2. JARDUERA: Norberaren burua mozorrotu Ikasleak bikoteka ipiniko dira eta kamera digital batekin, txandaka, batak besteari argazki bat aterako dio (horrela ikasle bakoitzak bere erretratua izango du). Ondoren, argazkiak ordenagailura pasako ditugu eta Paint programan bakoitzak bere burua “mozorrotuko” du. Adibidez, batak bere burua pirata bilakatuko du: partxea eta buruan zapi bat ipiniz, e.a. Materiala: Argazki kamera digitala, Paint programa. 3. JARDUERA: Koloreztatzeko marrazkiak Interneten, Google bilatzailean “koloreztatzeko marrazkiak” bilatuko dituzte, eta haur bakoitzak nahi duen marrazkia aukeratuko du. Ondoren, marrazki hauek inprimitu egingo dituzte eta margoekin koloreztatuko dituzte Materiala: Ordenagailua interneterako inprimagailua, orri txuriak, margoak.
konexioarekin,
4. JARDUERA: Joku interaktiboa Joku interaktiboak dituen CD-Room bat ipiniko diegu ordenagailuan, eta taldeka antolatuz, txandaka hauekin jolastuko dira: puzzleak osatuz, memory-ra jolastuz, irudiak koloreztatuz, … Materiala: Joku interaktiboak dituen CD-Room bat.
5
5. JARDUERA: Argazki albuma Kurtsoan zehar ateratako argazkietatik abiatuz (eskurtsioetan ateratakoak, urtebetetze egunetan ateratakoak, gelan ateratakoak,…) album bat osatuko dugu kurtso amaieran bakoitzak berea izan dezan. Horretarako, Hoffman programa erabiliko dugu. Irakasleak gidatuz, argazki muntai ezberdinak gauzatuko ditugu. Ondoren, bakoitzak CD batean grabatua eramango du etxera, nahi izanez gero argazki denda batean inprimatu ahal izateko. Materiala: Hoffman programa. 6. JARDUERA: Olentzerori eskutitza Olentzerori eskutitza idatziko diogu. Horretarako, denak ordenagailuaren inguruan eseriko gara. Irakaslea lagun dutela, bakoitzak bere eskaera esanez, irakasleak jasoko ditu txukun-txukun. Guztion artean idatzitako eskutitza, bere helbide elektronikora bidaliko dugu. Jarraian, gure eskutitza blogean zintzilikatuko dugu. Materiala: ordenagailua eta Internet. 7. JARDUERA: Egun argazkien ordenaketa
bateko
irteeran
ikusitakoaren
Donostiara egin berri dugun irteeran, bi leku ezagutu ditugu, bata Bretxako merkatua eta bestea San Telmo museoa. Lehenik, merkatua bisitatu dugu eta bigarrenik museoa. Bi leku hauetan argazkiak atera ditugu. Kamara digitaletik ordenagailura pasa eta gero, jarduera honen funtsa, umeei argazkiak nahasirik azalduta, hauek kronologikoki ordenatzea izango da. Materiala: kamera digitala, argazkiak eta ordenagailua. 8. JARDUERA: Ipuina interneten zintzilikatu Jarduera hau burutu ahal izateko, denok, ordenagailuaren inguruan bilduko gara eta irakaslearen laguntzarekin, ipuin bat sortzen ahaleginduko dira. Horretarako, irakasleak lagundu arren, zenbait protagonista eman diezaieke, eta hemendik abiatuta, umeek ipuin bat sortuko dute, adibidez, banaka, bakoitzak bere pasartea adieraziz. Gero, Interneten zintzilikatuko dugu, beste eskoletako umeek irakur dezaten. Materiala: ordenagailua eta internet.
6
9. JARDUERA: Mazedonia Sukalde tailerrean gaudela, mazedonia prestatzeari ekingo diogu. Prozesuan zehar, hainbat argazki aterako ditugu. Errezeta bukatu eta gero, hurrengo pausoa, ateratako argazkiez baliatuz, haurrek, errezetaren sekuentziazioa gauzatu beharko dute, sekuentziazio bakoitzean emandako pausoak adieraziz. Bukatutakoan, egindako lan guztia interneten zintzilikatuko dugu. Hau guztia egin ahal izateko, irakaslearen laguntza izango dute. Materiala: fruta ezberdinak (marrubiak, kiwiak, sagarrak eta platanoak, zukurako laranjak), plastikozko labanak, ontziak, edalontziak eta zukua egiteko aparatua. Argazki kamera digitala eta ordenagailua. 10. JARDUERA: Gelako deskribapena Kurtso hasiera izanik, gure gela ezagutzen ari garen bitartean, beste eskoletako umeei gure gela nolakoa den erakutsiko diegu. Horretarako gelari argazkiak aterako dizkiogu. Gero, argazkiak ordenagailura pasako ditugu. Argazki bakoitzak azaltzen duen txokoa deskribatu beharko dute haurrek. Argazkien deskribapenarekin bukatuta, ezagutzen dugun beste eskola bateko haur talde bati igorriko dizkiogu. Materiala: argazki kamera digitala eta ordenagailua. 11. JARDUERA: Gelakideen aurkezpena Ezagunak ditugun beste ikastetxeko haurrekin, power point bidez egindako muntai bat bidaliko diegu internetez. Muntaiaren gaia, gelakideen aurkezpena izando da. Beraz, gelako haur eta irakasle guztien argazkia eta ahotsa izango du grabatua. Aurkezpenean, bakoitzaren izena eta bere gustuko gauzen azalpena egingo du. Materiala: power point edo photo story programa, internet, argazki kamera digitala, kablea eta mikrofonoa.
12. JARDUERA: Sare bidezko komunikazioa Gure gelan, web-cam bat edukiko dugu eta asteko egun eta ordu zehatz batean, beste ikastetxe batekin harremanetan jarrito gara. Komunikatzeko modua mikrofono bidezkoa izango da.
7
Materiala: web-cama eta mikrofonoa. 13. JARDUERA: Painten erabilera librea Ordenagailuan, paint programa irekiko dugu eta marrazki librea egiteko aukera emango diegu haurrei. Horrela, haurrak arratoiaren erabilera hobetzen joango dira. Materiala: paint programa. 14. JARDUERA: Zaraten identifikazioa Interneten sartu eta zarata ezberdinak Haurrak, identifikatzen saiatu beharko dute.
entzungo
ditugu.
Materiala: internet eta bozgoragailuak. 15. JARDUERA: Kontutxoak etxera Haur bakoitzaren etxekoen emailak izango ditugu eta astero kontutxoak bidaliko ditugu email hauetara. Horretarako, lehenik paperean idatziko dituzte kontutxoak eta ondoren ordenagailura pasako ditugu. Emailik ez dutenen kasuan, euskarazko posta duen kontuan bat sortuko diegu, euskalerria.org orrian esaterako. Materiala: internet 16. JARDUERA: Guztiok kameralari Irteera bat egiten dugunean, argazki kamerarekin aterako gara eta denok izango gara kameralari. Horrela, gelara bueltatzerako, haur bakoitzak argazki bat eginda izan beharko du. Hurrengo egunean edo, horiek deskargatuko ditugu ordenagailuan eta ikusi egingo ditugu zer argazki egin genituen. Nahi izanez gero, beste gelakoei erakutsi diezazkiekegu. Materiala: argazki kamera, bateria, memoria, deskargatzeko kablea, ordenadorea. 17. JARDUERA: Pelutxe aukeraketa
8
Elkarrekin.net-en sartu, saltxeatu eta pelutxe desberdinak ikusiko ditugu. Ondoren, gustukoen dituzten bost pelutxe aukeratu eta inprimatu egingo ditugu. Materiala: ordenagailua, interneterako sarbidea, inprimagailua, kartulinak. 18. JARDUERA: Lanbideen bilaketa Google.es-en gaudela, irudien atalean sartu. Lanbideak lantzen baldin bagaude adibidez, bakoitzak landide bat izango du aukeratuta eta bakoitzaren lana izango da lanbide horri dagokion argazkia edota marrazkia aurkitzea. Horretarako, hitz egokia jarri beharko dute bilatzailean. Bukatzeko, batu egingo ditugu eta album bat eraikiko dugu. Ondoren, bakoitzaren azpian idatziko dugu zein lanbide den bakoitza, eskuz idatzita. Materiala: ordenagailua, kartulinak, arkatzak, guraizeak.
interneterako
sarbidea,
inpresora,
19. JARDUERA: Gu artista aut.org-en sartu. Gustatzen zaien artelan bat aukeratuko dute taldeka. Hori inprimatu egingo dute eta horretan inspiratuta, beraien artelan bat sortuko dute behar dituzten materialak erabiliz. Aldez aurretik esplikatu beharko diote egin behar dutena irakasleari eta zer beharko duten aurrikusi. Materiala: ordenagailua, interneterako sarbidea, inprimagailua, eta umeek eskatzen diguten material espezifikoa. 20. JARDUERA: Arauen antzezpena Gelako arauak zeintzuk diren errepasatu ondoren, lan talde desberdinak antolatuko dira, talde bakoitzak ardura jakin bat izango du. Batzuk antzeztu egingo dituzte arauak, besteek txandaka grabatzen joango dira eta azkenekoak, Movie Makerekin bideotxo bat muntatuko dute. Horrela, urtean zehar, hiru lan egingo ditugu eta ume guztiak pasako dira talde desberdinetatik. Materiala: bideo kamera, ordenagailua, Movie Maker programa.
9