IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
AURKIBIDEA
1. SARRERA____________________________________________________________________2-3 1.1. AMARA BERRI ESKOLA___________________________________________4 1.2. HAURTZARO IKASTOLA__________________________________________5 1.3. MARIA AUXILIADORA____________________________________________6
2
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
1 SARRERA Gauza jakina da, azkeneko 40 urte hauetan, ikastolek garatu duten hezkuntza-modeloak, identitateezaugarri espezifikoak eta ongi markatuak dituela. Euskal hezkuntza-sistema propioa sendotzen eta gainerako herriei eta kulturei zabalik dagoen proiektu euskaldunaren inguruan gizarte kohesionatuagoa eta integratuagoa eraikitzen gogotik saiatu dira ikastolak. Euskararen normalizatze prozesuari eta euskal kulturaren garapenari egin dizkion ekarpenengatik ez ezik, profesionalen formazio jarraituan eta material didaktikoak ikertzen eta sortzen egin duen lan sistematikoagatik, mugimendu berritzailetzat du herriak ikastolen kolektiboa hezkuntzari eta gizarteari dagozkion gaietan. Material didaktiko hauek irakaskuntza-ikasketa prozesuan kultura modernoaren tresna trasmititzaileak garrantzizkoak dira. Informazio alorrean berebiziko aldaketak egiten ari dira. Aldaketa hauei ahal den etekinik handiena ateratzeko gauza izan daitezela gure ondotik datozen belaunaldiak, hori segurta diezaiegun, nahi du gizarteak. Ezin ukatuzko egia da aldaketa hauek hezkuntzan duten eragina, eta, horregatik, premiazkoa, atzera begira egon gabe azkar, konbikzioz beterik eta adore handiz aro digitalaren berri, guri dagokigunez, ikasle-irakasle bakoitzari eta hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiei, egoki eta koherenteki, ahal dela inolako traumarik sortu gabe, ematea. Ez da kezka hau ikastolen kolektiboan soilik nabari. Eusko Jaurlaritza eta Administrazio publikoak oro har gogor ari dira sail honetan bide berriak urratzen, izan ere, alor honetan zenbait naziotan aurrera ari diren bezala, hemen, baita Europan ere, atzean geratzen ari gara. Ikastolen kolektiboa kontziente da gure herriarentzat informazioa eta komunikazioa ezin utzizko aukera berriak direla. Horregatik, formazio digitalaren Euskadi sortzen eta aurrera ateratzen laguntzeko prest dago Ikastola, non kolektiboak sakabanatzeko dagoen arriskua gaindituz, prozesu sozialki integratzailea izango den eta, egin daitekeen bezainbatean, gizarte kohesioa sendotzen ahaleginduko den. Profesionalen talde batez (Federazioetako kideak, ikastolako irakasleak eta zuzendariak, gai hauetan aholkulari trebe direnak) osatuta dagoen batzorde iraunkor batek bere gain hartu du IKT berriak ikastolan abian jartzeak eta aplikatzeak ekarriko duen aldaketa-prozesu guztia ikastolen kolektiboan koordinatzeko erantzukizuna. Batzorde hau bera arduratuko da, bestalde, Administrazio publikoekin oroz gainetik Hezkuntza Sailarekin, jakina, erakunde sozial eta pribatuekin eta hemen planteatzen ari garen problematikarekin
grinatua
dagoen
beste
edozein
kolektiborekin
izango
diren
harremanez. 3
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
IKT
PROIEKTUAREN
HELBURU
OROKORRAK
1. Derrigorrezko irakaskuntzak ikasleek garatu beharreko oinarrizko gaitasunen artean IKT konpetentzia basikoak
barne
har
ditzan
lortu
behar
du.
1.1. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu eta Proiektu Kurrikularrean integratzea. 1.2. 1.3.
Ikasleek IKTen
IKT ahalmen
tresnak didaktikoen
autonomiaz
erabil
aprobetxamendua
ditzaten
arakatzea
eta
alfabetatzea. inplementatzea.
2. IKTak erabiltzen dituen gizarteak eskola eremuaren berrantolaketa eragiten du. Ondorioz, ikastolak antolaketa
eredu
egokiak
arakatu
eta
garatu
behar
ditu.
2.1. Giza baliabideen egokitzapena antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara
egokituz
2.2. Baliabide materialen (azpiegitura, espazioak, errekurtso teknologikoak, ....) antolaketa ereduen aldaketak proposatu
aprendizaia
eredu
desberdinetara
egoki
daitezen.
2.3. Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena. Xede nagusian definitutako egitasmoak gauzatu ahal izateko, urtez urteko plangintza zehatzak sortuko dira lehentasunezko
helburu
operatiboak
finkatuz
4
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
1.1 AMARA BERRI ESKOLA Amara berri eskolako haurrek egunero teknologiekin ikasten aritzen dira. Oso bereizgarri bezala aipatzekoa da telebista estudioa dutela eskola honetako haurrek.
Sistema pedagogiko baten barruan sartzen dute telebista eta horregatik hartzen du emandako garrantzia. Ikasle bakoitza bere interes eta motibazio propioa aurkitu behar du. Amara berri sistemarentzat oso garrantzitsua da jolasaren bitartez haurra motibatua sentitzea eta modu horretan helduaren mundua imitatzea. Eskola honetako sistema garrantzi handia ematen dio haurra eguneroko bizitzan moldatzeko erabiltzen dituen trebetasunei. Telebista goizeko bederatzietan hasten da eskola ordutegiaren arabera, gela guztietan ikusten dute eta hogeita hamar minutu irauten du. Egunero sesio hau izaten dute eskola guztiko haurrek batera. Beraiek dira mugitzen direnak eta saioak prestatzen dituztenak eskolako berriekin, hiriko edota euskal herriko berriekin. Eguraldiaren berri ere ematen dute, kultura eta kirolaren inguruan ere berriak ematen dituzte. Baita eskolara zenbait bisita etortzen direnean galdeketak egiten dizkiete eta berri moduan azaltzen dituzte telebista saioetan.
Irakasle
bat
dago
aktibitate
hauek
eramaten
dituena.
Bitartean, beste ikasle guztiak beraien irakasleekin hartzen dute behar duten informazioa beraien adinari egokitua saioa bukatzen denerako hitzaldi moduko ariketa izaten dutelako hizkuntzari refortzua emateko. Irratia ere daukate amara berriko ikasleek, gainera irratia hirian entzuten da. Hau da, haurren familiak beraien etxeetatik
entzun
dezakete
haurrek
prestatutakoa.
Telebista egun osoan dago lanean. Haurrek goizeko saioa egin ondoren beste ikasleen aurkezpenak, ingelesean egindako antzerkiak, prestatutako ariketak grabatzen aritzen dira estudioan. Beste batzuk bitartean editaiaz
arduratzen
dira.
Aipatzekoa da prentsa departamentua dutela. Egunero beste haur taldetxo bat eguna pasatzen du eskolako egunkaria ateratzeko. Egunkaria egunero ateratzen dute eta lau orrikoa izaten da. Ordenagailuak, eskanerrak, fotokopiagailua..eta hainbat elementu erabiltzen dituzte lana aurrera ateratzeko. Gainera erabiltzen dituzten ordenagailuak
Mcintosh
berri
berriak
dira
eta
oso
ondo
moldatzen
dira
beraiekin.
5
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
1.2 HAURTZARO IKASTOLA Haurtzaro ikastolako haurrek ariketa asko cd rom batzuekin egiten dute lan. Adinaren arabera batzuk edo besteak
erabiltzen
dituzte.
Ikastolen Elkarteak urteak daramatza softwaregintza kurrikularra lantzen. Esperientzia hauek guztiek produkzio emaitza zabala sortu dute, eta irakaskuntza arlo eta maila ugaritara hedatu dira. Axelko CDROMak urrats berria eskaini nahi du material honen erabileran. CD-ROM honetan bildu diren programak Ikastolen Elkarteak LHko Lehen Ziklorako sortu duen testu materialaren osagarri gisa eraiki dira. Beren oinarrizko erreferentzia eskola-materiala izatea da, baina eskolako programaziotik kanpo ere erabilgarriak izan daitezke. Zenbait urtetan garatutako proiektuak dira eta, oraingoan, denak bat eginik zabaltzen dira, batez ere kudeaketa eta erabilera errazteko asmoarekin. Oro har, CD-ROMeko jokoak hiru arloren mesedetan garatu dira: Euskara, Ingurunea eta Matematika. Ezarri diren instalazio zerbitzuei esker, instalazioa era desberdinetan kudea daiteke. Lehen-lehenik, dauden joko guztiak instala daitezke. Baina nahi izanez gero, instalazio pertsonalagoak bidera daitezke, joko aukeratuak bakarrik instalatuz, eta besteak geroko utziz, esaterako. Arlo bakoitzerako eta unitate bakoitzerako CD-ROM desberdinak dituzte gaia askoz zehatzago lantzeko. Edozein
adinetarako
erabiltzen
dituzte
irakasleek.
6
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
1.3 MARIA AUXILIADORA IKASTETXEA Teknología
berriari
buruzko
egindako
ikerketa:
Nire eskolan egia esan ez dago teknologia berri askorik. Erabiltzen duten bakarra ordenagailua da. Noizean behin hara joaten dira matematikako ariketa batzuk egitera edo ingeleseko vocabulary ikastera. Klasean bertan ez dute ordenadorerik, informatika gela berezi bat dute. Ordenadoreak nahiko onak dira, Windows xp dute. Irakasle berezi bat dago informatika klaserako, baina beste irakasleak ere joaten dira, matematikako klasea denean irakasle hori joaten da. Ordenagailuez aparte, bideo gela ere badute, bertan noizean behin pelikularen bat
ikusteko
baina
ez
da
oso
erabilgarria.
Ordenadoreetara joatea ikasleei asko gustatzen zaien gauza da, askotan jokatzearekin erlazionatzen dute. Matematikan adibidez ariketak egiten zituzten baina bazuten honekin lotutako joko bat. Egia esan oso interesgarria da joko hau, ariketa asko egiten dituztelako eta jokoa denez ba pozik egiten dute. Baina denbora galdu egiten da, klasera joan, ordenadorea piztu, programan sartu…eta klaseko 15 minutu erabiltzen baditugu horretan
ia
10
horretan
joaten
dira.
Hau
ingeles
eta
matematikan
pasatzen
da.
Gure ustez ikasleak ordenadorearekin erlazioa izaten hasi behar dute. Gaur egun beharrezkoa baita. Irakasle gelan, 3 ordenadore daude, bertan Internet dute. Irakasleak beren e-maila begiratzeko, informazioa lortzeko eta baita klaseak prestatzeko ere. Azterketak, ariketak….Eskolan intraneta dago, edozein ordenagailutik zure informazioa hartu dezakezu hemen unibertsitatean daukagun bezala.
7