Txostena

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Txostena as PDF for free.

More details

  • Words: 1,757
  • Pages: 10
TXOSTENA IKTko esperientziaren analisia

Idurre Aduriz Lujanbio

AURKIBIDEA

1.- PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA……………………… …………………..1

2.KASU JASOTZEKO

AZTERKETARAKO

INFORMAZIOA

TRESNAK ERAIKI………………………………………… ………………………..1

3.- INFORMAZIO BILKETA. BISITA EGIN………………… …………………..2

4.- LANAREN OSAKETA: INFORMAZIOA BILAKATU…… ……………….2

5.- HOBEKUNTZA PROPOSAMENA……………………… …………………….7

6.- BIBLIOGRAFIA…………………………………………… …………………………7

TXOSTENA IKTEKO ESPRIENTZIEN ANALISIA: KASU BATEN AZTERKETA

1.- PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA. Lan hau prestatzeko Amara Berri ikastetxeko arduradunekin jarri nintzen kontaktuan, nire asmoa zein zen adieraziz. Banekien aurretik eskola honetan hedabideek eta Teknologia Berriek aplikazio dinamiko eta indartsua zeukatela. Informazio gehiago biltzen hasi nintzen, lan hau zuzentzeko ideien bila. Lehenengo kontaktua ikastetxeko zuzendaria den Emiliorekin izan zen. Elkarrekin nire lan asmoari enfoke egoki bat nola izan zitekeen ikusten aritu ginen. Hortik Haur Hezkuntzako Salaberria eraikinera jo nuen, bai eta 3. zikloko ikasleen lana aztertu nahian Hedabideak departamentura Ferreriasen. Salaberrian irakasle taldearekin jarri nintzen harremanetan eta bixita eguna ezarri genuen Maixol irakaslearen gelara. Ferreriasen gauza bera egin nuen Hedabideak departamentuko arduraduna den Amandorekin. 2.- KASU AZTERKETARAKO INFORMAZIOA JASOTZEKO TRESNAK ERAIKI. Interesatzen zitzaidan informazioa ekipamendua, erabilera eta formakuntzaren inguruan zegoen. Ikuspegi horretatik begiratuta, ondorengo galdetegia prestatu nuen bisitak egin aurretik: 1. Zein estrategia edo plangintza duzue eskolan Teknologia Berrien inguruan? 2. Zein material duzue hardware eta software aldetik? 3. Nola edo non dago kokatua material hau eskolan/gelan? 4. Zein da irakaslearen rola? 5. Zein da ikaslearen rola? 6. IKT-ko koordinatzailerik badago? Zein da bere rola? 7. IKT-ko koordinatzailea eta irakasleen arteko harremanak nolakoak dira? Iritziak eta helburuak konpartitzen dira? 8. Irakaslegoak prestakuntza bereziren bat jasotzen al du IKT-en arloan?

1 3.- INFORMAZIO BILKETA. BISITA EGIN. Informazio bilketa hiru bisitatan egin nuen. Lehenengo egunean zuzendaria den Emiliorekin elkarrizketatu nintzen eta Hezkuntza proiektuaren inguruan aritu ginen. Hezkuntza proiektu honetan Teknologia Berriek zein paper jokatzen zuten izan zen elkarrizketaren ardatza. Bigarren egunean Hedabideak departamentura joan nintzen, ostegunero egiten duten telebista saioa neronek bideoz grabatzera. Ondoren bertako arduradunarekin, Amandorekin elkarrizketatu nintzen eta galdetegia erabili nuen horretarako ardatz moduan. Hirugarren egunean Haur Hezkuntzako irakasle taldearekin egon nintzen Salaberrian galdetegia baliatuz hemen ere eta gero Maixolen 5 urteko gelan egin nuen bideo grabaketa. 4.- LANAREN OSAKETA: INFORMAZIOA BILAKATU. Donostia hiriaren bihotzean, Amara Berri I.P. bi auzotan kokatuta dago: Amara Zaharra-Erdialdean eta Amara Berrian. Bost eraikinetan daude: Loiola, Salaberria, Urbieta, Morlans, eta Ferrerias. Ikastetxe honetan 1300 ikasle daude matrikulatuta eta 100 irakasle daude lanean. Hezkuntza-ekintza ikasleari zuzenduta dago, baina ikuskera horrek eskuhartze horretan parte hartzen dutenak ere barne hartzen ditu; azken batean, pertsona-kontzeptuaz ari baita. Edozein analisi egin edo edozein erabaki hartzen dela ere, ez dira ikasleak bistatik galdu nahi, aitzitik, ikasleen garapena, beren ona , irakasleen, familien, erakundeen eta abarren bestelako interesen gainetik. Ikasleei buruko kontzepzioak funtsezko hiru elementu ditu oinarrian: •

Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea.



Ikasleek dituzten interesguneetatik abiatzea (ez irakasleen interesguneetatik), horrela jolasa eta helduen munduaren imitazioa jartzen baititugu hurbilketa horren ardatz nagusitzat .



Ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak eta emozionalak eta bere gaitasun indibiduala duela onartzea

Ez dira bakarrik ikaslearentzat definitutako helburuak, nahiz eta hauek izan muina. Hauek orokorrean eskola komunitateko pertsona zein taldearen hazkuntza proiektu bezala hartzen 2 dira. Helburu orokorretan hiru atal nabarmendutzen dira: •

Nortasun garapenari lotutako helburuak



Gizarte harremanen garapenari lotutako helburuak



Diziplina eduki handiena duten ikasketen helburuak

Irakaskuntzaren kalitatea hobetu nahian, hogei eskola elkarrekin lan egiteko sarea osatu dute eta helburu batzuk planteatu dira finkatzeko eta garapena ahalbidetzeko.

Besteak beste elkarlanean aritzen diren ikastetxeen ikertze lana batu, erronka

berriei

elkarrekin aurre

egin,

komunikazioa

indartzen

duten

elementuak garatu, prozesuetan parte hartzean hobekuntza lortzeko, talde lanean

norbanako

prozesuak

errentagarri

bihurtu,

elkarlanean,

komunikazioan, solidaritatean, ... etabarrean kultur estilo komunak sortu eta irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatu.Nahiz eta hogei ikastetxe hauek oso ezberdinak izan elkarren artean, Hezkuntza proiektua dute amankomunean. IKT-n Amara Berrik badu metodologia propioa. Ikastetxe honen metodologiari begiratzen badiogu "Zertarako" esplizitu eta ukigarri bat dute jarduerek. “Zertarako” horrek eduki batzuk ikastea dakar berekin, eta gaitasun edo helburu batzuk garatzea. Kontua da hezkuntzako helburuak garatzea, ikasleen arrazoi eta helburuei ere, hau da, jolasari ere dagokion presentzia eta garrantzia emanez. Marko zabal honetan ulertu dira Teknologia Berriak eta bereziki “zertarako” horri jarraituz, konpetentziekin lotuta, ikasitakoa erabiltzen jakin dezaten ikasleek.

Hezkuntza poiektuan oinarrizko hiru alderdi daude: emozionala, soziala eta kognitiboa. Teknologia Berriak kognitiboan kokatuko genituzke nagusiki, baina beste eremuetan ere badute eragina. IKT-ak ulertzeko filosofia ondorengoa da: konpetentziak garatzeko medio bat dira. IKT-ak ez dira kurrikulumaren zati bat bakarrik. Ikaskuntza prozesu guztian, berau bultzatzeko eta indartzeko erabiltzen den medio bat baizik. 3 IKT-ko BALIABIDEEN aldetik erabiltzen dira software jakin batzuk ( aurrerago ziklo bakoitza deskribitzen dudanean azalduko ditudanak ) baina IKT bera edukin kurrikular bat da. Zerbaitetarako (“zertarako”) egiten den lan baten IRTEERA

dira Teknologia Berriak eta medioak IRRATIA, TELEBISTA,

ABE

aldizkaria eta WEB orria. Guzti hauentzako PRODUKZIOA hizkuntza geletan egiten da, hizkuntz konpetentziekin

oso

lotuta.

Hedabideen

arabera

estruktura

mental

ezberdina jorratzea eskatzen da. Adibidez, ipuin bai irratian edo telebistan ekoizteak konpetentzia ezberdinak martxan jartzea eskatuko du. Alegia, medio

edo

testuinguru

ezberdinetan

lan

bera

aurkeztu

beharrak

konpetentzia ezberdinak eta autentikoak behartzea eragiten du. Estrategiak garatuz, egoerak aztertuz irtenbiderik onena bilatzea bideratzen da. Gainera produkzio guztia interneten bidez mundu zabalera irteten da, dena kanpora doa. Horrek DIMENSIOA erabat mugagabea egiten du. Ikasleek egiten duten lan horretan traszendentzia bat dagoela badakite. Honek ikasle bakoitzaren ardura pertsonala eta autonomia eskatzen ditu, bere autoestima indartu, kritika eta autokritika gaitasunak garatu egiten ditu. Guzti hau aurrera eramateko badago antolamendu bat. Nire lanean bi adibide jarriko ditut. Batetik Haur Hezkuntzan IKT-ak nola lantzen diren eta 3. zikloan nola lantzen diren. Bi praktika hauek aztertuko ditut. Hala ere esan, ez direla maila isolatuak, jarraipen bat badago, proiektu beraren parte direlako. Azken finean antolamendu honen egiturak, eskuhartze estrategia batzuk sortarazten ditu eta hauek aldi berean, ikasi ahal izateko estrategia batzuk. Honela lehenago filosofía aipatzerakoan esandakora itzultzen gara: eginez ikasi.

Esan behar dut, IKT-en arloan berrikuntzak planifikatzea, bai teknikoak edo pertsonala, talde teknologiko batek egiten duela. Proiektu txikiak jorratuz lantzen dute. Ondoren eskola guztiko pertsonalari transmititzen da.

4

Erabilera eta baliabideak

Haur Hezkuntzari

begira jarriko gara orain. Salaberriako eraikinean

dauden bederatzi gela dira: 3 urteko 3 gela, 4 urteko 3 gela eta 5 urteko 3 gela. Baliabide aldetik begiratuta, 3 urteko geletan ez dago ordenagailurik

eta

gainontzeko geletan PC bat dago gela bakoitzeko. Bestalde, irakasle gelan bi PC daude, eskaner bat eta argazki kamera digitala. Internet sarea ere badago eskola guztian. Geletara itzuliz, PC-a

ipuin txokoan ( edo inprimategian ) egoten da

kokatuta, idazketarekin eta hitz sormenarekin lotuta. Idazketarako word programa erabiltzen dute eta helburua oinarrizko maila lortzea da. Softwareak ere badituzte halanola, Txirritx, Ttantto, Xango, Pipo, Pirritx eta Porrotx,… Internet baliatuz, word-en mezuak idazten hasi dira aurten gelaz-gela komunikatzeko eta batez ere Amara Berri osatzen duten beste eraikinekin komunikatzeko. Harremanetarako helburuarekin beste azpi-helburu anitz lantzen dira internet eta ordenagailua dela medio. Ipuin txokoan egokitzen den taldean binaka jartzen dira ordenagailuan eta libreki aukeratzen dute zein lan edo jolas egin nahi duten. Adibidez olerki bat edo landu duten ipuinari izenburua jarri. Azalpen berriren bat eman

behar denean, programa baten zeozer azaldu edo talde haundian lantzen da. TXIKI WEB aipatuko dut orain. Hau Haur Hezkuntzako haurrek egiten duten plastikako lanen galeria bat da. Hori bakarrik ez, irteeretako argazkiak, jaiak, antzerkiak argitaratzen dituzte. Lan hauek web orrialdera igotzen dituztenak Ferreriaseko eraikuntzako ikasleak izaten dira, adibidez gero aipatuko ditugun 3. zikloko ikasleek. Haur Hezkuntzako haurrek Ferreriaseko eraikuntza nagusian kokatua dagoen irratira ere egiten dute bixita. Egun horretarako txisteak eta igarkizunak prestatzen dituzte. Azken bi urtetan hobekuntza teknologiko nabaria izan da baliabide aldetik. Dena

dela

esan

behar

dut

batzuetan

baliabide

hauek

ez

dutela

funtzionamendu ona izaten. Adibidez, Marixolen 5 urteko gelan bideoz grabatzera joan nintzenean, ordenagailua ez zebilen eta horregatik ez zegoen haurrik bertan. 5 Orain

3. zikloaz

hitz egitera pasako naiz. Ferreriaseko eraikinean

kokatzen da ziklo hau. Baliabideak aipatuz lehenengo, esan gela bakoitzean bat edo bi ordenagailu daudela. Hauek PC-ak dira. Gela bakoitzean ere telebista bat egoten da eta Hedabideak

departamentuan

ostegunero

egiten

den

telebista

saioa

zuzenean ikusten dute ikasle guztiek bertatik. Gainera departamentu bakoitzak argazki kamera digital bat dauka eta ikastetxean guztira hamabi dira. Enfokea HEDABIDEAK departamentuan jarriko dugu. Hemen ekoizten dira irratia, telebista, aldizkaria eta web orria. Departamentu honetan baliabide teknologiko hauek daude: 5 Macintosh ordenagailu, inpresora, bi eskaner, hiru telebista, argazki kamera digital bat eta hiru bideo kamera. Hauez gain, irratirako emisora eta soinu mahaia dituzte, CD erreproduktorea eta irrati batez aparte. Esan behar dut, martxan dutela irratia digitalizatzeko proiektua.

Softwareari begiratzen badiogu, Imovie dute irudiak editatzeko, Pages egunkaria maketatzeko, Iweb web orrirako eta Iphoto argazkietarako. Erabilera

honakoa

da.

Egunero

ikasle

ezberdinak

etortzen

dira

eta

Hedabideak gelako arduraduna den Amandok ez dizkie azalpenak ematen. Haurrek lan eginez ikasten dute eta Amandoren lana teknikoki behar duten guztia bideratzea da. Ikasle bakoitza sei egun etortzen da Hedabide gelara: bi egun irratian ematen ditu, beste bi egun prentsa txokoan eta beste bi egun telebistan. Egun horretako goizak dituen bost orduak bertan ematen dituzte eta hemen ikasten dute egokitu zaien lana antolatzen, planifikatzen, sortzen diren arazo edo beharrei aurre eginez. Berriz ere eginez ikasten dutela esango dugu. Baina inork irakatsi gabe nola ikasten dute? Beti talde lana egiten da, binakakoa, eta biko talde horietan adin nahasketa egoten da. Batak bestearengandik ikasten du; berdinen arteko ikaskuntza da hau. Adibidez, atzo prentsa txokoan egon bazen bikote bat hurrengo egunean bikotea berriz sortuko da. Aurreko egunean egondakoetatik batek errepikatzen du bertan, eta aurreko saioan ikasitakoa kide berriari azalduko dio. Horrela rotatuz elkarrekin ikasten dute. Haur Hezkuntzako atalean aipatu dut txikiek egindako lanak 3. zikloko ikasleek argitara ematen dituztela web orrian. Adibidez Haur Hezkuntzan egindako

antzerki

bat

irakasleak

grabatu

egin

badu,

Hedabideak

departamentura bidaliko du eta bertan web-era igoko dute. Edo txikien 6 marrazkiak eskaneatu eta Txiki Web-en publikatu. Honek Komunitate zentzu garrantzitsu bat eraikitzeko bidea ematen du. Izan ere harremana oso estua da txikiek beren lanak ikus ditzakete eta beren familiako edonork ere bai, edonon dagoela ere. Gainera ikasleen arteko talde zabal baten parte izateko lotura sortzen da. Zentzu honetan teknologia “humanizantea” bihurtzen da eta ez “deshumanizantea” askotan gertatzen den bezala. Irakasleen formakuntza

Teknologia Berrien inguruko formakuntza beharren gainean egiten da, formakuntza orokorrei ez diete Amara Berrin balore gehiegirik ematen. Irakasleen kasuan ere formakuntza behar duenari eta behar duenean eman behar zaiola uste dute. 5.- HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENA. Egia esatera oso zaila (ezinezkoa ez esateagatik) egiten zait ikastetxe honetako Teknologia Berrien garapen mailari hobekuntza proposamenak botatzea. Guztiz alderantziz, ikusten dut oso proiektu indartsua dutela arlo honetan, gainerako ikaskuntzak eraikitzeko benetako tresnaren balorea ematen jakin izan baitute. Era honetan, informatika asignatura izatetik, oinarrizko lanabes erabilgarria bilakatu dute eta hortxe dago arrakasta. Gauza bakarra esan daiteke Salaberriako eraikuntzan ekipamendu teknologikoa ez delako oso egoera onean aurkitzen eta eguneroko lanean badu eragina batzuetan. Dena den hobetzen ari diren alderdia dela ere badakit. 6.- BIBLIOGRAFIA. Amara Berriko web orrialdea: www.amaraberri.org

7

Related Documents

Txostena
August 2019 11
Txostena
November 2019 15
Txostena
July 2020 9
Txostena
May 2020 6
Txostena
May 2020 6
Txostena
August 2019 17