TXOSTENA IKTEKO ESPRIENTZIEN ANALISIA: KASU BATEN AZTERKETA
1.- PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA. 2.- KASU AZTERKETARAKO INFORMAZIOA JASOTZEKO TRESNAK ERAIKI. 3.- INFORMAZIO BILKETA. BISITA EGIN. 4.- LANAREN OSAKETA: INFORMAZIOA BILAKATU. Donostia hiriaren bihotzean, Amara Berri I.P. bi auzotan kokatuta dago: Amara Zaharra-Erdialdean eta Amara Berrian. Bost eraikinetan daude: Loiola, Salaberria, Urbieta, Morlans, eta Ferrerias. Ikastetxe honetan 1300 ikasle daude matrikulatuta eta 100 irakasle daude lanean. Hezkuntza-ekintza ikasleari zuzenduta dago, baina ikuskera horrek eskuhartze horretan parte hartzen dutenak ere barne hartzen ditu; azken batean, pertsona-kontzeptuaz ari baita. Edozein analisi egin edo edozein erabaki hartzen dela ere, ez dira ikasleak bistatik galdu nahi, aitzitik, ikasleen garapena, beren ona , irakasleen, familien, erakundeen eta abarren bestelako interesen gainetik. Ikasleei buruz dugun kontzepzioak funtsezko hiru elementu ditu oinarrian: •
Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea.
•
Ikasleek dituzten interesguneetatik abiatzea (ez irakasleen interesguneetatik), horrela jolasa eta helduen munduaren imitazioa jartzen baititugu hurbilketa horren ardatz nagusitzat .
•
Ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak eta emozionalak eta bere gaitasun indibiduala duela onartzea
Ez dira bakarrik ikaslearentzat definitutako helburuak, nahiz eta hauek izan gure muina. Hauek orokorrean eskola komunitateko pertsona zein taldearen hazkuntza proiektu bezala hartzen ditugu. Helburu orokorretan hiru atal nabarmenduko ditugu:
•
Nortasun garapenari lotutako helburuak
•
Gizarte harremanen garapenari lotutako helburuak
•
Diziplina eduki handiena duten ikasketen helburuak
Irakaskuntzaren kalitatea hobetu nahian, hogei eskola elkarrekin lan egiteko sarea osatu dugu eta helburu batzuk planteatu ditugu finkatzeko eta garapena ahalbidetzeko. Besteak beste elkarlanean aritzen garen ikastetxeen ikertze lana batu, erronka berriei elkarrekin aurre egin, komunikazioa indartzen duten elementuak garatu, prozesuetan parte hartzean hobekuntza lortzeko, talde lanean norbanako prozesuak errentagarri bihurtu, elkarlanean, komunikazioan, solidaritatean, ... etabarrean kultur estilo komunak sortu eta irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatu. Nahiz eta hogei ikastetxe hauek oso ezberdinak izan elkarren artean, Hezkuntza proiektua dute amankomunean. IKT-n Amara Berrik badu metodologia propioa. Ikastetxe honen metodologiari begiratzen badiogu "Zertarako" esplizitu eta ukigarri bat dute jarduerek. “Zertarako” horrek eduki batzuk ikastea dakar berekin, eta gaitasun edo helburu batzuk garatzea. Kontua da hezkuntzako helburuak garatzea, ikasleen arrazoi eta helburuei ere, hau da, jolasari ere dagokion presentzia eta garrantzia emanez. Marko honetan ulertu dira Teknologia Berriak “zertarako” horri jarraituz, konpetentziekin lotua, ikasitakoa erabiltzen jakin dezan ikasleak. Hezkuntza poiektuan oinarrizko hiru alderdi daude: emozionala, soziala eta kognitiboa. Teknologia Berriak kognitiboan kokatuko genituzke nagusiki, baina beste eremuetan ere badu eragina. IKT-ak ulertzeko filosofia ondorengoa da: konpetentziak garatzeko medio bat dira. IKT-ak ez dira kurrikulumaren zati bat bakarrik. Ikaskuntza prozesu guztian, berau bultzatzeko eta indartzeko, erabiltzen den medio bat baizik. IKT-ko BALIABIDEEN aldetik erabiltzen dira software jakin batzuk ( aurrerago ziklo bakoitza deskribitzen dudanean azalduko ditudanak ) baina IKT bera edukin kurrikular bat da. IRTEERA da, IRRATIA, TELEBISTA, Guzti hau aurrera eramateko badago antolamendu bat. Nire lanean bi adibide jarriko ditut. Batetik Haur Hezkuntzan IKT-ak nola lantzen diren eta 3. zikloan nola lantzen diren. Bi praktika hauek aztertuko ditut. Hala ere esan, ez direla maila isolatuak, badago jarraipen bat. Jarraian bi ziklo hauetako organigramak jarriko ditut eta ziklo bakoitzean IKTek zein paper eta erabilera duten ikusiko dugu. Haur Hezkuntzako organigrama jarriko dut hobeto kokatu gaitezen
Erabilera eta baliabideak Irakasleen formakuntza
Iritziak 5.- HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENA.