Txostena

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Txostena as PDF for free.

More details

  • Words: 1,361
  • Pages: 8
IKT-ren EGOERA IKTren egoera aztertuz azterketa bat egiteko, nire herriko ikastetxean teknologia berriei dagokienez dagoen egoera aztertu nuen hasieran. Ikastetxe honetako haur hezkuntzako haurrek nola eta zer lantzen zuten,…ikusi nuen. Ondoren, hemen inguruetako ikastetxeetan ere zein planteamendu jarraitzen zuten begira egon nintzen eta ikastetxe gehienak ikastolak direnez, guztiak metodologia bera eramaten zutela aurrera ikusirik, beste alde batetik heldu nion azterketari. Interesgarria iruditu zitzaidan, haur gorren egoera ikustea eta hori dela eta, Aransgui zentruan nolakoa den IKTren egoera ikusi nuen. ANOETAKO HERRI IKASTOLA Anoeta, Tolosaldeko herri txiki bat da, 1700-1800 biztanle inguruko herria. Bertako ikastola, 1969.urtean sortu zen “Anoetako Herri Ikastola” izenez. Urte hartatik hona handitzen eta handitzen joan da eta orain iada ez du zerikusirik lehen zenarekin. Normala den moduan, sortu zen garai hartatik hona, urtetik urtera berrikuntzak egiten ari dira eta teknologia

berrien aldetik emandako

aurrerapena ere nabarmentzekoa da. Anoetako ikastolak bi eraikin ezberdin ditu. Plazan, eraikin txiki bat dago eta bertan 2 urteko haurrak egoten dira. Gela honetan ez dago teknologia berri askorik baina bai haurrei musika entzuteko aukera ematen dien musika aparatua. Ikastolaren eraikin nagusia ordea, Ergoien bailaran aurkitzen da eta bertan, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza eskeintzen dira. Haur

Hezkuntzako

1.mailatik

iada

izaten

dute

haurrek

ordenagailuarekin harremana. Haur Hezkuntzako geletan ordenagailuak daude beraien inprimagailu eta guzti.

Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan berriz, geletan ez daude ordenagailuak baina haurrak joaten dira ikastetxeko ordenagailu gelara. Ikastetxean beraz, leku ezberdinetan banaturik hainbat ordenagailu daude: -

Haur Hezkuntzan: Hiru ordenagailu

-

Ordenagailu gelan: Hamabost ordenagailu

-

Idazkaritzan: Bi ordenagailu

-

Zuzendaritzan: Ordenagailu bat

-

Irakasle geletan: Zazpi ordenagailu

-

Laguntza gelan: Ordenagailu bat Ordenagailu guztiek dute internetera konektatzeko aukera nahiz eta

haur hezkuntzako geletako ordenagailuak ez ibili inoiz horretarako. Ordenagailuak alde batetara utziz aipatu nahi nuke, ikastola honetan badirela beste teknologia berri batzuk ere. Musika aparatu ugari daude, gehienak CDa entzuteko aukera ematen dutenak, hiru telebista, bakoitza bere bideo edo DVD erreproduzitzailearekin, argazki kamera, bideo kamera,… Haur Hezkuntzan murgildurik gogoratu, hiru gela daudela eta gela bakoitzak bere ordenagailua eta inprimagailua dauzkala. Haur Hezkuntza 1. mailan iada, haurrak ordenagailuekin kontaktuan jartzen dira. Lehen urte honetan, ez dute gauza handirik lantzen eta gainera haurrei ez zaie bakarka ordenagailuan egoten uzten. Taldean egoten dira eta momento oro hezitzailearekin. (Haurrak oso txikiak direlako oraindik). Lantzen duten programa Urtxintxarena da. Urtxintxaren CD-Romak lantzen dituzte eta 3 urteko gelakoak direnez, Ttanttoren CD-Romak ikusten dituzte. Tartera, ordenagailutik entzuten dute ipuna, Ttanttorekin batera abestiak kantatzen dituzte, denen artean Ttanttok proposatutako jolasak egiten dituzte,…

Haur Hezkuntza 2. mailan ere, ikasturte hasieran denak batera, taldean egoten dira ordenagailuan baina gero iada, banaka ordenagailura joan eta nahi dutenean ibiltzen uzten zaie. Bi programa ezberdin izaten dituzte escurra; Ingelera lantzeko programa bat (English For Little Children) eta Urtxintxako CD Roma (Txirritx). Ikastola honetan, txokokako programa eramaten dute. Haurrak txokotan jolaten dira. Gela lau txokotan banaturik dago eta txoko horietako batean, ordenagailua dago. Egun bakoitzean haur talde bati egokitzen zaio txoko hori eta talde horretako haur bati ordenagailua. Egun bakoitzean haur bati tokatzen zaio. Haur horrek ordenagailura joan eta ibili nahi duen programa aukeratzen du eta bertan nahi duena egiten du. Urtxintxako programan marrazkiren bat margota badu edo, inprimagailua piztuta duenez, inprimatzeko aukera izaten du eta egindako hori bere karpetan jasotzeko aukera. Bestalde esan, tarteka irakasleak ere hartzen duela ordenagailua bertatik ipuin bat entzuteko, dantzaren bat egiteko,… Okurritzen zaiona. Jolasez edo abestiz hornituriko CD Rom ezberdinak ere ikusi izan dituzte naizbait iraksleak escurra izan dituelako. Haur

Hezkuntzako

hirugarren

mailan

ere,

bigarren

mailakoen

metodología bera erabiltzen dute baina esan, hauek kurtso haseratik bakarka egiten dutela lan ordenagailuan (ikasturte hasieran ere ez taldeka). Lantzen dituzten programak ere berdinak dira; Urtxintxako CD Roma (Xango) eta Ingelera lantzekoa. Gela honetan ere irakasleak CD Rom gehiago jarri izan ditu lantzen ari diren gaiarekin zerikusia dutelako, escurra izan eta politak iruditu zaizkiolako,… Ikastetxe honetako irakasleek komentatu zidaten, gaur egun merkatuan CD Rom aukera handia dagoela eta oso egokiak direla kontzeptu ezberdinak lantzeko baian asko eta asko gazteleraz daudela eta beraiek ez dituztela CD Rom haiek ipintzen hizkuntzarengatik.

ARANSGUI Gipuzkoako

Ume

Gorren

Entzumen-Errehabilitaziorako

Elkartea,

ARANSGI, guraso-talde baten ekimenez, 1967.urtean jaio zen, irabazirik izateko asmorik gabe. Beraien helburu nagusia; pertsona gorraren bizitzako arlo desberdinetan bizi-kalitatea hobetzea da, prozesu globalizatu baten barruan beren beharrizanei erantzuna emanez Zentru honek, hainbat zerbitzu ezberdin eskeintzen ditu eta horien artean daude:  Alberdi medikuak  Alberdi teknikoak  Errehabilitazio alderdiak  Heziketa alderdiak  Trebakuntza alderdiak  Alberdi psikologikoak  Alberdi sozialak

Zerbitzu guzti hauek eskeintzeko ezinbesteko dira profesionalak eta esan bertan;

hainbat

logopedak,

mediku-foniatrak,

audioprotesistak,

gizarte

langileak, irakasleak, … egiten dutela lan. ARANSGUI izeneko zentru honetara adin ezberdinetako haurrak etortzen dira eta guztiek dute zerbait. Batzuk entzumen arazoak, besteek hizkuntza edo hizketa atzerapenak, besteek irakurketa-idazketa prozesuko arazoak,… IKTren egoeran barneratuz esan, zentru honetan ordenadore bidez gauza asko lantzen dituztela eta ikusten dituzten programa nagusiak honako zerrenda honetan daudenak direla: - Click

- Irakurriaren ulermena 6-7 urte

- Pipo

- Creena programa

- El conejo lector

- Trampolín

- Txirri, Mirri eta Txiribiton

- Piolin en la granja divertida

- Leer mejor

- Printze zoriontsua

- Ortografía versión Windows

- Adibu

- Taller de juegos del Rey Leon

- Hamelingo xirularia

- Ttantto

- Juega con Simon

Programa guzti hauek hainbat gauza ezberdin lortzeko erabiltzen dituzte baina bertako logopedek eta irakasleek duten helburu nagusia, haurrekin hizkuntza lantzea da. Hala ere, argiago ikusteko eta programa bakoitza zertarako erabiltzen duten ikusteko, puntuka joango naiz:

 Hizkuntzaren sailean, ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia jorratzen dituzte beharren arabera eta bai batean zein bestean, ulermena eta adierazpena. Honetarako, Clic eta Leer mejor programak erabiltzen dituzte.  Bestalde, hizkuntzarako beharrezkoak diren beste aurrekontzeptu batzuk ere lantzen dituzte, esate baterako soinu ezberdinenen diskriminazioa, ahoskera, praxiak,…  Ahozko hizkuntza lantzeko, Click programa da erabiltzen dutenetariko bat, Hamelingo xirularia (txikienekin) … Adibidez, ipuinen bidez: bertan, “txanogorritxuren” ipuina eta “hiru txerritxoena” ere aurki dezake hizkuntza ezberdinetan. Bertan ipuin osoa bineten bidez ikus dezakegu irukurtzen goazen heinean eta ondoren, ipuinarekin

erlazionaturiko

puzzleak,

pertsonaiena

eta

eszena

ezberdinena ere aurki ditzazkegu. Baita ere ipuina margotzeko aukera eta beste hainbat gauza.  Hizkuntza idatzia lantzeko, berriz, konkretuki irakurriaren ulermena lantzeko, izen bereko programa erabiltzen dute beste batzuen artean: “irakurriaren ulermena 6-7 urte.  Irakurketarako oinarrizko kontzeptuak lantzeko, berriz ere Click programa erabiltzen dute ¿hacia dónde? gaiaren bidez, non norantzak lantzen diren.

Lehen esan dudan bezala, bertara joaten diren haurrak adin tarte ezberdinetakoak dira eta hori del aeta, programa guzti hauek, 3 -20 urte bitarteko haurrek erabiltzen dituzte (adin bakoitzean dagokion programa). Txikienekin; “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Ttantto”, “Juaga con Simon”... . Handienekin aldiz, “El conejo lector”, “Pipo”… Ordunagailuan lan egiten duten denborari buruz esan, Aransguira errehabilitaziora astean bitan ordu erdiz joaten direnez, ordenagailua astean behin edo bi astetik behin bakarrik erabiltzen dutela. Ordenagailuan dabiltzanean, haurrak banaka ibiltzen dira.

NIRE ONDORIOAK: Egia esan, txosten hau egiteko ikastetxeetako egoera aztertzen eta gertutik

ikusten

hasi

nintzenean

harrituta

geratu

nintzen

haurrek

ordenagailuekin zenbat gauza egin eta ikas ditzaketen ikusita. Harrigarria! Nire txikitako eskolara joan eta ni egondako gela berdinetan ordenagailuak ikusteak eta haurrak beraiekin nola moldatzen ziren ikusteak harrituta utzi ninduen. Interesgarria eta egokia iruditzen zait haurrei ordenagailuan ibiltzen ikastea baina ez ote da gehiegi? Ez ote da azkarregi 4 urterekin beraiek bakarrik ordenagailuaren aurrean egotea? Ez ote dira gauza gehiegi lantzen ordenagailuarekin? Nire ustez, haurrak ordenagailuan dabiltzanean programa ezberdinetan, irakasleak ez liote utzi behar berari bakarrik momento oro nahi duena egiten. Uste dut, modu honetan, haurrak ez dituela lantzen programa horrekin landu daitezkeen gauza guztiak. Bestalde, uste dut beharrezkoa litzatekeela haurrekin dauden irakasleek ere informatikako ezagutza handiagoa izatea. Edozein uskeriagatik ikastetxeko informatikako irakaslearengana joan beharra izaten baitute. Ikusi ditudan bi zentruak aztertu ondoren, ikusi dut badirela bietan lantzen diren programa batzuk eta hori egokia iruditu zait (bietara joaten diren haurrak ez hain galduta ikusteko). Badakit oso ezberdinak direla bi zentruak eta ezin direla alderatu baina esan nahi dut, oso ongi iruditu zaidala gorren zentru honetan ere ordenagailuak erabiltzea (ez uztea ordenagailuak ikastetxe arruntetarako bakarrik). Bigarren zentru honetako helduek ere informatikaz ezagutzak izatea ezinbestekoa da eta esan, ez dudal ikusi halako gabeziarik. Hala eta guztiz ere, nahiz eta niri iruditu ongi lantzen dituztela teknologia berriak, ziur asko dagoela hobetzeko eta denborarekin aurrerapenak emango dituztela bai zentru batean eta bai bestean. (nik ezin dut asko kritikatu edo baloratu, ez dudalko ezagutza handirik).

Related Documents

Txostena
August 2019 11
Txostena
November 2019 15
Txostena
July 2020 9
Txostena
May 2020 6
Txostena
May 2020 6
Txostena
August 2019 17