TXOSTENA:
IRATIKO OIHANERA IRTEERA
Lurralde zabala da (17.195 Ha), eta % 75 basoa da. Mendiek inguraturiko arro batean dago. Inguruan honako ibarrak ditu: Aezkoa eta Zaraitzu (Nafarroa Garaia), Garazi (Nafarroa Beherea) eta Larraine (Zuberoa). Antzinatetik ustiatu izan da, abeltzaintzarekin, basoa aprobetxatuta edo ehizarako. Naturaren eta ekologiaren aldetik balio handia du, eta Europako pagadi/izeidi handienetakotzat jo dute. Naturaz gozatzeko, oso erakargarria da urte osoan zehar. Basoaren kalitatearekin bat, Iratiko animaliak askotarikoak eta erakargarriak dira: orkatza, oreina, basurdea, lepahoria, igel piriniarra, okil beltza. Paisaian etengabe atzematen dira aldaketak, bata bestearen atzetik: hostoen leherketa berdea, udaberrian; abereak larrean, udan; udazkeneko koloreaniztasuna; neguko isiltasuna, elurrak zuriz estalita, batzuetan. Hainbat ibilaldi zein zeharkaldi egin daitezke oinez edo mendi bizikletaz, eta, halaber, mendietara igo daiteke, edo neguko jarduerak egin daitezke elur gainean (elur erraketak; iraupen eskia, balizatuta, Abodin;...). Horri esker, urte osoan zehar goza daiteke inguru horren kalitateaz. Irabiako urtegia, basoaren bihotzean, lekuaren edertasuna areagotzen du. Horrez gain, badira 16 bidezidor balizatu. Arduraz aukeratu dira bidezidorrok, eta haietan barrena paseatzea da erarik onena gordetzen dituzten sekretuak aurkitzeko. Oro har, adin guztietakoentzat dira. Zaraitzu abiapuntu harturik, Otsagabiatik iristen da Iratira; Aezkoatik abiatuta, Orbaizetatik iristen da. Otsagabiako eta Orreagako informazio eta turismo bulegoek (urte osoan) zein Garraldako bulegoak (goi denboraldian) zalantzak argitzen lagunduko dizute. Gainera, goi denboraldian, Irati barruan —Arrazolan eta Elurretako Andre Marian— badaude argibideetarako puntuak. Basoko hainbat arlo babestuta dago, eta, haien artean, badira natura babesteko zenbait figura: hegaztiak babesteko naturgune bereziak, erreserba naturalak eta integralak, eta Europar Batasunaren ekologia intereseko leku bat ezartzen ari da. Iratin, baliabide eta jarduera guztiak harmonizatzeko eta arrazionalizatzeko plan bat dago: turismoa, ehiza, abeltzaintza, basogintza.
Irteera honen helburua klasean teorikoki eta prakitikoki landutako guztia praktikan jartzea da. Landuko ditugun arloak kimika, biologia eta gelogia izango dira; Irteera udaberri amaieran eginda hainbat fenome ikus daitezke: Mendietako elurra urtzen doa eta errekak oso urtsu daude, udaberri amaieran/ uda hasieran, zuhaitzek hostoak ematen hasiak daude, animaliak neguko gordelekutik irten dira... basoak bere bizitasuna lortzen ari da.
GEOLOGIA: Pirinioen sorrera eta plaken dinamika: Ingurura begiratu eta deskribapen orokor bat egin erliebeari dagokienean, mendiak, haranak, basoa, erreka. Pirinioen sorrerarekin zerikusia duten ezaugarriak aurkitu eta deskribatu.
BIOLOGIA: Ingurugiroa: Landaretza, Animaliak, Uraren zikloa... 1.- Ingurura begiratu eta basoaren ezaugarriak zeintzu diren apuntatu: landaretza, humedadea, altura, animaliarik dagoen ala ez 2.- Zuhaitz ezberdinak aurkitu eta beraien kokapena zein den esan, erreketatik urruti, itzaletan, eguzkitan, bakarka, multzoka… 3.- Launaka jarri eta zuhaitz ezberdinen hostoak bildu eta sailkatu, gero klasean aurkezpen bat egin beharko duzue, hostoei dagozkien zuhaitzen informazio emanez, horretarako klasean lehenago beteriko taula erabil dezakezue, eta informazio gehiago behar izanez gero, ondoko helbideetan aurki dezakezue informazioa: www.rjbalcala.com/aribe.htm 4.- Animaliarik ikusi ahal duzu? Non? Zein? Jarri bakoitzari dagokion ezaugarriak: Bizi tokia, janaria, etab. 5.- Iratiko Errekari buruzko ezaugarriak apuntatu, hala nola: Jatorria, tamaina, Garbia dagoen ala ez, inguruko landaretza mota (zuhaizkak, landareak, zuhaitzak…) 6.- Uraren zikloa klasean teorikoki landu baduzue ere, nabari ahal da basoan nola gertatzen den, nondik dator ura? Nora doa?
7.- Errekak ingurunea moldatu ahal du?
KIMIKA: Uraren propietateak, Parametro batzuren neurketak Sarri teknika sinpleek informazio aberasgarria ematen digute inguruneko baldintzei buruz. Tenperatura eta pH neurtuko ditugu. Jarraitu beharreko pausuak: 1.- Ontzi batean uraren lagin bat hartu 2.- Termometroarekin tenperatura neurtu 3.- pH-metroa edo pH determinatzen duten bandak erabiliz urari dagokion pH neurtu.
Ondorengo galderei erantzun: a) Inguruneko zein informazio ematen digute parametro hauek? b) Urtaro ezberdinetan tenperatura ezberdina edukiko ahal du errekako urak? zergaitik? d) pHaren bidez jakin ahal dezakegu ze lur mota dagoen? azidoa / basikoa?
Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/PH