Txostena: Talde bakoitzari ordenagailu bat tokatu zitzaigun. Piezak zituzten faltan, eta batzuk, plaka basea matxuratuta ere. Geureari disko gogorra, tarjeta grafikoa, soinu eta bideo tarjeta, eta ram-memoria falta zitzaizkion. Kableak ere, gehienak, bere lekutik kanpo zeuden eta nahiko nahastuta. Tapa zabaldu eta berehala, kable guztiak ordenatu eta ondoren zerbait falta zitzaion begiratu genuen. Soinu eta bideo eta tarjeta grafikoa jarri genituen lehenik. Jarraian, ram-memoria eta azkenik disko gogorra (bi jarri genituen hasieran, baina izetzerakoan eta sistema eragile bat instalatzen saiatzerakoan, horietako bat aldatu behar izan genuen). Ez genekien oso ondo nola egiten zen, beraz, youtube-ra sartu, eta hainbat bideo ikusita, gauza bakoitza nola kokatu behar zienaren ideia hartu genuen. http://www.youtube.com/watch?v=XhIrOAEFtvY Windows 2000 zegoen instalatuta, baina pizten genuen bakoitzean, gauza bera egiten zuen. Gu BIOSera sartu, behar genuena aldatu (CD-ROM bitartez irakurtzea), eta handik irten orduko, bakarrik amatatu eta berriro izetzen zen. Beraz, Linux-a instalatzea pentsatu genuen, baina, oraindik ere, berdina gertatzen zitzaigun. Azkenean, Windows 98 sistema eragilearekin proba egitea aukeratu genuen. Baina, arinago, ordenagailua formateatzea egokia izango zela pentsatu eta proba egin genuen. Hainbat aldiz, eta hainbat orduz diskoa ordenagailuan sartuta, biosen gauzak egokitzen egon ondoren, disko gogor batek balio ez zuela ohartu, eta hau aldatzerakoan, instalatzea lortu genuen. Instalatu ondoren, software berri bat aurkituta zegoela agertu, eta berriro amatatzen zitzaigun, horrela hainbat aldiz, Biosera sartu eta memoriaren bidez izetzeko eskatu behar genuela konturatu ginen arte.
Azkenean piztu zen ordenagailua. Aplikazioak zabaltzen baziren eta dokumentuak ondo gordetzen ziren konprobatzeko, paint-ean dokumentu bat sortu genuen. Bai, oraingoan bazebilen ordenagailua.