TEORIA IKT GALDERAK: 1. Zein da konstruktibismoaren ikuspegia? Irakaskuntza haurren ezagutzetatik abiaturik eman behar den gauza bat dela esaten du teoria konstruktibistak eta hori horrela izanik, haur bakoitzaren aurretiazko ezagutzak kontuan izaten dituzte. Haurrak, bere aldetik, ideia berriak bere aurretiagoko ezagutzekin lotu behar ditu eta horrela, informazio berria jaso eta ikasi ordez, eraiki egiten duela esaten da; oinarritzat, bere lehenagoko esperientziak hartu dituelako. 2. Nolakoa izan behar du irakaskuntzaren aldaketak? Esan bezala, irakasleak, lehenik eta behin, haurren ezagutzen berri izan behar du eta behin hau jakinik, ideiak ahalik eta modurik errealistagoenean ematen saiatu beharko da. Konstuktibismoak suposatzen duen teknologiaren erabilpen azkar eta eskuragarriari esker, ikasleari goi mailako abileziak eskuratzen laguntzen zaio eta irakaskuntzaren aldaketak, haurrak kritikoagoak eta sormen handiagokoak izatea eskatzen du; aldaketa horrek, gizabanako gehienek nola ikasten duten ulertzea suposatu beharko duelarik. Horretaz gain, egoera berrietara moldatzeko eta arazoak konpontzeko ezagutza berriek, haurrek teknika, metodo eta teknologia bereganatzea inplikatzen du eta horretan, lagundu egin beharko litzaieke. Arazo hauek aurkitu, konpondu eta esperimentatzeko, talde lanean bezalako estrategarik ezin da topatu; baina lan egiteko modu honek, aldaketa bat eskatzen du irakaskuntza planifikatzeko, osatzeko eta ebaluatzeko eran. Ikaslean oinarritutako irakaskuntza eredu honetan, ikaslea informazio iturri eta baliabide ezberdinen artean inplikatua dago eta irakaslea ikaskuntza- helburuak gauzatzen laguntzen duen gidaria bilakatuko da. 3. Nola erabili behar da teknologia ikasgelan? Konstruktibismoaren esanetan, teknologia modu adierazgarri eta kritikoan erabili beharko litzateke ikasgelan; irakasteko eta ikasteko informatika programak sortuz eta hauekin, praktikak eginez eta jarduerak garatuz. 4. Esan zein diren Vigotsky-ren teoriako lau ondorioak. Lehenik eta behin, komunikazioa, harremana eta elkarreragina sustatzeko teknologia erabiltzeak mesedegarria izan behar duela dio Vigotsky-ren teoriak. Horretaz gain, Curriculum-ak garapen potentzialeko zona gida izan daitekeela ere aipatzen du; irakasgaiak antolatzeko eta ikasleari ikaskuntzak erraztuko dioten baliabideak gaineratzeko. Bestalde, ikaskuntza testuinguru adierazgarri batetan sortu behar dela azpimarratzen du eta azkenik, eskolaz kanpoko
ikaskuntza-esperientziak eskolako esperientziekin lotu behar izateari garrantzia handia ematen dio. 5. Zeintzuk dira eredu instrukzionista eta konstruktibistaren arteko desberdintasunak? Eredu instrukzionistan, irakaslea ideia berriak transmititzen dituena izango litzateke; haurren aurretiazko ezagutzei inolako balorerik emango ez liekeen aldi berean. Horretaz gain, irakaslea teoria nola edo hala eman behar dutenetakoa izango da eta inguruan gertatzen diren ezustekoei jaramon gutxi egingo die. Azkenik, irakaskuntzari dagokionez, haurraren bakarkako prozesua nabarmenduko litzatekeela aipatu beharko genuke. Eredu konstruktibistan, ordea, irakaslea haurren ezagutzetan oinarritzen da ideia berriak plazaratzeko orduan eta hori horrela izanik, errealitatearen irudikapen asko ematea izango d abere eginkizunetako bat. Bestalde, egin behar duteneko ekintzen berri ere eman behar die haurrei (hauek, asimilatzen joateko zer eta nola egin behar duten) eta hauek egin beharko duten lan ugari talde lanean eginikoak izango dira. Azkenik, esan irakaskuntza testuinguruaren eta edukiaren araberakoa izaten dela.