Ikt

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt as PDF for free.

More details

  • Words: 2,080
  • Pages: 9
IKT Wikia webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete: • • • • •

gai bat erraz garatu. garapen horren ibilbidea gorde. eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli. gaien arteko lotura erraztu. ia aldi berean argitaratu.

Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera. 1994an, Ward Cunninghanek lehenengo wikiwikiweb asmatu eta 1995eko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen. Wiki baten abantailak: Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko batbatekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta. Wikiaren ezaugarri nagusiak, hiru dira: Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.

Web 2.0

O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik. 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo

ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera." Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. ARPANET (Advanced Research Projects Agency Network) konputagailu sarea, martxan jarri zen lehen pakete kommutazio sarea izan zen. Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin. Lehen nodoa Kaliforniako unibertsitatean sortu zen eta 1990 urtera arte Interneten bizkarrezurra izan zen, 1983an TCP/IP protokolorako trantsizioa burutu zenetik. Gaur egun datu eta ahots komunikaziorako hedatuenen dagoen sarea pakete kommutaziokoa izan arren, ordura arte zirkuitu kommutazioko sareak erabiltzea zen ohikoena datu komunikaziorako, oinarrizko sare telefonikoan bezala, eta linea dedikatuak erabiliz. Pakete kommutazioaren bitartez, datuak paketetan kapsulatuz, sistemak linea bakar bat erabili dezake makina ezberdinekin komunikatzeko. Linea partekatzeaz gainera, pakete hauetako bakoitza modu independentean bideratu daiteke.

Argazkiak konpartitzeko web guneak: Flickr, plataforma desberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala. Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko. Tresna hau on-line komunitate handi batek erabilia da eta asteko argazkirik hoberenak ikusteko aukera ematen du, gehienbat blogariek erabilia da argazki biltegi bezala. Flickr sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia Creative Commons bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du. Flickr-ek hiru mila eta seirehun milioi bat argazki ditu gaur egun (2009ko ekaina). Minuturo 5.000 bat irudi berri igotzen omen dira. Picasa, argazkiak gorde, antolatu eta erakusteko aplikazioa. Oraindik test bertsioan, baina dagoeneko Flickr-i konpetentzia egiteko prest. Lehendik ere bazuen Googlek argazkiak antolatzeko Picasa tresna, norbere ordenagailuan instalatu eta bakoitzak bere argazkiak antolatzeko, editatzeko, eta abar. Oraingoan, berrikuntza txiki batzuekin, ordenagailuan duzun aplikazio horretatik sarera igo daitezke argazkiak, eta online konpartitu eta ikusi. Googlek egiten dituen aplikazio guztiak moduan, azkarra, arina, erabilterraza eta ahaltsua, horiek dira bere abantaila nagusiak. Argazkiak konpartitzeko aukerak ere ugari.

Oraindik test bertsioan dago, eta ezin da zuzenean registratu. Eskaera egin behar diozu Googleri eta zuretzat tokitxo bat dagoenean, gonbidapena bidaliko dizute. Marketing hutsa, jendearen irrika pizteko. Erreminta hau erabiltzeko, derrigor beharko duzu Gmail kontu bat eta derrigor beharko duzu Picasa programa zure ordenagailuan. Googlek mundua dominatzeko daraman ibilibidean, beste urrats bat.

Bideoak konpartitzeko web guneak: Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Pay Pal enpresako izan ziren hiru langile (Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim) sortu zuten 2005. urteko Otsailean. Google enpresakoak dira jabe, 2006ko urriaren 10ean, 1.650 milioi dolarrengatik erosi zutenetik. YouTubek Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko. Bideoak bertan jartzea oso erraza denez, Video Googleren antzera fama handia du. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurkitu daitezke. Nahiz eta, YouTuben, copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak eta bestelako materiala aurkitu daiteke. YouTubeko bideoetara dauden loturak, blog eta web orri pertsonaletan jarri daitezke APIak erabiliz. Euskal Herrian ere sortu dute antzeko web gune bat: Euskaltube, bertan, Youtuben eta Eitb-en zintzilik dauden bideoak ikusi ahal izango ditugu. Youtubek eskaintzen dituen aukera batzuk: YouTubek ematen digun aukeratako bat bideoak ikustea da. Bertan nahi dena lor dezakegu. “Search” atalean bilatu nahi dena adieraziko da eta ondoren botoia sakatu. Ondoren eskaerarekin bat datozen bideo sorta bat agertuko da. Bila nahi genuena aukeratuko dugu eta ikusteko bere estekan klik egingo dugu. Bideoak ikusteaz aparte, gure bideoak sarean jartzeko aukera eskaintzen digu. Horretarako, lehenik, web orrialdean erregistratu egin beharko gara eta hainbat operazio burutu ondoren, bideoa sarean egongo da. Bideoak deskargatzea beste aukeratako bat da. Bertan URL helbidea da garrantzitsuena. Bilatutako bideoa deskargatu nahi bada bideoaren ondoan dagoen datu sortan agertzen den URL helbidea jasoko dugu.

Jokuak online: Normalean gazteok denbora gutxi izaten dugu jolasetan ibiltzeko, ikasketak egin behar ditugulako, baino nik adibidez askotan sahiatu naiz euskarako jokuak bilatzen sarean eta gutxi aurkitu ditut hauek dira batzuk: http://www.3arrano.com/jokoak/

http://www.xedera.com/hitzjokoak.htm http://www.zernola.net/jokoak.asp?Erakutsi=1

online jokuak, Internet bidetik dijoazen jokuak dira, mundu osoko edonorrekin edo edonerren aurka jokagu gaitezke bertan multijokalari moduan; hauek nabigatzailean burutzen dira. Lehenengo joku onlaina Pong famatua daga eta aipatzekoak dira ere hainbat rol joku: dragones y mazmorras esaterako. Eta gutxinaka ere bideojokoen merkatua gartuz do aeta bideojoko berriagoak eta hobeak ateratzen ari dira.

Foroak eta txatak: foroak era askotakoak izan daitezke, mensageak bidaltzeko foroak, iritziak emateko foroak eta eztabaida foroak daude gure sarean. Esan dezakegu BSS ren semeak direla, hau da, berriak emateko web gune baten semeak; hauek 80 eta 90. hamarkadetan erabiltzen ziren gehien bat. Foroak berez, gure ezagun edo ezezagunekin iritziak konpartitzeko, eztabaidatzeko eta abarrerako balio digu, bertan edozein gairi buruz elkarrizketatu gaitezke. Wikiekin konparatuta ezin dezakegu beste batek idatzitakoa, baina idazleak utzi ezkero, modifikatu dezakegu foroan idatzita dagoena. Badaude batzuk ez daudela oso gustora hauekin, adibidez spam moduko web guneak, bertan normalean publizitatea dago txertatuta. Hala ere, dagoena errespetatu behar dutela iruditzen zaigu guri. Txat ingelesetik artutako hitz bat dugu, hitz egitea esan nahi du. Informatika eta bereziki Interneteko ingurunean aldi bereko idatzizko hizketak dira txatak. Txatean aritzeko bide ugari daude, IRC sareak eta bat-bateko mezularitza dira hauetako bide erabilienak. Berez txat batean bi pertsona edo gehiagorekin momentu berean komunikatzea izango litzateke beraz MSN hotmail adibidez hauetako bat izan daiteke, gainera erabiliena da mundu osoan zabalduta dagoelako. Erabilerari dagokionez, normalean mezu pertsonal bat gartzen dugu, inglesez nick izenekoa. Eta idazterako orduan, hitzak moztu egiten dira errazago idaztekotan eta ortografia errespetatu gabe idazten da. www.euskal.com/chat euskadiko txat gune bat dugu. eu.musikazblai.com/foro/topic/420 euskadiko abestiei buruzko foro bat dugu beste hau.

Rss eta postcast: RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen web gune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste web gune batzuetan erabiltzea posible da. Honi sindikazioa deritzo.

Akronimoak hurrengo esanahiak izan ditzake: • • •

Rich Site Summary (RSS 0.91) RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0) Really Simple Syndication (RSS 2.0)

RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira. Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahai gainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta web gune guztiak banaka bisitatzea. Baina garrantzitsuena informazioaren tratamendu honek sortu duen balio-kate berria da. Bloglines, NewsIsFree, sindic8, Blogdigger eta beste ugari dira informazioaren erabilpen eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak. Podcast bat RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Hitzak jatorri ingelesa dauka, iPod eta broadcast terminoen batura da. Halako indarra hartu du podcastak —eta horrek zerikusia du Interneten banda zabalera handitzearekin—, zeren New Oxford American Dictionaryk 2005. urteko hitz izendatu baitzuen. Kazetariez gain zaletu asko ere badago podcast-a egiten, gustoko duten gairen baten gainean informatu edo musika kaleratu asmoz. Beste batzuek, berriz, nahiago dute edukia landu, gai baten inguruan zenbaitetan, elkarrizketak eskainita edo grabazioak.

LCMS: sigla honek esan nahi duena zera da: Learning Content Management System. Gestio sistema bat da, (CMS) motatakoa eta ikastaroetarako eta ikasketak burutzeko erabiltzen da. LCMS-a heziketa programako atal jakin bat erabiltzeko eta sortzeko egin zuten, adibidez kurtso bat. Normalean modulu batzuk sortzen dira, non informazioa pertsonalizatu, maneiatu, eta behin baino gehiagotan erabili daitezke. LCMS-a LMS sistema batean barne jarri dezakegu edo biak batera interfaze baten bidez batu ditzakegu baita ere. Normalean LCMS-a XML lengoaian erabiltzen da. Adibidez kasu batzuetan etxean ikasten ari direnentzat laguntza handia da, batzuk euskaltegira joan ordez, etxetik ikasten dute euskara LCMS baten bidez. ekasi.ehu.es/eKASI_help/eKASI_help_04faq-eu adibidez hau Euskal Herriko unibertsitatearen lcms gunea da.

Blog-ak: edo Weblog bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog bat edukitzea doakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi. Blog baten ezaugarri nagusienak: Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket. Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da. Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da. Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erraztuko diot irakurleari. Blog bat sortzeko aukera asko daude. Euskal Herrian, eskualde askotan Blog komunitateak sortu dituzte bertakoei blog bat edukitzeko aukera emateko: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org eta beste batzuk. Blogari.net: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Doakoa. Blogak.com: Euskal Herrian garatu den blogak sortu eta kudeatzeko plataforma. Doakoa. Beste batzuk: Blogger: Google-en eskutik. Doakoa. Wordpress: Doakoa TypePad: Ordainekoa Guk erabilitako bloga www.nireblog.com en aurkituko duzue, lehenago hau erabili genuelako erabili dugu.

P2P sareak edo peer to peer (euskaraz puntutik puntura) sare informatiko mota da. Sare honen nodo guztiak bezero eta zerbitzari dira aldi berean, honela lan karga nodoen artean banatzen delarik. Sare hauek funtzionalitate desberdinak izan ditzakete: 1. Fitxategiak elkarbanatzea (eDonkey sarea adibidez), konputazio sareak. 2. Konputazio karga banatzeko sareak.

Komunikazio era bat dugu hau, nodoen artekoa, esaten dutenez ilegala izan daiteke kasu batzuetan deskarga batzuk. P2Pren filosofia dena denona dela da, beraz elkarbanatu egiten dira gauza gustiak: musika, bideoak, jokoak…etab. Horietako batzuk hauek dira:Ares, eDonkey, eMule…

Geolokalizazioa eta geoerreferentziak objektu espazial baten lokalizazioa definitzen duen posizionamientua da, hau puntuen, bektoreen, areen eta abarren bitartez irudikatzen da. Koordenada eta datum bidezko sistema bat da. Prozesu hau informazio geografikoa lortzeko erabiltzen da. Geoerreferentziazioak definizio teknozientifiko bat dauka, espazio fisiko bateko existentzia aplikatzea, raster edo bektore geografiko baten bidez. Horregatik programa geografikoentzako oso garrantzitsua da geoerreferentzia guneak izatea. Honen adibide argia Google Earth da. Honek salto handia dio industri mota honi.

Posta elektronikoa edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez, normalean Internet bidez, mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da. Bere izenaren jatorriak posta arruntarekin duen antzekotasunean datza: biek balio dute mezuk bidali eta jasotzeko, eta postontzi erdikariak erabiltzen dira (zerbitzariak), jasotzaileari bidali aurretik bertatik pasatzen dira-eta. Ray Tomlinsonek sortu zuen 1971n. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena. Tomlinsonek a bildua aukeratu zuen helbideetan erabiltzaile eta ordenagailu arteko bereizketa egiteko. Guk gehien erabiltzen duguna MSN da, doain eskura dezakeguna.

Related Documents

Ikt
May 2020 8
Ikt
August 2019 13
Ikt
June 2020 17
Ikt Txostena
May 2020 12
Txostena Ikt
August 2019 13
Teoria Ikt
May 2020 5