TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZA
EGILEAK: •
Eli Rama
•
Nora Orbegozo
•
Amaia Igartua
•
Jaione Oiarzabal
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
Teknologia Berriak
AURKIBIDEA
1.-
SARRERA ................................................................................ 3
2.-
IKASTETXEEN DESKRIBAPENA ............................................... 4
3.-
TEKNOLOGIAREN EGOERA ETA ERABILERA IKASTETXEETAN.. 5
4.-
IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA ................................. 16
4.1
IKASLE KOPURUA: .....................................................................16
4.2
ORDENAGAILU KOPURUAK: ...........................................................16
4.3
ORDENAGAILU MOTAK: ...............................................................17
4.4
IMPRIMAGAILUAK ETA FOTOKOPIAGAILUAK :.......................................17
4.5
MUSIKA APARATUAK, VHS/DVD, KAMARA DIGITALAK ETA BIDEO KAMARAK: .17
4.6
ADITU KOPURUAK: ....................................................................18
5.-
BALORAZIOA ETA PROPOSAMENA ........................................ 19
2
Teknologia Berriak
1.- SARRERA
Magisteritza eskolako lau ikasle gara, lau neska hain zuzen ere. 20-21 urte ditugu eta herrialde ezberdinetakoak gara, Tolosakoa, Azpeitikoa, Hernanikoa eta Ibarrakoa. Herrialde ezberdinetakoak izanik leku eta ikastetxe ezberdinetako datuak bildu eta aztertzeko aukera izan dugu. Eskola mundua asko interesatzen zaigu eta teknologia bera hezkuntza munduko partaide denez eta era berean gure gizarteko partaide, hori aztertzea ezinbestekoa eta garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Burutu dugun txosten honetan irizpide bezala praktiketan egon garen ikastetxea hartu dugu. Txosten honetan ikastetxe hauetako teknologia berrien egoera aztertu dugu; batetik ikastetxe bakoitzaren deskribapen
labur
batekin
hasi
gara
eta
ondoren
ikastetxe
bakoitzaren teknologia berrien egoera eta erabilera aztertu ditugu: zein teknologia erabiltzen duten, zaharra ala berria, zein motatakoa, zenbat ordenagailu, kamara digital, bideo gela... daude ikastetxean, nolakoak, zenbat denbora eskaintzen zaio... Honelako galderen erantzunak azaldu ditugu txosten honetan eta azkenik 4 ikastetxeen konparaketa bat egin ondoren balorazio bat egin dugu bertan gure proposamenak agertuz.
3
Teknologia Berriak
2.- IKASTETXEEN DESKRIBAPENA
Konparatuko ditugun lau ikastetxeen ezaugarriak hauek dira: •
Hernaniko Langile ikastetxea: publikoa da, 898 ikasle ditu eta lau eraikin ditu.
•
Tolosako Laskorain ikastola: pribatua da, 1080 ikasle ditu eta hiru eraikin ditu.
•
Azpeitiko Ikasberri ikastola: pribatua da,
400 inguru
ikasle ditu eta eraikin bat du. •
Ibarrako Uzturpe Ikastola: pribatua da, 400 ikasle ditu gutxi gora behera eta bi eraikin ditu.
Ezaugarri hauek ikusita, aztertuko ditugun eskoletatik hiru pribatuak dira eta beste bat berriz publikoa. Ikasle kopuruak konparatzen baditugu, argi ikusten da Tolosan esaterako nahiz eta eskola pribatua izan ikasle kopuru handia dela, baina Azpeitian aldiz ikasle
kopurua
murritzagoa
da
eskola
publikoak
gehiago
funtzionatzen duelako. Ibarran aldiz, ikastola soilik dagoenez herriko haur guztiak bertara joaten dira. Hala ere aipatzekoa da zenbait ume Tolosara joaten direla. Beste aldetik Hernaniko ikastetxea publikoa da eta
honek
aukera
ematen
digu
publiko
eta
pribatuen
arteko
berdintasun eta ezberdintasunak ikusteko. Gainera aipagarria da Hernanin 3 ikastetxe publiko daudela, beraz, argi dago eskola publikoek funtzionatzen dutela. Eraikinei dagokionez esan dezakegu denetik dagoela aipatu dugun bezala, batzuetan eraikin bakarra baldin badago ere bestetan bizpahiru eraikin daudela ikus dezakegu. 4
Teknologia Berriak
3.- TEKNOLOGIAREN EGOERA ETA ERABILERA IKASTETXEETAN
Ikastetxe guztien konparaketa egiten hasi aurretik zentro bakoitzeko egoera teknologikoa aztertuko dugu. Lehenbizi eskola publikoa aztertuko dugu, Hernaniko Langile ikastetxea hain zuzen ere: Lehen aipatu bezala, Hernaniko Langile ikastolak lau eraikin ditu. Lehenengo
eraikinean
2-4
urte
bitarteko
haurrak
daude
kokaturik. Hemen, geletan ez dago ordenagailurik, ordenagailuak irakasle gelan daude eta administrazio lanetarako erabiltzen dira. 2-4 urte bitarteko haurren geletan musika aparatuak aurki ditzakegu, kasetak eta Cdak entzuteko; honetaz gain, musika gelan telebista bat dago
eta,
gela
honetan
haurrek
bideoak,
nahiz
DVD-ak
ikus
ditzakete. Bigarrena, ez da berezko eraikin bat; Haur Hezkuntzan haur asko zeudelako egokitutako lokal bat baizik. Lokal honetan, 5 urteko haurrak aurkitzen dira, eta, hauen geletan ordenagailuak aurki ditzakegu, baina nahiko zaharkituak (Windows 98) Lehen Hezkuntzan zaharrak geratzen direnak direlako. Hirugarren eraikinean Lehen Hezkuntzako kurtso guztiak daude. Eraikin honetako gela guztietan daude ordenagailuak; 1. eta 4. maila bitartean ordenagailu bat dago gela bakoitzeko eta 5 eta 6. mailan 2 ordenagailu daude gela bakoitzeko. Honetaz gain, ordenagailu gela bat dago, haurrak informatika ematen duten gela, hain zuzen ere.
5
Teknologia Berriak Ikasleez gain, irakasleek eta idazkariak ere erabiltzen dituzte ordenagailuak, eta honetarako, alde batetik irakasleek gela bat dute 4-5 ordenagailuekin, eta, bestetik, idazkaritzakoak beste gela batean daude. Ordenagailu hauek guztiak XP programa daukate.
Gainera, eraikin honetan bideo gela bat dago, bideo eta DVD-ak ikusteko eta areto bat
ere
egokitzen
dute
honetarako
beharrezkoa denean. Diapositibak ikusteko kanoia ere badago. Laugarren eraikinean, DBHko ikasleak aurkitzen
dira. Eraikin
honetan, geletan ez daude ordenagailuak, ordenagailu gela bat dago non 20-25 ordenagailu egongo diren. Eraikin honetako ordenagailu guztiek XP programa daukate. Irakasle gelan eta idazkaritzan ere hainbat
ordenagailu
dituzte
administrazio
lanak
egiteko
edo
irakasleek beraien lanak prestatzeko. Eraikin guztietan kamara digitalak daude, jaialdietan argazkiak ateratzeko, geletan zerbait berezia
egiten denean… Eta
bideo
kamararen bat ere badago ikastolan egiten diren hainbat gauza grabatu ahal izateko. Ikastolan
informatikan
aditua
den
pertsona
bat
dago,
ordenagailuak konpondu, programak sartu… egiten dituena eta horretaz gain, irakasleek ere ikastaro batzuk egiten dituzte beraien informatika ezagutzak sakontzeko. Langile ikastolak web orrialde bat dauka www.langile.com eta, honetan, ikastolari buruzko informazio guztia agertzen da: Programa, hezkuntza proiektua, jaialdiak, haurren irteeren datak, ekitaldi ezberdinetako argazkiak… Web orrialde hau egunero berritzen dute 6
Teknologia Berriak hainbat datu eguneratuz, egunero urteak betetzen dituen ikasleen izena, jangelako menua… Haur Hezkuntzan, haurrek gehien bat musika aparatua edo bideo eta DVDak erabiltzen dituzte. Musika askotan entzuten dute gelan
eta
bideoak
askotan
eguraldi
txarra
dagoenean
edo
arratsaldeetan ikusten dituzte. Ordenagailuak 5 urtekoen geletan bakarrik daudenez, hauek CD-Rom-ak erabiltzen dituzte; Txirritx, Xango eta Ttanttorenak hain zuzen ere . Lehen
Hezkuntzako
ikasleek
informatika
klaseak
ematen
dituzte, baina honetaz gain, gelan dituzten ordenagailuetan hainbat lan egiten dituzte. Gehien lantzen dena word da, gelan idatzitako testuak, olerkiak, lanak… word-en idazten dituzte garbira pasatzeko. Handienek, beste programa batzuk ere lantzen dituzte, 6. mailakoek adibidez, triptiko bat egiten ari dira publisher programarekin. Honetaz gain, bideo eta DVD-ak ere ikusten dituzte eta haurrei ikastolako kamara uzten diete lanetarako, argazkiak egiteko, baina betiere irakaslearekin daudenean. DBHko
ikasleek
ordenagailuak
informatikako
klaseetan
erabiltzen dituzte, programa ezberdinak erabiltzen ikasten dutelarik; gainera, hainbat gai lantzerako orduan bideo, DVD, diapositiba eta Power Point-ak izaten dituzte. Erabilera honetaz gain, lan administratiboa ere teknologia berrien bitartez egiten da: ikasle zerrendak, gurasoen oharrak, etxera bidaltzeko eskutitzak… Gainera eraikin guztietako ordenagailuak sarean konektatuta daude. Azken aldian, ikasleen hainbat lan ikastolako web orrialdean jartzen dituzte eta jaialdi, irteera, antzerki etab.-eko argazkiak ere. 7
Teknologia Berriak Beraz, esan daiteke, teknologia berrien erabilera handia dela zentroan. Haurrek hauek erabiltzen ikasi eta honekin lanak egiten dituzte, baina teknologia berrien baliabide gehienak idazkaritzan erabiltzen dira. Langile
eskola
alde
batera
utziz,
Tolosako
Laskorain
ikastolaren egoera teknologikoa ikustera pasatuko gara: Tolosako Laskorain Ikastolan lehen aipatu bezala hiru eraikin daude. Eraikin batean 2 urteko haurrak aurkituko ditugu eta bertan ordenagailuekin lan handirik ez dute egiten, beraz ordenagailurik ez dute. Bideoa badute gela batean, beraz telebista bat eta bideo zintekin moldatzen dira. Hemen ikus dezakegu teknologia badagoela baina
zaharra,
bideoen
ordez
orain
DVDak
baitaude.
Musika
aparatuak aldiz denetik, batzuk CD-arekin eta besteak kasetekin. Bigarren eraikuntza handiagoa da, bertan Haur Hezkuntzako bigarren
zikloa
eta
Lehen
Hezkuntza
aurkitu
ditzakegu.
Haur
Hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bat (windows 98) aurkitu dezakegu. Horretaz gain musika aparatua ere bada gela bakoitzean eta hauen kasuan egia esan denetarik aurkitu dezakegu. Gela batzuetan CD-a duten aparatuak dituzte eta beste batzuetan aldiz kasetak bakarrik hartzen dituen horietakoak. Ni praktiketan egon naizen gelan adibidez, kaseten bidez entzuten genuen musika. Lehen Hezkuntzan gela bakoitzean ordenagailu bat dago baina horretaz gain ordenagailu gela bat ere badute. Gela horretan 15 ordenagailu aurkitu ditzakegu, eta guztiak windows 98 formatukoak dira.
Guztiak
mahaiko
ordenagailuak
dira
eta
egia
esan
zaharkitutakoak direla ikus dezakegu. Idazkaritzako ordenagailua aldiz berrietako bat da, hau ere mahaiko ordenagailua da eta XP formatuan dago.
8
Teknologia Berriak Liburutegian badute bideoentzako telebista bat eta esan dugun bezala bideoak ikus daitezke baina baita DVD-ak ere. Bigarren eraikuntza honetan badirudi teknologia zaharra dutela, nik uste hirugarren eraikuntzako teknologia berritzen joan diren heinean
zaharrak
eraikuntza
honetara
ekarri
dituztela.
Guztia
berritzeak gastu ekonomiko handia suposatzen baitu. Azken eraikuntzan DBH eta BATXILERGOKO ikasleak aurki ditzakegu. Horren arabera eraikuntza hau bi zatitan bereizita dago eta zati bakoitzean ordenagailu gela bat dago. Gela bakoitzean 20-24 ordenagailu inguru daude eta guztiak XP formatukoak dira. Irakasle geletan badaude ordenagailuak, gela bakoitzean bat edo bi ikus ditzakegu. Idazkaritzan ere 4-5 ordenagailu aurkitu ditzakegu, lan egiten
duten
pertsona
bakoitzeko
ordenagailu
bat.
Eraikuntza
honetan aurkitu dezakegu Laskorain Ikastolako teknologietan aditua den
pertsona,
arazoak
konpontzen
dituena
ordenagailuetan,
batxilergoan irakasle dena teknologia arloan… Bera da normalean arazoak daudenean konpontzen ibili ohi dena. Ondoren badira irakasle batzuk informatikaz
zerbait dakitenak eta klaseak ematen
dituztenak. Bideo gelak ere badaude, 2 edo 3, eta gela hauetan bideoak ikusteaz gain DVD-ak ere ikus daitezke. Argazki kamara digitalak azken bi eraikinetan aurki ditzakegu. Laskorain ikastolako irakasleek informatika arloko ikastaroak egiten dituzte. Ikastaro hauek urtean behin izaten dira eta aste batez. Partaidetik etortzen dira ikastaroak ematera eta irakasle guztiek burutu behar dituzte. Irakasle eta idazkaritzako langileen ikastaroak desberdinak dira. Ikastolak
badu
bere
web
orria
sarean,
www.laskorainikastola.net da. Bertan ikastolaren inguruko berri eta 9
Teknologia Berriak informazio
guztia
agertzen
da.
Baita
argazkiak,
ekitaldiak,
programak… Teknologiaren erabilerari dagokionez esan, Haur Hezkuntzan ordenagailuak esaterako maiz erabiltzen dituztela, txokoetako batean kokatzen baita (liburutegi txokoan). Bertan Argitxo, Xango, Txirritx eta Ttanttorekin jolasteko eta ikasteko aukera dute haurrek. Ipuinak ordenagailuan daude eta bertatik ikus daitezke, jolasak, irakurketa idazketa jarduerak, hiztegia lantzeko jarduerak… Egia esan gauza askotarako aukera ematen dute. Haur Hezkuntzako zaharrenek adibidez, 5-6 urtekoek, beraien word-eko orria dute eta bertan ariketa ezberdinak egin( olerkiak garbira pasa,beraien gauzak idatzi, hiztegia…) eta gordetzen dituzte beraiek bakarrik. Horrek esan nahi du teknologian aurrera doazela. Haur Hezkuntzan astean bitan dute liburutegirako ordua, beraz horietako orduren batean bideo bat ikusten dute. Musikari dagokionez berriz abestiak, olerkiak… etengabe entzuten dituzte aparatutik , gehienbat txikienek. Lehen Hezkuntzakoak informatikako klaseetara joaten dira, astean ordu batez. Ikasle hauek word, power point… lantzen dituzte. DBH-ko lehen zikloko ikasleak ere astean ordu batez joaten dira informatikara. Ikasle hauek gauza konplikatuagoak ikusten dituzte, esaterako, nola egin iragarki bat, egunkarian nola idazten den, mekanografiarako ariketak… Lehen noizbehinka
Hezkuntza ikusten
eta
dituzte,
D.B.H.-koek gaiarekin
DVD-ak
zerikusia
eta
bideoak
duten
bideoak
daudenean alegia. Orokorrean teknologiaren erabilera handia da, gauza ugari egiten dituzte: Ikasleen nota edota akta guztiak ordenagailuz egiten 10
Teknologia Berriak dituzte,
gurasoentzako
oharrak ere bai. Normalean
fitxak ere
ordenagailutik inprimatuak dira, ikasleen zerrendak, datu baseak… Orokorrean bertako langileak eta baita irakasleak ere, pendrive-ak erabiltzen dituzte euren dokumentuak eta lanak gordetzeko. Izan ere hau baita teknologia berrietan modan dagoena gaur egun. Eraikuntza bakoitzean kamara digitala dago eta ikastolako jaialdietan, ekitaldietan, ikastola egunean… ateratzen diren argazkiak kamara horrekin ateratzen dituzte, ondoren web orrian eskuragarri eduki ahal izateko edota idazkaritzan salgai. Ikastolako aldizkariari dagokionez, orain arte aldizkari moduan inprimatu izan dute baita orain CD-an banatzen hasi dira, bertan ikastolari dagozkion azken datu eta berriak agertzen direlarik. Argi dago denetik aurkitu dezakegula, batzuetan teknologia berria erabiltzen da, bestetan zaharra baina garbi ikusten da teknologia ezinbesteko gauza dela eta baliabide ona eta azkarra dela gauza askotarako. Laskorain ikastola alde batera utziz, Azpeitiko Ikasberri ikastolaren egoera eta erabilera teknologikoa ikustera pasatuko gara:
Azpeitiko
Ikasberri
ikastolan,
eraikin
bakarra
dago.
Eraikinean 0tik 18 urterainoko haur eta gazteak aurki ditzakegu. 0-2 urteko haurrek ez dute ordenagailurik erabiltzen, baina bai bideoak, horretarako haur eskolan telebista bat erabiltzen dute denentzat, aipatu
DVD-ak
oraindik
ez
dituztela
erabiltzen
eta
bideoekin
funtzionatzen dutela. Bideoez gain CD-ak ere erabiltzen dituzte, musika aparatuaz baliatuz.
11
Teknologia Berriak Haur Hezkuntzako geletan berriz, ordenagailu bana dago gela bakoitzean. Hemen musika aparatua ere badute eta CD-a erabiltzen dute edozein ekintza lantzeko orduan, abestiak, dantzak,… Lehen Hezkuntzako geletan ere ordenagailu bana dute geletan. Ez dute ordenagailu gela bat baina esan, ordenagailu zaharrak ( Windows 98 ) liburutegian dituztela eta lehen hezkuntzako ikasleak bertara joan eta erabiltzen dituztela. Bestalde D.B.H- ko ikasleak ordenagailu gela bat daukate 25 ordenagailurekin eta Batxilergoko ikasleak ere gela hau erabiltzen dute. Bertan dauden ordenagailuak Windows XP formatuan daude. Idazkaritzan bi ordenagailu dauzkate eta biak Windows XP formatuan daude. Irakasle geletan ere badaude ordenagailuak, bi hain zuzen ere. Teknologietan adituak diren bi pertsona ere badaude Ikasberri ikastolan eta beraiek ibiltzen dira arazoak konpontzen eta laguntza behar duten irakasleei laguntzen. Gainera hauetako bat informatikako irakaslea da eta berak ematen die klasea ikasleei. Aipatu Haur Eskolan eta Haur Hezkuntzan ez daudela bideo gelak eta zerbait ikusi behar dutenean, telebista gelara eraman eta bertan ikusten dituztela bideoak. Baina Lehen Hezkuntzakoek, D.B.Hkoek eta Batxilergokoek badute bideo gela bat eta bertan filmeak,… ikusten dituzte. Hau guztiaz gain, kamara digitala eta bideoa ere badituzte, edozein ikuskizun grabatzeko. Irakasleek ere izaten dute formazio plana, izan ere, asko ez dira adituak ordenagailuetan eta lanen bat aurkeztu edo egin behar dutenean baliagarria izaten zaie ordenagailua erabiltzea. Horregatik erree izaten dira informatika ikastaroak. 12
Teknologia Berriak Ikasberri ikastolak ez du bere web orria amaitua, baina ez zaie ia ezertxo ere falta berau amaitzeko. Haur Hezkuntzan, ordenagailu bat dagoenez gela bakoitzean, CD-romak erabiltzen dituzte: Ttantto, Txirritx eta Argitxo hain zuzen ere. Bertan matematika, ipuinak, koloreen konbinaketa,… lantzen dituzte eta beraiei asko gustatzeaz gain, asko ikasten dute. Honetaz gain musika aparatua ere erabiltzen dute eta bertan CD-a erabiltzen dute abestiak, dantzak,…ikasteko. Lehen Hezkuntzan ez dute ordenagailu gelarik eta horregatik liburutegira joaten dira ordenagailuetan ibiltzera, baina ez dute informatikako saiorik izaten, baizik eta, osagarri gisa izaten da saio hau, bertan matematika, ingurunea, ipuinak,… lantzen dituzte eta bi astetik behin joaten dira. Baina Lehen Hezkuntzan 6. mailako ikasleak bai izaten dutela informatika saioa eta bertan Word programa nola erabili ikasten dute. D.B.H-ko 1 eta 2. mailak informatika gelara joaten dira astean ordubetez, eta D.B.H 2 eta 3ko ikasleak berriz astean bi orduz izaten dute informatika saioa. Bertan hainbat programa lantzen dituzte, Word, Power Point,… Honetaz gain DVD-ak ere ikusten dituzte noizbehinka eta musika aparatua ere erabiltzen dute hainbat gai lantzeko orduan. Gainera aipatu, dituzten kamara digitala eta bideoak gurasoak eta ikasleak ere erabili ditzaketela ikastolako jaialdiak,… grabatzeko eta argazkiak ateratzeko. Honetaz Gurasoei
gain,
oharrak
teknologia banatzeko,
berriak ikasleen
asko notak
erabiltzen
dituzte.
egiteko
orduan,
iragarkiak banatzerakoan, ikasleen zerrendak egiteko orduan,…
13
Teknologia Berriak Aipatu beharra dago ikastola orain dela urte gutxi batzuk sortutakoa dela eta nahiko berria dela. Beraz, berri xamarra izanik pixkanaka aurrera doa teknologia berrian inguruan. Azkenik Ibarrako Uzturpe Ikastolako egoera eta erabilera ikusiko dugu:
Uzturpe
ikastola
nahiko
txikia
bada
ere, gaur
egungo teknologia aurrerakuntzak eguneratzera behartu du, eta ondorioz teknologiaren erabilera ohikoa dela esan daiteke. Hala ere, zikloen arabera ordenagailu kopurua ezberdina da, haurrek edota nerabeek duten teknologia maila eta beharra ez baita berdina. Horrela, haur-hezkuntzan esaterako, ordenagailu bakar bat dute gela bakoitzeko. Haurrek jolaserako baino ez dituzte erabiltzen, eta irakasleak ere bere lantxoak egiteko nahikoa du. Lehen hezkuntza eta DBH-rako berriz, ordenagailu gela bat dago, eta bertan 25 ordenagailu inguru daude. Gehienbat DBH-ko ikasleek erabiltzen dituzte, baina lehen hezkuntzakoak ere joaten dira noiznahi.
Hori
dela
eta
bada
egutegi
bat
ordenagailu
gelako
erabilpena zehazteko. Horrela gehien erabiltzen dutenek, astean ordu batzuk hartuta dituzte, eta bestela astero ordenagailuan dagoen programa batean gela horren eskaera egin behar da. Irakasleei dagokienez, alor bakoitzeko bi ordenagailu dituzte, eta guztira 3 alor daude. Aipatzekoa da baita ere, alor bakoitzean bi aparatuei konektaturik dagoen inpresora izateaz gain, badela irakasle gelan ordenagailu guztietara konektaturik dagoen beste inpresora bat. Bestalde, eta gutxi erabiltzen bada ere, Skanner bat dago alor bakoitzeko. Guzti honez gain, eta ikastola teknologiarekin bat joan dadin, bada ordenadore portatil bat bere kainoi eta guzti. Hala ere, irakasle gutxi ausartzen da aparatuaren erabilpenari probetxua ateratzera.
14
Teknologia Berriak Zenbait irakaslek teknologiari buruzko ikastaroak egin dituzte, baina hala ere zenbait aparatuekiko beldur moduko bat dagoela esan daiteke.
Eta
normalean
kainoi
bidez
klaseak
ematen
dituzten
irakasleak beti berdinak izaten dira, gehienetan langile gazteak izaten direlarik. Hori bai USB eta cd-en erabilera oso ohikoa da irakasle ororengan, beronen praktikotasunaz jabetu baitira jadanik. Ordenagailu motei dagokionez, guztiak nahiko berriak direla esan dezakegu, eta XP formatua dute. Gainera, pantaila plana dute gehienek, eta ADSL-a instalaturik dago. Hala ere, irakasle gelan badira bi ordenagailu Windows 98koak, ziurrenik beste geletan ordenadore berriak jartzean sobratutakoak. Bestalde,
irakasle
gelan
fotokopiagailu
bat
dago
eta
idazkaritzan beste bat. Azken hau ordea idazkariek eta zuzendariak baino ez dute erabiltzen. Aipatzekoa da baita ere, bideo gela bakarra dagoenarena, bertan dvd bat eta Grundig markako telebista bat dago. Sarritan ingeleseko klaseak emateko erabiltzen da, eta besteak gela honetara joateko arazoekin ibiltzen dira. Musikari dagokionez berriz, DBH-rako bi musika aparatu daude, portatilak diren horietakoak, horrela gela ezberdinetara eraman baitaiteke. Haur hezkuntzan berriz gela bakoitzeko aparatu bat dute, haurrek musikaz lan asko egiten baitituzte. Lehen hezkuntzan beste bi aparatu dituzte. Aipatu
diren
guztiak
marka
berdinekoak
eta
potentzia
berdinekoak direla; Tamashi markakoak hain zuzen ere. Azkenik aipatu, ikastolak etorkizunean ordenagailu gehiago ekartzeko asmoa izatez gain, beste telebista bat eta DVD bat ekarri nahi dituela ikastolara. 15
Teknologia Berriak
4.- IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA
4.1 Ikasle kopurua: Ikasle
kopuruak
kontutan
hartuta,
alde
handiak
daudela
konturatu gara. Esaterako, Tolosako Laskorain ikastolan 1080 ikasle daude, Hernaniko Langile ikastolan berriz 898 ikasle, Azpeitiko Ikasberri eta Ibarrako ikastolan 400 ikasle inguru daude. Honen arabera ikus dezakegu batetik bestera alde handiak daudela, beraz, honekin ikusten dugu teknologia kopurua ikastola bakoitzean oso aldakorra dela. Baina kalitate aldetik, kopuruak ez duela adierazten maila teknologikoa berriagoa edo zaharragoa denik.
4.2 Ordenagailu kopuruak: Hona hemen etapa bakoitzeko eta beste gela batzuetako ordenagailu kopurua:
Laskorain
Langile
Ikasberri
Uzturpe
Haur Hezkuntza
10
4
5
6
Lehen Hezkuntza
12
20
6
0
D.B.H/ Batxilergoa
0
0
0
0
Informatika gela
63
50
25
25
Idazkaritza
6
5
2
2
Irakasle gela
7
8
3
6
16
Teknologia Berriak
4.3 Ordenagailu motak:
Laskorain
Langile
Ikasberri
Uzturpe
Windows 98
37
24
10
31
Windows XP
61
63
30
8
ADSL
Bai
Bai
Bai
Bai
Portatilak
2
2
1
1
4.4 Imprimagailuak eta Fotokopiagailuak :
Laskorain
Langile
Ikasberri
Uzturpe
Fotokopiagailuak
6
6
1
1
Imprimagailuak
7
8
3
3
Kanoiak
1
2
1
1
4.5 Musika aparatuak, VHS/DVD, kamara digitalak eta bideo kamarak: Laskorain
Langile
Ikasberri
Uzturpe
Musika aparatuak
18
19
11
10
VHS/DVD
5
6
2
2
Kamara digitalak
2
3
1
1
Bideo kamarak
2
2
1
1
17
Teknologia Berriak
4.6 Aditu kopuruak: Lau ikastetxetan gutxienez aditu kopuru bat edo beste dago. Uste dugu garrantzitsua dela ikastetxe bakoitzean gai honen inguruan adituren bat edo beste egotea, edozein zalantza eta arazo konpontzeko gai izango dena. Honetaz gain irakasleek ere ikusi dugunaren arabera ikastaroak egiten dituzte beraien jakintzak hobetzeko.
18
Teknologia Berriak
5.- BALORAZIOA ETA PROPOSAMENA
Teknologia
arloa
garrantzitsua
dela
iruditzen
zaigu
gure
gizartearen ezaugarri bat delako eta zati handi bat osatzen duelako. Teknologiak
geroz
eta
aurreratuagoak
daude
eta
horrenbestez
ikastetxeak ere alor horretara moldatu behar dutela pentsatzen dugu, izan ere, haurrak txikitatik horretara bideratzen baditugu gaur eguneko teknologia berrien garaiera ekarriko ditugu. Argi dago edozein ekintza burutzeko garaian teknologia berriek gauzak asko errazten dituztela eta lagungarriak direla informazioa biltzeko
garaian,
lanak
burutzerakoan,
jolasteko,
ikasteko,
aurkezpenak egiteko,… Baina aldi berean uste dugu, beraien erabilera zaila dela eta batzutan buruhauste handiak sortzen dizkigula. Horregatik haurrak txikitatik hauen erabilerara ohitzen baditugu arazo hauei aurre egiteko gai izango direla uste dugu. Ikastetxeen egoera aztertu ondoren, konturatu gara ikastetxe guztietan
teknologia
berriak
eta
zaharrak
daudela,
izan
ere,
ekonomikoki gastu handia suposatzen dute. Horregatik askotan ahal den gehiena aprobetxatzen dute ekipo teknologikoa. Egia esan normala iruditzen zaigu horrelako egoera bat egotea eta pixkanakapixkanaka teknologia berritzen joatea inolako presarik gabe.
Proposamenei
dagokionez
uste
dugu,
ikastetxeen
egoera
teknologikoa egokia dela eta ezin dela askoz gehiago eskatu, ekonomikoki ere oso garestia baita. Pentsatzen dugu ikastetxe bakoitzak ikusi behar duela noraino iritsi daitekeen.
19
Teknologia Berriak
Zerbait gehitzekotan garrantzitsua iruditzen zaigu ikastetxe bakoitzak
bere
web
orrialdea
izatea
sarean.
Ikusi
ditugun
ikastetxeetatik hiruk badute beraien web orria eta laugarrenean martxan jartzen ari dira. Uste dugu kanpoko jende askok ikastetxeari buruzko informazioa jaso, ekintzen berri izan, argazkiak ikusi eta egitarauen berri izateko aukera erosoa izango dutela. Bestalde irakasle batek teknologia berriekin egin daitezkeen gauzak ezagutzea komenigarria dela iruditzen zaigu. Haurrekin lan egiteko bide desberdinak daude eta horietako asko teknologia berrien bidez egin ditzakegu. Gauza politak eta erakargarriak egin daitezke ordenagailuarekin esaterako eta gauza horiek jakitea beharrezko dela uste dugu. Haurrek asko disfrutatuko lukete ekintza eta proiektu ezberdinak eginez. Hau guztiarekin zera esan nahi dugu: ikasgai honetan ikasi ditugun hainbat gauza, power point-a, movie maker-a… erabiltzen jakitea interesgarria izango litzatekeela irakasleentzat. Honela haurrekin gauza politak eta interesgarriak egiteko. Gainera haurrek
ere
parte
hartu
dezakete,
beti
ere,
irakaslearen
laguntzarekin. Besterik gabe adierazi, gauza pila bat egin daitezkeela, ezberdinak eta politak, baina ez dira egiten ezjakintasuna eta baliabide ezagatik. Gehiegi luzatu gabe, honekin amaitzen
dugu
IKT berrien
inguruko gure txostena. Esan, interesgarria izan dela lan hau egitea, modu honetara gaur egungo ikastetxe ezberdinen egoerak ikusi eta euren
baliabideak
aztertu
baititugu.
teknologia egoerak ezagutu ditugunez
Beraz,
eskola
ezberdinen
oso aberasgarria suertatu
zaigu lan hau. Gure ideiak eta ekarpenak ahalik eta hobekien eta garbien azaltzen saiatu gara eta espero dugu txostena gustukoa izatea.
20
Teknologia Berriak
21
Teknologia Berriak
22
Teknologia Berriak
23