Ikt

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt as PDF for free.

More details

  • Words: 2,659
  • Pages: 18
Estibaliz Azpiroz Maite Frias Judit Gonzalez Haur Hezkuntza, 2006-2007 Ikasturtea

TEKNOLOGIEN ERABILERA JESUITINASEN IKASTETXEA Ikastetxe honetan Haur, Lehen Hezkuntza eta DBHa dago. Informatika arloari dagokionez ez daukat gauza handirik esateko garrantzi gutxi ematen baitiote. Guraso elkarteak 4 bost urte daramatza web orria eskatzen eta ez dute kasurik egiten, ez dela behar diote. Irakasle gelan 2 ordenagailu daude eta normalean erabiltzen dituzte azterketak prestatzeko eta interneten informazioa lortzeko. Inpresorak eta eskanerra gela horretan daude, eta musika aparatuak, nik dakidanez Haur Hezkuntzako gela bakoitzak bat dauka. Portatila zuzendariak erabiltzen du bakarrik. Fotokopiagailu handi bat dago. Kanoia eta proiektorea badaude, DVDa eta bideoa ere bai. Kurtso hasieran gurasoekin bilerak egiten direnean Power Pointa erabiltzen dute. 3 argazki kamara digitala daude. Badago premia bereziak dituen 8 urteko mutikoa eta horregatik ordenagailu berezia behar du, eskolak ez dio jarri eta erabiltzen du gurasoen elkarteak daukan zaharzahar bat. Irakasle batzuekin hitz egin ondoren, ez dituzte informatikako ikastaroak egiten, norberak dakiena aplikatzen du. Nire gela

Ikusten denez, ordenagailua bai, baino txoko batean baztertuta. Bere atzean ikusten erabiltzen den musika aparatua, baino ez dut uste ekaina arte iraungo duenik.

Andereñoak esaten zuen Erregeek berri bat ekartzeko, baino epe hori luzeegia dela uste dut. Ni, 3 urteko gela batean egon naiz, eta argazkiak azaltzen duen bezala, ordenagailua ez da erabiltzen. Andereñoak ez zekien USBa zer den, eta gaztea da. 5 urteko gelan bai eta libreki erabiltzen dute haurrek: Xango eta Clig programak. Dena dela beste andereñoarekin hitz egin nuen 3 urteko ordenagailuari buruz eta esan zidan ordenagailu hau hondatuta dagoela eta konpondu arte ezer ez. Baino, berak bai erabili izan duela ordenagailua 3 eta 4 urtekoekin. Ikusten denez, beti bezala, andereñoak markatzen du dena.

TEKNOLOGIA BERRIAK OIARTZUNGO HAURTZARO IKASTOLAN Aurtengo praktikak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan egin ditut, hiru urteko haurren gela batean. Ikastola aspalditik ezagutzen dut, izan ere, txikitatik bertan ikasi baitut. Informatika edo teknologia berriei dagokionez, Haurtzaro ikastolak eremu bat eskaintzen die teknologia berriei. Hasteko, interneten, web orrialde bat du, bertan, ikastolako funtzionamendua adierazten da, zerbitzuak, argazkiak…

Bi ordenagailu gela daude, bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta beste bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Hauetan ordenagailu dexente daudela esan daiteke eta astean x ordu dituzte informatika gelan lanean aritzeko. Bertan, ordenagailuko hainbat programa erabiltzen, web orriak sortzen, azkar idazten… ikasten dute. Gainera, orain dela denbora gutxi ikastolan obrak egin dituzte internet edukitzeko ikastetxe osoan zehar. Haur Hezkuntzari dagokionez, gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Haur Hezkuntzan, Urtxintxa proiektua erabiltzen dute, eta material honetan urte bakoitzerako C-Rom bat dago. Beraz, tarteka irakasleak ordenagailua pizteko aukera ematen die eta jolasean eta lanean ibiltzen dira Txantxo lagunarekin. Material ona dela iruditzen zait,

aukera asko eskaintzen baizaizkie: jolasak, pintatzeko irudiak, olerkiak, abestiak, ipuinak… Irakasleak libre uzten die ordenagailuan jolasean eta beraiei gehien gustatzen zaiena abestiak entzutea da. Lehengo urtean praktikak egin nituenean, lantzen ari ziren gaiari dagokion atalarekin jolasten uzten zien, baina aurten, beste irakasle honek nahi duten gaiko ariketak egiten uzten die. Gelan ere musika aparatua dago, hau Urtxintxak dituen CD-ak entzuteko erabiltzen dute eta musika egiteko (ttutti da capo). Teknologia berriei dagokionez, beste material batzuk erabiltzeko aukera ere badute irakasleek. Esate baterako, maila bakoitzeko argazki kamara bat dute eta behar dutenean, erabiltzeko aukera dute. Ondoren, irakasleek badute beraientzat gela txiki bat, bertan bi ordenadore daude eta hauek beraien lanak egiteko eta argazkiak deskargatzeko erabiltzen dituzte. Idazkaritzan, idazkariak ordenadorea du eta bertan fotokopiagailua dago, zerbait fotokopiatu behar badute, bertan utzi eta idazkariak egingo ditu, horregatik denborarekin eraman behar dira. Bideo gela ere badago, bertan bideoa dago eta dvd-a ere. Irakasleek aukera dute ikasleekin bertara joateko pelikulak, dokumentalak… ikustera. Bideo portatila ere badago gelara eramateko eta bertan pelikulak ikusteko, baina dvd-a ez. Eskanerra eta inpresora idazkaritzan daude.

TEKNOLOGIEN ERABILERA ANDOAINGO IKASTOLAN Bertan, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza dago. Ikastolak web orrialdea dauka ikastolako informatikako irakasleak egindakoa.

Ikastolan, irakasle gelan, bi ordenagailu daude eta batek soilik dauka interneta. Irakasleek zerbait aurkitu nahi dutenean edo prestatu behar dituzten jarduerentzako ordenagailu hau erabiltzen dute. Orokorrean irakasleek izaten duten denbora librean erabiltzen dute ordenagailu hau. Gela honetan ere ikastolan dagoen fotokopiadora bakarra dago. Irakasleek fotokopiak atera nahi badituzte, gelatik atera eta irakasle gelara jo behar dute. Inpresora ere ordenagailu honetan aurkitzen da. Bestetik, ikastolan eskaner bat dago ere. Hau, irakasle baten gelan aurkitzen da izan ere, Marisolek asko erabiltzen du bai ikastolarako eta bere lanerako prestatzen dituen lanetan. Eskanerra beharrez gero, irakasleak bertara joaten dira. Gela bakoitzak ere musika aparatua dauka. Dantzak eta abesti desberdinak ikasteko. Ikastolako gela bakoitzean ordenagailu bat dago; ordenagailu hauek ez dute interneta eta irakasleek erabiltzen dute gehienbat prestatu behar dituzten jarduerentzako. Ni egon naizen gelan, irakasleak jarduera desberdinak prestatzen ditu ordenagailuan; esate baterako haurrentzako fitxak: batuketak eta kenketak, marrazkiak, diktaketak,

olerkiak… ordenagailuan ere batzuetan haurrentzako marrazki bizidunak jartzen dizkie irakasleak. Bestetik, irakasleak ere argazki dezente ateratzen dizkie haurrei; bai egindako irteeretan eta baita egiten dituzten lanei ere. Argazki kamera berea da, ez du ikastolak eskaintzen. Ondoren argazkiak ordenagailuan sartu eta askotan power point bat prestatzen du gelako haurrek ikus dezaten. Hau ikustea asko atsegin dute haurrek baina irakasleak prestatzen duen lana da. Haurrek ostiral arratsaldero erabiltzen dute ordenagailua. Esan, ordenagailua irakaslearen mahaietan dagoela kokatua. Irakasleak urtxintxako Cd romm-a ordenagailura sartu eta bertan dauden jokoekin aritzen dira haurrak. Txandaka joaten dira ordenagailura eta jokoa bukatu ondoren hurrengo gelakidea hurbiltzen da ordenagailura. Banaka aritzen dira jolasten eta batzuetan ezin badute, irakasleak laguntzen die. Cd a, bost urtekoei dagokien maskotarena da: xango. Bertan batuketak eta kenketak lantzen dituzte eta irudiak ikusiz parejak lotu behar dituzte. Hauek dira erabiltzen dituzten bi jolasak. Esan ere, parejetako loturetan agertzen diren irudiak, haurrek gelan lantzen dituzten unitatearenak direla. Horregatik ongi ezagutzen dute zein den irudi bakoitza. Adibidez haurrek inauteriak landutakoan, jolas horretan, leku desberdinetako bikoteen jantziak agertzen dira; haurrek gelan landutakoak: kaskarotak, ziripot… Haurra jolasa egiten ari den bitartean, Xango maskotak hitz egiten du eta animo asko ematen dizkio errima desberdinak sortuz; adibidez: “estutu garuna laguna!”, edo “animo, azkarra zara eta!”… Haurrek urtxintxako jolasak egiteko soilik erabiltzen dute ordenagailua. Eta esan ere, joku hauek bost minututan egiten dituztela. Behin jokoa eginez gero, ez dute errepikatzen.

HIRU ESKOLEN TAULA: Jesuitinak ikastetxea: HARDWARE

Irakasleen gela

Nire gela

Ordenagailua

2 2 1

1

Inpresora Eskanerra Argazki kamara Portatila Proiektorea Dvda Bideoa Bideo kamara Musika aparatua Fotokopiagailua

3 1 1 2 1 7 1

SOFTWARE Urtxintxa Power point INSTALAZIOAK Ordenagailuen gela Irakasleen gela

Zuzendaritzan

6 4

1

Haurtzaro Ikastola HARDWARE Ordenagailua Inpresora

Irakasleen gela 2

Eskanerra Argazki kamara Portatila Proiektorea Dvda Bideoa Bideo kamara Musika aparatua Fotokopiagailua SOFTWARE Urtxintxa Power point Interneta Wifi Web orria

1 1

Nire gela 1 0 0 1 0 0

1 1 Ttantto Bai (irakasleak) Bai (irakasleak) Bai

INSTALAZIOAK Ordenagailuen gela

Bai, asko

Irakasleen gela

Bai 2

Andoaingo Ikastola

Zuzendaritzan 1

HARDWARE Ordenagailua Inpresora

Irakasleen gela 2 1

INSTALAZIOAK Ordenagailuen gela Irakasleen gela

Zuzendaritzan Beste irakasle baten gelan 1

Eskanerra Argazki kamara Portatila Proiektorea Dvda Bideoa Bideo kamara Musika aparatua Fotokopiagailua SOFTWARE Urtxintxa Power point Interneta Web orria

Nire gela 1 1

1 1 1 Bideo gelan 1 1 1 xango Bai(irakasleak) Bai(irakasleak) Bai

Ez Bai

Hiru ikastolen taula HARDWARE

Irakasleen gela

Nire gela

Zuzendaritzan

Ordenagailua

6

3

3

Inpresora

3

0

3

Eskanerra

3

0

3

Argazki kamara Portatila Proiektorea Dvda Bideoa Bideo kamara Musika aparatua

3 0 3 0 0 3 3 1

Fotokopiagailua SOFTWARE Urtxintxa Power point

Ttantto, Xango Bai

Interneta

(irakasleak) Bai

Wifi Web orria

(irakasleak) Ez Bai

INSTALAZIOAK

Ordenagailuen gela

Bai

0 0 0 0

3 3 3 0

0 0 3 0

0 0 1 0

Hiru eskolak aztertu ondoren, teknologien ekipamendua oso antzekoa dela ondorioztatu dugu, baina

erabileraren aldetik, eskola batek desberdintasun handia

dauka beste biekin alderatuta. Hau da Jesuitinak ikastetxeak teknologi berrien arloa utzita dauka. Haur hezkuntzan ez da aplikatzen. Dauden ordenagailuak irakasleek erabiltzen dituzte lanak prestatzeko. Internet ere irakasleen esku dago eta beraien lanak prestatzeko ere erabiltzen dute. Beste bi eskoletan Aita Larramendi eta Haurtzaro teknologien erabilera handiagoa da. Andoaingo ikastolan irakasleak power pointak prestatzen saiatzen da haurren argazkiekin; horrela haurrak ordenagailuan ikus daitezke. Bestetik urtxintxako cd-ak erabiltzen ditu haurrek bertan dauden jolasak egiteko. Haurtzaro ikastolan ere Urtxintxako cd-ak erabiltzen dituzte. Bi eskoletan, haurrek ordenagailua Urtxintxako cd-ekin jolasteko erabiltzen dute. Beraz, egoera aztertu ondoren, Jesuitinak ikastetxea aukeratu dugu, izan ere, teknologien erabileran hutsune handiak baititu. Gure proposamenak bi atal ditu: teknologien berrien aldetik hobekuntza eta erabilera sustatzeko, hogei jarduera desberdin planteatzea. Horretarako, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean, ordenagailu bat egon behar du eta irakasleen gelan dagoen ordenagailuak internet izan behar du. Irakasleek ere teknologia berrien inguruan formakuntza minimo bat izan behar dute; eskolak ikastaroak eskaini beharko ditu formakuntza hori gauzatzeko. Gela bakoitzean ordenagailu bat dagoenean, honen erabilpena ziurtatzeko jarduera hauek egitea proposatuko ditugu. Baina hasi aurretik, ordenagailuarekin kontaktuan hasteko, Urtxintxa programak eskaintzen dituen cd-ak erabiltzen hasiko gara, bertan, hainbat jarduera agertzen baitira eta honek ordenagailua erabiltze ikasteko baliagarria da :tekladoa, arratoia… Jarraian ikusi dezakegun ariketei esker, haurrek arratoia erabiltzen ikasi dezakete, izan ere, bikoteak sortzeko eta zenbakiak lotzeko, arratoiarekin klikatu behar dute.

JARDUERAK Jarduerekin hasi baino lehenago, irakasleak haurrei ordenagailu, inpresora eta eskanerraren erabilpenei buruz oinarrizko azalpenak emango dizkie. Helburua da tresna hauek manipulatzen jakitea eta erabiltzea beste tresna bezala. Jarduera guzti hauetan, haurrek irakaslearen laguntza izango dute. Haurrekin batera egongo da jarduerak burutzeko. Lehenengo hiru jarduera hauek burutu ondoren, haurrek, taldeka, ipuin bat sortuko dute irakaslearen laguntzarekin. Jarduera hauek ipuina sortzeko erabiliko dituzte; egingo dituzten irudiak,marrazkiak, idazkiak eta argazkiak ipuinean sartuko dituzte. Ipuin guztiak amaitu ondoren, gurasoei aurkeztuko dizkiegu; aurkezpen hau kañoia erabiliz egingo dugu.

1.- Fitxa pertsonala ( Autonomi pertsonala) Haurrek ordenagailuan fitxa pertsonala egingo dute. Haur bakoitzak bere fitxa egingo du eta horretarako argazki bat ekarri beharko du. Argazki hau eskaneatu eta fitxan erantsiko dute. Ondoren, beraien izen abizenak, helbidea eta herria zein den jarri beharko dute. Haurrek egindako fitxa gordeko dute eta irakasleak karpeta batean gordeko dute. Horrela, haurrek gelakide baten, kalea, abizenak edo abizenak zein diren jakin nahi dutenean, ordenagailu txokora joan daitezke eta bertan begiratu.

2.- Neurketa (Autonomi pertsonala) Hiruhilabetero, irakasleak haurrak neurtuko ditu eta argazkia aterako die. Haur bakoitzak bere argazkia bere fitxa pertsonalean sartuko du eta zenbat neurtzen duen jarriko du. Modu honetan haurrek zenbat hazten diren ikusiko dute konparaketa eginez.

3.- Eskanerraren erabilpena: ( autonomi pertsonala) Haurren adinaren arabera, haurrek orri txuri batean nahi duten marrazki bat edo idazki bat egingo dute. Ondoren, haur bakoitzak bere orria eskaneatuko dute eta

ordenagailuan gorde bere karpetan. Idazkia egin dutenek, idatzi hori tekladoarekin berriz idatziko dute, beste adibide moduan edukiz.

4.- Word programak marrazteko eskaintzen dituen herramientak erabili.( autonomi pertsonala eta errepresentazioa) Horretarako, haurrek programa irekiko dute (“autoformas”) eta lanean hasiko dira edozein marrazki eginez, koloreak jarriz. Beraiek, nahi duten marrazkia egingo dute elementu horiez erabiltzen: karratuak, borobilak, izarrak, arrosa, gorria, etab.

5- Argazkiak atera eta moldatu (autonomi pertsonala eta komunikazio eta errepresentazioa) Jarduera honetan, haurrak patiora atera eta argazkiak aterako dizkiote ikastolari, inguruari eta beraien artean ere bai. Kamara digitalarekin txandaka ibiliko dira. Ondoren, gelara itzuli eta ateratako argazkiak ordenagailuan sartuko dituzte. Haur bakoitzak atera duen argazkia sartuko du bere karpetan.

Gero, photo-shop

programarekin argazkia aldatu dezakete. Azkenik, irakasleak argazki guztiak beste karpeta batean gordeko ditu.

6.- Ipuina power poiten bidez sortu ( komunikazio eta errepresentazioa) Hiru jarduera hauen erabilpena borobiltzeko, haurrek taldeka, ipuin bat sortuko dute. Lehenengo jardueran eskaneatutako irudiak eta idazkiak, bigarren jardueran egindako irudiak eta hirugarrenean ateratako argazkiak erabili ditzakete. Ipuina taldeka egingo dute, beraz, ordenagailu txokotik pasatzen den taldeak power pointa egingo du. Haurrek ipuinean, soinuak, musika eta ahotsak sartzeko aukera izango dute. Ipuinen aurkezpena kañoia erabiliz egingo da gurasoen aurrean.

7.- Jolas librea ( autonomi pertsonala) Haurrak libreki interneten jolastuko dira guk emandako helbide honetan. Hemen sartzeko gure laguntza izango dute. http://www.aulainfantil.com/recursos/juegos_boletin.htm Irakaslea interneten sartuko da eta ondoren arbelan idatziko du helbidea.. haurrak banan banan txandaka joango dira ordenagailura eta hamar minutu izango ditu bakoitzak jolasteko. Haur bakoitzak arbelean dagoen helbidea kopiatu beharko du eta ondoren, jolasean hasiko dira. Helbide honetan aurkitzen diren jolasak indibidualak edo binaka jolastekoak dira, beraz, ordenagailura binaka joateko aukera izango dute. Honako jolas hauek aurkitu ditzazkegu: burbujas, 4 en ralla, snake, cada oveja con su pareja, puzzle etab.

Bikotea bilatu

Puzzlea egin

8.- Bideo grabaketa (autonomi pertsonala eta komunikazio eta errepresentazioa) Jarduera honetan, haurrek bideoarekin, gelan nahiz kanpoko patioan grabatzeko aukera izango dute. Ondoren, grabatutakoa movie maker programa erabiliz, ordenagailuan sartuko dute eta bideoa antolatuko dute. Irakaslea laguntzeko egongo da.

9.- Munchy pelutxea ( komunikazio eta errepresentazioa) Haurrek urte osoan zehar gelan izango dute pelutxea. Pelutxea gelako maskota izango da eta beste ikastola bateko haur batzuek Munchy ezagutzeko aukera izango dute. Panpin hau eskola batetik bestera joango da urte osoan zehar, baino haurrek Munchyren berri korreo elektronikoaren bidez izango dute. Bi eskoletako haurrek korreoa erabiliz harremanetan jarriko dira elkar ezagutzeko eta Munchyri buruz hitz egiteko. Horretarako irakasleak haurrei irakatsiko die nola sortzen den korreo elektronikoa, gelako korreo izango dute eta astean behi irekiko dute beste ikastetxeko haurrek bidalitako irakurtzeko, eta era berean beraiek haiei idazteko.

10- Argazkiekin puzzleak sortu: ( komunikazio eta errepresentazioa) Demagun, udara iristear dagoenez, uda gaia lantzen ari garela gelan. Horrekin lotuta, interneten sartuko gara eta haurrek udaran inguruko irudiak bilatuko dituzte. Bilaketa honetan, irakasleak beraiekin egon beharko du eta irudiak bilatzen lagunduko die: hitz aproposak emanez, adibidez: hondartza, loreak, izozkiak, etab Ondoren, haur bakoitzak irudi bat aukeratu duenean, irudi hauek tamaina handian inprimatuko dituzte. Gero bakoitzak bere irudia moztuko du forma ezberdineko zatiak sortuz. Lana hau bukatu ondoren, jolasteko ordua iritsiko da: haurrek bere irudia sortu beharko dute. Behin irudia sortu eta gero, haurrek irudiak trukatuko dituzte elkarrekin jolasteko.

11.- Dominoa( komunikazio eta errepresentazioa) Udara gaiarekin jarraituz, berriz ere interneten sartuko gara eta talde bakoitzak irudi bat ezberdin bilatuko du (baloia, kuboa, hondartza eta eguzkia, adibidez). Lau irudiak ditugunean, irakasleak irudi horiekin 16 fitxa prestatuko ditu haurren

laguntzarekin. Haurrek fitxa hauek inprimatu dituzte eta hauekin dominoan jolasean ibiliko dira, irudi bakoitza dagokionarekin lotuz.

12.- Paint programa erabiliz, irudiak margotu eta sortu. ( komunikazio eta errepresentazioa) Irakasleak prestatuak izango ditu irudi batzuk margotzeko, ordenadore txokotik pasatzen den taldea, haur batek (besteak beste zerbait egingo dute bitartean) irakasleak aukeratutako irudietatik bat aukeratuko du. Haurrak irudi hori eskaneatuko du eta ondoren irudi hori paint programan irekiko du. Bere lana izango da, hori margotzea eta paint programak eskaintzen dituen aukerak erabilz hau apaintzea. Lana bukatu ondoren, bakoitzak bere karpetan gordeko du lana. Gelako guztiek beraien irudia egina dutenean, denak inprimatuko dituzte eta hauekin irakasleak liburuxka bat osatuko du. Liburuxka hau gelan egongo da haurrek nahi dutenean ikusteko eta baita gurasoei erakusteko ere.

13.- Aurpegi berriak sortu( autonomi pertsonala eta komunikazio eta errepresentazioa) Haurrek beste ikaskideen aurpegien argazkiak aterako dituzte. Denen aurpegiak ditugunean, talde bakoitzak aurpegi bakar bat osatu beharko du taldekide guztien argazkiekin. Hori egiteko, taldekide guztien argazkiak hartu eta aurpegi bakoitzetik zati bat hartuko dut (begiak, belarriak, sudurra...). Argazki bakoitzetik zati bat aukeratu dutenean, hauek batu eta aurpegi berri bat sortuko dute. Hori egin dutenean, inprimatu egingo dute eta gelako paretean zintzilikatuko dute. Lan hau egiteko, irakaslearen laguntza izango dute. Taldeka egin ondoren, aukera izango dute, tartea dutenean, bakoitzak bere argazkia hartu eta beste gelakideen argazkiak erabiliz aurpegi ezberdin bat sortzeko. Ondoren, hau inprimatu eta eskolako karpetan gordeko du.

14.- Gorputzarekin jolasean ( komunikazio eta errepresentazioa) Talde bakoitzak bere taldekide bakoitzaren argazkia aterako du, gorputz osokoa. Ondoren, ordenadorean sartu, taldeko karpetan gorde, tamainaz handitu eta inprimatu egingo dute. Inprimatu ondoren, irudia hiru zatitan moztuko dute (burua, enborra eta hankak). Denak moztu ondoren, ordenean jarri eta hauek irakasleak enkuadernatu egingo ditu. Modu honetan, haurrek beraiek sortutako liburu bat izango dute gorputz zatiak nahasten jolasteko.

15.- Txontxogiloak sortu (komunikazio eta errepresentazioa) Etxekoen argazkiak ekarriko dituzte haurrek. Hauek eskaneatu egingo dituzte, ordenagailuan sartu, handitu eta inprimatu egingo dituzte. Hori egin eta gero, irudi bakoitza moztu egingo dute (burua, besoak, enborra, hankak) txontxongiloak egiteko. Behin irudiak moztuta, gorputzaren zati guztietan zuloak egingo dituzte, zati guztiak tximeleten bidez lotzeko. Lana bukatu ondoren, etxera eramango dute.

16.- Egindako lan guztia borobilduz Irakasleak haurrak ariketa guzti hauek egiten ari diren bitartean, argazkiak eta bideo kamararekin grabatuko ditu. Lan guztiak amaitu ondoren, irakasleak material horrekin (bideoa eta argazkiak) power point bat eta movie maker-ekin bideo bat osatuko du eta hau gurasoei eta haurrei erakutsiko die kañoiaren bidez. Egindako lan guztiari amaiera emanez.

Related Documents

Ikt
May 2020 8
Ikt
August 2019 13
Ikt
June 2020 17
Ikt Txostena
May 2020 12
Txostena Ikt
August 2019 13
Teoria Ikt
May 2020 5