Pelutxe Proiektua

  • Uploaded by: Garazi
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Pelutxe Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 429
  • Pages: 5
Pelutxe proiektua

Teknologia Berriak Sara Rodriguez Amaia Lizarraga Garazi López

1 Proiektu onak: Pelutxe proiektua

1.1 Sarrera Jarraian Gainzuri ikastetxean aurrera eramaten den Pelutxe proiektuaren inguruan informazio gehiago emango dugu oso interesgarria iruditu zaigulako.

Pelutxezko Panpinen proiektua, "Ositos de Peluche" IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. Proiektu hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie, e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte eta baita bi eskolen arteko komunikazioa ere sustatzen da.

1.2 Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (bost urteko geletan daudenei)

1.3 Helburuak

Pelutxezko Panpinen

proiektuaren helburu nagusiak, besteak beste, honako

hauek dira: •

Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatu



Idatzizko hizkuntza, IKTak erabiliaz, era esanguratsu batean sustatu

1.4 Proiektuaren garapena •

Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu beharko du.



Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da.



Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak elkartrukatze arren



2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko komunikazioa, batez ere posta elektronikoaren bidez, gauzatzen joango da. Komunikazioa aipatzerakoan, izan daiteke ahozko, idatzizko edota irudizko hizkuntzen bidez. (irudia, testua edota soinua)



2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro maskotak trukatuz, eta pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz.



Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen dute, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko duelarik.

1.5 Hona hemen, gida bezala jarraitu beharreko pausuak Pelutxe proiektua aurrera eramateko

2008ko azaro eta abenduan: •

Pelutxea erosi eta gelakideekin lotura bermatu.



Bikoteak osaturik, irakasle bikote bakoitzak prozesua nola izango den adostu beharko du, denboralizazioa (kontutan harturik lana bigarren hiruhilabetean osatuko dela), Pelutxeak nolakoak erosi (erosi behar badira), nola azaldu gelan...

2009ko urtarriletik apirila arte: •

Ikastetxe bien artean e-posta erabiliz Pelutxei buruzko berriak trukatzen igaroko dute.



www.elkarrekin.net web gunean pelutxeen deskribapenak argitaratuko dira, denon eskura edukitzeko.

Hirugarren hiruhilekoan: •

Pelutxeen itzulera jatorrizko taldera. Pelutxeak bueltatzeko momentua izango da, korreoz berriro edo txango bat antolatuz eta bide batez beste taldeko kideak ezagutuz....



Proeiktuaren balorazioa ere hiruhileko honetan egingo da, alderdi baikorrak, prozesuan izandako zailtasunak eta etorkizunerako proposamenak jasoko direlarik.

1.6 Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak •

Pelutxeak



Interneteko konexioa



Elkarrekin.net plataformak irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil ditezke: Foroak, baliabideak, laguntza, chata…



Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da.



Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie.

1.7 Talde koordinatzailea IKT taldea eta Berritzeguneko HH-LHko ah

1.8 Ondorengo irudia du Pelutxe proiektua jasotzen duen web orrialdeak

Web orrialdea: http://www.elkarrekin.net bertan pelutxe proiektuari sakatuz aurki daiteke honi buruzko informazio gehiago

Related Documents

Pelutxe Proiektua
May 2020 3
Proiektua
June 2020 3
Garia Proiektua
August 2019 4
Hezkuntza Proiektua
May 2020 3
Txokolipuinak Proiektua
November 2019 6
Garia Proiektua
August 2019 3

More Documents from ""

Pelutxe Proiektua
May 2020 3
Bideoen Taulak
May 2020 5
Ikt Txostena
May 2020 12