Garia Proiektua

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Garia Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 2,658
  • Pages: 20
Belen, Susana, Nora eta Ainhoa Zestoako Haur Hezkuntzako irakasleak

gara

eta

bertako

teknologia

berrien

erabilera

hobetzeko asmotan gara. Baina ez dakigu zehazki nola, ez baitugu teknologia berrien kontsumitzaile hutsak bihurtu nahi; alegia, bestelako xederik gabe teknologia berriak erabili eta ondorioz horien kontsumitzaile hutsak bihurtzea. Teknologia eraikitzeko

berriak

lagungarri

irakaskuntza bilakatu

kontruktibista

daitezke,

beti

ere

bat modu

kontziente batean erabiltzen baditugu. Aitzitik, gaur egungo Haur Hezkuntzako irakaskuntza horretan erotzen dela uste dugu. Teknologia berrien erabileraren nobedade, moda edo itxurakeria horretan

erotzen

gara

eta

lagungarri

bihurtu

ordez,

etsai

bihurtzen zaizkigu. Ez dugu disfrutatzen eta haurrei ere ez diegu sentimendu hori transmititzen, nahiz eta horretan saiatzen garen.

Gauzak honela, une oro kontuan izan ditugu ondorengo puntu hauek:

-

Haur Hezkuntzako haurrekin ari garela lanean.

-

Amara Berri metodologian oinarritzen dela guk lan egiten dugun ikastetxea, beraz, arau minimo batzuk errespetatu behar ditugula.

-

Oraintxe bertan kontatzen hasita 22 egun ditugula (asteburuak barne) proiektu hau hasieratik amaierara eramateko.

Eta guzti hau hobetzeko asmoz ondorengo jarduera-segida proposatu dugu:

1. JARDUERA: Okindegira irteera prestatzen.

Gutariko bat kolektiba saioan haurrekin solasean ari dela batek atzo

baserriko

ogia

jan

zuela

esan

du.

Haurrak

esandakoa

aprobetxatuz, irakasleak ogia nola egiten den galdetu die. Haurrak isilik geratu dira, irakasleari aukera polita iruditu zaio ogiaren gaia lantzeko eta deskantsu garaian beste irakasleekin hitz egin du nola landu dezaketen eztabaidatzeko, arratsaldean bilera bat antolatu dute.

Bileran adosturikoa:

Herriko okindegira joango dira ogia nola egiten den ikustera. Bertan, okinak ogiari buruzko azalpenak emango dizkie eta horretarako, gai honi buruz dituzten zalantzak eta interesak argitzeko irteeraren aurretik, haurrek galderak prestatu beharko dituzte.

Horrez gain, irteera grabatzea interesgarria iruditzen zaigunez, LHko

telebistako

arduradunak

gonbidatuko

ditugu

okindegiaren

guneak, ikasleek egindako galderak, okinak emandako azalpenak eta ogiaren prestakuntza grabatzera. Bestalde, irakasleak argazki kamera bat eramango du informazioa jasotzeko eta posible bada haurrek ere aterako dituzte argazkiak, eurak ere protagonista sentitu daitezen.

2. JARDUERA: Irteera “Txoko” okindegira.

Okindegia itxita dagoen une batean eta eskolako orduan joatea pentsatu dugu (arratsaldeko hirurak aldera).

Orduan, hara iristean, okindegia ikusiko dute gelan aipatutako pausuak jarraituz. Ondoren gelan prestatutako galderak egingo dizkiote okinari. Okinak hauei erantzungo die beste azalpen batzuekin osatuz. Amaitzean, okindegia ikusiko dute; ogia egiten duten tokia lehendabizi, eta saltzen duten gunea, ondoren. Bertan, okinak ogia nola egiten den azalduko die, pauso guztiak beraien aurrean egiten ari diren bitartean. Jarraian, saltokian ogi mota ezberdinak erakutsiko dizkie, zein osagaiez eginda dauden adieraziko die, eta dastatzeko aukera izango dute.

Irteeran zehar, haurrek aldez aurretik prestatutako galderez gain, momentuan sortutako beste galdera batzuk egin nahi badituzte, egiteko aukera izango dute, azkenik eskolara itzuliko gara.

Jarduera talde handian burutuko da, hala ere, okindegian talde txikietan banatuko gara.

3. JARDUERA: Okindegiari buruzko elkarrizketa.

Irteera egin ondoren, honi buruz hausnartuko dugu. Honetarako, LHkoek grabatutako irudiak jarriko ditugu jangelan, bertan baitago proiektorea; horrela ikasleek informazio gehiago osatzeko eta izateko aukera izango dute. Irteerari buruzko bideoa ikusten duten bitartean, irakasleak hainbat galdera egingo dizkie, ikasleei jasotako informazio berria interpretatzen laguntzeko.



Zer ikusi zenuten irteeran?



Nola egin zuten ogia okinek?



Zer osagaiak behar izan zituzten ogia egiteko?



Zenbat ogi mota erakutsi ziguten?



Zer desberdintasunak zeuden ogien artean?



Nolakoak ziren ogiak?



Zein gustatu zitzaizkizuen gehiago?





Horrela ikasleek, bideoa ikustean eta beraien artea hitz egiten, informazioa gehiago osatu ahal izango dute.

4. JARDUERA: Ogiaren osagaiak.

Okindegian

egon

eta

gero,

irakasleak

ikasleek

jasotako

informazioa prozesatu duten ala ez ebaluatzeko asmoz, ogiaren osagaiak eta beste osagai batzuk azaltzen diren fitxa bat sortuko dute ordenagailuan (paint programan). Haur Hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bakarra dagoenez, banaka, ogiaren osagaiak borobildu beharko dituzte.

Jarduera honen bitartez, batetik, haurrek oinarrizko osagaiak identifikatzen dituen ebaluatuko dugu eta bestetik psikomotrizitate finaren eta saguaren erabilera trebatzen ahaleginduko gara.

5. JARDUERA: Ogiaren sekuentzia.

Okindegian

jasotako

informazioa,

kasu

honetan,

ogiaren

sekuentzia prozesatu duten ala ez ebaluatzeko, irakasleak ogia egiteko lau pausuak okerreko ordenan azaltzen diren fitxa bat banatuko die ikasleei. Banaka, haurrek lau pauso hauek margotu eta moztu egin

beharko dituzte eta batetik laura doazen lau laukitxo dituen beste fitxa batean, orden egokian itsatsi beharko dituzte.

Jarduera honekin ikasleek sekuentzia ezagutzen duten jakin ahal izango du irakasleak.

Irakasleak bigarren aldiz bilera bat egitea pentsatu dugu. Orain artekoa ondo doan edo ez aztertzeko, proiektuaren alderdi positiboak eta negatiboak aztertzeko...

Oso gustura gaudenez orain artekoarekin, gaia lantzen jarraitzea erabaki dugu.. Hain juxtu, irina lantzea izango da gure hurrengo xedeetako bat.

6. JARDUERA: Irina.

Talde handian, borobilean eserita, irinari buruzko elkarrizketa sortuko dugu. Horretarako ondorengoa esango diegu: ”Ogiaren osagaiak ikusi genituenean, irina horietako bat dela ikusi genuen” Eta jarraian, honako galderak egingo dizkiegu haurrei:



Zer da irina?



Nolakoa da?



Zertarako erabiltzen da zuen etxeetan? Zein gauza egiten da irinarekin?



Non aurkitu daiteke?



Zuen ustez, nondik dator? Zerekin egiten da?

Honekin, haurren aurre ezagutzak ezagutuko ditugu.

7. JARDUERA: Irina aztertzen.

Etxetik, irinari buruzko datuak ekartzeko eskatuko diegu, eta honetarako gurasoei ere gonbidapena luzatuko diegu.

Hau guztia aurrera eramateko gurasoei eskutitz bat idaztea pentsatu dugu; haiek jakin dezaten haurrek zer ekarri behar duten eta zertarako behar dugun. Hauxe da gurasoei bidaliko zaien eskutitza:

Guraso agurgarriak:

Eskutitz honen arrazoia ondoren laburki azaltzera goaz.

Ikastolan ingurune fisiko eta sozialaren inguruan egin nahi ditugun jarduera batzuetarako, beharrezkoa zaigu zuen seme-alabek datorren astean irin apur bat (100gr,) eta irinaren inguruko materiala (argazkiak, idatziak eta abar) ekartzea, egingo dugun lanetarako oso lagungarria izango zaigulako. Horretarako baliabide ezberdinak erabili ditzakezue, hala

nola,

aldizkarietako

informazioa,

sukaldaritzako

informazioa, internet bidezkoa...

Besterik ezean, hurrengo bat arte agurtzen zaituztegu,

Haur Hezkuntzako irakasleak

liburuetako

8. JARDUERA: Zer egin daiteke irinarekin?

Ikasleek materiala ekartzen dutenean, denon artean erabakiko dute gelan zer egin dezaketen. Orduan, denon artean hitz egingo dute adostasuna lortzeko asmoz. Proiektu desberdinak egon daitezke:



Mural bat osatzea.



Aldizkari bat sortzea.



Errezeta-liburu bat egitea.





Azkenik, denen artean aldizkari bat egitea adostuko dute.

Dena den, erabakia hartu ondoren, lehenengo arazoa azaltzen da:



Nola egiten da aldizkari bat?



Nondik bilatu dezakegu informazio hau?



Zer materiala beharko dugu?





Arazoa konpontzeko, LHko ikasleengana joatera erabaki dugu, “Gaztegiro” aldizkaria nola egiten duten ikusi eta ikasteko. Bertan, aldizkariaren inguruko ideia bat jaso dugu eta ondoren gelara itzuli gara gure aldizkaria egiteko asmoz.

9. JARDUERA: Taula. Irina duten elikagaiak.

Ordenagailuan joko bat dagoela proposatuko zaie. Honela, pantailan agertzen den taula osatu beharko dute. Hau da, produktu motaren arabera, irina duen ala ez klikatu beharko dute.

Haurren gaitasun mailaren arabera jarduera hau painten edo word-en egingo genuke. Hau da, painten xagua mugituz X bat egin behar dute eta word erabiltzeko gai badira BAI edo EZ idatzi beharko dute.

ELIKAGAIAK

10.JARDUERA: Garia.

Orain arte landutako ogi eta irina, gariarekin erlazionatzea izango da ondorengo pausoa eta horretarako, honi buruzko haurren aurre ezagutzak jasotzeko, elkarrizketa bat sortuko da.

Irakasleak ondorengoa esanez: “Orain arte ogia nola egiten den landu dugu, baita irina ere, baina irina nondik lortzen da? Lurrean ateratzen da letxugak bezala edo behitik ateratzen da esnea bezala edo zer? Honela ikasleek gariaren berri badute,

hainbat galdera egiten

joango da irakaslea ikasleen erantzunak bideratzeko bestela irakaslea izango da garitik datorrela adieraziko diena:



Ba al dakizue zer den garia?



Nolakoa da?



Non ikusi duzue?



Zertarako balio du?

Talde handian egingo dute, borobilean, denak ikus dezaten horrela, elkarrizketa errazteko asmoarekin. Jarduera honetan haurrek gariari buruz dakitenaz jabetuko dira bai irakaslea baita ikasleak ere.

11.JARDUERA: Irteera errotara.

Pagoetan, Aiako herrian

dagoen

Agorregi joango

burdinolara gara,

bertan

irin errota bat ikusiko dutelarik.

Agorregin,

gari errota bat dago eta

bertara

gara

joango

haurrekin.

Bertan,

garia

irina

bihurtzeko prozesua ikusiko dugu, errotaren funtzionamendua aztertuz eta gariaren xehatzea ikusiz.

Lehenik, kanpoko ur-bideak ikusi eta zertarako diren, nora doazen aztertzen lagunduko diegu. Hauek jarraituz, errotaraino iritsiko gara eta bertara sartuz, errota nola mugitzen den eta aleak nola xehatzen diren ikusiko dugu. Gainera, monitoreak, irin integralaren eta irin zuriaren arteko aldea azalduko digute eta ikasleek biak ikusteko aukera izango dute.

Jarduera hau haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrek elkartuta eramango dugu aurrera. Lehen Hezkuntzako haurrek aurretik prestatuak zituzten galderak egingo dizkie bertako begiraleei, gero grabatu

eta

hilabetearen

amaieran

telebistaz

emititzeko.

Haur

Hezkuntzako haurrek elkarrizketa hori zuzenean entzungo dute modu honetara informazioa zuzenean jaso dezaten.

Jarduera honek asko suposatuko du guretzat. Haur kopuru anitzek hartuko baitu parte eta informazio ugari trukatuko baita bertan.

12.JARDUERA: Errotari buruzko elkarrizketa.

Errotako grabazioari erabilpen ezberdina emango zaio Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan. Lehen Hezkuntzakoek telebistako emanaldirako aprobetxatuko dute. Haur Hezkuntzakoekin berriro jangelara joango gara proiektore bidez bideo emanaldia eta argazkiak (power point bidez) ikustera. Honela, ikasleei jasotako informazio berria interpretatzen eta ondorioak ateratzen lagunduko diegu.

Berriro bildu gara bilera egiteko. Jada ez dakigu zenbatgarren bilera den baina ez zaigu axola. Elkarrekin bildu eta gaiaren inguruan hitz egin behar dugula ikustean elkartzen gara, uste baitugu hori dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko arrakastaren giltzetako bat.

Besteak beste, ondorengo ondoriora iritsi gara:

- Orain arte egin duguna aztertu eta gero, ohartu gara etengabe ari garela edukiak lantzen eta kamara eta argazki makina digitalaren presentzia ere uneorokoa dela.

Eman diezaiogun bada deskantsu txiki bat gure teknologia berriei eta baita haurrei ere. Gaurko honetan txotxongiloetara jolastuko dugu. Hobeto esanda, txotxongiloa den laguntxo berri bat ezagutuko dugu.

13.JARDUERA: Gariaren uzta.

Ikasleen esperientziaz jabetzeko, Perutxu baserritarra etorriko da gelara.

(Perutxu

txotxongiloa

irakasleok

gidatuko

du).

Perutxu,

aurkeztu egingo da, nor den, non bizi den eta bere lanbidea zein den esanez:

“Kaixo lagunak! Nire izena Perutxu da eta mendian bizi naiz baserri batean. Baserrian, lan asko egiten ditut: animaliak zaindu, behiak jetzi, baratza landu... Gehien gustatzen zaidana, gari uztaren inguruan egiten ditudan lanak dira. “



Ba al dakizue zer den gari uzta?



Noiz egiten da?



Zenbat irauten du?





Txotxongilo honen bidez, haurrek uztari buruzko elkarrizketa egingo dute, dakitena adieraziz.

14.JARDUERA: Ipuina.

“Garia, Perutxu eta Egiptoarrak” ipuina irakurriko diegu gaian pixka bat gehiago barneratzeko. Irakurri ondoren, edukiari buruz elkarrizketa egingo dute, haurrek ulertu duten jakiteko eta horretarako irakasleak galdera batzuk egingo dizkie.



Zer gertatzen da ipuinean?



Nola lortzen du garia Perutxuk?



Nola jakin zuen noiz erein behar den garia?



Zertarako nahi zuten herritarrek garia?...





Ipuinaren bitartez gariak gure bizitzan duen garrantziaz eta gariaren uzta prozesuaz jabetzearen lehen pausoak ematen lagunduko die ikasleei.

IPUINA: “PERUTXU ETA BASAJAUNAK”

Bazen behin basajaunak eta lamiak bizi ziren garaian Perutxu izeneko mutil bizkor-bizkor bat. Aralar inguruko herri txiki eta xume batean bizi zen, herri polit askoa inon politik bada, baina jatekorik gabekoa, alajaina!. Euskal Herriko txoko guztietara gose urteak etorri zirenetik han ez zegoen gosea aseko zuenik eta bien bitartean basajaunak mendi gailurrean ogia bapo janez bizi ziren. Izan ere, basajaunak nekazaritzan landuak ziren eta ogia egiteko behar zuten garia

zeukaten.

Horregatik

ziren

hain

handiak

eta

indartsuak.

Perutxuren herrian, aldiz, ez zegoen garirik eta garirik gabe ezin ogirik egin. Perutxuk herria ahitzen ari zela ikusita zerbait egin behar zuela pentsatu zuen eta basajaunek garia eman nahi ez bazioten kentzeko bidea aurkituko zuela hitza eman zuen. Nola kendu, ordea, garia basajaunei? Esatea errazagoa da egitea baino. Gau osoa eman zuen begirik bildu gabe pentsatu eta pentsatu eta:

- Badakit, egundoko ideia bururatu zait, bai horixe! Eta primeran

pasako

dut,

gainera,

basajaun

itsusi

horiei

eskarmentua ematen! Eta salto batean ohetik irten eta ganbarako kutxa zahar batetik aitona zenaren abarkak jantzi zituen. Abarka zabal-zabalak, bakoitzean halako bi hanka sartzerainokoak. Eta haiek jantzita mendian gora abiatu zen basajaunen erreinura. Bidean aitak ikusi zuen eta zera esan zion: -

Nora hoa, Peru, aitonaren abarkak jantzita?

- Ogia egiteko gari bila aita, gari bila. - Ai nire seme gaixoa! Goseak burua galduarazi dio! –Baina Perutxuk irrifar bihurri bat eginez aurrera jarraitu zuen basajaunak bizi ziren tokira iritsi arte. Basajaunen erreinua gari ederrez baterik zegoen eta bertaratu zenean basajaun itsusi bat ikusi zuen garia pilatzen kantu kantari. Gari pilo handi-handi bat egina zeukan eta Perutxu han zegoela konturatu gabe kantari jarraitu zuen: - Tan-tararan, tan-tararin hostoa erortzean garia erein, tantararan, tan-tararin gari erein. Gure Perutxu txikiak ederki entzun zituen hitz haiek eta bere artean pentsatu zuen: - Hostoa erortzean garia erein! Kontxo-kontxo! Uste baino ozenago esan zituen, ordea, hitz haiek eta basajaunak ikusi egin zuen:

- Zer egiten du ume mukizu honek hemen! Ez diagu garirik emango, alferrik ari haiz! –Eta Perutxuk pentsatuta zeukan tranpa orduantxe egiteko garaia iritsi zela erabaki zuen. - Ez, zera…Pentsatzen ari nintzen zu handia izango zarela, baina ez ni bezain bizkorra! –bota zion desafioa. - Zeeeeerrr? Jakin al daiteke zergatik esaten duan hori! – erantzun zion basajaunak haserre. - Baaa, ni zu baino salto handiagoa egitekoa gai naizela, horixe! - Ume hau seko zoratu zaiguk! –esan zien basajaun itsusiak bere lagunei. - Baliteke ni zoratuta egotea, baina ezetz salto batez gari pilo horren gainetik pasatu! - Baietz! –Eta bi aldiz pentsatu gabe basajauna korrika hasi eta iiiuuuup! Gari piloaren gainetik salto egin zuen. - Horra! Gai naizen edo ez! –harro-harro basajaunak. – Tira, orain hire txanda duk mutiko bizkor hori! - Banoa! Eta bat, bi eta hiru esan ondoren Perutxuk salto txiki bat egin eta gari

piloaren

erdi-erdian

erori

zen

bere

abarka

zabal

haiekin.

Basajaunek, noski, salto txiki hura ikusita barre egin zioten, baina ez ziren konturatu gari pilora erori zenean Perutxuri gari ale batzuk sartu zitzaizkiola abarka barrura.

- Bai, bai zuek egin barre nire kontura, baina ederki asko sartu zaizkit gari aleak niri abarketan! –Baina basajaunek ezer susmatu ez zezaten lotsatu plantak eginez urrundu zen haien lurraldetik apustua galdu izan balu bezala. Basajaunak hain tontoak ez ziren, ordea, eta berehala konturatu ziren Perutxuk ziria sartu ziela eta haren atzetik abiatu ziren korrika mendian behera. - Ume mukizu horrek adarra jo ziguk, arraioa!!! Eskerrak Perutxu buruz bezain azkarra zen arineketan basajaun batek ia-ia aizkora batez bertan akabatu baitzuen, baina Perutxu garaiz makurtu zen eta aizkora zuhaitz batean sartu zen. Azkenean, harrapatzen ez zutela ikusirik mendira itzultzea erabaki zuten, garia noiz ereiten zen jakin gabe ogia egiten asmatuko ez zutelakoan. Perutxuk, ordea, ederki gorde zituen basajaun hark kantuan esan zituen hitzak eta herrira jaitsi zen ilundu baino lehen. Iritsi eta berehala herritar guztiak aztoratu zituen Perutxuk bere oihuekin gehienak urreratu zirenean bere abarketatik gari aleak atera zituen denen harridurarako! - Akabo, gose garaia! Akabo! Garia lapurtu diet basajaunei! – Eta herritar guztiak sinestu ezinik dantzan hasi ziren. Baina agure zahar batek poza gehiegi zabaldu baino lehen hala esan zuen: -

Bai, garia eduki badugu, baina nork jakin noiz erein!

- Hostoa erortzean, aitona! Basajaun bati entzun diot garia pilatzen ari zela.

- Udazkenean erein behar dugu, orduan! –Esan zuen pozik aitonak aste bete falta baitzen udara bukatu eta udazkena hasteko.

Eta halaxe egin zuten Perutxuk eta Perutxuren herritarrek. Udazkena iritsi bezain laster garia erein zuten eta uzta jaso zutenean ogia egin zuten. Perutxu bizkorrari esker horrela bukatu zen herritar haien gosea eta ez pentsa! Baita gurea ere, guk egunero jaten ditugun ogitarteko goxoak Perutxuri esker jaten baititugu.

15.JARDUERA: Horma-irudia.

Uztaren prozesua azaltzen den horma-irudi bat jarriko dugu gelan, baina oraingo honetan modu ezberdin batean landuko dugu horma-irudia. programaren

Haurrak bidez

mikrofono

haurren

aurren

ahotsak

ipini

grabatu

eta eta

photo

story

ordenagailura

pasatuko dugu prozesu guztia. Uste dugu jarduera bitxia eta polita aterako dela, haurren hipotesiak islatuko baitira bertan eta denbora bat pasa

eta

gero,

garai

baten

zituzten

ezagutzak

jasota

geratuko

baitzaizkigu.

Ondorengo argazki sekuentzia erabiliko dugu photo story-ren grabaketarako:

16.JARDUERA: Uztaren murala.

Paper zuri handia ipiniko dugu paretan, bertan lau urtaroak irudikatzen dituzten lau marrazki bereiziko direlarik. Irakasleak, hainbat argazki ekarriko ditu gelara, batzuk uztaren ingurukoak izango

dira, besteak ordea, inguruneari buruzkoak. Haurrek, irudien artean, uztarekin erlazionaturikoak identifikatu beharko dituzte eta haur bakoitzak hauetako bat hartuz, muralean, dagokion urtaroan itsatsi beharko dute. Honen bitartez, uztaren sekuentzia, irudikatuko dute eta oso polita geratuko denez gelako horma batean zintzilikatuko dugu.

UDAZKENA

NEGUA

UDABERRIA

UDARA

17.JARDUERA: Sastarrain baserri eskolara irteera.

Gaurko honetan gure haurrak sukaldari bihurtuko ditugu. Horretarako, herrian bertan dugun Sastarrain baserri eskolara joango

gara eta bertako guneak (oilategia, ukuilu eta pikaderoa, baratza eta negutegiak…) ezagutu ostean ogia egitera joango gara.

Iritsi zaigu unitateari amaiera emateko unea. Guzti hau aurrera eramatea plazer bat izan da guretzat, beraiek beste disfrutatu baitugu eta beraiek beste ikasi baitugu geuk ere. Besterik gabe, ondorengo jarduerarekin agurtzen dugu unitatea didaktikoa.

18.JARDUERA: collage.

Orain arte jasotako informazio guztiarekin (argazkiak, liburuetako informazioa,

sukaldari

liburuetakoa…)

collage

proiektuko unerik esanguratsuenak islatuz.

bat

sortuko

dugu

Related Documents

Garia Proiektua
August 2019 4
Garia Proiektua
August 2019 3
Proiektua
June 2020 3
Hezkuntza Proiektua
May 2020 3
Txokolipuinak Proiektua
November 2019 6
Pelutxe Proiektua
May 2020 3