Hezkuntza Proiektua

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Hezkuntza Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 663
  • Pages: 3
HEZKUNTZA PROIEKTUA Olabide Ikastolaren Proiektua ikasleei prestakuntza integrala ematen laguntzea da; errealitate hurbilena abiapuntu gisa hartuta. Hartara, euskaraz jakiteaz eta Euskal kultura ezagutzeaz harandi, mundu zabalera irikiak daude ikastola honen egitasmoak. Eginbide horretan dihardu ikasleak prestatzen eta trebatzen, oraingo nahiz gerorako erronkei aurre egin diezaieten. Jomuga horretara erdiesteko, ondorengo ESTRATEGIAK garatzeko konpromesua du. 1.- Hezkuntza pertsonalizatua eskainiko du, ikasle bakoitzaren beharretara eta gaitasunetara egokitua; hezkuntza horren oinarri izango dira, betiere kristautasunaren balioak biziz eta horiekiko begirunea erakutsita, zenbait jokabide, besteak beste, begirunea, tolerantzia, hezkidetza, lankidetza, erantzunkizuna, konpromisoa eta soiltasuna. 2.- Ikastola osatzen dutenen arteko komunikazioa eta guztien parte hartzea bultzatuko du; horrenbestez, kooperatibismoa garatzearren, euskarri izango dira lankidetza, erantzunkizuna eskuordetzea eta norberaren gain hartzea, Ikastolaren helburuekin bat egitea, besteei entzuten eta kritika onartzen jakitea, elkarrenganako konfiantza eta jarrera positiboa. 3.-Bultzatuko ditu giro lasaia, esker ona, begirunea, baikortasuna eta ilusioa; helburuak lehenetsi eta zehaztu egingo ditu, lanari ahalik eta etekinik handiena ateratzearren. 4.-Ikastolako partaide guztien arteko talde-lana sustatuko du, eta etengabeko hobekuntzarako eta berrikuntzarako giroa ere bultzatuko du. 5.-Instalazio, ekipamendu eta zerbitzu egokiak izango ditu, eta horietan informazio eta komunikazio teknologiak baliatuko ditu, bai eskolaren jardueran eta bai eskolaz kanpokoan ere; agiri honetan ezarritako printzipioek berdin-berdin balio dute azken esparru horretarako ere, alegia, eskolaz kanpoko jardueretarako. IKUSKERA Horrenbestez, Olabide Ikastolaren helburua da izatea ikastetxe bat etengabe arituko dena hobekuntzaren bila bai barne funtzionamenduari, bai langileen asetasunari, bai irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei, bai hizkuntza anitztasunaren tratamenduari eta bai kultura eta kirol eskaintzari dagokionez ere; ikastetxe bat, Kooperativa izaerari eutsiko diona, eta horren bidez Euskal Herriaren gizarte garapenari lagundu nahi diona; ikastetxe bat, bertan ikasi duten ikasle belaunaldiek atseginez gogoratuko dutena.

ESTATUTUAK Lehen atalburuak izena, helburua, egoitza soziala, lurralde eremua eta estatutuen aldaketa jasotzen du. II. atalburuak Bazkideak osatzen dute. Bazkideak onartzeko baldintzak, onarpenari buruzko erabakiak; bazkideak onartzeko prozedura; onarpenaren aurka egitea; eskubide et abete-behar sozialen hasiera; erantzunkizunak; bazkideen bete-beharra; bazkideen eskubideak, informazioeskubidea; kooperativa borondatez uztea; derrigorrez k ooperativa uztea; bazkide laguntzaileak. III. atalburuak elkartearen disziplina arauak aurreikusten ditu. IV. atalburuak, kooperatibaren ordezkaritza eta kudeketa ikusten du. Honako elkarte-organo hauek osatzen dute kooperatiba: Batzarra, Artezkaritza-kontseilua eta Zaintza Batzordea. Batzar Orokorra, bazkideak osatua, elkartearen borondatea adierazten duen organo gorena da, indarreko legeriak egozten dizkion gai guztietan. Batzar Orokorrak hartutako akordioak bazkide guztiak bete beharko dituzte. Jarraian datozen arloetan akordioak hartzea Batzar Orokorraren ardura izango da soil-soilik: a) Admnistratzaileak, Zaintza-Batzordeko kideak, eta kitatzaileak, isilpeko boto bidez izendatu eta kargugabetzea. b) Elkartearen kudeaketa aztertu, urteko kontuak onartu, eta soberakinak nola banatu eta galerak nola egotzi erabakitzea. c) Derrigorrezko ekarpen berriak, kapitalean egindako ekarpenen interesak eta sarrerako edo aldikako ordainkizunak zenbatekoak izango diren finkatzea. d) Elkartearen estatutuak aldatzea. e) E) Bigarren mailako kooperatibak, kooperatiba bazkuna eta antzeko erakundeak eratzea. f) Kooperatiba beste batzuekin bateratzea, banatzea edo desegitea. g) Kooperatibaren economía, antolaketa eta egitekoen egituretan oinarrizko aldaketak eragin ditzakeen edozien erabaki. h) Kooperatibaren barne-araudia onartu edo aldatzea. i) Legeak, hala ezartzen duen gainerakoetan, akordioak hartzea. 25. artikuluak batzar orokerrakao deiladia, 26. artikuluak, batzar orokorraren jarduerak, 27. boto-eskubidea, 29. batzar orokorrak hartutako erbakiak aurkatzea . Gainontzeko artikulu guztriak Artezkaritza-kontseiluaren izaera eta aginpideak zehazten dituzte, halaber, organo honen osatzea eta berritzae. Bestalde, 35.artikulua Zaintza-Batzordearen eginkizunak aurreikusten ditu. 36. atalak Zuzendaritza Nagusiaren egitura ezar dezake, Kooperatibaren jarduera profesionalki kudeatzeko. VI. atalburuak desegintza eta likidazioa aurreiksuten du.

BARNE ARAUDIA Lehen atalburuan Ikastolaren antolaketa eta egitura antolakuntza orokorra garatzen du. Organoak: Batzarra, Kontseilu Nagusia, Zuzendaritza. Era berean, zuzendaritzaren osaketa eta bete-beharrak zehazten dira eta. Irakaskuntzako beste zenbait organo ere aurreikusten dira: Didaktika sailak, Orientazio sailak, Mintegi burua, Irakasle tutorea, Klaustroa. II. atalburua irakasleez dihardu. Irakasleen adskripzioa, eskubideak, betebeharrak,, ardurak, irakasleen diziplinazko araubidea. Irakasleak kontratatzeko sistema. III. atalburua Ikasleez ari da. Oinarrizko eskubideak, ebaluazio-irizpideak ezagutzeko eskubidea, kontzientzia askatasuna, eraso fisiko edo moralik ez jasateko eskubidea, aukera berdintasuna, gaixotasun luzea, parte hartzeko modua, ordezkarien ganbararen zereginak, adierazpen eskubideak, ikasleen betebeharrak, ikasketa oinarrizko betebeharra, hutsegiteen tipifikazioa, arau-hausteak, zigorrak. IV. atalburua Ikasleen gurasoen eskubideak. Betebeharrak, klaseko ordezkariak. V. atalburua. Administrazio eta Zerbitzuetako langileez dihardu. VI. atalburua instalazioen erabileraz. VII. atalburua jantoki zerbitzuaz. VIII. atalburua autobús zerbitzuaz. IX. atalbuirua Kirol Elkartearen barne arauteaz.

Related Documents