Txokolipuinak Proiektua

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Txokolipuinak Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 1,096
  • Pages: 8
GAREAN EUSKALDUNON ELKARTEA

TXOKOLIPUINAK 2007ko azarotik 2008ko maiatzaren bitarte

1. SARRERA 2. EGITASMOAREN AURKEZPENA 3. IPUINAK 4. GIZA BALIABIDEAK 5. HELBURUAK 6. FINANTZIAZIOA – AURREKONTUAK

1. SARRERA

Ipuinen garrantzia haurren garapenean Ipuinek berebiziko garrantzia dute haurren garapenean, beraien mundu sinbolikoa osatzen eta errealitatea, batik bat euren sentimenduak, ulertzen laguntzen baitiete. Hona hemen, umeen garapenean ipuinek betetzen dituzten funtzio anitzetariko batzuk: (Iturria: “Aisialdian ipuinen bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta” Urtxintxa Eskola) Psikologikoa: • Sormena, irudimena eta fantasia estimulatzen dituzte. • Nahi psikologikoak betetzen dituzte. • Barne mundua, beraien intimitatea aberasten dute. • Sentikortasuna suspertzen dute. • Kritika ahalmena lantzen dute. • Haurren gatazka pertsonalak konpontzen laguntzen dute. • Beldurrak, kezkak...gainditzen ahalbidetzen dute. • Euren autoestima lantzen dute. • Ohiturak sortzen dituzte. • Hazten eta heltzen laguntzen dute. Intelektuala: • Mundua, errealitatea ezagutzen laguntzen diete. • Jakinmina suspertzen dute. • Hausnarketa eragiten dute. • Euren “zergatiei” erantzuten diete. • Jarduera mentala egituratu eta aberastu egiten dute. • Arreta, konzentrazioa, oroimena....estimulatzen dituzte. Afektiboa: • Besteekiko harreman afektiboak eta komunikazioa suspertzen eta hobetzen dituzte. • Emoziozko heziketa eratzen laguntzen dute. Soziala: • Giza harremanak ulertzen laguntzen diete. • Rolak eta portaera ereduak irakasten dituzte. • Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua errazten dituzte. Linguistikoa: • Hiztegia aberasten dute.

• Hizkuntza ulermena eta adierazpena garatzen dute. • Euskararekiko jarrera positiboa eraikitzen dute. Ipuinak: euskal kulturan murgiltzeko atea Ipuinek, ipuin herrikoiek zehazki –herriaren oroimenean, belaunaldiz belaunaldi usadio eta ohiturei atxikiz, herriaren oroimenean bizirik irauten dutenak – sortu dituen herriaren kultura ezagutzeko eta kultur identitatea sortzeko funtsezko zeregina betetzen dute. Ipuin herrikoien ezaugarri nagusiak iraunkortasuna eta unibertsaltasuna dira; ipuinak unibertsalak dira bai, baina baita tokian tokiko usadio, ohitura, sinismen, balore, mundu ikuskera etabarren adierazleak. Gure ipuinek, beraz, euskal kulturan murgiltzeko atea irekitzen digute. Ipuinak haurrentzat euskal kulturara hurbiltzeko bide natural eta erakargarria dira.

Ipuinak: beste kulturekin zubia J. M. Sánchez Carrión Txepetxe-k “Herri eta Hizkuntzen ekologiaz” liburuan egiten duen ekarpenaren ildotik, kultura guztiak baloratzea eta beraien errealitate eta mundu sinbolikoaren adierazleak diren ipuinak ezagutzea garrantzitsua dela uste dugu. “...Modu berekoak dira hizkuntzak eta kulturak. Guztiak giza garapenaren adierazleak dira eta, horregatik, denak baliosak eta beharrezkoak gizadi osoarentzat. Ondorioz, kultura bati oldartzen zaionean guztiei erasotzen zaie eta, gisa berean, baten alde lan egiten denean guztien alde aritzen da, osotasunaren alde”. Haurrek hemengo mitologiako elementuak, ipuinak, kontakizunak... ez ezik, beste kulturak, haien mundu ikuskera, mitologia, tradizioak...ere ezagutu behar dituztela iruditzen zaigu. Gurea ezagutuz, besteena baloratzen dugu; besteena ezagutuz, geurea baloratzen dugu.

Ipuinak: esperientzia afektiboa Hizkuntza bat ongi ikasi eta eroso erabiltzeko ezinbestekoa da hizkuntza horretan mota guztietako ahalik eta esperientziarik gehien izatea: esperientzia afektiboak (etxean), esperientzia formalak (eskolan), esperientzia informalak (aisialdian), kulturalak (liburuetan, komunikabideetan, ...) Lizarra eta Estellerriko haurren errealitean, euskaraz dituzten esperientziarik gehienak formalak dira, ikastetxe eta komunikabideei lotuta. Gutxi dira etxean euskaraz bizi direnak. Ipuinak, haur txikiek euskara bizipen afektibo eta positiboekin lotzeko oso baliogarriak izanen dira.

Ipuinak: baloreen transmisio bidea Lehen aipatu den bezala, ipuinak ez dira neutroak: pertsonaietan, egoeretan, mezuetan,...munduaren interpretazioa zabaltzen dute. Honek bihurtzen ditu, hain zuzen ere, ipuinak euskarri hezitzaile hain inportante. Tradiziozko hainbat ipuin eta baita egungo askotan ere estereotipo franko eta rolen banaketa tradizionalak agertzen dira (mutilak: protagonista, aktiboak, adoretsuak, arazoie aurre egiten diete...neskak: pasiboak, ederrak, bildurtiak...). Honetaz guztiaz konszientea izanda, oso inportantea iruditzen zaigu tradiziozko nahiz gaur egungo ipuinak aukeratzean, genero estereotipoei erantzuten ez dieten eta sexuari lotutako rolak errepikatzen ez dituzten ipuinak aukeratzea. Hitz bitan, hau dena gaindituz, ipuinak hezkidetza lantzeko baliagarriak izatea nahi dugu.

Gure proposamena Ipuin kontaketa eskeintza honek: •

Haurren garapenean ipuinek betetzen dituzten funtzio guztiak (psikologikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, linguistikoa...) burutzeko aukera ematen du



Haurrek euskaraz garapen linguistiko osoa izateko beharrezkoak diren hizkuntza honetan esperientzia afektiboak izan ditzaten laguntzen du.



Euskara ikastetxeetako markotik ateratzen du eta hortaz, erabilpen eremuak zabaltzen ditu.



Eukal kultura (usadio, ohitura, sinismen, balore, mundu ikuskera...) ezagutzeko aukera ematen du.



Hezkidetzan eta beste kulturen onarpen eta balioespenean hezitzeko aukera zabaltzen du.



Lizarra eta Estellerriko haur euskaldunak elkartzeko, ezagutzeko eta ongi pasatzeko aukera ahalbidetzen du.

2. EGITASMOAREN AURKEZPEANA: “TXOKOLIPUINAK”

TXOKOLIPUINAK haur txikiei zuzendutako jarduera da: ipuinak entzun eta txokolatea askaldu, hain gustukoak dituzten bi gauza ekimen berean. Ipuin kontalariak, zuzeneko musikaren laguntzaz, hiruzpalau ipuin kontatuko ditu, txokolatezko ogitartekoa elkarrekin jateko tartea utziz. Nori zuzendua: Proposamen hau Haur Hezkuntza 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko (5 – 7 urte) Lizarra eta Estellerriko haurrei zuzenduta dago. Noiz: TXOKOLIPUINAK egitasmoa 2007ko azarotik maiatzera bitartean, hilabeteko lehen asteazkenean burutuko dugu. Egutegia: 2007: azaroak 7 / abenduak 12 2008: urtarrilak 9 /otsailak 13 (lehenengo asteazkena inauteriak) /martxoak 5 /apirilak 2/ maiatzak 7 Ordutegia: Asteazkenetan, arratsaldeko 18:05etik 19:00etara. Non: Lizarreria Polikiroldegiko Gela anitzean.

3. IPUINAK Haurrei kontatuko zaizkien ipuinak ongi aukeratuta izan behar dira, sarreran esan den bezala hezkidetzan, tolerantzian, errespetoan,...hezitzeko tresna oso baliogarriak baitira. Lau motatako ipuinak kontatuko dira: • • • •

Euskal tradizioko ipuinak. Gaur egungo euskal egileen ipuinak. Munduko ipuin tradizionalak. Euskarara itzulitako gaur egungo ipuinak.

4. GIZA BALIABIDEAK Ipuin kontalaria: Herrikoa izatea hobesten dugu, euskaldunen sarea zabaldu eta trinkotzeko asmoz. Musikaria: Ipuin kontaketan musikak laguntza handia eskaintzen ahal du, ipuinak borobildu, girotu, indartu... egiten batitu. Musikariaren kasuan ere, herrikoa izateari lehentasuna ematen diogu. Sukaldaria(k): Aretoan sartzean haurrei harrera egingo die eta atsedenaldian, ogitartekoak banatu, haiekin solastu, e.a. Ipuinen magia giroan murgilduta jarraitzeko, txokolatea banatuko dien pertsonai hau sukaldariz jantzita egongo da. Laguntzaileak (2): Haurrei ipuinak entzun bitartean izan behar duten jarrera azalduko diete eta haiekin egongo dira saio osoan zehar. (Gurasoak ezin izango dira aretoan sartu, gehienak erdaldunak izatean zailagoa egiten baita euskaraz hitz egiteko giroa mantentzea).

5. HELBURUAK Helburuak euskara eta giza mailakoak dira: Hizkuntza helburu orokorrak: •

Euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaini, erabilera normalizatua bultzatuz.



Euskaraz esperientzia afektiboak izan.



Euskararekiko jarrera positiboa suspertu.



Hizkuntzaren garapenean lagundu: hiztegia aberastu, ulermena eta adierazpena hobetu...



Euskal kultura ezagutu.

Giza mailako helburuak: •

Haurren garapenean (psikologikoa, intelektuala, afektiboa, soziala,..) eragin.



Hezkidetza bultzatu.



Beste kulturekiko baliospena eta onarpena bultzatu.



Lizarra eta Estellerriko haur euskalduen arteko harremanak sendotu.

6. FINANTZIAZIOA Finantziazio bideak hauexek izanen dira: • • •

Sarrera: 1€ Udalbide. Lizarrako Udaletxea.

AURREKONTUA

GASTUAK 2007 Ipuin kontalaria/musikaria: 100 * 2 * 2 saio Aretoa: (8,93) 9 * 2 Ogia/ txokolatea: Kudeaketa Publizitatea Erantzunkizun zibileko asegurua

GASTUAK 2008 Ipuin kontalaria/musikaria: 100 * 2 * 5 Aretoa: 9 * 5 Ogia /txokolatea: Kudeaketa Publizitatea GASTUAK OSOTARA 2007-2008

SARRERAK 2007 Sarrera: 1€ * (joaten diren haurren arabera) Udalbide Lizarrako udaletxea

(betetzeko) 400 18 (betetzeko) 50 100 (betetzeko) 3415 1000 45 (betetzeko) 100 250 (betetzeko) (betetzeko) ? (betetzeko) (betetzeko)

Sarrera: 1€ * (joaten diren haurren arabera) Udalbide Lizarrako udaletxea

(betetzeko) ? (betetzeko) (betetzeko)

SARRERAK OSOTARA 2007-2008

(betetzeko)

SARRERAK 2008

SARRERAK – GASTUAK

(betetzeko)

Related Documents

Txokolipuinak Proiektua
November 2019 6
Proiektua
June 2020 3
Garia Proiektua
August 2019 4
Hezkuntza Proiektua
May 2020 3
Garia Proiektua
August 2019 3
Pelutxe Proiektua
May 2020 3