Proiektua

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Proiektua as PDF for free.

More details

  • Words: 3,753
  • Pages: 22
AITZINSOLASA “Gaur egungo gazteek oso gaizki hitz egiten dute, izugarri pobretzen dute hizkuntza, oso hiztegi murritza erabiltzen dute…” Horrelakoak eta gehiago entzuten dira maiz; baina, ez al litzateke kontrakoa izango? Ikerlari batzuen ustez, bai. Hau da, hiztegi berria sortzen dute eta, beraz, hizkuntzaren modernizazioa eta garapena dakartzate. Gazteen hizkeraz hamaika eztabaida izan dira azken bolada honetan. Egia da inoiz baino hobeto gaudela hizkuntzaren ezagupenean, baina horretan aurrerapauso handia egin bada ere, ezin da gauza bera esan erabileran. Gero eta gazte gehiagok ezagutzen du euskara, baina gero eta gutxiago hitz egiten da. Hainbat arrazoi aipatzen dira horretarako: ikasitako euskara ez da hizkuntza bizia, euskara eta erdararen arteko nahasketa da… Argi dago, gazteek hizkuntza bizia behar dute. Gizarte guztietan eta belaunaldi guztietan gazteak iraultzaileak izan dira, gurasoen eta sistemaren eredua irauli nahian jarrera apurtzaileak eta argot bereziak sortu eta sortzen dituzte. Hala ere, arestian aipatu dugun bezala, hizkuntzari mesede baino ez diote egiten. Gazteen hizkera itxurakeriarik gabeko hizkera da, askotan lotsagabea eta zatarra; baina, tribuko hizkera, tribu berekoen arteko komunikazioa ahalbidetzen duena eta, bide batez, nagusiekiko eta sistemarekiko haustura dakarkiena. Halako hizkera motak kritika handiak jasotzen baditu ere, hizkera kolokiala aberasteko modu bat da. Gazteak ez dira gaizki mintzatzen, haien artean mintzo direnean behintzat. Izan ere, kasu horretan hizkuntzak aberastasun berezia dauka, bestelako egoera arruntetan ez daukana. Gazteen

hizkerak

kritika

zorrotzak

jasotzen

ditu

erakunde

ofizialetatik, baina kontuan hartu behar dugu “normatik” ihes egiten duen hizkera dela, ezin dela normalizatu eta ez dela normalizatu behar:

gazte hizkeraren ezaugarri nagusia “askatasuna” da eta hori ezin zaio ukatu, are gehiago, ez zaio ukatu behar.

1.-SARRERA 1.1.-AURREKARIAK Ezaguna da oso hizkuntzek sortu eta sortzen duten jakin mina hizkuntzalarien artean. Azterketak eta azterketak egin izan dira, baina horien helburua oso akademiakoa zen, oso zientifikoa. Egoera hori oso nabaria izan da gurean. Garai ez hain urruti batean euskararen jatorri noblea eta bere paregabeko armonia oztopo gertatu dira hizkuntzaren garapenerako –Larramendi eta beste hainbat lagun, kasu-. Europako indioak omen gara. Euskara euskaldunok bihurtu genuen museogai. Hala ere, hori ez zen errealitatea. Euskararen ezaugarri nagusienetako bat bere moldagarritasuna izan da. Euskara, kontrakoa behin baino gehiagotan esan badigute ere, ez da inoiz isolatuta bizi izan. Erromatarren, arabiarren eta beste hainbat herriren eragina izan du historian zehar eta jakin izan du nortasuna galdu gabe bizirauten (eliza, azoka…). Gizartearen gauza berriak bereganatu eta euskaldundu egin ditu euskarak: doministiku, jirabuelta, porlana, guardasola…1 Tximeletak hamaika izen omen ditu euskaraz, baina gero arazo itzelak ditugu hitz adierazkorrak erabiltzeko. Baliabide falta ote da? Inguruko erdarek daukaten adierazkortasuna euskarak falta ote du? Ez. Hizkuntza eta herri guztietan izan da hiztegi adierazkorrik. Beraz, euskarak ere izan du berea. Baina, non dago? Galera horren errua garai batean izan genuen uste okerra da. Lehen aipatu dugun bezala, euskara hizkuntza paregabea zen eta, beraz, ezin izango zuen hitz eta esamolde “zikin eta lizunik” eduki. Horren adibideak etengabe agertzen zaizkigu gure literaturan: “En nuestro Uskara hay maldiciones de muerte y otros males que por ser tan horrorosos no me atrevo a poner” (Mendigatxa), “Hay otra expresión más grosera que es tabú” (Toribio Etxebarria)… «Gaur egun euskararen errota blokeatuta dago» (Koldo Izagirre, Lokuzioen hiztegia 35. orrialdea). 1

Garai bateko freskotasuna galdua dugu,

Euskal Lokuzioak. IZAGIRRE, Koldo. Hordago argitaletxea, 1981

inguruak eskatzen duen zuzentasunak lotuta gauzka, akonplejatuta bizi gara. Sormenak ez du lekurik gure hizkeran. Ez gara gauza metaforak sortzeko. Euskara idatzian mintzatzen gara. Hizkuntza zuzen bat egiten ahalegindu gara, estilorik gabeko ihardun bat, ihardun neutroa. Eta beharrezkoa zen. Euskara biziko bazen, bizitasuna sakrifikatu behar zen. Euskara batua beharrezkoa izan da. «Batasunak, edozein batasunak, galera berekin dakar: ez da, hasi berrian

behintzat,

“amaren

hizkuntza”

izango,

esperanto

usaina

itsatsiko zaio noraezean, ñabardura aberatsik gabe agertu beharko du jendartean» (Mitxelena, Pro domo). Hizkuntza

estandarra

behar

genuen

(irakaskuntzarako,

administraziorako, prentsarako…), eta euskara batua sortu zen. Baina horrek konplexuak, egonezak eta aldeko eta kontrako jarrerak sortu ditu. Dena den, dena ez da txarra izan, gero eta jende gehiagok ezagutzen du euskara. Ezagupenean aurrerapauso handia egin bada ere, ezin gauza bera esan erabileran. Adin tarte batean, hizkuntza = militantzia binomioa gertatzen da, baina hori ezin zaie eskatu gazteei. Haien beharrak bestelakoak dira. Hizkuntza komunikatzeko da, haien grinak, beharrak… adierazteko, eta ez azterketa linguistiko bat egiteko. Beraz horretarako tresnak eman behar zaizkie, haien hizkera sortu eta bultzatu egin behar da. 1.2.-HELBURUAK Arestian aipatu dugun bezala, orain arte egindako azterketa gehienak linguistikoak izan dira, hizkuntzaren formaren gainekoak, hain zuzen ere. Azken bolada honetan ordea, bestelako kezkak sortu dira. Izan ere, kantitatean hiztun kopurua asko handitu bada ere, ezin gauza bera esan erabilerari dagokionez. Inoiz baino jende gehiagok ezagutzen du euskara, batez ere gazteen artean. Baina hori hala izanik ere, gazte euskaldunek, lagunartean daudenean, zer nolako hizkera darabilte?

Behar duten hizkuntza-eredua –gazte kutsukoa- zein hizkuntzatan jasotzen dute? Haien sormena zein hizkuntzatan bideratzen da/dute? Argi dago alboko hizkuntzen eta teknologia berrien eragina dela eta, ez dutela inolako erraztasunik gazteek berezkoa duten sortzeko gaitasuna euskaraz egiteko. Horrez gain, euskaraz eskaintzen zaizkien ereduak oso hizkuntza formalean ematen zaizkie. Hori guztia kontuan hartuta gure lanak bi helburu izango ditu: 1.- Han eta hemen bildutako tradiziozko hainbat hizketa-baliabide eta informazioa gazteei helaraztea. 2.- Baliabide horiek aztertu eta eskaintea, haiek beraiek behar duten hizkera propioa sortzeko edo sortzen ahalegintzeko.

1.3.-EGOERA

SOZIOLINGUISTIKOA

Ezer baino lehen, esan beharra dago gaur egungo gazteek askoz ere euskara gehiago erabiltzen dutela, garai batean baino. Izan ere, orain dela ez hainbeste urte, gazte kaletar euskaldun gehienek, guztiek ez esatearren, erdaraz egiten zuten. Gaurko euskaldunen ezaugarriak asko aldatu dira: elebakarrik ez dago, askoz gehiagok dakite euskara, multzo handi bat erdalduna da jatorriz, ia gazte euskaldun guztiak alfabetatuak dira, gehienak eremu erdaldunetan bizi dira. Egin euskara gehiago egiten dute, garai batean baino, baina erdararen eragina eta interferentziak ere handiagoak dira. Euskara ezagutu arren, euskaraz egiteko adierazkortasun arazoak dituzte. Eta hori oso nabarmena da argotean, hutsune handia baitago. Gazteen inguruan eraikitako kultur eredu nagusia aztertuta, berehala ikusten da joera ia guztiak erdararen aldekoak direla: telebista, irratia,

aldizkariak…

Hizkuntza

formalaren

erreferentziak

nonahi

aurkitzen ditugu: hedabideetan, hezkuntzan, administrazioan… Gazte askorentzat euskaraz bizitzeko aukera ia bakarra hizkuntza formalera mugatzen

da.

Hala

ere,

horrekin

batera

baditugu

hizkuntza

ezformalaren erreferentziak ere. Horra hor euskalkiak. Kale hizkera eta hizkera kolokiala aberasteko iturri oparoa dira euskalkiak. Izan ere, euskal komunitateak iraun duen lekuetan mantendu dira, hizkera ezformala eta ezarautuaren adibide ditugu. Beraz, iturri horretatik edatea ezinbestekoa da, gaur egungo gabezia orokorrari konponbide bat —ez bakarra— ematen

saiatzeko. Gaur egun, teknologia berriei

esker, horien zabalkundea bermatua dago ia, gazteen artean oso arrunta baita trukea. Truke horiek oso egokiak izan daitezke, gure barne mugak gainditu eta argot nazionala sortze aldera. Gaur egun nahasketa da gazte euskara kolokialaren ezaugarri nagusia. Euskara eta erdara(k) nahastu egiten dira, euskarazko zatietan batua eta euskalkiak nahasten dira. Nahasketa horretan ingurune soziolinguistiko bakoitzak markatzen du osagai bakoitzaren proportzioa:

zenbat batutik, zenbat euskalkitik edo zenbat erdaretatik. Hizkera modu horretara batzuk euskara jatorrago batetik heldu dira eta beste batzuk, erdaratik. Kasu batzuetan “galera” dena beste batzuetan “irabazia” da. Hala ere, ahalegina ez da horretan gelditu behar. Etengabe aipatu dugu gazte hizkeraren ezaugarria sormena dela, beraz gure beharrei erantzungo dieten esamolde eta erreferentzia berriak sortu behar ditugu.

1.4.-EUSKARAREN

EGOERA GAUR EGUN

Hizkuntza orok aldaketa ugari jasaten ditu. Garaiak eta gizarteak aurrera doazen heinean, hizkuntzak ere aldatzen dira. Gurean ere, arestian aipatu dugun bezala, sakoneko aldaketak gertatu dira azken hamarkadetan. Hala ere, hizkuntza normalizatzeko bide luze eta gogorra geratzen zaigu oraindik. Prozesu hori arrakastaz bideratu ezean, euskara berriro ere hizkuntza dekoratibo bihurtzeko arriskua dugu. Hizkuntza bakoitzak aldaera ezberdinak izan ohi ditu: egituraren araberakoak

(diakronikoak

eta

geografikoak)

eta

erabileraren

araberakoak (sozialak eta indibidualak). Argi geratzen da hizkuntzak ez direla inoiz bat eta bera. Hizkuntzaren erabilera kontuan hartuta, bi aldaera ikus ditzakegu: soziala eta indibiduala. Taldekoari (soziala) dagokionez, klase sozial, adin talde edo gizatalde bakoitzak hizkuntza aldaera jakin bat erabiltzen du. Horrela sortzen dira soziolektoak, argotak eta errepertorioak. Aldaera indibiduala dugu bestea. Horretan leku, egoera eta adinaren arabera aldatzen dugu hitz egiteko modua. Ez dugu beti molde berean hitz egiten. Estilistikoki eta funtzionalki desberdin mintzatzen gara aldagaien arabera: gaia, egoeraren formalitate maila, komunikazio bidea, adina… Euskararen kasuan, esan genezake gaur egungo gazte euskara aldaera geografikoekin (euskalkiak) nahasten den soziolekto berri bat dela.

Gazte

euskaldunek

beraien

artean

modu

kolokialean

komunikatzeko darabilten aldaera erreala da, estandarretik bereizia. Gazteentzat oso garrantzitsua da hizkuntza marka hori bereganatu eta, haren bidez, talde gisa identifikatuak sentitzea. Erabiltzen duten hizkera,

lehen

aipatu

dugun

bezala,

apurtzailea

da,

“normatik”

aldenduta, transgresorea, inguruko erdarekin nahasia… Horra hor adibide pare bat: “aupa hi. Klaro zeok emen tongoa iten dala, hoi dudaure ez. Baino bueno, badare talde batzuk k se lo kurran ta ez

daketela beste aukera handik propaganda iteko, es lo ke hay. Pero tongo hay fijo!” “Aupa, hi, lista hau la ostia da, euskadi guztin jarraitzaile gehien dazkaten taldek hauek baldin badie…esto es pa jente ke kree en dios…” (www.matraka.info-2005/04/04).

2.-PROZEDURA

ETA METODOLOGIA

Orain arte aipatutako guztia kontuan hartuta prestatu dugu unitate didaktiko hau, ikasleekin lagunarteko hizkera trebatzeko asmoz. Helburua gauzatzeko, eguneroko jardun arruntean erabiltzen diren esapideekin corpus bat osatu dugu lehenik eta behin, eta esamolde horietako zenbait hautatuz gelan egiteko ariketa desberdinak eskaini gero. Unitatearen metodologiari dagokionez, gure helburuei erreparatuz eta eskolak berezkoak dituen baldintzak eta mugak aintzat hartuz, erabat praktikoa izan dadin ahalegindu gara. Ez dugu nahi hizkera arruntaz “aditu” izango den ikaslerik, ez da hori gure nahia. Horregatik, kontu teorikoak eta gramatikalak gehiegi azaleratu gabe, zuzenean hizketan aritzeko proposatu diegu, euren arteko hartu-emanean erdaraz hitzetik hortzera darabiltzaten esapideen parekoak aurkitzeko, berriak asmatzeko... Helburua ez da soilik esamoldez, hitz-jokoz eta lokuzioz blai-blai egin ondoren, horien guztien berri izatea, baizik eta hizkuntzarekin jolasteko eta sortzeko jarrera bultzatzea eta erabileraren garrantziaz jabetzea. Horren harira, azalpen gramatikalak –oso neurtuak– helburu hori erdiesteko baliagarri izango diren neurrian baino ez dira emango. Unitate didaktikoa DBHn aritzeko moldatu dugu; izan ere, epe jakin batean edota euskara irakasgaia jorratzen den orduetan tartekatuz, tailer gisa lantzeko aurreikusten dugu, eta DBHko zikloetan –Batxilergoan ez bezala– bada horretarako aukerarik. Nolanahi den, beste esparru batzuetan –euskara elkarte, euskaltegi, mintegi eta abar– nagusiagoekin ere erabiltzeko eta hizkera bizia trebatzeko egokia izan daiteke. Lagunarteko hizkera –hizkera arrunta edo kolokiala ere deitua- oso hizkera bizia da, bat-batekoa, eta hartu-emanean gauzatzen da eguneroko bizitzan, “boteprontoan” eta oharkabean elkarrizketaren bitartez, eta etengabean (bir)sortzen da. Aldez aurretik antolatu gabea, ez du egiturarik, eta ohikoak dira era honetako hizkeran amaitu gabeko esaldiak, errepikapenak, deikien erabilera, di-da emandako erantzun irudimentsuak, lexiko berezia eta abarrekoak. Horrek ez du esan nahi bere barne-logika eta koherentziarik ez duenik, bere legeak ez dituenik nahiz eta jardun askea izan. Gero helduko diogu horri. Horrez gain, aisian eta lagun giroan ongi pasatzeko asmoa izaten da nagusi, guregureak diren kontu serioak elkarri adierazteko ez denean. Konfiantzazko esparrua da (edo

mesfidantzazkoa liskarrak medio) eta ez begiruneak mende hartutakoa. Horrelako egoeretan, hiztunak bere lekua aurkitu nahi izaten du beti taldean, bere burua azaldu edo nabarmendu neurri batean, eta horregatik hizkuntza erregistro horretan guztiaren gainetik zera nagusitzen da komunikazioari dagokionez: funtzio adierazkorra. Lagunartean, beraz, ohikoak dira kexak, haserreak, harridura, poza, errietak, aginduak, ziurtasun irmoena, zalantza besteak esandakoaren aurrean, gonbita, kezkak, balentriak, apustuak... Hori dela medio, mezua indartu nahian enfasia ematen diegu gure esanei behin eta berriz, eta hori lortzeko erabiltzen ditugu hitzetik hortzera tradizioz jasotako esamoldeak zein berriki asmatutakoak hain zuzen. Behar horri erantzunez, aldatzen joan zaigun errealitatearen aurrean berriak ere sortzen ditugu arian-arian. Laburbilduz, hizkera arruntak behar-beharrezkoak ditu esaerak, ditxoak,

atsotitzak,

xelebrekeriak,

esapideak,

lokuzioak,

egitura

bereziak, elipsiak, hitz-jokoak, esamoldeak eta abarrekoak, guztiak keinu adierazkorrez zipriztinduak betiere. Horrexegatik, hizkera mota hori trebatzeko, ezinbestekoa da horiekin guztiekin corpus bat osatzea. 2.1.-CORPUS-A Han eta hemen bildutako esamolde eta formulekin osatu dugu gure corpusa. Egia esan, ez da batere erraza berez egitura jakinik ez duen jarduna antolatzea eta eskema koherente batean sartzea. Nolanahi ere den, corpusa ezin da zera nahasi bat izan, atondu egin behar da, era batera edo bestera eratu. Hori mamitzeko, irizpideak ugariak izan daitezke –kategoria gramatikalen arabera sailkatu, egitura sintaktikoak ardatz zerrendatu, esapide motak esanahiaren harira bildu...-, baina bat hautatu behar da, eta guk, arrakastaz komunikatzeko ditugun beharrak kontuan hartuta, elkarrizketa biziko hartu-emanean zeregina duten funtzioak izan ditugu aintzat. Horren arabera saiatu gara hain askea eta egitura irmorik gabeko mintzaira dena sailkatzen. Inguruko hizkuntzetan egindako hainbat saiakera aztertu ondoren ahalegindu gara gureari antolaketa bat ezartzen. Lagunarteko elkarrizketa biziak edozein testuk duen hasiera eta amaiera ditu, adibidez, eta badira formulak horiei arrakastatsu ekiteko baliatzen ditugunak. Gainera, nabarmena da deikien erabilera sarria hartzailearengan eragiteko, bere

arreta erakarriko dugula ziurtatzeko. Horrez gain, ondokoa begiko dugula edo begitan hartua argi utziko duten leloak erabiltzen ditugu, laguntasuna adierazten dutenak edo aurkakotasuna. Halaber, komunikazioa gertatzen den inguruko espazioari edo zentzumenei egindako aipamenak han-hemenka tartekatzea oso maiz egiten dugun kontua da. Horrekin batera interjekzio ugariren erabilera ere funtsezkoa da, hartzailea ohartarazteko edo zerbait egitera bultzatzeko. Bestalde, esan nahi dugunaren arabera kudeatzen dugu gure jarduna: esatera goazena aurreratu egiten dugu edo laburbildu; horretarako propio diren esaldi eginak tartekatuz, gero datorrena hobeto uler dadin. Jardunean etengabe ezeztatzen dugu, adostasuna agertu, zalantza erakutsi besteek esandakoaren aurrean... Ironiaz erantzuten dugu, edo irmo, egia diogula zin eginez. Desiratu egiten dugu, aholkatu, agindu eta erabakitasuna erakutsi; baldintzak jarri. Jarduna eten eta jarraitu; amaiera eman azkenik. Horra bada, zertan den lagunarteko hizkeraren ingurumaria. Hori guztia kudeatzeko tresnak behar dira ordea, eta guk corpusa tresna horiekin hornitu ondoren, aldi berean

corpusa bera ere tresna izatea

nahi dugu. Hots, goian aipatutakoak gauzatzeko, hizkuntzak tradizioz helarazi dizkigunak dauzkagu biltzeko; eta behin horien egiturak eta barne mekanismoak ulertu eta erabiliz, guk asmatu nahi ditugun adina izango ditugu asmatzeke. 2.2.-ARIKETAK Corpusa

osatuagatik,

alferrik

gabiltza

bertan

bildutakoa

trebatzeko ahaleginik egiten ez badugu. Izan ere, bilketa on bat egin gabe, ezin dira ariketak taxuz osatu, baina ariketarik gabe etekin gutxi aterako diogu aurrez egindako lanari. Biltze-lana ez da tiradera baten hondoan ahaztuta uzteko egina. Garrantzitsua da, beraz, ariketak ahalik eta eraginkorrenak izatea. Erregistro ezformala da gure esparrua. Hizkuntza orok bi erregistro nagusi dauzka: erregistro formala eta erregistro ezformala. Eskolak sortze beretik hezkuntza formala bultzatu du eta horrekin batera, hizkuntzaren erregistro jasoa.. Erregistro ezformala etxean

eta kalean ikasten da, hala gertatzen da behintzat inguruko hizkuntza normalizatuetan. Gurean, ordea, normalkuntza helburu, ez da hala gertatzen garaiotan . Ezaguna da azken hamarkadetan, lurraldean hedatzeaz gain, izugarri handitu dela euskaldunen kopurua. Horrek asko eta asko eskolan ikasitako erregistro formalaren jabe izatea ahalbidetu du, baina erregistro ezformalaren arrastorik gabe. Gaur egun, kasurik onenean, etxera baino ez da mugatu erregistro ezformala, hortaz hor ikasitakoa osatzea da gure eginkizunik behinena. Are gehiago jakinda gehiengoak bide laburrena aukeratu duela egoera horretan: erdaraz hitz egin eta kito! Akabo horrela arazoak. Zailtasunen jakitun, gure ahalegina egoera horri erantzutera dator. Eta gelan –tailer gisara- hizkera arrunta trebatzeko saiakera egiten ausartu gara. Horretarako prestatu dugu gure metodoaren ardatz izango den Ezetz esan...! Txartel-jokoa.

2.2.1.-TXARTEL-JOKOA Ikastetxeetako gelak esparru formalak dira, arestian esan bezala, eta lagunarteko hizkerak -horixe baitu berezkoa- giro informala eskatzen du. Hori dela medio, gelan aritu beharrak ezartzen dituen mugak gainditzeko asmoz prestatu dugu txartel-jokoa. 2.2.1.1.-Helburuak -Ikasleak hizkera arruntean eroso eta arrakastatsu aritzeko, zenbait baliabideren jabe egitea. -Egokiak diren esamoldeak ahoz erabiltzea. -Esamoldeak bat-batean ekartzeko gaitasuna garatzea, neurri batean gelan berrituz era horretako komunikazioan egiaz ematen den prozedura. -Ariketa dinamikoa egin; hartu-emanean eta elkarri eraginez ikastea, taldean giro informalaren antzekoa bultzatuz. - Esamolde horien egiturak ezagutzea, antzekoak edo berriak sortu ahal izateko. 2.2.1.2.-Prozedura Txartel bakoitzak, galdera nagusi baten pean (Ezetz esan!, Bota!, Ea nola den...!), gaztelaniazko bospasei esaera biltzen ditu ezkerreko

aldean,

eta

euskaraz

parekoak

izan

daitezkeenak,

eskuinekoan. Azken horiek, osatu dugun corpusean hautatutakoak. Guztira hamar-hamabi esaldi lantzeko bost txarteleko jokoa egin dugu, oso antzeko esaldiekin. Eta era horretako hainbat txartel-joko. Ikasle bakoitzari txartel bat banatuko diogu hamar-hamabiko taldean. Hau aztertu ondoren eta zalantzaren bat edo beste argitu eta gero, bikoteak osatuko dituzte txartel bera ez duen norbaitekin elkartuz. Jarraian, ikasle bakoitza besteak gazteleraz esandako esaldia euskaraz ematen saiatuko da (asmatu ezean, haren laguntza izango du). Behin asmatuta, bestearen txanda izango da. Txarteleko esaera guztiak asmatu ostean, bikotea banatu eta beste bat osatuko da jarduna errepikatuz. Zera azpimarratu nahi dugu, joko bakoitzean landutako esaldiak oso antzekoak direla eta horrek asko errazten duela asmatze lana bigarren bikotea osatu eta gero.

Txartel-joko bakoitzak, esaera berriak proposatzeaz gainera, aurrez landutakoak kontuan hartzen ditu eta horietako batzuk errepikatu birpasatzeko. Txartel multzo bakoitza burutu ondoren, zalantzak argitu eta esapideen inguruko oharrak egiteko tartea hartuko dugu. Horixe izango da unea egitura sintaktiko eta abarrekoei buruz aritzeko, horiek ulertu eta antzeko esapideak sortzeko edo berriak asmatzeko gaitasuna garatu dezaten. Unitatearen amaieran balorapen orokorra egiteko aukera emango badiegu ere, txartel-joko bakoitzarekin zalantzak argitzeko abagunea ere izango dugu . Iikasleek egun horretan proposatutakoa baloratuko dute: ea ezaguna zuten lehendik, arrotza gertatzen zaien, erraza edo zaila... horrek lagunduko digu erabakitzen hurrengoarekin nola jokatu . 2.2.2.-MAHAI-JOKOA Kontua

ez

da

esamoldeak

“ezagutzea”;

kontua

da,

behar

komunikatiboaren arabera, egokiena boteprontoan ekarri ahal izatea. Eta hori ez da erraza. Ez da eskuratzen gaitasun hori hola eta hola. Metodologia zehatza behar

da. Errepikapenean oinarrituko dena,

besteak beste. Aurreko txartel-jokoan esapideak behin eta berriz lantzen dira, joko multzo desberdinetan errepikatuz. Mahai-jokoak esamolde horiek finkatzen lagunduko digu, lehen jorratutakoak beste era batera landuz: joko gisara hain zuzen. Izan ere, gaztetxoek oso gustukoak izaten dituzte jokoak eta horretaz baliatu nahi dugu. Gaztetxoei hizkuntzarekin jolastea dibertigarria izan daitekeela erakutsi, jarrera hori bultzatu. 2.2.2.1.-HELBURUAK -Esamoldeak birpasatzea. -Gelan lagunarteko giroa sortzea. -Hizkuntzarekin jolastuz, ongi pasatzea. -Ikasleak elkarrekin ikastea eta elkarri irakastea. 2.2.2.2.-PROZEDURA

Antzara-jokoan arituko gara, baina lauki bakoitzean aurrez landutako esaldi bat aurkituko dute gaztelaniaz; dadoa bota eta fitxa egokitzen den laukiko esaldi hori euskaraz ematen saiatuko dira. Asmatuz gero, laukian geratzeko eskubidea izango dute, eta hala ez bada, dadoa bota aurreko laukira itzuli beharko dute. Azken laukira lehen iristen denak irabaziko du jokoa.

2.3.-ORDENAGAILU-JOLASA Mahai-jokoaren antzera, aurrez landutako esapideak birpasatzen eta finkatzen lagunduko digu jolasak. Gaurko gaztetxoek oso berea dute informatikarekin eta ordenagailuekin zerikusia duena. Horrelako jolasa proposatuz, gure xedea oso agerikoa da: gustuko duten euskarrian ere lanean aritzeko aukera eskaintzea. Antzara-jokoa, test erako galderak asmatzea edo erdarazkoen parekoak aurkitzea bezalako ariketak aurkituko dituzte ordenagailu-jolasean. Bakoitzaren prozedura jokoan bertan azalduko dugu. Ariketak bakarka zein binaka egitekoak dira.

3.-ESAPIDE

BERRIAK SORTZEN

Hizkuntza ondo ezagutzeko eta erabiltzeko, sostengua ematen dion ondare kulturala ezagutu behar da. Hizkuntzaren hainbat baliabide ikastea (esaerak, errefrauak, esaldi eginak, lokuzioak, esapideak…) ez da inolaz ere ahozko esapideak biltzea, baizik eta ezagutzea nolako jarrera daukan giza-talde batek errealitatearen aurrean, deskubritzea nolako egitura ematen dion hizkuntzak munduari. Esapideak,

atsotitzak,

lokuzioak…

hizkuntzaren

bat-bateko

espresioak dira, eta ekintza linguistikoaren ezaugarririk behinena betetzen dute: bukaerako esanahia beti ez dator bat esapidea osatzen duten hitzen esanahiarekin. Hala ere, hainbat espresiok, esapidek… galdu dute sortu zireneko freskotasuna edo esanahia, beraz nolabaiteko berrikuntza behar dute gaur egungo errealitatea islatzeko. Arestian aipatutako guztia estilo kolokialaren isla da. Espontaneoa da, berezkoa eta bat-batekoa. Hizketa moten artean biziena dugu. Estilo kolokialean hiztunak ez du bere burua arauak betetzera behartzen, nahi duen bezala ahoskatzen du, eta ahal duen moduan lotzen ditu esaldiko elementuak. Hiztuna zeinekin ari den, izaeraz nolakoa den… hori guztia igarriko da hitz egiteko moduan. Aipatutako guztia kontuan hartuta, erdibidean geratuko ginateke ikasleei esamolde berriak asmatzeko gonbita egingo ez bagenie.

Hura guztia lortzeko, hiztunak, hizkuntzarekin jolasean dabilela, hainbat baliabide erabiltzen ditu: •

Adierak aldatzea



Konparazioak



Ironia



Hitz-elkarketak -

izena+izena

-

izena+adjektiboa



Onomatopeiak



Metaforak



Hiperbolea (Litotesak)



Hainbat atzizki/aurrizki/hitzen erabilera

3.1.-ADIERAK

ALDATZEA

Ezizen adierazkorrak erabiltzen ditugu gorputz atalak, gorputzaren beharrak, giza-taldeak, izaerak… aipatzeko. Mozkorra: aitzurra, berdela, kaka, kargamentua, zepelina... Gaztetxoak: oilanda (neska), oilaskoa (mutila) Familia: habia: Habia ederra egin du horrek. Emaztea: atsoa, enbra Senarra: agurea Burua: gazta, kaskoa, kasketa, ganbara, mandioa, teilatu, meloia, kalabaza… Ahoa: buzoia (aho handia), mokoa (moko-fina) 3.1.1.-Pertsona izen bereziei bigarren adiera eman Judas. traidorea Barrabas: bihurria, okerra Dunbo: belarri-handia Pavarotti: kantuan dabilena Klaudia txifer: emakume ikusgarria Rotxini: aberatsa

Brad pit: gizon erakargarria 3.1.2.-Izen bereziak asmatu Ezizen moduan erabiltzen dira. Askotan bokatiboak dira, eta “s” erantsita sortzen ditugu gehienetan. Drogas: Liskartia Zaratas: zarateroa Tximas: tximatia Loguras: erdi lo dabilena Epeltzio: txepela 3.2.-KONPARAZIOAK Konparazioa

oso

bide

erosoa

eta

erabil

erraza

da,

esan

beharrekoa esateko. Hiztunak askotan jotzen du konparazioetara bizitasuna lortzeko, edo adierazi nahi duena hobeto adierazteko. Gaueko ordu bata baino bakarrago bizi da. Tiroa bezain zuzen joan da. Mendia besteko gizona da. Kedarra baino beltzagoa. Txingarra baino beroago. Asuna

baino

berdeagoa.(kolorea/fruta

heldugabea/pertsona

lizuna) Konparazioak eratzeko orduan, nork bere inguruari begiratzen dio. Bokartak baino kontrario gehiago eduki. Astoaren isats azpia baino itsusiagoa. San Inazioko obra baino luzeagoa. Ipar poloan ere ez du hainbesteko hotza egingo. Baina gauza jakina da bizimodua eta kultura aldatzean gure erreferenteak ere aldatu egin direla. Beraz, hizkera “modernoa” azaltzeko premia izan dugunean… Horrek dauzka lumak, eta ez Village Peopleko indioak. 3.3.- IRONIA

Sarritan erabiltzen da baliabide hori. Ironiaren bidez adierazi nahi dugunaren kontrakoa esaten dugu. Nekatuko zinen! (alferkerian dabilenari) Txukuna dago zure gela! (hankaz gora dagoelako) Horrek ez du maskararik behar.(itsusia da berez) Ironiarekin

lotuta

badaukagu

beste

baliabide

bat,

LITOTESA.

Baliabide hori euskaraz askotan erabiltzen dugu; hau da, ezezkoa erabiltzen dugu aipatzen ari garen maila gorena adierazteko. Oraintxe ez gaude gaizki! Ez dira makalak, gero! Ez du lan makala egin! 3.4.- HITZ-ELKARKETAK Kontzeptuak elkartzea baliabide arrunta da. Ezaugarri fisikoak zein jarrerak

ematen

ditugu

aditzera.

Elkarketaren

bidez

bi

eratako

kontzeptuak ematen dira aditzera: fisikoak eta irudimenezkoak. Aipaturiko baliabidea erabiltzeko orduan, bi elkarketa mota erabiltzen ditugu batez ere: izena+izena eta izena+adjektiboa. 3.4.1.-Izena+izena Tripazorro: jatuna Umemoko: umea (gaitzesgarria) Berbalapiko: berritsua Ohe-zulo: loti handia Txepelontzi: txepel galanta Zorri-pote: Muki-zaku: 3.4.2.-Izena+adjektiboa Aho-beltz: hizkera lohia darabilena Eskuluze: eskua suelto darabilena Barre-faltsu: ondo esan baina gaizki pentsatzen duena

Ahobero: exajeratua Gibel-handi: patxada handikoa, larritzen ez dena Mingain-ustel: zitalkeriaz mintzatzen dena Larru-sendo: lotsagabea Lepatente: handiputza, harroa Kaka-merke: 3.5.- ONOMATOPEIAK Beste hainbat kasutan inguruan aurkitzen ditugun zaraten hotsa erabiltzen dugu haien testuingurutik kanpo. Danba egin / danbatekoa Ttipi-ttapa Tirriki-tarraka Firin-faran ibili Dir-dir egin / ñir-ñir egin Txin-txin Kax-kax jo (atea) 3.6.- METAFORAK Muturreko konparazioa da metafora: gauza bati beste baten antza ikusi, eta haren izena ematen zaio. Non utzi duzu akolitoa? [laguna] Hara non datorren gure etxeko larrosa! Gasolina behar dut Konexioren bat falta du buruan… Kableren bat solte daukazu zuk! Erraz egingo dut, hori janda dago niretzat Inoren plateretik jan [inoren kontura bizi] Karakolak jan [musu beroak eman] Amua irentsi [sinetsi] 3.7.- HIPERBOLEA

Hizkuntzarekin jolasean, barra-barra esaten ditugu “gezurrak”. Ezinezkoa errealitate bihurtzen dugu, errealitatea puztu eta beteko ez ditugun mehatxuak egin. Ene, bada, horiek dira esku hotzak! Kanposantuan baten batek baietz zuk baino beroago eduki eskuak! Jango ez du, bada! Hondo gabeko hestea du horrek! Mingaina moztuta ere, ez litzateke isilduko Haizea ere ikusten du horrek Itsasoa ere beteko zen haren negarrekin. Zatoz hona! Txitxikia egingo dut zurekin! Infernuak ere ez du hartuko hori, hain da gaiztoa! 3.8.- HAINBAT

AURRIZKI/ATZIZKIREN ERABILERA

“Maria” izena aurrizki bihurtu da euskaraz. Izen bati edo adjektibo bati erantsita, “mari” hitzak emakumezko kalifikatiboak sortzen ditu gehienetan. Marimatraka: bihurria Mariatxur: mozkortia Marikontra: beti kontra egiten duena Marimaistra: jakintsua Maripurtzil Beste hainbat kasutan gizonen erreferentea da, batez ere atzean ipinita. Lelomari: leloa Kokolomari: kokoloa Maritxu: emagizona “Sasi” aurrizkiaren erabilera Sasiletratua Sasijakintsua Sasimedikua Sasikumea

Related Documents

Proiektua
June 2020 3
Garia Proiektua
August 2019 4
Hezkuntza Proiektua
May 2020 3
Txokolipuinak Proiektua
November 2019 6
Garia Proiektua
August 2019 3
Pelutxe Proiektua
May 2020 3