Nazioarteko Merkataritza

  • October 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nazioarteko Merkataritza as PDF for free.

More details

  • Words: 3,086
  • Pages: 22
MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

1. Nazioarteko merkataritzari buruzko teoriak 1.1. Abantaila absolutuaren teoria 1.2. Abantaila erlatiboaren teoria 2. Pasaiako portua 3. Arantzelak eta oztopoak 3.1. Inportazioei ezarritako oztopo motak 3.2. Esportazioak bultzatzeko pizgarriak 3.3. World Trade Organization (WTO) 4. Nazioarteko erakundeak 5. Ordainketa balantza 5.1. Kontu korrontearen balantza 5.2. Kapitalen balantza 6. Globalizazioa

2

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

1 NAZIOARTEKO MERKATARITZARI BURUZKO TEORIAK Zergatik nazioarteko merkataritza? Begiratu al duzue non egin dituzten zuen zapatilak? Made in Taiwan, Txina, Indonesia eta honelako herrialdeetan batean? Debako enpresa batek, DANOBAT enpresak, berriz, bere turbinak Txinan saltzen ditu. Ez al da erokeria gure oinetakoak Txinatik ekarri beharra eta euskal turbinak hara eramatea? Ez al litzateke merkeago izango bakoitzak behar duen guztia, edo gehiena, bertan ekoiztea? Horrela, behintzat, garraio kostua murriztuko genuke. Munduko ekonomia, ordea, kontrako norabidean doa; gero eta erlazio gutxiago dago ekoizpen tokia eta merkatuaren artean. Prozesu honi globalizazioa deritzo eta bere ezaugarri ekonomiko nagusia hau da: mundu osoa merkatu bat da eta ekoizleek eremu horretan lehiatu behar dute beraien artean. XIX. mendean hain garrantzitsuak izan ziren merkatu nazionalak eta lokalak desagertzear daude. Zein da nazioarteko merkataritzaren garapenaren arrazoia?

1.1 Abantaila absolutuaren teoria Galdera honi erantzun zion lehen ekonomialaria Adam Smith izan zen. Bere ustez, herrialdeek espezializatu egin behar zuten merkeago ekoizteko gai ziren produktuetan. Herri batek ondasun bat besteak baino merkeago ekoizten duenean abantaila konparatibo absolutua du. Adibidez, Errioxak ardoa ekoizteko gaitasun handia du: lur eta klima egokiak, tradiziozko jakintza, ospe itzela eta abar. Euskal Herriak beste hainbesteko prestutasuna du metalgintzan. Errioxari askoz garestiagoa aterako zaio metalezko tresnak egitea Euskal Herriari erostea baino eta Euskal Herriari garestiago suertatuko zaio ardoa ekoiztea Errioxatik inportatzea baino. Biek dute abantaila konparatibo absolutua merkeago ekoizten duten ondasunetan, beraz, ondasun horiek ekoiztea komeni zaie.

1.2 Abantaila erlatiboaren teoria David Ricardok, Adam Smithen ikasleak, bere maisuaren teoria osatu zuen. Bere ustez, herrialde batek abantaila konparatibo erlatiboa du produktu guztien artean merkeen ekoizten duen bakarrean. Demagun, aurreko adibidearekin jarraituz, Euskal Herriak merkeago ekoizten dituela bai metalezko tresnak, baita ardoa ere. Baina metalezko tresnak %30 merkeago

3

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

egiten ditu eta ardoa, berriz, %10 merkeago bakarrik. Euskal Herriak, orduan, metalgintzan espezializatu behar du eta Errioxak ardoan, bakoitzak produktu horietan abantaila konparatibo erlatiboa duelako. Horrela, bi produktuen ekoizpena handitu eta bere prezioa merkeagoa izango litzateke. Adam Smithen abantaila konparatiboaren teoria azaltzeko adibide bat erabiliko dugu. Demagun bi herrialdek, Frantzia eta Alemania, telebistak eta txirrinduak ekoizten dituztela. Frantzia trebeagoa da telebistak egiten Alemania baino eta hau, berriz, trebeagoa da txirrinduak ekoizten. Frantzian, 100 langilek, 160 lan ordutan, 500 telebista ekoizten dituzte hilean; Alemanian, langile eta lan ordu berdinekin, 300 telebista ekoizten dituzten bitartean. Txirrinduei dagokielarik, Frantziak 200 egiten dituen bitartean, Alemaniak 300 ekoizten ditu lan baldintza berdinetan. Frantziak abantaila konparatibo absolutua du telebistetan eta Alemaniak txirrinduetan.

ABANTAILA ABSOLUTOA Frantzia

Alemania

Langile kopurua

100

100

Lan orduak Orduak/telebista

160 32

160 53,3

Guztira

Orduak/txirrinda 80 53,3 Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean Telebistak 50x160/32 = 250 50x160/53,3 = 150

400

Txirrinduak

250

50x160/80 = 100

50x160/53,3 = 150

Ekoizpena lan banaketaren ondoren Telebistak 100x160/32 = 500 Txirrinduak

500 100x160/53,3 = 300

300

Pentsa dezagun, orain, Frantzia trebeagoa dela ere txirrinduak ekoizten eta 320 txirrindu egiten dituela aipatu lan baldintzetan. Kasu honetan ere lan banaketak emaitza hobeak lortuko ditu, Frantziak hobari erlatiboa duelako telebistetan.

4

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

ABANTAILA ERLATIBOA Langile kopurua

Frantzia 100

Alemania 100

Lan orduak 160 160 Orduak/telebista 32 53,3 Orduak/txirrinda 50 53,3 Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean Telebistak 50x160/32 = 250 50x160/53,3 = 150 Txirrinduak 50x160/50 = 160 50x160/53,3 = 150 Ekoizpena lan banaketaren ondoren Telebistak 100x160/32 = 500 Txirrinduak 100x160/53,3 = 300

Guztira

400 310 500 300

Orain egin ezazu zeuk kalkulua honako datuekin: Gipuzkoak eta Nafarroak makinak eta ardoa ekoizten dituzte. Gipuzkoan, 100 langilek 160 ordutan 600 makina edo 300 litro ardo ekoizten dituzte; Nafarroan, berriz, lan baldintza berdinetan 400 makina eta 700 litro ardo.

ABANTAILA ABSOLUTOA Gipuzkoa Nafarroa

Guztira

Langile kopurua Lan orduak Orduak/makina Orduak/ardo litro Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean Makinak Ardoa Ekoizpena lan banaketaren ondoren Makinak Ardoa

5

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

2 PASAIAKO PORTUA "Duen fisonomia bereziari esker itsasontziei babesleku hobezina ematen die eguraldi txarra dagoenean eta instalazioen eta makineriaren aniztasunari eta kalitateari esker bertaratzen diren itsasontzi guztien beharrei erantzuteko gai den portua bilakatu da Pasaia. Pasaiako Portua portu naturala da, itsasontziei erabateko babesa ematen dien badiak osatutakoa." Pasaiako portua web orria

PASAIAKO PORTUA "Hain zuzen, arintasuna da portuak eskaintzen duen abantaila nagusienetakoa. Izan ere, itsasontzien batez besteko egonaldia izugarri murriztu da azken urteotan, lan-sistema arrazionalizatzeari esker. Pasaiaren zeregina ez da mugatzen merkataritza-portu baten berezko lanetara. Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, konponketa, eraikuntza eta abar" Pasaiako portua web orria

Azken urteetan, bere trafikoaren hazkundeak frogatzen duenez, Pasaiako portua Gipuzkoak duen irteera naturalik onena da nazioarteko merkataritzarako.

1. ARIKETA: Pasaiako Portuko orrira (http://www.puertopasajes.com/indexeus.htm) joan zaitez eta trafikoaren atalean bilatutako informazioarekin bete ezazu A taula. Ondoren, portuaren azpiegitura atalean, grafikoan (Internet Explorer bitartez baino ezin da ikusi), bila ezazu zein kaitan garraiatzen diren merkantzia horiek B taula betez. A: Merkantzia nagusia

B: Kaia

6

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

2. ARIKETA: Pasaiako Portuko orrian aurki daitekeen informazioarekin erantzun ondoko galderei: ƒ

Pasaiako portua automobilen esportazioan Espainiako lehena da. Horretarako rollon/roll-off sistema berezia erabiltzen du. Datu honi buruz ahal duzun informazio guztia lor ezazu: zertan datza, zein kaitan egiten den, zein kopuru.....

ƒ

Zenbat garabi daude?

ƒ

Portuaren historiari buruzko informazioa eskura ezazu.

Erdi Aroa

XIV-XVI. mendea

7

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

XVI. mendea

XVIII. mendea

Aro Modernoa

XX. mendea

ƒ

Zein erakundetako kideek hartzen dute parte Administrazio Kontseiluan?

3 ARANTZELAK ETA OZTOPOAK Herrialdeek euren ordainketa balantza orekatzeko esportazioak bultzatu eta inportazioak murriztu nahi dituzte. Baina estatu guztiek hau egingo balute, aduanak itxiko lirateke eta mundu osoan autarkia nagusituko litzateke, nazio guztiek ahalik eta gehien esportatu nahi dutelako eta ahalik eta gutxien inportatu. Hala ere, estatuek zenbait tresna erabiltzen dituzte esportazio-inportazio erlazioa bere aldekoa izan dadin. Horretarako inportazioei oztopoak jarri eta esportazioei laguntzak ematen dizkiete.

8

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

3.1 Inportazioei ezarritako oztopo motak ƒ

ƒ

ƒ

Kuotak: inportazioen murrizketa kuantitatiboa da. Gobernuek gehienezko kopuru batzuk ezartzen dituzte produktu zehatzetan. Adibidez, Europar Batasunak auto japoniarren inportazioari mugak ipintzen dizkiote bertako automobilgintza babesteko. Arantzelak: inportatzen diren produktuei ezartzen zaizkien zergak dira. Hauen helburua kanpotik ekarritako produktuen salmenta prezioa igotzea da, herrialdean bertan egiten diren produktuak kanpokoak baino merkeagoak izan daitezen. Hesi administratiboak: administrazioek ezartzen dituzten arauak dira, bertako produktuak babesteko. Mota honetako hesi bat kalitate eta osasunari buruzko arau teknikoek osatzen dute. Adibidez, Europar Batasunak elikagai galkorrak inportatzeko arauak ezartzen ditu, arraina edo frutaren gaineko kontrol sanitarioak ezarriz.

Estatuek beti izango dute modua inportazioak oztopatzeko metodo berriak asmatzeko eta nazioarteko hitzarmenak saihesteko. Horregatik, borondate politikoa erabakigarria da merkantzien elkar truke librea bermatzeko.

3.2 Esportazioak bultzatzeko pizgarriak ƒ

ƒ

ƒ

Administratiboak: gobernuek bere herriko enpresei kanpoko merkatuetara hedatzen laguntzen diete aholkularitza emanez, bertako produktuen publizitatea eginez edota nazioarteko feria eta erakusketetara eramanez. Finantzarioak: gobernuak interesik gabeko maileguak, arriskurako aseguruak edota dibisen trukeko balio aldaketak bermatzen dituzten laguntzak eskaintzen dizkie bere enpresa esportatzaileei. Fiskalak: desgrabazio fiskalak (zergak murriztu), diru-laguntzak eta zergen itzulketak dira erabiltzen diren tresna nagusiak. Neurri hauek lehiaketaren kontrakoak izan daitezke eta, horregatik, ez dira maiz onartzen nazioarteko merkataritzan. Adibidez, Koreak bere ontziolei (itsasontziak egiten diren lantegiak) emandako diru-laguntzek bertako ontzien prezioak jaisten dituzte eta beste estatuen salaketa sortarazi du munduko merkatua irentsi dutelako dumping bidez (produktuak bere ekoizpen kostutik behera saltzea).

Gaur egun, beste bi dumping mota ditugu hizpide: ekologikoa eta soziala. Lehenengoan, ingurugiroa kaltetzen duen ekoizpen sistema erabiliz prezioak merkatzen dira eta, bigarrenean, eskulan merkea erabiliz (haurrak, presoak, esklaboak...) kostuak murrizten dituzte.

9

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

Liberalismoaren iritziz, nazioarteko merkataritzarako oztoporik egongo ez balitz, produktuen zirkulazioa kalitate eta prezioan oinarritutako irizpideen arabera gauzatuko litzateke eta, ondorioz, mundu mailako lehiakortasuna izango litzateke nagusi.

3.3 World Trade Organization (WTO) Munduko Merkataritza Erakundeak (World Trade Organization) nazioarteko trafikoaren oztopoak ezabatzea du helburu. Joan zaitez bere gunera eta bilatu informazioa galdera hauei erantzuteko. 1. Zer da erakunde hau? Non du bere egoitza?

2. Zeintzuk dira bere helburuak?

10

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

3. Zeintzuk dira bere kideak?

4. Zeintzuk dira merkataritza librearen abantailak.

11

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

4 NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK Nazioarteko merkataritzaren garapenak zenbait tresna behar ditu bere jarduerak segurtasunez burutu ahal izateko. Lehena, truke unitate fidagarri bat da, nazio guztietan onartua eta beste moneten erreferentzia gisa erabil daitekeena. 1914 arte, urrea izan zen truke unitate hori eta moneta guztiak bere banku zentralean zeuden urre erreserben araberako balioa zuten. Herrialde bakoitzak bere monetaren balioa urrearekiko finkatzen zuen eta prezio horretan urre bihur zitekeen. Horrela, ordainketa balantzan defizita zuen herrialdeak urrea galtzen zuen eta, alderantziz, superabita zuenak bere urre erreserbak handitzen zituen. Gerra arteko garaiak urre patroiaren gainbehera ekarri zuen. Orduan gertatutako krisi ekonomikoak urre kopuruak ezin ziola ekonomiaren garapenak eskatzen zuen erritmoari jarraitu argi erakutsi zuen. 1944an, Bretton Woodsen (AEB), 44 estatu bildu ziren sistema berria antolatzeko. Lehenik, Nazioarteko Moneta Fondoa (International Monetary Fund) sortu zuten mundu mailako merkatua ordenatu eta trukeak errazteko asmoz. Antolaketa berria Estatu Batuen zuzendaritzapean zegoen. Urrearen prezioa dolarretan finkatzen zen eta beste estatuek euren moneta dolarrarekiko finkatzen zuten. AEBetako gobernuak berak ezarritako prezioan eskaintzen zitzaion urre guztia erosi edota saltzeko konpromisoa hartzen zuen. Beste aldetik, beste estatuen banku zentralek bere moneten balioa mantentzeko konpromisoa hartzen zuten. Bistan da nazioarteko merkataritza ardatza dolarra zela. 1973tik aurrera, Estatu Batuek urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi zuten. Urrearen erreferentzia amaitua zegoen. Monetak libreki salerosten ziren dibisen merkatuan eta, beste edozein ondasunaren kasuan bezala, eskaintzaeskariaren legeak ezarriko zuen bere balioa. Honen funtzionamendua horrelakoxea da: estatu batek gehiago esportatzen badu inportatu baino (superabit), beste estatuek haren moneta erosi behar dute inportazioak ordaintzeko eta bere balioak gora egingo du. Aldiz, gehiago inportatzen badu esportatu baino (defizit), bere monetaren eskaintza eskaria baino handiagoa izango da, beste dibisak erosi beharko dituelako, eta debaluatu (balioa galdu) egingo da. Banku Zentralek dibisen merkatuetan eragin dezakete bai moneta debaluatzeko, bai indartzeko. Banku Zentralak bere moneta erosten badu, horretarako dibisen erreserbak erabiliz, honen balioak gora egingo du eta, alderantziz, bere moneta saltzen badu, hau debaluatu egingo da.

12

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

ARIKETA Joan zaitez Nazioarteko Moneta Fondoaren gunera (Fondo Monetario Internacional, FMI) eta erantzun itzazu galdera hauek. (http://www.imf.org/external/spanish/index.htm) ƒ

Zer da, noiz sortu zen eta non du bere egoitza?

ƒ

Zeintzuk dira bere helburuak?

13

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA ƒ

Zeintzuk dira bere kideak?

ƒ

Zein jarduera eramaten ditu aurrera?.

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

14

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

5 ORDAINKETA BALANTZA Nazioarteko merkataritzaren azterketa egiterakoan, Ordainketa Balantza dugu elementurik baliagarriena. Bertan, herri batek besteekin dituen moneta fluxuen gorabeherak islatzen dira. Hona hemen Europar Banku Zentralak Ordainketa Balantzari buruz emandako definizioa: Herrialde baten Ordainketa Balantza kontabilitate agiria da; bertan, herrialde horretako biztanle eta munduko beste biztanleen arteko transakzio ekonomiko guztiak jasotzen dira, gehienetan urtebeteko epean. Ordainketa Balantza bi ataletan banatzen da: kontu korronte balantza eta kapitalen balantza. Eta lehena lau azpiataletan zatitzen da: merkataritza balantza, zerbitzuen balantza, errenten balantza eta transferentzien balantza. merkataritza balantza zerbitzuen balantza errenten balantza transferentzien balantza kapitalen transferentziak kontu finantzarioa

Kontu korronte balantza

Kapitalen balantza

5.1 Kontu korrontearen balantza 5.1.1 Merkataritza balantza Merkataritza Balantzak herrialdeen arteko ondasunen transakzioak neurtzen ditu. Horrela kalkulatzen da: Merkataritza Balantza = Esportazioak - Inportazioak Herrialde baten ekoizpen sistema lehiakorra denean, bere esportazioak handituko dira eta inportazioak gutxitu. Begira ezazu Euskal Autonomia Erkidegoko datuak EUSTATeko datubankuan, kanpo-merkataritza atalean, eta bete ondoko formularioa. esportazioa

inportazioa

saldoa

2005 2006 2007

15

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

1. Nora doaz euskal esportazio gehienak? Aipatu lehen hiru bezeroak eta zein ondasun mota diren. 2. Nondik etortzen dira inportazio gehienak hona? Aipatu lehen hiru hornitzaileak eta zein ondasun mota diren.

Orain espainiar Estatuaren datuak bila itzazu INEko webgunean, INE base, kanpo merkataritza, eta osa ezazu ondoko taula (http://www.ine.es/) esportazioa

inportazioa

saldoa

2005 2006 2007

5.1.2 Zerbitzuen balantza Zerbitzuen Balantzak herrialdeen artean trukatutako zerbitzuen balioa hartzen du kontuan. Espainiar Estatuan turismoa da zerbitzurik garrantzitsuena eta honekin kontu korronte balantza orekatzea lortzen du. Badira bestelako zerbitzuak ere, hala nola, aseguruak, finantzarioak eta abar. Zerbitzuen balantza = atzerritarrek bertan kontratatutakoak - bertakoek atzerrian jasotakoak Begira ezazu nola dagoen osatuta espainiar Estatuaren Ordainketa Balantza INEren orrian eta bete formulario hau (kontu ekonomikoetan, ordainketa balantzara joan behar duzu) azken urteko datuekin

merkataritza balantza

esportazioa

inportazioa

saldoa

zerbitzuen balantza

sarrera

irteera

saldoa

biak kontutan harturik

16

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

5.1.3 Errenten balantza: Errenten Balantzak soldatak nahiz mozkinak jasotzen ditu, bertan lan egiten duten atzerritarrenak edota atzerrian lan egiten duten bertakoenak. Lehenak negatiboak eta bigarrenak positiboak izango dira. Adibidez, atzerritar batek bertan lan egiten badu bere errenta kanpora joango da, beraz, negatibo kontabilizatuko litzateke eta, alderantziz. Beste hainbeste gertatuko da enpresen mozkinekin. Euskal enpresa batek kanpoan egindako inbertsioengatik lortutako mozkinak positiboki kontatuko dira gure errenten balantzan eta atzerritar enpresen inbertsioetakoak, berriz, negatiboki; adibidez, multinazionalenak.

Errenten balantza = bertakoen errentak atzerrian - atzerritarren errentak bertan

Joan zaitez INEra (Kontu ekonomikoak/Ordainketa balantza) eta bila itzazu ondoko datuak: Azken urteko Estatuko errenten balantza

Diru-sarrerak

Diru-irteerak

Saldoa

Errenta

ARIKETA Errenten balantzak bi osagai ditu: lan eta inbertsioen balantza. Desorekarik ikusten al duzu bi azpibalantza hauen artean? Azal ezazu egoera hau.

17

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

5.1.4 Transferentzien balantzea Transferentzien balantza aztertzerakoan, zaila da bereizten kontu korronte eta kapitalaren transferentzien artean. Lehena kontsumoarekin erlazionatutako diru transakzioak dira eta bigarrena, aldiz, inbertsioarekin lotutakoak. Horrela, etorkinen errentak eta gizarte segurantzako pentsioak, adibidez, kontu korronte transferentziatzat hartzen dira eta Europar Batasuneko fondoak kapitaltzat. Ongizate estatuak bere hiritarren bizimodua hobetzeko hainbat politika burutzen ditu, honek transferentzien kopurua handitzea ekarri du II Mundu Gerratik aurrera. Transferentzia: ezeren truke egiten den alde bateko ordainketa. Adibidez: bekak, dohaintza, diru-laguntzak, eta abar. Joan zaitez INE datu basera eta ondoko taula osatu: Azken urtea

Diru-sarrerak

Diru-irteerak

Saldoa

Transferentzia arruntak

5.2 Kapitalen balantza 5.2.1 Kapitalen transferentziak Kapital transferentzien kontuan kontraprestaziorik gabeko kapital mugimenduak jasotzen dira. Espainiar Estatuaren kasuan kontu honek saldo positiboa du, Europar Batasunetik iristen diren diru-laguntzak direla eta. Europar estatuen arteko desberdintasun ekonomikoak leuntzeko hainbat fondo eratu ziren: Kohesio Fondoak, Egitura Fondoak (FEDER) eta Nekazaritza Fondoa (FEOGA), besteak beste. Fondo hauek estatu garatuenetatik pobreenetara joaten diren transferentziak dira. Joan zaitez INEren datu basera eta bila ezazu informazioa Azken urtea

Diru-sarrerak

Diru-irteerak

Saldoa

Kapital transferentziak

18

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

ARIKETA Bila ezazu Europar Batasuneko http://europa.eu/index_es.htm

fondoei

buruzko

informazioa

bere

gunean.

1.

Zein estatuk osatu dute 2004ko maiatzetik aurrera Europar Batasuna?

2.

Erregioen garapenaren orrietan (política regional) bila ezazu zeintzuk diren FEDER eta Kohesio Fondoen helburuak.

19

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

5.2.2 Kontu finantzarioa Kontu finantzarioan atzerritarrek gurean egindako inbertsioak eta bertakoek kanpoan egiten dituztenen arteko saldoa islatzen da. Inbertsio hauek mota desberdinetakoak izan daitezke:

Zuzeneko inbertsioak: atzerritar batek lursail, etxe, eraikin, enpresa bat erosten badu bertan, edo bertako enpresa batek kanpoan inbertitzen duenean. Helburua epe luzeko errentagarritasuna bilatzea da. Karterako inbertsioak: enpresa bateko akzioetan inbertitzen denean. Epe luzeko eta motzeko kredituak: bai kanpoko erakunde batek bertakoari kreditu bat ematen dionean, bai hemengo erakundeak atzerritarrei ematen dienean. Erreserba aldaketak: defizitak dibisen erreserben jaitsiera dakar eta superabitak igoera.

Bila ezazu informazioa INEn eta osatu ondoko taula: Azken urtea

Diru-sarrerak

Diru-irteerak

Saldoa

Kontu finantzarioa Laburtuz, Ordainketa Balantzak bi osagai nagusi ditu, esan dugun bezala: 1. Kontu Korrontearen balantza: Kontu Korrontearen balantzan, herrialde baten ekonomiak bere jarduera arruntean sortzen dituen diru mugimendu guztiak islatzen dira: merkataritza, turismoa, errentak, mozkinak.... 2. Kapitalen Balantza: Kapitalen Balantzan, berriz, kapital eraketa edo inbertsioarekin erlazionatutako diru mugimenduak azaltzen dira.

ORDAINKETA BALANTZA = Kontu korronte balantza + kapitalen balantza Herrialde batek azpibalantza batean desoreka izatea ez da arazoa, besteekin konpentsatzen den bitartean. Baina Ordainketa Balantza osoaren saldoa negatiboa bada, nazio horren moneta erreserbak murriztu eta bere kanpo zorra handituz joango da.

20

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

Egoera honek epe luzean herrialde horren ekonomian ondorio latzak ekarriko ditu: inflazioa, lehiakortasun eza, monetaren debaluazioa, eta abar. Azkenean, bere Ordainketa Balantza orekatzeko kanpoko maileguak eskatu beharko ditu, Munduko Bankuak ematen dituenak, eta honek zorpetzearen gurpil zoroan sartzea dakar. Ondorioz, herrialde batzuek bere defizitak orekatzeko maileguak eskatzen dituzte eta mailegu hauen interesen ordainketak bere defizitak areagotzen ditu, amaierarik gabeko zorpetze batean murgilduz.

6 GLOBALIZAZIOA "Industria handiak Amerikako aurkikundeak prestatu zuen mundu merkatua sortu du. Mundu merkatuak merkataritzaren garapena, nabigazioa eta lurreko garraio guztiak ikaragarri azkartu ditu...Mundu merkatuaren esplotazioaren bidez burgesiak izaera kosmopolita eman die herrialde guztien ekoizpen eta kontsumoari." Karl Marx, Manifestu Komunista. 1848

Marxen hitzok profetikoak izan daitezke gaur egungo globalizazio eta antiglobalizazioaren arteko gatazkari erreparatuta. Nazioarteko merkataritza librearen garaipenak kontrako erreakzio kritikoa piztu du, antiglobalizazio mugimendua izenekoa. Globalizazioaren kontrakoek, liberalismoak areagotzen dituen desberdintasun sozialak salatuz, beste mundu bat posible dela aldarrikatzen dute. Kapitalismo liberalaren erakundeak -Nazioarteko Moneta Fondoa (IMF) edo Mundu Merkataritza Erakundea (WTO)- biltzen diren bakoitzean, hiri berean globalizazioaren kontrako manifestazio itzelak egoten dira. Zein da talde hauen ideologia eta zein helburu lortu nahi dute? Atal honetan galdera honi erantzuten saiatuko gara. Globalizazioa zer den jakiteko, bere eragina bost ataletan aztertu behar dugu: • • • • •

merkataritza librea multinazionalen inbertsio zuzena burtsako kapitalen mugimendu azkarra migrazio handiak herrialde garatuetara komunikazio teknologien garapena eta homogeneizatze kulturala

Merkataritza libreak garatzeko aukera ezin hobea ekar diezaieke herrialde atzeratuei; izan ere, bere kostu baxuei esker, herrialde garatuak baino lehiakorragoak dira, batez ere, eskulan merkea eta aski formatua baldin badute, Europa ekialdeko herrialdeak bezala. Baina, liberalismoa hainbeste aldarrikatzen duten nazio garatuak izaten dira lehenak euren merkatuak babesten herrialde txiroetako produktuen aurrean.

21

MAITE GOÑI EIZMENDI 5. ATALA

2008-09 ikasturtea Nazioarteko merkataritza

Multinazionalen inbertsioek aberastasuna sortzen dute nazio azpigaratuetan, baina herri hauen araudi laboralek eskulanaren esplotazioa baimentzen dute askotan, eta sortutako balio erantsiaren zati txiki bat besterik ez da gelditzen bertan. Kapital mugimendu espekulatiboek, ordea, moneta krisi latzak eragin ditzakete ekonomia ahuletan, hala nola, Mexiko, Tailandia, Argentina edo Turkia. Espekulazioak mesfidantza eta globalizazioaren kontrako erreakzioak piztu ditu. Migrazioak arazoak sortzen ditu etorkinak jasotzen dituen herrian, baina herri hauek eskulan honen beharra dute bere ekoizpen sistemarako. Komunikabideen garapenak eredu kultural amerikarra esportatu eta homogeneizatze kulturala ahalbidetzen duen era berean, globalizazioaren kontra borrokatzeko tresna bihurtu da, internet izaten baita mugimendu hauen koordinazio modua. Globalizazioa, beraz, fenomeno konplexua da. Abantailak eta arriskuak ekartzen ditu eta liberalismoaren doktrina zabaltzen duen bezalaxe, kontrako borroka ahalbidetzen du.

Joan zaitez ATTAC erakundearen webgunera eta bila itzazu globalizazioaren kontrako arrazoiak eta leloak.

22

Related Documents