Goi maila
Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena. Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen Nazioarteko Egunerako Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza da. Eta Euskal Herria europar kultura espazio bat da eta Pirinioez bi aldeetan dago kokatua, Frantzia eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara, beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko hainbat tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak direla eta. Euskarak bere Nazioarteko Eguna du 1948tik, hain zuzen urte hartan Lapurdiko Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu baitzen: "Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices d’Eskualzaleen Biltzarra et d’Eusko Ikaskuntzen Lagunartea". Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ia-ia desagertzear egon zelarik, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar batean, goi mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko klaustroetan errealitate bihurtu ondoren..
Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen den esparru linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia eduki behar du. Horretaz jabetuta, euskal gizarteari dagokio diseinu aproposa egitea, bere hizkuntza egunez egun espazio sozial gehiago irabazten joan dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura dibertsitatea indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan. Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz gero euskal gizarteak nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza. Euskararen Nazioarteko Eguna-k euskaldunen hizkuntzari atxikimendua erakarri nahi dio, kultura unibertsalaren aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa. Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren Aitorpena 1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena, nazioarteko kultura ondarearen zati bat da. 2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar erakundeen ezinbesteko laguntza behar du, gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal izateko legeria aproposa sortuz. 3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera. 4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ahalbidetuko ditu.
Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. ----0-----, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urterourtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena. Esandako ospakizuna ------1-----. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde,-------2----- Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, ,-------3-------. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen Nazioarteko Egunerako Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza da. Eta Euskal Herria europar kultura espazio bat da eta ----4----dago kokatua, Frantzia eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara, beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko hainbat tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak direla eta. Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ----5----- , ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar batean, goi mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko klaustroetan errealitatea bihurtu ondoren..
Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen den esparru linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia eduki behar du. Horretaz jabetuta, ----6----- diseinu aproposa egitea, bere hizkuntza egunez egun espazio sozial gehiago irabazten joan dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura dibertsitatea indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan. Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz gero euskal gizarteak nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza. Euskararen Nazioarteko Eguna-k ----7----- erakarri nahi dio, kultura unibertsalaren aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa. Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren Aitorpena 1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena, nazioarteko kultura ondarearen zati bat da. 2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar erakundeen ----8----- , gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal izateko legeria aproposa sortuz. 3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera. 4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ----9----- .
A. Pirinioez bi aldeetan B. euskaldunen hizkuntzari atxikimendua C. ia-ia desagertzear egon zelarik D. euskal gizarteari dagokio A. ez da hutsetik abiatutakoa E. Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu F. ahalbidetuko ditu G. Espainiako Guda zibilaren ondorioz B. Horietako bat J. ezinbesteko laguntza behar du
0 I
1
2
3
4
5
6
7
8
9
ERANTZUN ORRIA
0 I
1
2
3
4
5
6
7
8
9
E
H
F
A
C
D
B
J
G