Testua_jabetza-erregistroa Eta Merkataritza-erregistroa

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Testua_jabetza-erregistroa Eta Merkataritza-erregistroa as PDF for free.

More details

  • Words: 293
  • Pages: 3
JABETZA-ERREGISTROA ETA MERKATARITZAERREGISTROA JABETZA-ERREGISTROA Jabetza erregistroan ondasun higiezinen jabetza eta gainerako eskubideak (usufruktuak eta abar) inskribatzen direneko artxiboa da. Helbururik garrantzitsuena ondasun higiezinen egiten diren negozio eta transakzio guztietan hiritarrei segurtasuna ematea da. Ez nahastu Jabetza Hiritarraren Ganberarekin, honek ez du zerikusirik Jabetza-Erregistroarekin. Ganbera horren partaide baitira (beren borondatez eta hileroko kuota bat ordainduz) izaera hiritarreko etxebizitza eta lokalen jabeak, eta, ganberak etxebizitzen, lanen eta titularen eskubideen inguruko aholkularitza ematen die (errentamendu-gaiak, etab.). Probintzia bakoitzean hainbat erregistro daude lurralde-eremurik garrantzitsuenetan: lurralde historiko bakoitzaren hiriburuetan (Bilbao, Vitoria-Gasteiz, DonositaSan Sebastián). Lurralde historiko horiek ere zonalde edo barrutietan zatitzen dira eta erregistroak daude, baita ere, herri garrantzitsuenetan (Gernika-Lumo, Durango etab.). Barruti horietan herri txikiagoak ere sartzen dira. Erregistro bakoitzeko arduraduna jabetzaerregistratzailea da. Hau zuzenbideko profesionala eta funtzionario publikoa da. Jabetza-Erregistroa publikoa da, hau da, edozein hiritarrek kontsulta dezake. Erregistroan, ondasun

higiezinen edo hauen titularren edozein alderdiri buruz egin beharreko kontsulta, dagokion negozioa burutu aurretik, egin daiteke, eta hala egitea komeni da gainera. Adibidez, lur edo etxebizitza bat erosi aurretik, Erregistroan kontsulta egin daiteke dohain higiezin horren kokapena eta zirkunstantzia zehatzak ezagutzeko (ea hipotekarik duen, jabeak zeintzuk diren, nola eskuratu zen eta abar). Baliozko agiriak baino ezin izango dira inskribatu. Dokumentu guztiak epaileek eta administrazioko agintariek sinatuak dira edo partikularrek sinatutakoak, gero notarioek baimentzen dituzte eta erregistratzaileek agirien legezkotasuna kontrolatzen dute. Horrela, eskuratutako eskubidea bermatu egingo da. MERKATARITZA-ERREGISTROA Jabetza-Erregistroaren antzera, partikularrek eratutako merkatariza-sozietateak (sozietate anonimoak, sozietate mugatuak eta abar) inskribatuta daudeneko artxiboa da. Merkataritza-Erregistroa ere publikoa da, beraz, hiritarrek kontsulta dezakete merkataritza-sozietate baten egoerari buruzko informazioren bat bilatzeko interesik izanez gero (bazkideak, administratzailea, estatutuak eta abar). Erregistratzaileak sozietateen eratze-agiri guztien legezkotasuna kontrolatzen du (notarioaren aurrean egindako eskritura publikoak, etab.), eta bere inskripzioa baimentzen du (aipatutako erregistratzailearen ustez, agiria zuzena ez bada, horrek ez du bere erregistroa baimenduko).

Related Documents

Eta
November 2019 46
Eta
November 2019 51
Eta Pas
November 2019 40
Eta Pas
May 2020 18
Car Eta
December 2019 35
Eta Pas
June 2020 20