Maiatzak 21, Greba Orokorra Interneten

  • Uploaded by: sustatu
  • 0
  • 0
  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Maiatzak 21, Greba Orokorra Interneten as PDF for free.

More details

  • Words: 300
  • Pages: 8
Zer egin dezaket nik Greba Orokorra interneten bultzatzeko?

Sarrera Argi dago Greba Orokorraren alde zer egin daitekeen kalean: piketeetan parte hartu, mobilizatu eta batez ere kaleak hartu. Baina interneten ere badira gauza asko egin ditzakegunak greba orokorra bultzatzeko. Hemen ideia batzuk ematen dira, gida moduan, baina ez da osoa, noski. Ideia hauetariko batzuk http://www.grebaorokorra.info webgunearen baitan sorturiko tailerretik atera ziren.

Twitter

Azken urteotan sorturiko tresnen artean gorakada handiena izan duena urte honetan. Mezu laburrak bidaltzeko eta jasotzeko komunitate bat da. Azalpen bideo bat euskaraz: http://dotsub.com/view/665bd0d

Twitter (II) www.twitter.com helbidean kontu bat sortu. Jarraitu nahi duzun jendea bilatu, adibidez www.twitter.com/grebaorokorra. Mezu bat bidaltzean #grebaorokorra jarriz gero www.grebaorokorra.com/twitter helbidean automatikoki agertuko da zure mezua. Alarma mezuak bidaltzeko ere erabili daiteke, #grebaorokorra jarriz edozein mezuri.

Blogak Blog bat al duzu? Ba lan handia egin dezakezu. Greba aurretik grebara joateko mezuak luzatu ahal dituzu, zure arrazoiak emanez. Grebaren egunean mezu bat jarri dezakezu eta www.grebaorokorra.info webgunearekin lotura egin.

Blogak (II) Blogan zer jarri ez badakizu mezu hau proposatzen dizugu: “Gaur Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak. Hori dela eta grebarekin bat egitea erabaki dut eta gaur blogan gai horretaz bakarrik hitz egitea erabaki dut. Grebaren inguruko jarraipena egin nahi izanez gero http://www.grebaorokorra.info webgunean egin dezakezu.”

Bloga edo webgunea itxi eta berbideratu nahi baduzu honako kodea jarri behar duzu: PHP bitartez: HTML bitartez: artean <meta http-equiv="refresh" content="3;URL=http://www.grebaorokorra.info"> jarri.

Flickr Flickr da argazkiak igotzeko zerbitzu ezagunena. Kontu bat sortzea doakoa da eta igotako azkeneko 200 argazkiak erakusten ditu. Argazkia igotzerakoan grebaorokorra etiketa jarriz gero automatikoki agertuko da webgunean.

Youtube Youtuben egunero milaka bideo igotzen dira. Kontua sortzea doakoa da eta bideoa igotzean etiketak jarri ahal dira. Grebaorokorra etiketa jarriz gero automatikoki agertuko da webgunean eta GrebaOrokorra Telebistan ikusi ahal izango da.

Related Documents


More Documents from ""