Egileak: Irati Aldasoro Marcellán Maitane Elizegi Albistur Aiora Álvarez De Arcaya Maite Agirrezabalaga Agirregabiria Haur Hezkuntza
1
AUR KIBIDEA 1. Proiektuaren planifikazioa ........................................................... 2
2. Kasu azterketarako informazioa jasotzeko tresnak eraikitzen ...…. 4
2.1 Galdetegia ..................................................................................................... 4 2.2 Taulak ........................................................................................................... 5
3. Informazioa bilketa. Bisita egin …………………………………7
4. Lanaren osaketa: informazioa bilakatzen ……………………... 8
4.1 Zurriola ikastola …………………………………………………………. 8 4.2 Arantzazuko Ama ikastola ....................................................................... 12 4.3 Konparaketa …………………………………………………………….. 18
5. Behaketaren balorazioa ……………………………………….. 20
2
1. PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA. Lanaren azalean ikus daitekeen bezala, gu, Maite Agirrezabalaga, Irati Aldasoro, Aiora Alvarez De Arcaya eta Maitane Elizegi gara eta jarraian aurkeztuko dugun lana, bi ikastolen arteko IKT-en konparaketa izango da. Horretarako, Martutenen kokatzen den Arantzazuko ama zein Gros auzoan aurkitzen den Zurriola deituriko ikastoletara jo genuen. Lan hau egiteko informazio bilketa egin behar izan dugu arestian aipatutako ikastoletan eta bertara, apirilaren azkeneko astean joan ginen, zehazki. Horretarako erabili dugun metodologia honakoa izan da: hasteko, bertara joan aurretik, galdera batzuk prestatu genituen taldean eta ikastetxeetara bidali genituen e-mailaren bidez; beraiek ere, lanaren nondik norakoa jakin zezaten gutxi gora behera. Hau eginik, jada, zentroetan hitzordua hartu eta teknologia berriekin zuten kontaktua aztertzeari ekin genion aurrez aurre. Jada ikastoletan lana burutzeko orduan, “rol” ezberdinak banatu genituen geure artean eta hori horrela izanik, bakoitzak zeregin bat hartu zuen bere gain; hala nola, batek argazkiak aterako zituen, besteak ahotsa grabatu, besteak, taulak osatu eta azkenak, elkarrizketa gidatu galderak eginez. Sarrera izeneko atal honetan, bi ikastoletan zailatsun batzuk izan ditugula aipatu nahiko genuke; izan ere, hainbat traba jarri baitzizkiguten argazkiak zein bideo grabaketa egiteko orduan. Haurrei argazkiak ateratzeko, gurasoei baimena eskatu behar zitzaien eta hauek ez zuten beren seme- alaben irudi zein ahotsa gure lanean ateratzerik nahi. Hortaz, bi ikastoletan, baliabideen argazkiak ateratzeko aukera baino ez genuen izan; nahiz eta IKT-ko arduradunaren zein zuzendarien ahotsak (helduenak), grabatzea lortu genuen. Lan hau egitearen arrazoia, egungo gizartean hain txertatuta dagoen teknologia eta informatika mundua ikastolan nola islatzen den aztertzea litzateke. Gai hau garrantzia eta pisu handikoa iruditzen zaigu; egunetik egunera teknologien munduan aurrerapen handiagoak ematen baitira eta hauek, nahitaez, eskolan landu beharreko 3
konpetentziak iruditzen baitzaizkigu. Etorkizunari begira eta irakasle prestakuntza jasotzen ari garelarik, uste dugu geroz eta informatizatuagoa egongo dela guztia eta geure gabeziak kontuan izanik, geroko haurrek gure hutsune hauek ez izatea nahiko genuke. Hortaz, oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigu ikasgai honetan planteatu zaigun lan hau; modu honetan, eskolako dinamika horretan teknologia berriei ematen zaien erabilpen posibleak aztertzeko aukera izan baitugu. Onartu beharra daukagu teknologia mundu horretan nahiko ondo moldatzen garela, orokorrean (oinarrizko ezagutzak baditugula); dena den, haur txiki hauek ikusita, harrituta gelditu gara, sei urteko haurrek lantzen dutenari buruz ezer gutxi baitakigu. Gure erabilpena, batez ere, erabilpen pertsonalera zein komunikaziora mugatzen da; messenger, email, internet explorer… erabiltzen baititugu gure egunerokotasunean. Horretaz gain, magisteritza eskolan eskatzen dizkiguten lanak burutzeko, ezinbesteko tresna izan zaizkigu bai testu prozesadoreak (Word, Power point), paint bezalako irudi editoreak edota bideoak burutzeko Movie maker eta Pinnacle bezalako programak. Azkenik, esan zenbait ikasgai jarraitzeko, unibertsitateak eskaintzen dituen interneteko plataformak (moodle, elkarrikertuz…) erabiltzen ikastera derrigortuta ikusi dugula gure burua. Hortaz, garrantzitsua iruditzen zaigu teknologia berriak eskolan irakastea. Alde batetik, geroz eta lehenago hasi, haurrak alor honetan orduan eta konpetenteagoak izango dira. Bestetik, ordea, gizarte teknologizatu honen erritmo azkarra jarraitzeko eta zailtasunik ez izateko, behar- beharrezkoa dela uste dugu; osterantzean, atzean eta zaharkituta geratuko baikinateke. Gainera, honekiko prestakuntzak jarraia izan behar duela ere azpimarratu nahiko genuke lan honen bidez; etengabeko aldaketa hauek direla eta, hauekiko oinarrizko ezagutza berriak ikasten joan behar delako. Hau horrela eta jada, gaian murgildurik, gaia jorratzeko erabilgarriak izango liratekeen materialak prestatzeari ekin genion: ondorengo atalean zehazturikoak, hain zuzen ere.
4
2. KASU AZTERKETARAKO INFORMAZIOA JASOTZEKO TRESNAK ERAIKITZEN. 2.1.- Galdetegia: -
IKT proiektuaren barruan al zaudete?
-
Zertan datza proiektua?
-
Zer helburu ditu?
-
Zein mailatan lantzen da IKT proiektua?
-
Zer baliabide didaktiko, material … erabiltzen dira? Zein motatako software eta hardwarea erabiltzen duzue? CD multimediez baliatzen diren horietakoak zarete? Baduzue arbela digitalik, scannerrik, webcam-ik edota proiektatzeko kanoirik?
-
Oinarrizko aplikapen informatikoak (Word, Excel, Access…) lantzen dira haurrekin? Eta nabigatzaileak (Explorer, Firefox…)?
-
Nola dituzue kokaturik ordenagailuak eskolan/gelan? Txoko bereziren bat dute ordenagailuek?
-
Zer egiten da teknologia txokoan?
-
Nola erlazionatzen da Informatika txokoa gainontzeko txoko edo alorrekin?
-
Gainontzeko ikasgaietan teknologiarekiko loturak egiten al dira? Erabiltzen al da teknologiarik beste ikasgaiak lantzeko?
-
Zergatik iruditzen zaizue egokia IKT proiektua martxan jartzea?
-
Zer jarrera izan dute haurrek, proiektuaren aurrean? Zein da ikasleen rola?
-
Zein da eskolaren IKT-ko koordinatzailearen eta irakasleen iritzia? Eta ikasleena?
-
Zein formazio dute IKT-ko irakasleek? Espezialistak al dira?
-
Zenbat irakaslek hartzen du parte proiektuan?
-
Haurren iritzia kontuan hartzen al da praktikan jartzeko orduan?
-
Beste plan edota proiektu berezirik jarraitzen al duzue (Klik eta klik, Pelutxe proiektua…)? Zer nolako prestakuntza jasotzen dute irakasleek proiektu edota plan horretarako?
5
2.2.- Taulak: Zurriola ikastola
Arantzazuko Ama ikastola
Zurriola ikastola
Arantzazuko Ama ikastola
Ordenagailuak Inprimagailuak Scannerrak Arbela digitalak Kañoiak Argazki kamerak Bideo kamerak Ahots grabagailuak Bideo gela edo DVD kopurua
Teknologia berriak noiz hasten dira lantzen? Zein programa erabiltzen dituzte H.H.-an? Zein programa erabiltzen dituzte L.H.-an? Zertarako erabiltzen dituzte teknologia berriak? Proiektu telematikorik lantzen duzue? Modu librean edo gidatuan lantzen dira? Ikasgeletan ordenagailuak? Edo ordenagailu gela? Zer sistema operatibo mota? Irakasleen prestakuntza maila
6
7
* Hirugarren orrialdean txertatu dugun galdetegia IKT-ko arduradunei egitekoa izango litzateke. Jarraian azalduko dugun informazioa jasotzeko, berriz, argazki kamera (elkarrizketa grabatzeko) zein betiko era konbentzionala (oinarrizko apunte batzuk hartzeko) erabili genituen.
3. INFORMAZIO BILKETA. BISITA EGIN. Arestian aipatu bezala, bisita egin baino lehen, bi eskoletara dei egin genuen egin nahiko genukeen lana aurkeztuz eta ea laguntza emateko prest egongo liratekeen galdetuz. Galdetegia e-mailez bidali eta euren onarpena ematerakoan, bisitaldirako hitzordua jarri genuen. Hau horrela, bisitaldirako eguna iritsi eta bi eskoletara joan ginen nahi genuen informazioa jasotzera. Bietan ala bietan, IKT-ko arduradunarekin aurrez aurre izateko zortea izan genuen (eta Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan, baita zuzendariarekin ere). Informazio aldetik ez ziguten inongo trabarik ipini; bai ordea, argazki zein grabaketak egiteko. Esan bezala, ezinezkoa suertatu zitzaigun haurrei argazkiak egitea zein euren iritziak grabatzea eta hortaz, informazioarekin zein baliabideen argazkiekin konformatu beharrean ikusi ginen. Ikastolan informazioa bildu ondoren (apunteak hartuz zein ahotsak grabatuz), bildutako horri forma ematen hasi ginen: esaldiak bata bestearekin kohesionatuz eta borobilduz, zegokion argazki zein taularekin lotuz… Horrela, jarraian datorren idazkia izan zen azken emaitza.
8
4. LANAREN OSAKETA: INFORMAZIOA BILAKATZEN. ZURRIOLA IKASTOLA: Zurriola ikastolako IKT-ren egoera komentatzeko, ikastola bere osotasunean hartu nahi izan genuen; alde batetik, Sacramento egoitza eta bestetik, Urra izenekoa; hain zuzen ere. Sacramenton esan beharra dago, Haur Hezkuntzako azkeneko bi kurtsoetatik aurrera, gela bakoitzak ordenagailu bana duela. Hauek, unitate didaktikoekin batera lantzen dituzten hainbat lantxo burutzeko erabiltzen dute; esate baterako Txanela proiektua lantzeko, ingeleseko hainbat ariketa burutzeko… Gainontzeko ordenagailuak, irakasle gelan eta idazkaritzan aurkitzen dira. Beraz, ikus daitekeenez, Sacramento eraikinean, azkeneko etapan hasten dira informatikarekin lehenengo kontaktua izaten eta hortaz, lan hau egiteko, batez ere, Urrako egoitzan zentratuko gara. Urra eraikinean, berriz, 30 ordenagailu inguru daude. Informatika gela bakarra dago eta hau, informatikako klaseetarako erabiltzen da soilik. Liburutegian ere, 6 bat ordenagailu daude: edozein lanetarako, eskuragarri dutelarik. Ikastetxeak badu IKTko Curriculum proiektua. Proiektua duela urte batzuk sortu zen; izan ere, ikastolak teknologia berrien inguruko heziketa beharra sentitu baitzuen. Beraz, denborak aurrera egin zuen neurrian, proiektuan murgildu eta pixkanaka, urtez- urte, zabalduz eta osatuz joan ziren. Erabilera zein baliabideak: Erabilera esparruari dagokionean, esan beharra dago, lehen aipatu bezala, ikasleek ordenagailuarekin izaten duten lehen kontaktua Haur Hezkuntzako azken aurreko kurtsoan izan ohi dela; hots, haurrek 5 urte dituztelarik. Duela gutxi, Sacramenton, gela bakoitzean ordenagailu bana txertatu dute eta hauen erabilpena, batez ere, haurrek hainbat jolas, ariketa... egitera mugatuta dago.
9
Honekin batera, duela hiruzpalau urte, zenbait software erabiltzen hasi zirela esan behar da; besteak beste; “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Printze- zoriontsua”… bezalako ipuin interaktiboak, marrazketa programak (paint), “Ttantto”, musika…bezalakoak. Lehen hezkuntzari dagokionean, Urran, beste proiektu batzuk ere erabiltzen dituzte. Ikasleek batez ere, Txanela proiektuarekin egiten dute lan ordenagailuan eta Matematika, Euskara eta Ingurunea lantzen dituzte proiektu honekin; duela gutxi, berriz, gaztelera eta ingelesa lantzen ere hasi direlarik. Hona hemen, lehen hezkuntzan erabiltzen dituzten software batzuk: 1.ZIKLOAN: -
“Txanela”.
-
“Axelko”.
-
“Urdintxo eta Pott” (Matematika lantzeko).
-
“Nire aitonaren museoa” (Plastika, Ingurunea eta Ingelesa lantzeko).
-
“EH Fauna”.
-
“Word” (oinarrizkoa).
Programa hauekin lortu nahi diren helburuak honako hauek direla esan daiteke: -
Harward-eko oinarrizko terminologia ezagutzea: ordenagailua, sagua, pantaila, musikako CD-a, CD ROM-a, inprimagailua, teklatua…
-
Ikasleek ordenagailua pizten eta itzaltzen jakitea.
-
Karpetak sortzen ikastea.
-
Ikasleek CD ROM-a egoki erabiltzen jakitea: sartu, nabigatu, itxi.
-
Zurriola ikastolako webgunean nabigatzen jakitea.
2.ZIKLOAN: 1. zikloan lantzen denaz gain…: -
“Otsoko”.
-
“Morgan eta Xerga” (Matematika ariketak).
-
“Word” (oinarrizkoa). 10
-
“EH Fauna”.
-
Internet:
“Explorer”
(oinarrizkoa:
entziklopedietan
kontsultak,
wikipedia…). [Ez dira software libreez baliatzen]. Ziklo honetan lortu nahi diren helburuak, berriz, honako hauek dira: -
Sistema Eragilearen oinarrizko terminologia ezagutzea (Artxiboa, karpeta, programa…).
-
Zenbait euskarritako informazioa gordetzen eta berreskuratzen ikastea: CD ROM-a eta ordenagailua.
3.ZIKLOAN: 1. eta 2. zikloan lantzen denaz gain…: -
“Beleko”.
-
“Morgan eta Xerga” (Matematika ariketak).
-
“Word”.
-
Power Point.
-
Internet: “Explorer” eta “Outlook”.
-
“EH Fauna”.
-
Mekanografia programak.
-
Blog-a.
Ziklo honetako helburuak: -
Edozein euskarritik informazioa bilatu eta eskuratzen jakitea: CD ROM (Hiztegiak, entziklopediak, atlasak)…
-
Informazioa bilatzeko gogokoak eta bilatzaileak behar bezala erabiltzea eta ibilbide nagusietan nabigatzea.
-
Interneten bildutako informazioaz baliatzea lanak egiteko (Ingurunea, Plastika, Ingelesa…).
Ikasgai hauek aurrera eraman ahal izateko, ordenagailuak, inprimagailuak, scannerrak zein kañoia bezalako baliabideak dituzte. Dena den, arbela digitala oraindik ere jarri ez dutela aitortu digute.
11
Irakasleen formakuntza: Irakasleen formakuntzari dagokionez, Zurriola ikastolan informatikako klaseak ematen dituzten irakasleak bi direla esan behar da. Hauen informatikako ezagupenak etengabe berritzen dira; izan ere, aipatu bezala, teknologia berrien etengabeko aldaketak horretara behartzen baitu. Hala eta guztiz ere, gaur egun, ordenagailuak arlo edo gai gehienetan erabiltzen dira eta ondorioz, beharrezkoa da irakasleak hauen inguruko ezagutza izatea. Hori dela eta, 2 urtetik behin, Zurriola ikastolako irakasle guztiek “Wit” izeneko ikastaro batzuk jasotzen dituzte. Bertan, hala nola, honako hau lantzen dute: Windows, Office, internet, korreo elektronikoa, bilatzaileak, Photoshop, Audacity, bideo editatzaileak eta Google (docs…). Irakasleek, ikastaro hauek positiboki baloratzen dituzte eta baliagarriak eta beharrezkoak iruditzen zaizkie. Gainera, informatikako adituak, zentrora bertara hurbiltzea eta ikastaroa bertan burutzea, ezin erosoagoa dela komentatzen dute. Hona hemen azalpen honen eskema kontzeptuala:
Iritziak: Haurrek teknologia berriei egin dieten harrera oso positiboa izaten omen da eta alde horretatik, emaitza onak lortu dituztelakoan dago IKT-ko arduraduna. Motibazio extra bat suposatzen omen du edozein gai teknologia berrien bidez lantzeak eta
12
horregatik, metodo honekin berarekin jarraitu nahi dutela plazaratu digu. Normala den bezala, beti egon ohi da ikasleren bat teknologia berriekin “harrotu” egiten dena eta irakasleak agindurikoa egin ordez, interneten barrena nabigatzen ibiltzen dena (internetek arrisku hori baitu); baina hala eta guztiz ere, orokorrean, esperientzia onak eta emaitza ezin hobeak lortzen omen dituzte eta alde horretatik, oso gustura omen daude irakasleak. Gainera, hori gutxi balitz, teknologia berrien erabilpena funtzionala izaten dela aitortu digu eta etorkizunera begira, oso baliagarriak izango zaizkien esparruak lantzen omen dituzte modu atsegin eta dibertigarri batean (haurrek eskertzen duten gauzetako bat). Beraz, bai irakasleen aldetik eta baita ikasleen aldetik ere, laudorioak besterik ez ditugula jaso esan beharrean gaude.
ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA: Arantzazuko Ama ikastolako IKT-ren egoera aztertzera joan ginen eta horretarako, lehenik eta behin Haur Hezkuntzako eraikinera jo genuen; bertako materiala aztertzeko asmoz. Dena den, zituzten baliabide eskasak zirela medio (“Pelutxe” proiektua baino ez baitzuten lantzen), Lehen Hezkuntzako zentroan zentratzea otu zitzaigun eta jarraian datorren informazioa, bertako IKT-aren ingurukoa da. Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan, 20 ordenagailu inguru daude; horiek denak informatika gelan daudelarik. Informatika klasea, astean behin izaten dute, ordu betez alegia; dena den, libre egoten denean irakasle batzuek aprobetxatu egiten dute gela, beste edozein ikasgai lantzeko. Jarduera hau, libreki egiten dutela esan behar da; hau da, irakasle bakoitzaren araberakoa izaten da (duen interes eta gaitasun teknologikoak aprobetxatuz, euren ezagutza umeengan sustatzeko asmoz). Bestalde, informatika gelaz gain, Lehen Hezkuntzako gela guztietan ere ordenagailu bana daukate; “ordenagailu txokoa” deituriko esparruan kokatzen dutena. Gelako
13
ordenagailu hauek interneterako konexioa ere badute eta aurten berritu izanagatik, nahiko ongi ekipatuta daude. Ordenagailu hauek gelan bertan izanik, zera gerta daiteke, gelan, hizkuntza lantzen egotea eta momentu horretan bertan ikasleren bat ordenagailuan aritzea, gainontzekoak lanean ari diren bitartean; beste lanen bat, edota lan bera egiten. IKT-ko proiektuari dagokionez, esan beharra dago, ez daudela momentuz bertan sarturik. Eskola barruan badaude lauzpabost pertsona teknologien mundua ezagutzen eta kontrolatzen dutenak ( beraien gogo eta borondateagatik) eta horregatik badituzte liberaturiko ordu batzuk; baina hala ere, aipatu bezala, ez daude proiektuaren barruan. Erabilera zein baliabideak: Kasu honetan, teknologia berrien erabilpen esparruari dagokionean, lehenengo hartu-emanak Haur Hezkuntzan ematen hasten direla esan behar da (“Pirritx eta Porrotx”-en musika CD-ak, “Ttantto” eta “Txirritx” bezalako CD interaktiboak, “Pelutxe proiektua”)... Dena den, esan bezala, Lehen Hezkuntzan garatzen da gehienbat eta horregatik, horretan jardungo dugu orain; Lehen Hezkuntzan ematen den horretaz. Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan gauzatzen den “Pelutxe proiektua”-ren moduko proiektu telematikoak jartzen dituzte martxan. Hau izango litzateke, laburki kontaturik, Lehen Hezkuntzan lantzen dituzten software batzuk: 1.ZIKLOAN: -
“Asmakilo” proiektua.
-
Paint.
-
“Word” (oinarrizkoa).
-
Posta elektronikoa.
-
Testu multimediak.
Programa hauekin lortu nahi diren helburuak hauexek izan daitezke: -
Harward-eko oinarrizko terminologia ezagutzea: ordenagailua, sagua, pantaila, musikako CD-a, CD ROM-a, inprimagailua, teklatua… 14
-
Ikasleek ordenagailua pizten eta itzaltzen jakitea.
-
Ikasleek CD ROM-a egoki erabiltzen jakitea: sartu, nabigatu, itxi.
2.ZIKLOAN: 1. zikloan lantzen denaz gain…: -
“Gipuzkoan zehar” proiektua.
-
“Word” (oinarrizkoa).
-
“Power Point” (oinarrizkoa).
-
Blog-ak (oinarrizkoa).
-
Internet: “Explorer” [software librerik ez dute erabiltzen momentuz] eta bilatzaileak (Google). Hastapenak.
Ziklo honetan lortu nahi diren helburuak, berriz, honako hauek dira: -
Informatika munduko oinarrizko terminologia ezagutzea (Artxiboa, programa…).
-
Osatzen dituzten lan mota ezberdinak gordetzen ikastea.
3.ZIKLOAN: 1. eta 2. zikloan lantzen denaz gain…: -
“Kutxa ibiltaria” proiektua.
-
“Word”.
-
Power Point.
-
Internet: “Explorer” eta “Google” eta korreo elektronikoa. (Sakontzea).
-
Blog-a. (Sakontzea).
Ziklo honetako helburuak: -
Informazioa bilatzeko bilatzaile batzuen izenak jakitea eta erabiltzen ikastea.
-
Interneten bildutako informazioa informatikarako erabiltzeaz gain, beste ikasgaietan ere erabiltzea eta ondorioz, loturak egitea.
15
Hau guztia lantzeko, berriz, euren esku material eskaintza anitza dutela aipatu nahiko genuke. Martutenen kokaturiko eraikin honetan, Lehen Hezkuntzaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ere ematen da eta hori dela eta, dituzte baliabide ugari. Besteak beste, inprimagailuak, eskanerra, webcam-a, proiektatzeko kañoia eta arbela digitala daukate (nahiz eta azken honen erabilpena oraindik ere ez den sarria –duela gutxi ipini baitute-). Beraz, ekipamendu aldetik nahiko ongi prestaturik daudela azpimarra daiteke; eta horretan, egia esan, ez dira kexatzen. Irakasleen formakuntza: Arantzazuko Ama ikastolan, dituzten baliabide anitzak goraipatu arren, gauza garrantzitsu baten falta sumatzen dute; irakasleen prestakuntzaren alderdia izango litzatekeena. Aitortu digutenez, bertako irakasleek, orokorrean, ez dute inolako ikastarorik jaso eta alde horretatik, irakasle askok, mundu hau eurentzako zeharo arrotza dela diote. Beraz, inolako formakuntza berezirik ez dutela esan daiteke eta bakoitzak ahal duena egiten du. Dena den, aipatu behar da irakasle guztien artean badaudela hiruzpalau irakasle teknologia berrien mundua nahiko formatuak daudenak (beraien borondatez eta euren denbora librean jasotako ikastaroengatik) eta hauek, eman izan dizkiete “ikastaro” motz batzuk euren lankideei; oinarrizko ezagutza batzuk izateko bederen (irudi digitalak, bideoak, power point-ak… egiten). Orain dela urte batzuk, hainbat irakasle Premia izeneko Eusko Jaurlaritzaren sarean aritu omen ziren (sarea, administradorea… lantzeko) eta hau horrela, ikastaro honetan formaturiko baten bat ba omen dago ikastetxean; baina esan bezala, orokorrean, euren lankide diren “adituek” emaniko ikastaroei esker lorturiko ezagutzekin defendatzen dira mundu honetan. Baina teknologiaren erabilera hori irakaslearen araberakoa izatea ezinezkoa dela ere aipatu zuten; horrek arautua egon behar omen luke. Teknologiaren erabilpenak arautua egon beharko luke haur guztiek gauza bera lantzeko (eta ez irakasleak dakienaren arabera ezagutzak batzuk –edo bat ere ez- jasotzea jasotzeko ezagutza horiek). Ziklo bakoitzerako helburu zehatz batzuk egon beharko luketela uste dute eta hau horrela,
16
antzematen dute ez duela asko iraungo helburu hauek zehaztea (jada aipatutako arrazoiagatik). Iritziak: Teknologia berriak hain goiz txertatzen hastearen aldekoak zergatik diren galdetzerakoan, gaitasun zein konpetentzia digitalak azpimarratu zizkiguten, batez ere. Uste dute eskolak gizartearekin bat egin behar duela eta teknologiak modu goiztiar honetan txertatzea, gizarteak eskatzen duen zerbait omen da. Haurrak teknologia berriez inguraturik daude (etxean hainbat tresna elektroniko ezberdin dituzte martxan –batzuk eskura dituztenak gainera-) eta alde horretatik, eskolak baliabide horiei erabilpen egokia ematen irakatsi behar omen die. Erronkarik garrantzitsuenetako bat, gainera, haurrak teknologia berrietan heztea izango litzateke; haurrek arlo honen abantailen zein desabantailen berri izateko eta ekarpen onak nahiz arriskutsuak ezagutzeko asmoz. Hori esate baterako, etxean ez omen dute ikusten eta hau horrela izanik, eskolari egozten zaio zeregin hori; izan ere, gehienok, esaten digutenaren arabera nabigatzen baitugu (“sar zaitez webgune honetara!”) eta horrela, ez gara kontziente izaten izan ditzakeen arriskuez. Arestian aipaturiko “Pelutxe”, “Asmakilo”, “Gipuzkoan zehar” eta “Kutxa ibiltaria” proiektu telematikoei buruz galdetzerakoan, batzuk beste batzuk baino arrakastatsuagoak direla aipatu ziguten bai zuzendariak eta baita IKT-ko arduradunak ere; baina orokorrean, nahiko gustura omen dago jendea. Orokorrean, haurrek jarrera ona izaten omen dute eta beraientzako mundu berri bat denez, euren arreta eta miresmena eskuratzea lortu omen dute proiektu telematiko hauen bidez. Arbela digitalak, esaterako, oso harrera ona izan omen zuen. Nahiz eta esan bezala, oraindik ere gelako dinamikan guztiz txertaturik ez egon, haurrek izan omen dute hartuemanen bat eta liluraturik geratu omen ziren nola marraz zitekeen bertan… Informatika ordua ere, normalean, beraientzako ordu polita izaten da eta beti daude gogo biziz bertara joateko eta teknologia berriekin ikusmiran aritzeko.
17
Haurren jarrera hartzaile eta motibagarri hau ikusiz, berriz, irakaslea bera ere motibatu egiten da eta modu honetan, guztien prestutasun honekin, teknologia berriez baliatuz, lan politak lortzen omen dira.
18
KONPARAKETA: Bi eskolak pausoz pauso aztertu ondoren, bien arteko alderaketa egitea otu zaigu. Horretarako, alderdi esanguratsuenak hartu ditugu; laburpen taula batez baliatuz.
Ordenagailuak Bozgorailuak Inprimagailuak Scannerrak Arbela digitalak Kañoiak Argazki kamerak Bideo kamerak Ahots grabagailuak Bideo gela edo DVD kopurua
Zurriola ikastola 30 60 2 1 0 1 5 1 6 1
Arantzazuko Ama ikastola 20 40 1 1 1 1 3 1 5 1
19
Teknologia berriak noiz hasten dira lantzen? Zein programa erabiltzen dituzte H.H.-an? Zein programa erabiltzen dituzte L.H.-an?
Zurriola ikastola Haur Hezkuntzako 3. zikloan (hastapenak) Lehen Hezkuntzatik aurrera (sakonketa) “Ttantto” “Txanela” // “Urdintxo eta Pott” “Axelko” // “Nire aitonaren museoa” “EH Fauna” // “Morgan eta Xerga” //
Zertarako erabiltzen dituzte teknologia berriak? Proiektu telematikorik lantzen duzue? Modu librean edo gidatuan lantzen dira? Ikasgeletan ordenagailuak? Edo ordenagailu gela? Zer sistema operatibo mota? Irakasleen prestakuntza maila
“Otsoko” “Beleko”
Arantzazuko Ama ikastola Haur Hezkuntzako 3. zikloan (hastapenak) Lehen Hezkuntzatik aurrera (sakonketa) “Pelutxe” proiektua. “Asmakilo” proiektua. “Gipuzkoan zehar” proiektua. “Kutxa ibiltaria” proiektua
Gainontzeko ikasgaiekin loturak eginez, testu idatziak eta marrazkiak egiteko, internet-en erabiltzeko eta teknologien oinarrizko ezagutzak barneratzeko. Ez. Behin ekintza zehazturik (gidaturik), era librea ere lantzen dute. Biak.
Proiektu telematikoetan parte hartuz, teknologien oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta beste ikastolekiko harremanak finkatzeko aitzakia gisa. Bai (aurrean aipatutakoak). Gidatu zein librea.
Windows (pixkanaka software librea sartzeko asmoz). Wit ikastaroak.
Windows (Berritzegunearen adostasunaren zain). Borondatezko prestakuntza edota lankideek eskainitako laguntza.
Biak.
20
5. BEHAKETAREN BALORAZIOA. Amaitzeko, ondorio modura, bi ikastolen teknologia berrien egoera azterturik, zera esan genezake; baliabide aldetik bi eskolak oso ongi hornituta daudela iruditu zaigula eta material ugari dutela ikasleek euren lanak ongi burutu ahal izateko; baita beharrezkoa duten informazioa bilatzeko ere. Hori gutxi bada ere, irakasleen eta ikasleen partaidetza edo inplikazioa izugarri handia dela esan genezake; izan ere, teknologien esparru honekiko interesa agertzen baitute. Horrek gainera, lana gogotsuago burutzeko balio izaten du eta emaitzetan, argi ikus zitekeen. Bestalde, esan Haur Hezkuntzari dagokionean, uste baino gutxiago lantzen direla teknologia berriak. Egia da zenbait gelatan ordenagailu bat izaten dutela eta bertan programa multimediekin aritzen direla, baina Haur Hezkuntzan teknologiekin “defendatzen” hasten dira soilik eta geure gogamenean ez genuen hala ikusten. Horretaz gain, Arantzazuko Ama ikastolan ikusitako irakasleen prestakuntza ezak atentzioa eman zigula esan behar da. Gure aburuz, irakasleek, haurrei teknologien inguruko ezagutzak transmititzeko, oinarriko ezagutza batzuk izan behar dituzte; osterantzean, eurentzat, mundu hau arrotza izanez gero, motibazio falta izango dutelako eta ez dutelako euren burua teknologietarako gai ikusiko. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu Zurriolako kasuan bezala, Martuteneko irakasleek ere Wit bezalako ikastaroen bitartez oinarrizko prestakuntza jasotzea. Azkenik eta azpimarratu nahiko genukeena, bi eskoletan topatutako iniziatiba izango litzateke. Bai batean zein bestean, haurrak txikiak direlarik eta teknologiek egungo gizartean duten indarragatik, beren hezkuntza proiektuan aurrerakoi edo iraultzaile izateko asmoa dute. Hori guztia, argi eta garbi ikusten da jada abian jarriak dituzten proiektuetan eta jada, datozen urteetan, teknologia berrien presentzia handiagoa izatea nahiko lukete bi ikastoletan.
21