KONPARAKETA Lanaren arlo honetan gure lau ikastetxeen arteko konparaketa egingo dugu. Aldez aurretik aipatu beharra dago, lau ikastetxe hauek bata bestearengandik oso ezberdinak direla, nahiz eta erabilitako teknologia berriak antzekoak izan. Gure ikastolak, honakoak dira: -
Zumaiako Herri eskola: ZIGetako teknologia berriak aztertuko ditugu. Eskola hau oso gune euskaldunean kokatzen da, horregatik, hemengo ikasle gehienak euskaldunak dira eta euskaraz aritzen dira. Imigrazioa dela eta, hainbat ikasle atzerritarrak elkartzen dira, eta horrek gaztelaniaren erabilera bultzatzen du.
-
San Bartolome (Leioa): Haur eta Lehen hezkuntzako teknologia berrien azterketa. Bertako ikaste ereduan “D” eta “B” ereduak dira, beraz, euskararen erabilera bultzatzen da. Hala ere, ez da ahaztu behar, eskola honetan ere, ikasle atzerritar dezente daudela.
-
Compañía de María: Lanean aritu garen ikastetxe honetako ikasleak, elkarte batekoak dira, GAUTENA hain zuzen ere. GAUTENAk baditu hainbat ikastetxe, non ikastetxe hauetako gela batean euren ikasleak kokatzen diren. Ikastetxe hauek, GAUTENA elkarteari gela bateko eskaintza egiten diote eta elkarteak, gela bakoitzean sei-zazpi ikasle jarduten ditu.
-
Jesuitas Ikastetxea: Compañía de María Ikastetxea bezalaxe, GAUTENAko ikasleak dituen gela batean aritu gara. Ez da ahaztu behar, bi ikastola hauek Donostian kokatzen direla, ikastetxe erlijiosoak direla, eta nola ez, giro erdaldunekoak direla.
o IRAKASLEAREN ROLA Atal honetan irakaslearen papera eta esku hartzea baloratuko dugu: Compañia de Maria Ikastetxeko irakasleen esku hartzea oso eskasa da, gainontzeko ikastetxeetan, ordea, esku hartze nabaria gertatzen da. Honekin esan beharra dago, Zumaiako Herri Ikastolako irakasleen esku hartzea, oso handia da, batzutan gehiegizkoa izanda. Compañia de Mariako ikasleentzako ariketak ordenagailuan prestatzen dituzte, Jesuitasen ikasleen, ordea, irakasleak asmatutakoak dira, eta gehienetan eskuz egindakoak. o IRAKASLEAREN IRITZIA Lau ikastola hauen irakasleen iritziak bat datoz. Denen ustez, programa gehiagoren beharra dago. Dituzten programa gehienak haurrentzat eginak daudela diote, eta askotan euren ikasleak nerabeak dira, eta programa horiek ez dira ikasleen adinetara egokitzen. Honekin azpimarratu nahi dugu, askotan nahiz eta programak egon Jesuitas eta
Compañia de Mariaren kasuan bezalaxe, diru falta dagoela programa berri eta bikain hauek erosteko. Beste bi ikastetxeen kasuan ere, antzeko egoera jasaten dute, baina, ikastetxe publikoak direnez, diru-laguntza handiagoa jasotzen dute. o IKTen ERABILPENA IKASLEEKIN Lau ikastetxe hauetako IKTak bat egiten dute. Denek ordenagailua erabiltzen dutelarik. GAUTENAko geletako ikasleak ordenagailu bakarra dute, hau gelan bertan kokatzen delarik. Beste bi ikastetxeen IKTko erabilerari dagokionez, ordenagailu ezberdinak erabiltzeko aukera dute, IKTko erabilpena informatikako gelan burutzen dutelako. Azkeneko bi ikastetxeen kasuan, astean zehar hainbat orduz ikasten dute IKTren erabilpena; lehenengo ikastetxeari dagokionez, ordu murritz batzuk dituzte, eta beti irakaslearen laguntzarekin ematen da ikasketa hau. Ikasten edo lantzen dutena oso oinarrizkoa da eta errepikakorra. o NORK ATERATZEN DITU INFORMAZIO PROGRAMAK? GAUTENA Elkarteko gelen kasuan, pedagogoa dugu informazio hau bilatzen duena. Beste bi kasuetan, ordea, Heziketa Bereziko irakaslea, Aholkularia, Heziketa Bereziko Terapeuta eta IB-koek (Itsuen baliabidetegia) ditugu, lan hau egiten dutenak. o PROGRAMAK Oinarrizko programak lau ikastetxeetan erabiltzen dira, adibidez: Word, Google… Programa bereziei dagokionez, GAUTENA elkarteko bi ikastetxeek programa berdintsuak erabiltzen dituzte, eta programa benetan bereziak lantzen dituen ikastola Zumaiako Herri Ikastetxea dugu. Lehenengoari dagokionez, Pipo, Ttantto, Pirritx, Mekanografia, Clic Sinera 2000, Ipuinak… Zumaia eskolari dagokionez, itsuentzat EVO programa dute. Hala ere, erabiltzen dituzten gainontzeko programak aurrean aipatutakoak dira. GAUTENA elkarteko programak, askotan denbora pasan erabiltzen dira, hala ere, Clic Sinera 2000 gauza berriak ikasteko, eta ikasita dutena gogorarazteko erabiltzen da. San Bartolome ikastetxeko programak, errefortzu gisa erabiltzen dituzte. Lehen esan bezala, Zumaiako Herri Ikastetxeko programak berezienak dira, egokituak daude, eta honako adibideak aipatzekoak dira: xagu egokitua, teklatua, pantaila…
AMAITZEKO Atal honetan zehar aipatzen den bezalaxe lau ikastetxe hauetako IKTko erabilpena ez dago oso zabalduta, honekin esan nahi dugu, gure iritziz, IKTko erabilpena bultzatu beharko litzatekeela, ez soilik gure ikastetxeetan, baizik eta ikastetxe guztietan. Programei dagokionez, diru-laguntza eskasa dela eta, ezin dira programa berri bikainak erosi, beraz, honi ezin diogu bestelako ondorioa atera. Diru-laguntzak handiagoak izan daitezela, edota programen prezioa jaitsi daitezela.