Ikt Azterketa Eta Konparaketa

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt Azterketa Eta Konparaketa as PDF for free.

More details

  • Words: 2,743
  • Pages: 14
Olatz Aranburu Maialen Echenagusia Izaga Tejera

IKT-ren AZTERKETA

Sarrera Gure taldea hauek osatzen dugu: Olatz Aramburu, Maialen Echenagusia eta Izaga Tejera. Olatz eta Maialen, Azpeitiko Iraurgi ikastetxean egon dira praktikak egiten; Izaga berriz, Zarauzko La Salle Ikastetxean egon da. Azpeitiko Iraurgi ikastetxearen eta zarauzko La Salle ikastetxearen arteko konparaketa egingo dugu. Konparaketa hau hilabete hauetan zehar burutzen joango gara pixkanaka-pixkanaka. Taldekide bakoitzak bere eskolara bisita egingo du bertako teknologia aztertzera. Horrez gain, beren ikasle garaitik hona eskolan teknologia mailan eman diren aldaketak ere konparatuko ditu.Gure proiektuari IKT Urola Kostan izena jarriko diogu. Gaur egun teknologiak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da; bai edozein informazio edo material bilatzeko, besteekin komunikatu eta baita haurrek jolasteko ere. Ondorioz, ikastetxe guztietan teknologia izatea onuragarria dela iruditzen zaigu, aurrerapen handiak ekartzen baititu. Ondo dakigun bezela, teknologia etengabe eboluzionatzen doa eta gu ere gure oinarrietatik abiatuz, hezkuntza maila hobetzen jarraituko dugu bizi osoan zehar. Ondorioz, esan dezakegu gure etorkizunean ez dugula inolako arazorik izango teknologia menperatzeko eta haurrei hori transmititu eta beraiekin lan egiteko. Taldekide guztiak teknologia erabilpen maila normala daukagula esango genuke, izan ere, usuario maila menperatzen dugu (office, internet...) eta gure denbora librean posta elektronikoa, messengerra, tuenti eta horrelakoak ere erabiltzen ditugu. Baina, horrez gain ez ditugu programa askoren ezagutzarik. Izan ere eskolan, informatika lantzean office eta internet bakarrik landu baititugu. Bestalde, beste teknologia mota batzuk erabiltzen ditugu eta horiek ordengailuan txertatzen ere badakigu mp4, mobila edota argazki kamara besteak beste. Lehen esan bezela, eskolan office eta internet landu ditugu. Gerora unibertsitatean

moodle edo elkarrikertuz bezelako plataformak erabiltzen ikasi dugu eta movie makerren bideoak egiten. Bestalde, messenger, tuenti eta horrelakoak gure denbora librean, lagun artean erabiltzen ikasi ditugu. Jarraian, ikastetxe bakoitzaren inguruko datuak emango ditugu, beraien teknologia ekipamenduak, proiektuak...

Zarauzko La Salle Ikastetxea a) Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak: La Salle Ikastetxea Zarautzen dago. Zarautz, Gipuzkoako kostaldeko herria da. Donostiatik 20 kilometrotara dago. Itsasoak eta mendiek paregabeko paisaia osatzen dute, lasaia eta ederra. Bi errepide nagusi dira, herria zeharkatzen dutenak: IV-634 eta A-8 autobidea. Inguruko herriak hauek dira: Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku... Autobusez eta trenez lotuta daude eta berehala bisita daitezke. Herritik, hegoaldera, menditik gertu kokatzen da

ikastetxea. Bertatik,

itsasoaren eta Zarautz osoaren ikuspegi zabala dagoelarik. Ikastetxearen beheko aldean, industria gunea dago eta kamioi ugari ibiltzen dira horko errepideetan. Horregatik, haurrak eskolatik irteten direnean munizipalak egoten dira trafikoa kontrolatzeko eta inolako ezbeharrik gertatu ez dadin ziurtatzeko. Nahiz eta, industria gunea gertu izan, kiroldegia eta herria bera ere ez dira ikastetxetik oso urruti geratzen. San Pelaio edo Itxasmendi auzokoentzat urrutiago kokatzen denez, ikasle askok oinez joan beharrean, bizikleta hartzeko ohitura dute. La Sallera joaten diren ikasleak ez dira zarauztarrak bakarrik izaten. Izan ere; Getaria eta Orioko jendea ere bertara joaten baita. Arraza ezberdinetako haurrak ere badaude adibidez, Venezuelatik etorritako haurrak badaude eta beste aldetik , Txinatik adoptatuak izan eta jada zarauztarrak diren haurrak ere badaude. Maila ekonomikoari dagokionez, gehienak maila ekonomiko ertainekoak dira, nahiz eta maila ekonomiko altuko ikasleak ere badauden arren.

b) Eskolaren ezaugarriak: La Salle ikastetxea, ikastetxe pribatu da. Bertan ikasi ahal izateko, preferentzia izaten

dute beraien familiarteko batek bertan ikasi badu. Ondoren,

gainontzekoak onartzen dituzte edo ez, izan duten eskaeraren arabera. Bi lerro daude maila bakoitzeko eta gela bakoitzean 19-24 ikasle bitartean daude. Eskolaurrea da salbuespen bakarra; izan ere, hemen, hiru gela daude eta bakoitzean 14 ikasle. Ikastetxea, bi eraikienetan banatzen da. Batetik, eraikin handiena dago, ikastetxea toki horretan finkatu zenetik dagoena eta bestetik eraikin txikiago bat dago, beranduago eraiki zena. Haur Hezkuntzako eraikina Eraikin txikia, Eskolaurrea eta Hau Hezkuntzakoa da. Eraikin hau bestearen ondoan dago, baina errepidea gurutzatu behar da. Eraikin hau ere, lau pisutan banatzen da. •

Beheko pisuan: Kirol koordinatzailearen bulegoa, soinketako irakaslearen bulego, aldagelak, kiroldegia, komunak,material gela eta dinamika gela( gela hau psikomotrizitate gela bezala erabiltzen da eskola orduetan eta eskolaz kanpo judo egiteko, tatamia baitu).



Lehenengo pisuan: eskolaurreko 3 gela, komunak, irakasleen gela eta beste ikasgela bat. Azken ikasgela honetan haur hezkuntzako haurrek ingelesa ematen dute eta bideo gela bezala erabiltzen dute. Horrez gain, jangelan bazkaltzen duten 2 eta 3 urteko haurrak gero hor siesta egiten dute.



Bigarren pisuan: 6 ikasgela, laguntza gela, material gela, komunak, estalitako jolastokia (barku eta tren bat daude bertan) eta irakasleen gela.



Hirugarren pisuan: ganbara.Bertan, aulki, mahaiak eta material gordetzen dituzte.



Jolastokian: Futbol- eskubaloi zelai bat, parke bat eta hondarrezko piztina moduko bat. Azken honetan, txirristak daude, sokak gora igotzeko, eskalatzeko zulotxoak eta goitik behera jaisteko tubo bat.

Lehen Hezkuntza eta D.B.H –ko eraikina Eraikin handiena L.H eta D.B.H-koa da. Kolore zuria du kanpoaldetik eta beste eraikinak baino itxura zaharragoa du. Lau pisutan banatzen da eta egoitza nagusitzat hartzen dute ikastetxean •

Beheko pisuan: arte lanetarako gelak (plastika, musika, zeramika.) , laborategia, teknologia gela , komunak eta mantenimentu gela daude.



Lehenengo pisuan: idazkaritza, zuzendariaren bulegoa, orientatzaileen bulegoak, laguntza gela, pastoraltza gela, aretoa, irakasleen bulego bat, ikasketa buruaren bulegoa,bilera gela, fotokopia gela, multimedia gela, jangela ,komunak eta 4 ikasgela (L.H) daude.



Bigarren pisuan: 8 ikasgela (L.H) ,anaien etxea,biltegi bat,irakasle gela eta komunak daude.



Hirugarren pisuan: 9 ikasgela (D.B.H) , informatikako gela, irakasleen gela eta komunak daude.



Jolastokiak: 2 frontoi (3 paretako frontoi estalia bata, eta estali gabeko bi paretakoa ,bestea), saskibaloi kantxa bat, futbol –eskubaloiko bi zelai, atletismoko pista eta hiru futbol zelai dituen tokia eta azkenik, bizikletak eta motorrak uzteko toki estali eta segurua ( eskola orduetan itxita egoten da).

c) Teknologiaren erabilpena zentroan: Teknologiaren erabilerari dagokionez, Haur Hezkuntzan ez da asko erabiltzen. Gela bakoitzean, ordenagailu bat dago eta Urtxintxak ekartzen duen Cd-Romean jolasteko bakarrik erabiltzen dituzte. Lehen Hezkuntzan berriz, informatika gelara joaten gauza desberdinak egitera, astean pare bat aldiz. Ikastetxe honetan ez dute inolako proiektu onik erabiltzen, ez dago proiekturik habian. Haurrek office tresnak eta explorer bezalako nabigatzaileak erabiltzen ikasten dute. Nire ikasle garaitik hona, ez da aldaketarik egon eremu horretan. Eskolan, eraikin handian, bi informatika gela daude. Bertan ordenagailuez gain, inprimagailuak eta eskanerrak ere badaude. Proiektore eta dvd areto nagusian daude eta bertara joateko ordua hartu behar dute irakasleek, Horrez gain, pisu bakoitzean telebista, bideo eta dvd-a dago, bakoitzak bere gelan ikusi ahal izateko. Armairu moduko batean

daude eta horrek gurpilak ditu, edozein lekutara eramateko. Horrez gain, irakasleen gelan pare bat ordenagailu eta inprimagailu badaude. Irakasleek ekipamendu hori eskura dute. Idazkaritzan, idazkari bakoitzak ordenagailu bat eta inprimagailua du. Orientatzaileak , koordinatzaileak, gerenteak eta zuzendariak ere beraien bulegoan ordenagailu bat eta inprimagailu bat ere badute.Haur Hezkuntzako eraikinean ere, irakasle gelan ordenagailu bat eta inprimagailua dituzte, laguntza gelan ere bai. Bideo gelan, proiektore bat eta dvd eta bideo ere badaude. IKAteroa, ordenagailu hauen mantenuaz arduratzen da batez ere. Oinarrizko gauzak badakizkienez, arazoren bat badago bera saiatzen da konpontzen eta bestela, bera arduratzen da konpontzaileei deitzeaz. Ordenagailuen inguruko elementuak berak izaten ditu, inprimagailuen tintak esaterako. Eskola honetako IKAteroak, Natur eta Informatikako klaseak ematen ditu. Informatikaren inguruan jakintzak dituenez, IKAteroa bera izatea erabaki zuten eta oso gustura dago lan horrekin. Teknologiak klaseetan erabiltzeaz gain, eskolako edozein ekitaldi berezitan argazkiak ateratzen dituzte edo bideoak grabatu. Gero argazki horiek eskolako webgunean jartzen dituzte. Haur Hezkuntzan grabatutako zenbait ekitaldi grabatu eta gero horiekin Dvd bat egin eta gurasoei saltzen zaie. Eskolako webguneari dagokionez, bertan eskolaren informazio ageri da. Horrez gain, eskolan banatzen diren zirkularrak eskuratu daitezke, jangelako menuak, ordutegiak... Eskolan egiten denaz informatzeko erabiltzen dute. Horrez gain, irakasle bakoitzak eskolako helbide elektronikoa dauka, eta horien bitartez gurasoek bilerak egiteko orduak edo oharren bat bidali diezaiekete. Azpeitiko Iraurgi ikastetxea a) Herri edo auzoaren egoera eta ezaugarriak. Azpeitia, Gipuzkoa eri erdi erdian dago kokatuta, Urola ibai ertzean eta Izarraitzeko Mendigune Handiaren behealdean. Azpeitiak, historia eta monumentu ondare garrantzitsua du. Ondasun horien artean, mundu mailan ezaguna den Loiola aipa daiteke. Izan ere, antzina Jesusen

Lagundiaren sortzaile Ignazio Santuaren jaiolekua izan zen. Gaur egun, berriz, monumentu multzo handia da. Azpeitia, derrigorrez bisitatu beharreko herria da. Gipuzkoa bertako monumentu esanguratsuenen bidez ezagutu nahi dutenentzat. Aipatu beharreko monumentuak honakoak dira: Loiolako Santutegia, Zumarragako Andre Mariaren Baseliza eta Oñatiko Arantzazuko Gure Amaren Santutegia.. Azpeitia, itsasotik hogei minutura dago eta ordu bete baino gutxiago dago bertatik Donostiara, Bilbora eta Gasteiza. Hiri honetako aireportuez gain, beste bi daude Loiolatik ordu bete ingurura: Iruñekoa eta Biarritzekoa. Azpeitian, herri honetan bertan aurkitzen da gu praktiketan egon garen Iraurgi ikastetxea. Bertako ingurune soziokulturali begira, esan beharra dago, historia barruan lehen sektoreak izugarrizko garrantzia izan duela, baina pixkanaka-pixkanaka nabarmen behera egin duela. Jende gehiena industrian sartuta dago, batez ere altzariak egiten diren fabriketan. Horrez gain, eraikuntzak ere bere garrantzia du. Zerbitzuei dagokionez berriz, aipatu beharra dago, eskualde barruan, Azpeitiak, zentralizatuta dauzkala osasunerako, hezgarri merkataldegi zerbitzuak. Hala ere, ikasleen gurasoei egindako inkesten arabera, hau ikusi da: AITA LEHEN SEKTOREA Nekazariak % 0.1 Pentsionistak %2 Langabezian % 4.5 Hildakoak % 0.5 BIGARREN SEKTOREA% 59 (langileak) HIRUGARREN % 34 SEKTOREA (zerbitzuak) ETXEKO LANAK

AMA %1 %7 % 0.5 % 14 % 14.5 % 63

Honekin batera; kultura mailari begira, esan beharra dago lehen eta bigarren sektorean lanean dihardutenek, lehen hezkuntza ikasi dute edo batzuk hori ere ez. Hirugarren sektorekoek berriz, goi mailako ikasketak dituzte. Ikasleen jatorriari begira, esan beharra dago haur gehienak, Azpeitikoak bertakoak direla, nahiz eta kanpotik etorritako haur batzuk bertan egon ikasten. Herriko egoera ikusiz, euskarari buruz datu hauexek jaso ziren 1991 eta 1996 urteetan: Amaren hizkuntza HIZKUNTZA Euskara Gaztelania Biak Besteak

% 1991 URTEA 83.8 14.3 1.7 0.2

% 1996 URTEA 90.3 6.8 2.6 0.08

Etxean erabiltzen den hizkuntza HIZKUNTZA Euskara Gaztelania Biak Besteak

% 1991 URTEA 76.8 14.4 8.6 0.1

% 1996 URTEA 77.8 14.6 7.2 0.3

Euskararen ezaguera URTEA % 1991 1996

EUSKALDUNAK Alfabetu Ez alfab 76.7 10.8 68.3 19.1

IA EUSKALDUNAK Alfabetu Ez alfab 1.9 4.4 1.8 6.2

GAZTELANIA 6.3 4.6

b) Eskolaren ezaugarriak. Iraurgi ikastetxea; ikastetxe pribatua da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza batzuk jasotzen dituen. Honez gain, ikastetxe erlijiosoa da.

2002 – 2003 urtetik aurrera, Iraurgi ikastetxea sortu zen. Ordura arte, 3 ikastetxe erlijioso ezberdin zeuden, “ Milagrosa”, “Jesuitinak” eta “Betherram”. Hainbat akordio eta abarren ondorioz, 3 ikastetxeak bateratzea erabaki zuten, unitate bakarra osatuz. Hau dela eta, Iraurgi ikastetxea hiru egoitza ezberdinetan banatuta dago: haur hezkuntza ( 0-6 urte), lehen hezkuntza ( 6-12 urte) eta DBH eta batxilergoa (12-18 urte). Haur Hezkuntzako eraikina Eraikin honek, bi pisu ditu. Behe beheko pisuan, 2urteko haurren hiru gela daude (ni bertan egon naiz). Aldamenean; komuna, lo egiteko gela eta haur berezientzako gela daude. Aurrean, patio itxi bat dute beraientzat bakarrik. Patio itxi horretatik irtenez gero, jolas patio irekia eta itxia aurkitzen dira (futboleko kanpoa, saskibaloiko kanpoa eta parkeak osatzen dutelarik). Hor bertan aurkitzen dira bi komun ere. Lehenengo pisuan; jangela, 3urtekoen hiru gela, 0urtekoen bi gela, 1urtekoen bi gela, askotariko gela(psikomotrizitate gela, bideo gela, erritmo, antzezpen, musika…) eta bi komun aurkitzen dira. Bigarrengo pisuan; irakasle gela, 5urtekoen hiru gela, 4urtekoen hiru gela, zuzendariaren gela, idazkariaren gela eta beste bi komun aurkitzen dira. Lehen Hezkuntzako Eraikina Eraikin honek, hiru pisu ditu. Behe beheko pisuan, eliza txiki bat, idazkaritza gela, gimnasioa, jangela eta komunak daude. Aurrean, izugarrizko patioa du, futboleko kanpoa, hiru saskibaloiko kantxa eta bi frontoiz osatua. Lehenengo pisuan; irakasle gela, musika gela, 1.mailakoen hiru gela, 2.mailakoen hiru gela eta bi komun daude. Bigarren pisuan; 3.mailako hiru gela, 4.mailako hiru gela eta bi komun daude

Hirugarren pisuan: 5.mailako hiru gela, 6.mailako hiru gela eta bideo gelaz osatuta dago. c) Teknologiaren erabilera zentroan: * Haur hezkuntzan, 4 urteko gelatik 5 urteko geletara bitartean, gela bakoitzean hiru ordenagailu aurkitzen dira. Honez gain; irakasle gelan beste ordenagailu bat dago eta zuzendari eta idazkarien bulegoan beste ordenagailu bat. Ordenagailu guztiak, irakasle gelako ordenagailuarekin sarean konektatuta daude eta irakasle guztien lanak direnean eta, bertara bidaltzen dituzte. Honez gain, ikastetxe honetan, maila bakoitzak kamara digitala erabiltzen du eta gero argazki horiek elkartu egiten dituzte. Teknologia berriei dagokionez, areto nagusian, kanoia aurkitzen da. Bertan, bideoak, dvd-ak eta musika entzunaldiak ikusteko erabiltzen da. Honez gain, bi urteko gelan, telebista bat ere aurkitzen da bere dvd eta bideoa ikustekoarekin. Esan beharra dago, inprimagailu bat, fotokopiadora eta eskanerra aurkitzen direla. Hala ere, esan beharra dago, ikasleek ordenagailua ez dutela askorik erabiltzen eta erabiltzen dutena jolasteko. Irakasleak berriz, ipuinak eta musika entzunaldiak egiteko eta bideo eta irudi desberdinak ikusteko erabiltzen dute. Esan beharra dago, ni praktiketan egon naizen irakasleak, teknologia berrien inguruan ondo moldatzen dela. Izan ere, aurretik informatikako ikasketa batzuk ditu eginak. Beraz, teknologien aurrean zerbait behar bada edo irudiak eta bideoak egin behar badira, berarentzat doa lan hori zuzenean.

Ikastetxe honek bere web orria ere badu. Web orri hau, gurasoei informazioa emateko erabiltzen dute gehienbat, baita irudiak … zintzilikatzeko ere. *Lehen hezkuntzan, klase bakoitzean bi ordenagailu daude, esan beharra dago, ordenagailu hauek nahiko zaharkituak daudela. Irakasle gelan berriz, hiru ordenagailu daude eta bulego bakoitzean ordenagailu bana, hau da bost bulego daudenez, bost ordenagailu. Beraz, guztira 40 ordenagailuz hornitua dago. Areto nagusian; kanoia, bideoak, DVD-ak, pelikulak, WI-FI-a … daude. Honez gain, bi bideo gela ere aurkitzen dira. Informatika gela, hogeita hiru ordenagailuz osatua dago eta irakaslearentzat beste ordenagailu bat dago. Irakaslearen azalpenak ikusi ahal izateko, beste kanoi bat dute eta bertatik, pantaila handian ikustea ahalbidetzen du. Orain dela bi urte, sare bat osatu zuten hiru ikastetxeen artean, sare honen bidez, irakasle bakoitzak bere datuak eta klabeak ditu sartu ahal izateko eta beste irakasle, koordinatzaile eta zuzendariarekin harremanetan jarri ahal izateko. Hiru ikastetxeetako ordenagailuen mantentzeaz, enpresa bat arduratzen da. Honela, ostiraletan, aste osoko gorabeherak bidaltzen dizkie eta arazorik egonez gero, astelehenetan arduraduna pasatzen da. Informatikako klaseari dagokionez, ikasgela bakoitzak, astean ordubeteko klasea izaten du, baina gaur egun informatikako klasea erabilgarri eta probetxugarri izateko erabiltzen omen da, informazioa ateratzeko… Web orriari dagokionez, irakasle bat arduratzen da honetaz, baina ez dago IKTko arduradunik, web orriko arduraduna baizik. Web orria, gehienbat, familiarentzat informazioa eskaintzeko erabiltzen da, baina eguneratua egotea komenigarria litzateke. Web orri honetan, gurasoei informazioa eskaintzeaz gain, multimedia atala ere badago. Bertan, festa guztietako argazkiak, ibilaldietako argazkiak… zintzilikatzen dira.

Hala ere; lehen, ikastetxe guztia ematen zuen IKT-a ba omen zegoen, baina orain bajan dagoela eta une hauetan ez daukate. Honez gain, beste teknologiei begira, bideo kamara bat, kamara digitala, bi proiektore, zazpi inprimagailu eta hiru eskaner dituzte. Esan beharra dago, hau guztia irakasleen eskuragarri dagoela. Noten kontu guztia, informatizatua dago. Iraurgiko egoitza nagusiko idazkaritzara bidaltzen dira, baina gurasoei eskura ematen zaie. Hala ere, esan beharra dago, gurasoek gero eta gehiago erabiltzen dutela emaila, hala nola, jangelako oharrak bidaltzeko, seme – alaba ez dela joango abisatzeko… Aipatu digunez, orain dela bi urte, informatikako formakuntza orokor bat egin omen zen. Hurrengo urterako berriz, intentzioa omen dago, hiru ikastetxeentzako formalkuntza bat ezartzea. Hurrengo urterako, ikastetxe hau, proiektu berri batean sartzera omen doa, “Centro Certificador de IKT” izenekoa. Proiektu hau, irakasleentzat izango da eta honekin, herriko jendeak, bertan informatikari buruzko ikastaroak egiteko aukera izango omen du. Hala ere, orokorrean, ikasleentzako ez dago inolako proiekturik.

Ikastetxeen arteko konparaketa eta ondorioak Ikastetxeak / Baliabide Teknologikoa

Zarauzko La Salle Ikastetxea

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea

Ordenagailuak Haur Hezkuntzako Geletan

Bai

Bai

Lehen Hezkuntzako Geletan Informatika gelak

Ez Bai

Bai Bai

Inprimagailuak

Bai

Bai

Proiektoreak

Bai

Bai

Eskanerrak

Bai

Bai

Dvd-ak

Bai

Bai

Argazki eta bideo kamarak

Bai

Bai

WIFI sarea

Bai

Bai

Eskolako web gunea

Bai

Bai

Telebistak

Bai

Bai

Informatika Proiekturik

Ez

Ez

IKAteroa

Bai

Ez (bajan dagoelako)

-

Bi ikastetxeetan baliabide teknologiez horniturik daude. Hau da, bi ikastetxeak teknologia berrietara egokituta daudela esan dezakegu.

-

Bi ikastetxeetan Haur Hezkuntzan, ordenagailuak jolastu eta ipuin eta abestiak entzuteko erabiltzen dira. LH eta DBHn gehiago lantze da informatika eta teknologien alorra.

-

Informatika proiektuetan sartzea oraindik ez dago oso zabaldua ingurua hauetan eta ikastetxe hauek ere ez dute egin. Nahiz eta, Iraurgi datorren urtean “Centro Certificador de IKT” proiektuan sartuko den.

-

Ordenagailuaren erabilerari dagokionez, metodologiaren aplikazioetara bakarrik egokitzen dira office edo explorer, besteak beste. Ez dute beste inolako programarik erabiltzen lan egiteko.

Bi ikastetxeetan ikusitakoaren arabera, gaur egun ia ikastetxe guztiak teknologiarekin harremanetan daudela esan dezakegu. Irakasleekin harremanetan jartzeko, irteera edo ekitaldiak jasotzeko teknologia berriak erabiltzen dituzte. Pixkanaka -pixkanaka ikastetxeak modernizatzen doaz teknologiaren arloan. Baliabide teknologiko berriak erosten doazen heinean, hauen erabilera nolakoa den ikasi eta eskolan duen erabilera nolako den ebaluatzen joaten dira. Beharrak sortzen diren heinean, ikastetxeak behar horiei erantzuten joango da. Gainera, ikastetxeetan dauden irakasleak jadanik urte batzuk badituzte eta askok, berain ikasle garaian ez zuten teknologia berrien inguruko ikaskuntzarik izan, eta azken urte hauetan ikasten hasi dira. Alde horretatik, guk arazorik ez dugula iruditzen zaigu; izan ere, gu txikitatik ordenagailuak erabiltzen jardun gara eta ez dugu inolako arazorik horiek maneiatu edo horren inguruko ikasketa berriren bat ikasteko. Gizartea nola dioan ikusirik, hemendik urte gutxira eskolak oso teknologizatuak egongo direla uste dugu. Gauza gehienak ordenagailuz egitera pasako direla, adibidez. Hor daukagu Ikasys proiektuaren adibidea esaterako, oraindik frogan dago baina hemendik urte batzuetara horrelako proiektuak ikastetxe guztietan erabiliko direla uste dugu.

Related Documents