Ikt Berrien Inguruko Txostena

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt Berrien Inguruko Txostena as PDF for free.

More details

  • Words: 929
  • Pages: 6
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA Ondorengo lana egiteko, teknologia berriari buruz eta berari ematen zaion erabilpenari buruz arituko naiz. Horretarako, bi ikastetxe hauek aukeratu ditut. Bata, Pasaia Lezo Lizeoa izango da, nik bertan egiten dudalako lan, eta bigarrena, Telleri ikastetxea izango da, bertan praktikak egin nituen eta. Gure ikastola nahiko handia da eta eraikin ezberdinetan aurkitzen gara. Haur Hezkuntzakoak alde batetik gaude eta Lehen Hezkuntzatik aurrera beste eraikin batean daude. Beraz, ondo ezagutzen dudana, eta bere Haur Hezkuntza ikasten ari garenez, Haur Hezkuntza aztertuko dut.

1.

DESKRIBAPEN ALDIA LIZEOA

Aldez aurretik esan bezala, nik Haur Hezkuntzan egiten dut lan, eta bertan dauden baliabideez hitz egin dezaket. Lizeoan Haur Hezkuntza 0 urtetik 6 urterakoa da. Haur Hezkuntzan bigarren zikloko gela bakoitzean, ordenagailu bat dago. Ez dauka inongo konexiorik. Ordenagailua, Urtxintxa proiektuko CDekin jolasteko erabiltzen dituzte, batez ere. Ikastolen elkarteak plazaratutako proiektua da. Proiektu horretan, ordenagailuan jarduerak egiteko CDak ekartzen dituzte CD hauetan, lanak egin, musika entzun eta ipuinak ikusteko aukera dute. Irakasle gelan, berriz, ordenagailua egoteaz gain, interneterako konexio badago (ADSL), eskanerra, inprimatzailea, argazki kamara digitala, bideoa eta fotokopiadora dago. Duela urte batzuk eta ez dira hainbeste, ez genituen horrelako aurrerapenik, eta idazteko makina elektriko bat, dagoeneko, kristona iruditzen zitzaigun. Gaur egun, berriz, internet zintzilikatzen edo arazoren bat suertatzen bada, inkomunikatuak egongo bagina bezala sentitzen gara. Gainera, gure ikastolaren ezaugarri fisikoak direla eta; Haur Hezkuntza Antxon, Haur Hezkuntza San Pedron, Haur Hezkuntza Donibanen eta Donibaneko eraikin zentrala, mendi tontorrean dago; edozein informazio bidaltzeko interneta erabiltzen dugu. Aurreko urtean gainera, web orri bat prestatu zuten. Bertan, gure udalerrian eta ikastolan gertatzen denari buruz berri ematen da. Festetan

ateratako argazkiak zintzilikatzen dira, jangelako menuak... Gurasoek bertara sartzeko aukera dute. Orri berean, irakasleentzako beste zatitxo bat ere badago, bertan hitz gakoa badugu eta bertan sartuz gero, gure email-a aurkitzen dugu. Eraikin guztiak elkarrekin mantentzeko modua da, fisikoki ezinezkoa da eta. Gainera, Haur Hezkuntzako gela guztietan CDak entzuteko aparatua ere badago. Bukatzeko, psikomotrizitate gelan, telebista eta DVDa dago.

Erabilpenari dagokionez: Geletan aurkitzen diren ordenagailuak egunero erabiltzen dira, haurrek txandaka erabiltzen dituzte, bere kabuz erabiltzen uzten zaie. Egia da Urtxintxa proiektuko CDak prestaturik daudela haurrek bakarrik erabiltzeko, oso sinpleak dira. Irakasle gelako ordenagailua ere egunero erabiltzen da, txanda eskatu behar da erabiltzeko. Gaur egun dena informatizaturik daukagu. Haurren informeak bertan daude, irakasle bakoitzak bere karpetatxoa dauka eta beharrezkoa duen informazioa bertan dauka. Internetez, mezuak bidaltzeaz aparte, gaiarekin lotura duen informazioa bilatzeko erabiltzen dugu. Kurtso bukaeran ere, kurtsoan zehar grabatutako bideoa eta argazkiak prestatzen dira. Prestatutako lan hauek ere, guraso bileretako erabiltzen da, gurasoek, beraien seme-alabak egiten duena ikus dezaten. Psikomotrizitateko telebista eta DVDa argazkiak ikusi eta noizean behin DVDre bat ikusteko erabiltzen da. Haur Hezkuntzako eraikin guztietan baliabide berdinak daude.

Irakasleen prestakuntza: Egia esan diferentzi handia dago batzuen eta besteen artean. Batzuk, izugarrizko lana egiten dituzte eta beste batzuk, berriz, argazkiak ordenagailuan deskargatzen dituzten bakoitzean arazoak dauzkate. Ikastolako informatikoak eskolak ematen ditu, baina zentro bakoitzeko bati bakarrik ematen dizkio eskolak. Aukeratutako horrek besteei azaldu behar diela suposatzen du, baina.

TELLERI Bertan praktikak egin nituen. Linea bakarreko eskola da, Haur Hezkuntzari dagokionez. Beraiek, geletan ez dute ordenagailurik, ez dute informatikako txokorik. Gainera esan behar dut, nire garaian, 4 urteko gelan egon nintzen, egun batean, informatikako gelara joan ginen, a ze txangoa. Ez zekiten ordenagailua pizten ere. Oso arraroa egin zitzaidan, beste eskoletan entzun dudanez, ordenagailu bat dute gehienek gelan. Bestelako teknologia, nire zentroan bezala, irakasle ordenagailua badago, argazki kamara daukate, telebista, DVDa...

gelan

Erabilpenari dagokionez: Haurrek ez dituzte ordenagailuak ia erabiltzen. Irakasleei dagokienez, beraien lanerako eta interneten bidez informazioa bilatzeko erabiltzen dute.

Irakasleen prestakuntza: IKT berrien inguruan, irakasleen prestakuntza nahiko normala da, irakasleek ikastaroak jasotzen dituzte.

2.

DIAGNOSTIKO ALDIA

Txosten honen bitartez, bi eskoletan IKT berrien inguruan duten egoerari buruzko hausnarketa bat egin nahiko nuke. Teknologiei buruzko jarrera bi ikastetxeetan desberdina da, batean bestean baino garrantzi handiagoa ematen zaio. Ikastetxeen jarrera alde batera utzita ere, eta batez ere nire ikastetxeari buruz ari naiz. Irakasleen jarrera oso desberdina da. Batzuk, ordenagailua pizten dutenean biraoka hasten dira, ordenagailua beraien aurka zerbait edukiko balu bezala. Besteak, berriz, oso gustura egoten dira beraien lanak ordenagailuaren laguntzarekin prestatzen. Egia da, batzuentzat informatika oso berria dela, eta jubilatzeko denbora gutxi geratzen zaiela iritsi zaiela. Horregatik, batzuen jarrera ulergarria iruditzen zait. Bestalde, niri konkretuki, informatika, grabaketak egitea... gustatzen zait, baina horretarako orduz kanpo orduak sartu behar dituzu, niri gustatzen zait, eta egia da behin ordenagailuari beldurra galduta, oso interesgarria dela eta gauza asko egin daitezke. Baina horretarako, orduz kanpo egin behar duzu, eta gustukoa ez baduzu, ez duzu egite.

3.

PROGRAMAZIO ALDIA

Hobekuntzak proposatzeko orduan, ideia asko etortzen zaizkit burura. •

Niretzako garrantzitsuena, irakasleei formakuntza ematea, eta horretarako ordu batzuez liberatu behar bada, beste gauza batzuentzat egiten da.



IKT berriak haur eta gazteen eskura egotea.



Gela guztietan, Lehen Hezkuntza, DBH.. ordenagailu bat gutxienez egotea informazioa bilatzeko.



Haur edo gazte bakoitzak, karpeta bat eduki eta bertan bere lan guztiak edukiko lituzke, beti eskura. Irakasleak nahi duenean begiratzeko aukerarekin, ebaluazio jarraia egiteko.



Munduko beste eskolekin harremanak bilatzeko.



Haur txikiek, gelan argazki albuma eduki beharren, ordenagailuan eduki zitzaketen.



Ikastetxeen artean, liburutegi edo bestelakoak online edukitzeko aukara legoke, gauzek trukatzeko aukera.

4.

EBALUAZIO ALDIA

Beraz, txosten honetan ikusten den bezala, iKTei ematen zaien garrantzia oraindik ere ez da oso handia, eta garrantzia ematen dionak, oso gustukoa duelako da. Batzuei erabiltzea behartu zaie, erabiltzen jakin gabe, eta mania hartu diote. Niri berdina gertatu zitzaidan, duela bost urterarte, ez nuen ezta ordenagailua pizten, gar egun, berriz, maiz erabiltzen dudan baliabidea. Ze esanik ez kamara digitala.

Beraz, ondorio bezala esango nuke, irakasleei prestakuntza gehiago eman beharko zitzaiela, eta prestakuntza hori lan ordutan egon beharko lukeela.

Related Documents