IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA
EGILEA: AINARA OTXOTORENA IRIARTE
AURKIBIDEA: 1. DESKRIBAPENA 2. DIAGNOSTIKOA 3. PROGRAMAZIOA 4. EBALUAZIOA
3
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA 1. Deskribapena: Ainara Otxotorena naiz. 2002tik 2004ra bitartean Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloa egin nuen. Bertan praktikak egin behar ziren; beraz, 2003ko irailean praktikak egiten hasi nintzen Usurbilgo Haur Eskolan (0-3 urte), eta 2004ko ekainean bukatu nituen. Praktika hauek 1-2 txikien gelan egin nituen. Praktikak bukatu ondoren, lanerako hartu ninduten, eta 2004ko ekainetik uztailaren bukaera arte laguntzaile gisa aritu nintzen 1-2 txikien gelan. 2004-2005 ikasturtean, 0-1 handien gelan aritu nintzen, laguntzaile gisa, eta 2005-2006 ikasturtean, berriz, 0-1 handien gelan, tutore gisa (talde bat egokitu zitzaidan). 2006-2007 ikasturtean (aurten) tutore gisa jarraitzen dut talde berarekin (1-2 handiak). Haur Eskolan 86 haur daude, guztira. Ia denak usurbildarrak dira, Lasarteko gutxi batzuk izan ezik. Usurbildarren artean, guraso kanpotarrak dituzten haurrak daude: nigeriarrak, ekuadortarrak, kolonbiarrak, ... Nik gelan 14 haur ditut, zazpi neska eta zazpi mutil. Haur Eskolan 15 hezitzaile eta 4 langile gaude: idazkaria, zuzendaria, sukaldaria eta garbitzailea.
Ainara Otxotorena Iriarte
Teknologia Berriak:IKT Berrien inguruko txostena
4
2. Diagnostikoa: Haur Eskolan bi ordenagailu daude, sarean konektatuta, eta bideo kamera bat (analogikoa, ez digitala). Ordenagailuak eta bideo kamera bulegoan daude. Ordenagailuek ohiko programak dituzte, eta Interneterako konexioa dute.
Esan bezala, Haur Eskolan 15 hezitzailek, idazkariak, zuzendariak, garbitzaileak eta sukaldariak egiten dugu lan, eta denok erabil ditzakegu ordenagailuak. Nolanahi ere, idazkariak eta zuzendariak erabiltzen dituzte gehienbat. Bideo kamera hezitzaileok soilik erabiltzen dugu. Hezitzaileok gela bilerak egiteko, gurasoentzako oharrak idazteko, ebaluaketak egiteko eta abarrerako erabiltzen ditugu ordenagailuak. Halaber, Interneten haurrei, elikadurari eta abarri buruzko informazioa bilatzeko ere erabiltzen ditugu. Garbitzaileak eta sukaldariak ez dituzte ordenagailuak eta bideo kamera ezertarako erabiltzen. Hezitzaileok eta zuzendariak informatika alorreko prestakuntza dugu, baina oso oinarrizkoa. Word eta Internet erabiltzen dakigu. Idazkariak berriz, zenbait informatika ikastaro egin ditu eta oso ongi menderatzen ditu Office paketeko (Word, Access, Excel) programak, bai eta kontabilitatea eta nominak lantzekoak ere.
Ainara Otxotorena Iriarte
Teknologia Berriak:IKT Berrien inguruko txostena
5
3. Programazio aldia: Esan bezala, Usurbilgo Haur Eskolan ez dugu material askorik, ez guretzat ezta haurrentzat ere. Haurrek ez dituzte ordenagailuak erabiltzen, oso txikiak baitira. Hala ere, hobekuntza batzuk egitea oso ongi letorkiguke. Adibidez, haurrak bideo kameran grabatu eta pantaila handi batean beraiek beraien burua ikustea. Guretzat aproposa izango litzateke ordenagailu gehiago eskura izatea eta tarteka informatika ikastaroren bat egitea, gure oinarrizko ezagutzan sakontzeko.
4. Ebaluazioa: Txosten hau egiteak ez dit inongo zailtasunik eman. Urte batzuk daramazkit lanean Usurbilgo Haur Eskolan eta, datuak biltzean, ez dut inongo arazorik izan lankideekin, oso harreman ona baitut. Zaila iruditu zaidan gauza bakarra teknologia berriak Haur Hezkuntzan (0-3 zikloan) nola landuko nituzkeen pentsatzea izan da. Ikasleek badute nahikoa lan oinarrizko trebetasun fisikoak (hizkuntza, esaterako) garatzearekin; hala ere, azter daiteke ea adin horretarako baliabiderik dagoen (jokoak, adibidez), ordenagailuen berri izan dezaten. Irakasleok, berriz, etekin handia atera diezaiekegu teknologia berriei. Esate baterako, Internet informazio iturri izugarria da (hala ere, tentuz ibili behar da zer iturri erabiltzen diren, dendenak ez baitira fidagarriak). Halaber, posta elektronikoaren bidez, gurasoekin eta beste zentro batzuekin harreman estuak izateko aukera dago, sor daitezkeen arazoak ahalik azkarren konpontzeko.
Ainara Otxotorena Iriarte
Teknologia Berriak:IKT Berrien inguruko txostena