Ikt Berrien Inguruko Txostena

  • July 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt Berrien Inguruko Txostena as PDF for free.

More details

  • Words: 1,155
  • Pages: 6
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA Txosten honekin hasteko ikastetxe hauek zergatik aukeratu ditudan azalduko dut. Lehenengo ikastetxea, San Jose (Hondarribia), bertan egin baititut bigarren praktikak. Bigarren estola, Eskibel (Donostia), bertan egon bainintzen lanean hiru hilabetez. Behin eskola hauek zergatik aukeratu ditudan azalduta, IKT berrien inguruan hauen deskribapena egingo dut. 1-. DESKRBAPEN ALDIA SAN JOSE  Ikastetxe hau haur-hezkuntzatik DBHra bitarteko hezkuntza eskaintzen du.

Etapa guztiak eraikuntza berdinean daude. Lerro bakarrekoa.  Teknologia berrien erabilera ikasgeletan: Haur Hezkuntzan: Ordenagailua: 3, 4 eta 5 urteko gelak txokoetan banatuak daude. Hauetako txoko bat inprimategia izena du eta bertan ordenagailua dute, beraz, ordenagailu bat gela bakoitzean. Bertan Urtxintxako metodologia, izaera ludikoa duena, jarraitzen dute CD bitartez. Urtxintxako CD hauek ezagunak ditugunez, ez naiz azalpenetan luzatuko. Irakasleek, noizean behin, ordenagailuak erabiltzen dituzte jaialdietako edo irteeretako argazkiak haurrei erakusteko. Ez diote bestelako erabilerarik ematen. Ez dute interneterako konexiorik. Bestelako teknologiak: Bideoa eta DVDa askotan erabiltzen dute. Gela bakoitzean bat dute, telebistarekin batera. Musika aparatua ere bana dute. Lehen Hezkuntzan:

Gela bakoitzean ordenagailu bat dute, baina oso

gutxitan erabiltzen dute. Noizean behin argazkiak ikusteko. Informatikako gela LH eta DBHrako bat dago, baina gehien bat DBHkoek erabiltzen dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Geletan ez daude ordenagailuak. Informatikako gela dago (18 ordenagailu, inpresora eta eskanerra). Informatika ikasgaia dute eta beste zenbait ikasgaietan ere ordenagailu gelara

joaten dira, gehienbat informazioa biltzera. Ingelesean Intereneteko helbide batera sartzen dira bertan gramatika eta hiztegia, gehienbat, jokoen bitarez praktikatzeko. Klik eta Klik programan parte hartzen dute: eskolen arteko lehiaketa interneten bidez.  Teknologia berrien erabilera ikasgeletatik kanpo:

Haur Hezkuntzan: irakasle gela berria dute. Orain arte Lehen Hezkuntzakoekin konpartitu dute. Orain ez dute ordenagailurik. Hurrengo ikasturterako izango dute. Lehen Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu, inpresora bat eta eskanerra dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu, eskaner bat eta inpresora bat dute. …………………………………… Bestetik, etapa guztietarako kamara digitala eta bideoa dago. Ez dago IKT koordinatzailerik. IKT berrien inguruan irakasleen prestakuntzari dagokionez, irakasleek ikastaroak jasotzen dituzte. Aurten bi ikastaro egon dira: oinarrizko informatika eta bigarren maila deitu diotena. Irakasleek badakite ezinbestekoa dela IKT berrietan formakuntza jasotzea eta horretarako prest daude. Irakasle gehienek ordenagailua eguneroko lanetarako erabiltzen dituzte, txostenak edo informeak idazteko gehienbat. Eskolako jaialdi edo egun berezietan bideoa, power pointen muntaiak, kamara eta kanoia erabiltzen dira. Hauetaz arduratzen direnak irakasle berdinak izan ohi dira. Dena den, beste irakasleak hasi dira hauen erabileran parte hartzen, pertsona batzuen beharrik izan behar ez izateko.

ESKIBEL  Ikastetxe hau haur-hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza eskaintzen du. Etapa guztiak eraikuntza berdinean daude.  Teknologia berrien erabilera ikasgeletan: Haur Hezkuntzan: Ordenagailua: 3, 4 eta 5 urteko gelak txokoetan banatuak daude. Haurrak ordenagailuarekin aritzen dira noizean behin Pipi CDekin, izaera ludikoa duen metodologia. CD hauek Urtxintaren antzekoak dira eta bertan eduki desberdinak lantzen dituzte haurrek: ingelesa, matematika…. Irakasleek ipuinak DVDaren bitartez aurkezten dizkiete haurrei eta oso gustura egoten dira, irakaslearen ahotsa diferentea entzuteko aukera ematen baitie. Ez dute interneterako konexiorik. Bestelako teknologiak: Bideoa eta DVDa askotan erabiltzen dute. Gela bakoitzean bat dute, telebistarekin batera. Musika aparatua ere bana dute. Lehen Hezkuntzan: Gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Bertan zenbait irakasleek gaiaren inguruko aurkezpenak power pointaren bidez egiten dituzte, nolabait laburpenak. Informatika gela LH eta DBHrako. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Geletan ez daude ordenagailuak. Informatikako gela dago (15 ordenagailu, inpresora eta eskanerra). Informatika ikasgaia dute eta beste zenbait ikasgaietan ere ordenagailu gelara joaten dira, gehienbat informazioa biltzera. Teknologia berrien erabilera ikasgeletatik kanpo: Irakasle gela orokorra dute. Bertan etapa guztietakoak elkartzen dira, baina bertan ez dute ordenagailurik edo. Mahai handi bat eta aulkiak. Bada beste gela bat 3 ordenagailu eta bi inpresorekin. Bertara etapa guztietakoak joaten dira. Lekurik ez badago, ikasleen ordenagailu gelara

Haur Hezkuntzan: koordinatzaileak bulegoa du eta bertan ordenagailua eta inpresora. Nahi izanez gero HHko beste irakasleek erabili ditzakete. Lehen Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu eta inpresora bat dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu eta inpresora bat dute. Bestetik, etapa guztietarako kamara digitala eta bideoa dago Bada IKT koordinatzailea. IKT berrien inguruan irakasleen prestakuntzari dagokionez, irakasleek ikastaroak jasotzen dituzte.

2-. DIAGNOSTIKO ALDIA Txosten honen bitartez zenbait eskoletan, kasu honetan San Jose eta Eskibel ikastetxeak, IKT berrien egoerari buruzko hausnarketa egin nahi da. Txostenaren bitartez oraingo egoera nolako den ikusi nahi da eta eskolek dituzten beharrak eta helburuak IKT berrien inguruan azaldu nahi dut. Bi eskola hauek IKT berrien inguruan duten egoera aztertzeko bi bide erabili ditut. Eskibel ikastetxean lanean egon nintzen garaian ikusitakoa (orain dela pare bat urte), ez baitut aukerarik izan bertara joateko eta egora aztertzeko. San Jose eskolen berriz egungo egora aztertu dut, bertan bainago lanean aurten. Etapa desberdinetako koordinatzaile eta irakasleekin aritu naiz hizketan IKT berriei buruz. Guztiek gogo handiz erantzun didate egin dizkiedan galderei eta eskertzekoa da. Beraz, irakasleekin eta nik gelaz gela egin dudan behaketa zuzenaren bidez baliatu naiz eskola honen egora aztertzeko. Bigarren eskola honetan egin dudan behaketa zuzenagoa eta eguneratuagoa dagoenez eta bertako egoera zein den azaldu ondoren, IKT berrien inguruan ikusi ditudan beharrak azalduko ditut. Lehenik eta behin irakasleen artean IKT berriek eskaintzen dituzten abantailak ondo ezagutzea komeni da. Horretarako beste eskoletan

egiten dituzten proiektuak ezagutzea, IKT berriak nola erailtzen dituzten eta hauek irakaskuntzan dituzten onurak ezagutzea ezinbestekoa da, baina ez teoriko, praktikoki baizik. Onura hauek ezagutzearekin batera helburu horiek lortzeko gai direla jakin behar dute. Irakasleak animatu beharra dago. Askotan orduz kanpo jasotzen baitituzte formakuntza ikastaroak, eskola pribatukoek, eta IKT berriekin batera beste ikastaro mordo bat eskaintzen baitzaie. Gauzak pixkanaka egitea komeni da. Lehenik eta behin egungo irakaskuntzak IKT berrien inguruan dauden beharrak ezagutu eta onartu, eta ondoren hauei irtenbidea emateko prestatu.

3-. PROGRAMAZIO ALDIA Hobekuntzarako proposamenen artean, hiru hauek aukeratu ditut:  Irakasleek IKT berrien inguruan dauden proposamenak eta ekintzak

ezagutzea: Beste eskoletara joanda eta bertako egora ikusita. IKT berriak ikaskuntzan aplikatzen dituzten ikastetxeak gertutik ikusi eta IKT berri hauen onurak zuzenki frogatzea. Honela bertako ikasle eta irakasleekin hitz egin eta esperientzi edo iritziak trukatzeko aukera izango lukete. Behin IKT berriek ikaskuntzan dituzten onurak konbentzituta, prest egongo lirateke formakuntza jasotzeko.  Irakasleek formakuntza: benetako formakuntza. Praktikoa eta beraiek

erabiliko dituzten ekintzetara bideratua. Eskolako ordutegi barruan, irakasleek gogoz har dezaten.  Praktikara eramateko garaia: behin formakuntza jasota, beren ikasleekin

praktikan jartzeko garaia.

IKT berriak aurrera eramateko zenbait jarduera proposatuko ditut.  Eskolako ekintzen (jaialdiak, irteerak, egun bereziak…) grabazioak eta argazkiak geletan ikustea.  Haur Hezkuntzan ahozko ipuin kontaketak narrazio digitalekin tartekatzea.

 Haurren lanak liburuxka moduan antolatzea ordenagailuaren bidez eta

ondoren hauek denon artean gelan ikusi ahal izatea.  E-maila erabiltzea: beste eskolekin argazkiak eta oharrak trukatzeko.  IKT berriak ezagutzen eta erabiltzen hasteko, hauen inguruko proiektuetan

parte hartzen hastea. Adibidez, Pelutxeen Proiektua (Haur Hezkuntzarako), Kutxa Ibiltaria (Lehen Hezkuntzarako) eta abar.

4-. EBALUAZIO ALDIA Behi eskola hauen egoera IKT berrien inguruan aztertua, balorazioa eginda eta proposamenak luzatuta, proposamen hauek aurrera eramatea besterik ez da gelditzen. Horretarako beharrezkoa da guztien parte hartzea eta borondatea; irakasleen aldetik IKT berri hauen beharra ikustea eta formakuntzarako prest egotea; eskolaren aldetik baliabide materialak eta denborazkoak eskaintzeko jarrera; eta administrazio aldetik honelako berrikuntzetarako beharrezko baliabideak (bai materialak eta baita pertsonalak ere) eskaintzea. Azkenik, eskolarako IKT Koordinatzaile baten beharra.

Related Documents