Ferrer, Oihana Nuño, Amaia Pousada, Ruth Zabala, Nerea ATZERRIKO HIZKUNTZA 2006-2007
IKT berrien inguruko txostena
AURK IB IDE A 1. DESKRIBATZE ALDIA............................................................2 2. DIAGNOSTIKO ALDIA........................................................... .3
IKASTETXE BAKOITZA AZTERTZEN........................................4 A. LANGAITZ IKASTOLA..................................................4 B. ORIXE IKASTETXE PUBLIKOA......................................7 C. INTXAURRONDO IKASTOLA PUBLIKOA..........................9 D. MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA..................................11 IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA.................................13 3. PROGRAMAZIO ALDIA.................................................. .......17 4. EBALUAZIO ALDIA..............................................................19
2
IKT berrien inguruko txostena
1. DESK RI BATZE A LD IA IKT berrien inguruko txosten hau burutzeko, lau gelakide elkartu gara. Gu Amaia, Oihana, Ruth eta Nerea gara eta magisteritza atzerriko hizkuntza espezialitateko 3. mailan ari gara ikasten. Aipatu beharra dago, teknologia berrien inguruan ez garela oso adituak. Hala ere, batzuk erabiltzen ditugu: telefono mugikorra, argazki kamara, ordenagailuak gure lanak burutzeko, internet-a… Lan honen bitartez, teknologia berrietara gehiago hurbiltzea espero dugu eta ikastetxeetako errealitateaz pixka bat gehiago ohartzea. Hurrengo ikasturtean lanean hasteko moduan egongo garenez, komenigarria iruditzen zaigu ikastetxe bateko arlo ezberdinak nola funtzionatzen duten ahalik eta gehien jakitea. Besterik gabe beraz, ikastetxe ezberdinak aztertzeari eta beraien arteko konparaketari ekingo diogu. Lana amaitzeko, zer aldatuko genukeen eta lana burutzeko zein zailtasun izan ditugun aipatuko dugu.
3
IKT berrien inguruko txostena
2. DIA GN OST IK O AL DI A Atal hau burutu ahal izateko, lehenik, taldeka galdetegi bat prestatu genuen eta ondoren berauek ikastetxe ezberdinetako arduradunei galdetu genizkien, teknologia berrien inguruko informazioa lortu asmoz. Hona hemen prestaturiko galdeketa: Ba al dago ordenagailu gelarik ikastetxean? Zenbat ordenagailu daude? Ordenagailu portatilik ba al dago? Web orririk ba al du ikastetxeak? Zer hardware eta software (klik programa, interneten erabilera, bideoak, DVD-ak...) daude ikastetxean? (Ze programa daude, arloka banatuta al dauden...) Irakasleek nolako prestakuntza dute? Zein dira IKT arduradunaren eginbeharrak? Ordenagailuez aparte zein teknologia berri daude? Teknologia
berrien
inguruko
tailerrik
eskaintzen
al
da?
(Argazkigintza...) Astean zenbat ordu sartzen dituzte ikasleek ordenagailuetan? Ze programa erabiltzen dituzte? Ingeleserako erabiltzen al dituzte teknologia berriak? Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak? Hezkuntza proiekturik ba al da I.K.T-rekin lotuta? Berritzegunekoekin duzuen harremana zer moduzkoa da? Proiektu tematukorik ba al dago? ( panpinena...) Zeintzuk
dira
landu
behar
diren
gaitasun
teknologikoak?
Zer
baloratuko zaie ikasleei? Aztertu ditugun ikastetxeak honako hauek dira: Orixe Ikastetxea (Donostia), Langaitz Ikastola (Orereta), Intxaurrondo ikastola publikoa (Donostia) eta Mariaren Bihotza ikastola (Donostia). Aipatu, Orixe eta Intxaurrondo ikastola publikoaren kasuan Lehen Hezkuntzako egoera
4
IKT berrien inguruko txostena aztertu dugula eta Langaitzen aldiz DBH-koa. Mariaren Bihotzan aldiz bi etapak aztertu dira. Honen arrazoi nagusia DBH-ko arduradun batekin kontaktatzeko aukera izan genuela da. Gainera, era honetan, DBH eta Lehen Hezkuntzako etapen arteko konparaketa bat egiteko aukera ere izango dugu. Atal honetan, behin ikastetxe bakoitzean lorturiko informazioaren berri eman ondoren, guztien arteko konparaketa bat egiten saiatu gara, teknologia berrien erabileran hainbat berdintasun zein ezberdintasun azaldu asmoz. Besterik
gabe,
ikastetxe
bakoitzean
lorturiko
informazioarekin
jarraituko dugu:
IKASTETXE BAKOITZA AZTERTZEN A. LANGAITZ IKASTOLA Langaitz Ikastola Gipuzkoako Orereta
herrian
aurkitzen
den
ikastetxe publikoa dugu. Berau hiru eraikinetan dago banatua eta eraikin bakoitzean
hezkuntza
eskaintzako
hiru etapa ezberdinek hartzen dute lekua,
hain
Hezkuntza,
zuzen
Lehen
ere,
Hezkuntza
Haur eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Aipatu,
hezkuntza
eskaintza
hau
guztia D ereduan eskaintzen dela, hau da, guztia euskaraz. Lehen aipatu bezala, ikastetxe honetako DBH-ko teknologia berrien inguruko informazioa bildu dugu. Langaitz Ikastolako arduradunak adierazi digunez, hainbat teknologia berri aurki ditzakegu ikastetxean.
5
IKT berrien inguruko txostena
Ordenagailuei
dagokienez
esan, ordenagailu gela bat baino gehiago daudela ikastetxean. Bata ordenagailu gela orokorra da eta bestea berriz liburutegian aurkitzen dena. Guztira 30 ordenagailu daude, ikastetxeko
leku
ezberdinetan
banatuta. Ondoko taula honetan aurki daiteke beraien kokalekua eta zein sistema eragileren baitan dauden:
ORDENAGAILU KOPURUA LANGAITZ IKASTOLAN Gela Kopurua eta sistema eragilea Informatika gela 11 ordenagailu, denak Windows 98 Liburutegia Guztira 8 ordenagailu. Horietatik hiru Irakasle gela 1
Windows 98 eta beste bostak XP Guztira 3 ordenagailu. Horietatik bi
Irakasle gela 2 Irakasle gela Zuzendaritza Zuzendariordea Idazkaritza Teknologia
XP eta bat Windows 98 Bi ordenagailu eta biak XP Ordenagailu bat XP-an Ordenagailu bat XP-an Bi ordenagailu XP-an Ordenagailu bat XP-an Ordenagailu bat Windows 98-an
Ikastetxean dauden ordenagailu ez eramangarriez gain, badira eramangarriak direnak ere. Hain zuzen ere, bi ordenagailu eramangarri daude guztira, bata Windows 98-an eta bestean XP-rekin. Ordenagailuetan programa erabilienak Word, Excel, Access, Mozilla firefox, Internet Explorer eta Power Point direla ere adierazi digu. Ikasleek informatikako klaseetan bi ordu pasatzen dituzte astean zehar eta beste ikasgairen batean ordenagailua erabiltzen badute beste 1 edo 2 ordu gehiago. Ingelesean esaterako ez dute ordenagailurik erabiltzen eta beste zenbait arlotan noizbehinka.
6
IKT berrien inguruko txostena
Ikasleei orokorrean, ordenagailua kontrolatzea, edozein arazoren aurrean zer egin jakitea eta ordenagailuko programa ohikoenak ongi erabiltzen jakitea eskatzen zaie. Irakasleei dagokienez esan, ordenagailuak gehienbat azterketak eta gelako materiala prestatzeko erabiltzen dituztela. Horrez gain, internet-en beharrezkoa duten informazioaren bat bilatzeko ere baliagarriak suertatzen zaizkie. Ordenagailuei dagokienez azkenik aipatu, ahal den neurrian euskara erabiltzen
saiatzen
direla
bai
sistema
eragileetan,
baita
programa
ezberdinetan ere. Ikastetxe hau D eredukoa denez, ordenagailuetan ere euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatzen dira. Ordenagailuez gain aipatu badirela beste teknologia berri batzuk ere, besteak beste, argazki kamera digital 1, 3 kanoi, 2 bideo, 2 DVD eta inprimagailuak. Azken hauek, ordenagailu guztietara konektatuak daude eta ondorioz, ordenagailu guztietatik bidal daiteke bertara zerbait inprimatzera. Bestalde esan, ikastetxeak web orria baduela, hain zuzen ere, www.langaitz.com. Bertan informazio asko ageri da eta hainbat eremu aurki daitezke irakasleak, ikasleak zein gurasoak erabil ditzakeenak. Aipagarria da, irakasleek ez dutela teknologia berrien inguruko formakuntzarik jasotzen. Irakasle bakoitzaren jakituria bere esperientziaren baitan
dago
eta
bakoitzari
teknologia
berriak
zenbateraino
atsegin
zaizkionaren arabera. Hala ere, irakasle asko daude teknologia berrien inguruko jakituriarik ez dutenak. Formakuntza IKT-ko arduradunak jasotzen du. Berau hamabost egunetik behin berritzegunera joaten da eta beste ikastetxeetako IKT-ko arduradunetik elkartzen da. Orokorrean guztiekin oso harreman ona duela adierazi du arduradunak.
7
IKT berrien inguruko txostena IKT-ko
arduradunaren
ordenagailuen
egoera
zeta
eginbeharrak mantenamenduaz
honako
hauek
arduratzea,
dira:
zerbitzariak
kontrolatzea eta astean bi aldiz zerbitzarien kopia egitea. Hau guztiaz gain, teknologia berriei loturiko tailerren bat eskaintzen zaiela adierazi digu arduradunak, hain zuzen ere prentsa. Berau eskola orduetatik kanpo ematen den tailer bat da eta bertan DBH-ko nahi duen ikasle orok har dezake parte. Azkenik aipatu, ikastetxe honetan nahiz eta Haur zein Lehen Hezkuntza I.K.T-rekin loturiko hezkuntza proiektua eduki, DBH mailan ez dagoela ez eta teknologia berriekin loturiko proiektu tematikorik ere.
B. ORIXE IKASTETXE PUBLIKOA Orixe
ikastetxea
Donostiako
Alde
Zaharrean
kokatzen
da.
Bi
eraikuntzek osatzen dute: Kaialde, haur Hezkuntzako umeentzako, eta Urgull, Lehen Hezkuntzarako. Osotara, 300 ikasle inguru biltzen ditu eta 30 bat irakaslek egiten dute lan bertan. Orixe ikastetxe publikoa da, D eredukoa. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren programazioa jarraitzen du, eta haren dirulaguntzak ere jasotzen ditu. Orixe-ko informatikako arduradunarekin hitz egin ondoren, eskolako hainbat datu jaso ahal izan ditugu, teknologia berriei dagokionez. Eskolak bi eraikuntza dituen arren, informatika gela bakarra dago, Urgull eraikinean. Horrela izateko arrazoi nagusia, beste etxean leku nahikorik ez dagoela omen da. Lehen Hezkuntzarako, beraz, ordenagailu gela bat dago, 18 ordenadore eta bi inpresorekin. Ordenagailuek Windows XP aplikazioa dute denek, baita Interneten sartzeko aukera ere. Honetaz gain, LHko ikasgela bakoitzean (10 osotara) ordenagailu eta inpresora bana dute, ikastalde bakoitzak erabiltzeko.
8
IKT berrien inguruko txostena Ordenagailu guztietan instalaturik dago KLIK aplikazioa eta hauxe da umeek erabiltzen dutena. Astean behin ordu bete igarotzen dute beren tutorearekin ordenagailu gelan, eta bertan KLIK ariketekin aritzen dira. Ikasgaia dena delakoa, aplikazio hau erabiltzen dute, izan ere, hainbat aukera
eskaintzen
ditu
Lehen
Hezkuntzako
haurrentzat.
Ikasgelan
ordenagailu bat dutela aprobetxatzen dute noizean behin zalantza edo kontsultaren bat badute interneten edo entziklopedia digitalean begiratzeko. Hala ere, azken erabilera hau tutoreen esku geratzen da. Izan ere, irakasle asko ez dira ongi moldatzen teknologia berriekin, eta gelan erabiltzea ez dute oso gustuko. Ingelesari
dagokionez,
aldiz,
informatika
asko
erabiltzen
dute
haurrek. Bi astetan behin bakarrik dute ordenagailu gelara igotzea ingeles orduetan, baina ongi aprobetxatzen dute. KLIK aplikazioan ibiltzen dira, beste irakasgaietan bezala, baina gehien erabiltzen duten errekurtsoa internet da. Bertan, www.britishcouncil.com eta www.englishmedialab.com web guneetan aritzen dira, zeinetan ikasleentzako hainbat material aurki dezaketen. Hainbat joko, asmakizun eta ariketa aurkezten dira bertan atzerriko hizkuntza lantzeko. Irakasleei dagokienez, beharrezkoa da aipatzea ez dutela inolako formaziorik jaso teknologia berrien inguruan. Horrexegatik, badira asko dakitenak, eta badira ere inoiz haiekin aritu ez direnak. Gehienek WORD aplikazioa baino ez dute erabiltzen, agiriak idatzi, balorazioak bete edo klaserako testuren bat sortzeko. Aipagarria da ere ingeleseko irakasleek ordenagailuekin egiten duten lana. Material gehiena haiek beraiek sortzen dute, eta horretarako batez ere Internet, baina baita PHOTOSHOP, PAINT edo bestelako aplikazioak ere erabiltzen dituzte. Haiek diotenez, ez dute inoiz formazio berezirik jaso, baina denbora eta praktikarekin primeran ikasi dutela aitortzen dute. Eskolako ordenagailu guztien mantentzeaz informatikako arduraduna okupatzen da. Bere lana, noizean behin ekipoak errebisatzea, arazo teknikoak konpontzea eta kezka edo zalantzekin laguntzea da.
9
IKT berrien inguruko txostena Ordenagailuak ez diren beste teknologia berriei dagokionez, Orixe ez dago oso hornitua, egia esateko. Bada telebista bat daraman gurpildun karro bat. Bertan VHS eta DVD formatuetako filmak ikusteko beharreko aparailuak daude, eta beharrezkoa denean gela batetik bestera mugitzen da. Hau erabili ahal izateko, irakasleak aurretik erreserba egin beharra dauka, istilurik ez sortzeko. Orixe
ikastetxeko
5
urteko
haurrak
Berritzeguneko
Hezkuntza
Proiektuak proposatzen duen pelutxeen proiektuan murgilduta daude. Honen bidez, Intxaurrondoko ikastetxearekin harremanetan daude eta, horretarako, posta elektronikoa erabiltzen dute. Ikasgela bakoitzak pelutxe bat dauka, eta egunero honekin egiten dituzten ekintzak beste eskolako taldeari komunikatzen dizkiete, e-mail bidez. Honek umeak txikitatik teknologia berriekin ohitzea ahalbidetzen du, izan ere, haiek egiten dute lan guztia, nahiz eta irakaslearen laguntzaz.
C. INTXAURRONDOKO IKASTOLA PUBLIKOA Ikastola hau Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatzen da. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako etapa guztiak aurkitzen dira bertan. Ikastetxe hau, besteak bezala, D eredukoa dela aipatu behar dugu. Intxaurrondo ikastola publikoan informatika gela bat dago, nahiz eta klase bakoitzean ordenagailu propioa eduki. Ingelesaren irakasgaian ez dute ordenagailuko programa zehatzik erabiltzen, erabiltzekotan internet da erabiltzen dutena informazioa edo irudiak lortzeko. Ordenagailu guztiak finkoak dira. Ingeleseko irakasleen bulegoan ordenagailu finko bat dago. Serbidoreei dagokienez esan Interneta badutela. Bestalde aipatu, Intxaurrondo ikastolak ez duela web orririk.
10
IKT berrien inguruko txostena Hardware-ari dagokionez berriz, ordenagailu bakoitzak pantaila, teklatua, arratoia, bafleak, eta CPUa dauka. Scanerra
eta
inprimagailuei
dagokienez
esan,
material
gelan
aurkitzen direla. Ondorioz, irakaslearen baimenik gabe ezin dituzte ikasleak berauek erabili. Software-era
mugatzen
bagara
berriz,
aipatzekoa
da
eusko
jaurlaritzako proiektuak (Haur Hezkuntzari bideratuak, Ttantto eta Txirritx esate baterako) erabiltzen dituztela. Horrez gain, photo story ere erabiltzen dute irteeretan ateratako argazkiekin muntaiak egiteko. Bestalde aipatu, ordenagailuetan dagoen sistema eragilea Windows XP dela. Hauez gain, Ingelesaren irakaskuntzako irakasleek zenbait proiektu dauzkate instalatuak (INHEBI eta BINHEBI-ren proiektuak esate baterako). Azkenik Google bilatzailea ere erabiltzen dute. Irakasleen formakuntzari dagokionez informatikako kurtsiloak maiz dauzkatela esan beharra dago. Ikasleak astean bitan joaten dira ordenagailu gelara, guztira bi ordu. Haur hezkuntzan informatika gelara ez dira askotan joaten, baina gelan duten ordenagailua erabiltzen dute. Ordenagailuez aparte, teknologien inguruan bideoak, DVD-ak, argazki kamerak eta bideo kamerak erabiltzen dituzte. Ikastola honek berritzeguneekin harremana du, adibidez proiektu tematikoa dute: pelutxeen proiektuan parte hartu zuten 5 urteko gelakoek. Orixe ikastolarekin hartu zuten parte proiektuan, Orixe-ren atalean aipatu dugun bezala.
D. MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA
11
IKT berrien inguruko txostena Azken
ikerketa,
Donostiako
Gros auzoan dagoen Mariaren Bihotza ikastolan egina da. Ikastola honetan D ereduko hiru etapatako ikasleak daude:
Haur
Hezkuntza,
Lehen
Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Ikerketa honek ala ere, LH eta DBH-ko egoera azaltzen du, bi etapak alderatzea aproposa iruditu baitzitzaigun eta gure taldekide den Ruth magisteritzako praktiketan ere bietan egon baitzen. Hasteko aipatu, eskola osoan bi ordenagailu gela daudela. Bat LH-ko ikasleei zuzendua dago eta bestea berriz DBH-ko ikasleentzat da. Guztira ikasleek erabili ditzaketen 30 ordenagailu aurki daitezke. Hauez gain, irakasle geletan ere ordenagailuak daude irakasleak erabili ahal izateko, bi LH-koentzat
eta
hiru
DBH-koentzat
hain
zuzen
ere.
Idazkaritzan,
zuzendaritzan eta apaizen bulegoan ere bana dago. Ikastola guztian beraz 38 ordenagailu daude. Aipatu, ez dagoela ordenagailu portatilik. Ordenagailu gela bakoitzean serbidore bat dago, eta horren bitartez, ordenagailu
guztietatik
sar
daitezke
internetera.
Irakasle
gelako
ordenagailuak ere internet zerbitzua badaukate. Ikastolak Web-orrialdea ere baduela aipagarria da. Orrialde honetan ikastolako
informazioa
agertzen
da,
bere
instalazioen
eta
ikasleen
argazkiekin batera. Ikastolaren web-orrialdearen helbidea honako hau da: www.mbihotza.euskalnet.net. Hardware-ari
dagokionez
esan,
ordenagailu
bakoitzak
pantaila,
arratoia, bafle-ak, teklatuak eta CPUa dituela. Horrez gain, scaner bat eta inprimagailu bat ere badaude gela bakoitzean. Hauek gela bakoitzeko ordenagailu
guztietara
konektatuta
aurikularrak mikrofonoarekin daude.
12
daude.
Bestalde,
irakasle
gelan,
IKT berrien inguruko txostena Softwareari erreparatzen badiogu, ordenagailu guztiek windows XP sistema eragilea dutela esan beharra dago. Bestalde aipatu, ordenagailuek euskara dutela hizkuntza bezala, hau baita ikastolaren lehen hizkuntza. Irakasleen formakuntzari so eginez, irakasle guztiek ordenagailua erabiltzen badakite. Ikastolako zenbait jarduera, bertako ordenagailuetan derrigorrez
egin
behar
dituzte.
Adibidez
ebaluaketa
prozesu
guztia
Ikastolako ordenagailuetan instalatutako programa batean egin behar dute. Azterketak eta edozein motatako materialak prestatzeko ere bertako ordenagailuak erabiltzen dituzte. LH-ko ordenagailu gelak irrati aparailu bat dago. Egunero 11:45etatik 12:00etara Mariaren Bihotzako irrati programa entzun daiteke. LH-ko irakasleak dira egileak. Txandaka hartzen dute parte, eta besteak beraien ikasgeletatik programa entzuten dute. Klase bakoitzean irrati bat dago eta CD-ak eta zintak ere erreproduzitzen ditu. Ordenagailu zein irakasle geletatik aparte, liburutegian ere badira teknologia berriak. Hain zuzen ere, telebista bat dago DVD
eta VHS
erreproduktore banarekin. Harreran berriz, 2 inprimagailu, fax-a, telefonoa, eta deiak beste lekuetara
desbideratzeko
zuzendaritzan,
irakasle
makina geletan
bat eta
aurki apaizen
ditzakegu. etxeetan
Idazkaritzan, ere
badaude
telefonoak. Hauek guztiaz gain, bi telefono mugikor daude irteerak egiten direnean ikastolarekin kontaktuan egoteko. Argazki makina digital bat ere badago. Orokorrean, IKT-ren inguruan badaude arduradunak. Paper hau hain zuzen ere informatikako irakasleak eta apaiz batek betetzen dute. Beraien betebeharra ordenagailuak mantentzea eta berritzea da. Bestalde esan, ikasleek oso ordu gutxi ematen dituztela informatikako arloan. DBH-n astero ordu bat daukate informatikako arloan, nahiz eta beste ikasgaiekin ere noizbehinka joaten diren. LH-koek berriz ez daukate
13
IKT berrien inguruko txostena informatikako arlorik lehenengo bi zikloetan, azkeneko zikloan hasten dira informatika lantzen. Baina etapa honetan ere, batzuetan beste ikasgaietan ordenagailuak erabiltzen dituzte. Ingeleseko
arloan
teknologiaren
erabilerari
dagokionez
nahiko
murriztua da. Orokorrean, testu liburuekin batera datorren materiala erabiltzera mugatzen dira. LH-ko liburu bakoitzak 2 CD ditu liburuko kanta, errima eta ariketa guztien grabaketekin. Hauek egunero erabiltzen dira ingeleseko klaseetan. DVD bat ere badator non unitate bakoitzeko istorio bat eta ikasi berriaren errepasoa azaltzen den. DBH-ko liburuek ere, LH-n bezala, CD-ak dituzte grabaketekin. Horretaz aparte, CD-ROM bat ere dator. CD-ROM horretan unitate bakoitzaren ondoren errepasoa egiteko ariketak azaltzen dira. Ariketak nahiko sinpleak dira, normalean gramatika edo hiztegia errepasatzeko, eta liburuan ateratzen direnen oso antzekoak dira.
IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA Ikastetxe ezberdinetan hainbat galdera egin ondoren, teknologia berriak
guztietan
erabiltzen
direla
ikusi
dugu.
Hala
ere,
badira
ezberdintasunak batetik bestera. Ikastetxeetan gehien erabiltzen den teknologia ordenagailuak direla aipatu behar da, izan ere, guztiek dute informatika gela. Intxaurrondo eta Orixe ikastetxeetan, ordenagailu gela batez gain, Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzean ordenagailu bana dute, ikasleek erabili ahal izateko. Interneten erabilerari dagokionez, konexioa zentro guztietan dagoela esan behar da. Bi ikastetxetan, Langaitz eta Mariaren Bihotzan, web orrialdea ere badute. Eskoletan, oinarrizko hardwareak aurkitzen dira: pantailak, CPU, teklatuak, arratoiak, inprimagailuak… Honetaz gain, ikastola batzuetan kanoiak, scaner, eta horrelakoak ere aurki daitezke. Softwareari dagokionez, ordenagailu guztietan Windows erabiltzen dute, 98tik gorakoak denetan.
14
IKT berrien inguruko txostena Ikastetxeetako
bitan
euskaraz
erabiltzen
dute,
beste
bietan,
ordea,
gazteleraz. Irakasleek,
orokorrean,
ez
dute
formazioa
berezirik
jasotzen.
Informatikako arduraduna da
honetan aditua den bakarra eta ikastetxe
batzuetako
berritzeguneetara
arduradun
asko
joaten
dira
hamabost
egunetik behin. Orokorrean, berritzegunekoekin duten harremana ona dela adierazi
digute.
Beste
irakasleei
dagokienez
berriz
jakituria
beraien
interesen araberakoa da. Ordenagailuez gain, ikastola guztiek VHS eta DVD erreproduktoreak dituzte. Ikastetxeek teknologia berrien inguruko interesa eskola orduez kanpo ere agertzen dute eta ikasleentzako teknologia berriei loturiko tailerrak eskaintzen dituzte. Esate baterako, Langaitz ikastolan prentsa tailerra eskaintzen da DBH-ko ikasleentzat. Lan honen bitartez ikusi dugunez, teknologia berriak ez daude gehiegi sarturik ingeleseko klaseetan. Hau orokorrean ikastetxe guztietan gertatzen den zerbait dela esan dezakegu. Hizkuntzari dagokionez berriz esan, ikastetxe guztiak D eredukoak direnez, ahalik eta euskara gehien erabiltzen saiatzen direla. Ondorioz, sistema eragileak zenbait ikastetxeetan euskaraz daude. Horrez gain aipatu, lau ikastetxeek IKT-ren inguruko hezkuntza proiekturik ez dutela esan beharra dago. Ia ikastetxe guztietan ikus daitekeen gauza berriz berritzegunekoekin duten harremana da. Orokorrean, harreman hau arduradunen eskuetan gelditzen da eta guztiek aipatu digutenez, mantentzen duten harreman hau benetan ona da.
15
IKT berrien inguruko txostena Proiektu tematikoei begiratuz, lautik bi ikastetxeetan dutela esan behar da, hain zuzen ere, Intxaurrondoko Ikastola Publikoan eta Orixe Ikastolan. Berauetan, panpinen proiektuan egiten dute lan. Gainera, proiektu honetan, bi ikastetxe hauek elkarlanean aritzen direla nabarmendu nahiko
genuke,
diotenez,
panpinen
proiektu
hau
elkartrukatzearen
benetan
erakargarria
bitartez. da
bai
Bi
ikastetxeek
ikasle
eta
bai
irakasleentzat. Hona hemen, elkartrukeko argazki batzuk:
Ikastetxe gehienetan ordenagailuetan gutxi gora behera bi ordu sartzen dituzte. Informatikako klaseetatik aparte, orokorrean, haurrek ez dituzte gehiegi erabiltzen ordenagailuak, ikastetxean bertan behintzat. Azkenik
aipatu,
Lehen
Hezkuntzan
eta
Derrigorrezko
Bigarren
Hezkuntzan haurrei irakasten zaien teknologia berrien inguruko edukia ez dela berdina. Lehen Hezkuntzan gehien bat ordenagailuak tresna bezala erabiltzen dituzte hainbat CD lantzeko. D.B.H-n aldiz, ordenagailuaren funtzionamenduan eta bere software-etan oinarritzen da. Hau da, etapa honetako ikasleek Word, Power Point, Excel… bezalako ohiko programak erabiltzen ikasten dute.
16
IKT berrien inguruko txostena
3. PROGR AM AZ IO ALD IA Lan hau egin ostean, ikastetxeetan teknologia berrien inguruan hainbat aldaketa egin daitezkeela uste dugu. Hasteko
esan,
teknologia
berriak,
edo
zehatzago
esanda
ordenagailuen erabilera, oraindik ez dagoela gehiegi sartuta ikastetxeetan. Gure iritziz, ordenagailuak arlo gehiagotan erabiltzea ongi egongo litzateke. Gure ustez, ikasleei ordenagailuak gustatzen zaizkie eta beraiek erabiltzea, beti ere era ludiko batean eta haurrak hezitzeko helburuarekin, ongi legoke. Hala ere, nahiz eta teknologia berrien suspertzearen alde egon, garestia denez, ulertzen dugu zenbait ikastetxeetan beraien erabilera hain mugatua izatea. Horrez gain aipatu, teknologia berrien inguruko formakuntza irakasle guztiek jaso beharko luketen zerbait dela. Orokorrean ikusi dugunez, arduradunak bakarrik jasotzen du formakuntza hau, beste irakasleei aukerarik eman gabe. Kontuan hartu behar dugu, ikasleak teknologia berriak erabiltzen ikasten ari direla eta ikastetxeek horretarako hezitzen dituztela. Beraz, ikasleei formakuntza hau eskaintzen bazaie, zergatik ez irakasleei? Garrantzitsua deritzogu hau ere aurrera eramatea. Bestalde aipatu, gaur egun gure bizitzetan teknologia berrien gero eta erabilera anitzagoa ematen denez, garrantzitsua deritzogula haurrak ere horretan hezitzea. Ondorioz, hezkuntza proiektuan ere kontuan hartu beharko litzatekeen zerbait dela uste dugu. Gure ikastetxeetan ez dute berau hezkuntza proiektuan kontuan hartzen eta berau aldatu egingo genuke. Azkenik esan, orokorrean
batez ere Lehen Hezkuntza ez dutela
ordenagailua erabiltzen ohiko programak ikasteko, baizik eta ikasteko beste tresna bat bezala erabiltzen dute. Hau da, ez dute Word, Power Point…
17
IKT berrien inguruko txostena bezalako programen erabilera ikasten, baizik eta, ordenagailuak hainbat CD-ren erabilera bultzatzeko erabiltzen dituzte, adibidez, hizkuntza ariketak, matematikako ariketak… Gure iritziz, Lehen Hezkuntzako azken zikloan ere irakatsi daiteke haurrei ohiko programak erabiltzen, berauek etorkizunean asko erabiltzen baitira.
18
IKT berrien inguruko txostena
4. EBAL UAZI O A LD IA IKT-ren inguruko lan hau burutzeko ez dugula aparteko zailtasunik izan
aipatu
behar
da.
Praktiketan
ikusitakoarekin
eta
ikastetxe
ezberdinetako arduradun ezberdinekin hitz egin ondoren, txosten hau osatzeko moduan izan gara. Atalik zailena agian ikastetxeen arteko konparaketa egitea izan da. Izan ere, ikastetxe guztietan ez digute ehuneko ehunean informazio bera eman eta ondorioz, konparaketa egiteko zailagoa izan zaigu. Taldekide baten kasuan berriz, beste zailtasun batekin ere presen izan gara. Bera ikastetxeko arduradunarekin hitz egitera joan zenean, ezinezkoa suertatu zitzaion berarekin berba egitea. Izan ere, denboraldi baterako lanean bajan zegoen eta arduradunarekin hitz egin ordez, ikasketa buruarekin gauzatu zuen elkarrizketa. Honek informazioa lortzeko garaian eragina izan duela iruditzen zaigu, beti ere arduradunak berak gehiago jakingo baitu eta gure galderei erantzuteko zailtasun gutxiago izango baititu. Bestela ordea, arduradunekin biltzeko arazorik ez dugu izan. Hala ere, beraien ordu libreetara moldatu behar izan dugu galdetegia burutu ahal izateko. Azkenik aipatu, arduradun hauek une oro laguntzeko prest izan ditugula. Edozein zalantza izanez gero berriro ere ikastetxera hurbildu besterik ez genuela behin baino gehiagotan aipatu digute guztioi.
19