Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak - EGUTEGIA
Fernando Ruiz Laurencena
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Apirilak 18, Asteazkena. "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" ikasgaiko lehenengo saioan irakasleari esan nion bezala, lana dela eta, ezinezkoa zait klaseetara joatea. Gaurkoan telefonoz deitu diot berarekin biltzeko asmoz eta datorren ostiralean bere mintegira hurbiltzeko esan dit.
Apirilak 20, Ostirala. Goizeko 09:00etan irakaslearen mintegira bertaratu naiz. Bertan kurtsoaren metodologiaz eta ebaluazioaz aritu gara hitz egiten. Egin behar diren lanen zerrenda eman dit eta arazorik izan ezkero, deitzeko dudarik ez izateko esan dit. Handik atera bezain laster, Zurriola Ikastolara deitu dut (Praktikum II-a egin nuen ikastolara) eta nire praktiketako tutora izan den irakaslearekin zein egunetan bildu naitekeen galdetu dut, izan ere IKTB inguruko txostena egiteko hainbat galdera egin nahi dizkiot. Idazkariak, datorren asteazkenean 11:00ak aldera joateko esan dit.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Apirilak 25, Asteazkena. Gaurkoan, Zurriola Ikastola joan naiz informazio eta komunikazio teknologi berrien txostena egiteko behar dudan informazioa biltzera. Horretarako, haurrak jolas garaian zeuden bitartean, Amaia irakaslearekin hitz egiten aritu naiz. Ordu erdi egon gara elkarrekin gutxi gora - behera eta eman didan informazioa oso baliagarria izango zaidala uste dut.
Maiatzak 28, Astelehena. Batzuetan zaila izaten da lana eta ikasketak aurrera eramatea, eta horregatik, buelta asko eman ondoren, irakasleari bere ikasgaia Irailerako utziko dudala esan diot telefonoz. Hala eta guztiz ere, gainontzeko azterketak pasatzean berarekin hitz egitekotan geratu naiz.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Ekainak 27, Asteazkena. Gainontzeko ikasgaien azterketak pasa ondoren, eta udara gainean dugula ikusita, irakaslearekin hitz egitera joan naiz berriz ere. Duela aste batzuk azaldu zizkidan lanak berriro gogoratu dizkit eta egin behar dudan lehenengo gauza "Moodle"-en alta ematea dela esan dit.
Uztailak 10, Asteartea. Gaurkoan, irakaslearekin hitz egin bezala, "Moodle"-en alta eman dut. Hasiera batean arazo txiki batzuk izan ditut, klabea zein zen asmatzen ez nuelako, baina irakasleari telefonoz deitu ondoren segituan lortu dut "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" izeneko ikasgaian sartzen. Datozen egunetan, gauza gutxi egin ahal izango dut oporretara bait noa, baina bueltan buru belarri jarriko naiz lanean.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 1, Asteazkena. Oporretatik bueltatzerakoan beharrezkoa izaten da, egin behar dituzun lanen zerrenda bat egitea baita horiek noiz burutuko dituzun pentsatzea ere. Gaurkoan hori egiten aritu naiz; Egin behar ditudan lanen "planing"-a alegia.
Abuztuak 3, Ostirala. Gaur, Zurriola Ikastolan, Amaia irakasleari egin nion galdeketarekin, Informazio eta komunikazio teknologi berrien inguruko txostena egiten hasi naiz.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 6, Astelehena. Aurreko ostiralean hasi nuen lanarekin jarraitu dut gaur. Word-en egiten ari naiz baina Blog batean argitaratu behar badut, Blog-a sortzea komeniko litzaidake. Ea aste honetan horrekin hasten naizen ere...
Abuztuak 8, Asteazkena. Narrazio digitala egin beharreko beste lana da ere. Aspaldi nabil bueltaka zeri buruz egingo dudan pentsatzen. Gaur ideia diferenteak apuntatzen aritu naiz, baita nire gelakideek egin dituztenak ikusten ere.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 9, Osteguna. Gaurkoan, IKTB inguruko txostenarekin jarraitu dut. Lanak izan behar dituen atalen inguruan hainbat kezka sortu zaizkit, baina gelakideen blog desberdinak ikusi ondoren argiago geratu zait egin beharreko lana.
Abuztuak 12, Igandea. Gaur, Blog bat nola sortzen zen ikasi nahi nuen. Aitortu beharra dut, beldur pixkat ematen zidala honek, izan ere, kontu hauetan galduta sentitzen nintzen oso. Hala eta guztiz ere, pauso guztiak bete ondoren lortu dudala uste dut! Aupa! Zintzilikatu beharreko lanak, perfila, argazkiak, etab... aurreragorako utziko ditut.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 13, Astelehena. Gaurkoan aldiz, Blogaren barneko atal desberdinak ezagutzen aritu naiz. Perfila idatzi, argazkia zintzilikatu eta orain arte, egunkarian idatzitako gauzak sartu ditut. Praktikum II-erako egindako bideo bat (Eranskina) zintzilikatzen saiatu naiz ere baina arazoak izan ditut eta ez dut lortu. Lagunen bati galdetu beharko diot nola zintzilikatzen den...
Abuztuak 14, Asteartea. Gaur, laguna etorri zait lantokira bisitan, bideoa nola zintzilikatzen den erakustera. Zailtasunak izan ditugu, izan ere, lantokiko ordenagailuak ez digu "Youtube"-n pauso hori ematen utzi. Hala eta guztiz ere, arratsaldean etxean probatu dut eta ez dut inolako arazorik izan. Gainontzean, Blog-a ordenatzen aritu naiz: Link berriak egin ditut, perfila aldatu dut, atal desberdinak sortu ditut...
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 15, Asteazkena. Gaurkoan, Blog-a ordenatzeaz bukatu dut. Egindako lanen atal desberdinak, dagokien tokian sartu ditut, bai eta, dagokien link-ekin erlazionatu ere. Hori amaitzean, IKTB inguruko txostenarekin jarraitu dut.
Abuztuak 16, Osteguna. IKTB inguruko txostenarekin jarraitu dut gaur. Hortaz aparte, narrazio digitalerako zein lan egingo dudan erabaki dut. Haur batzuekin Donostiako Aquariumera joatea gustatuko litzaidake. Bertan grabaketa batzuk egingo nituzke, ondoren, bideo pedagogiko bat sortuz.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 17, Ostirala. Gaurkoan ere, IKTB txostenarekin jarraitu dut. Gutxi falta zait amaitzeko baina datozen egunetan amaitu beharko dut, izan ere, narrazio digitalarekin hasi nahi dut. Arrebari deitu diot, zaintzen dituen haurrekin Aquariumerako irteera antolatzeko. Arazorik ez dagoela esan dit eta datorren astearterako geratu gara. Baieztapena jaso ondoren, zein plano egingo ditudan pentsatzen aritu naiz.
Abuztuak 18, Larunbata. Aurreko egunean pentsatu nituen planoak irudikatzen aritu naiz gaurkoan, izan ere, asteartea gainean dugu!
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 19, Igandea. Gaur aldiz, IKTB inguruko txostenarekin amaitu dut. Ondoren, "Scribd" programan gorde eta Blog-ean zintzilikatu dut.
Abuztuak 21, Asteartea. Geratu bezala, arreba eta zaintzen dituen bi neskekin geratu naiz gaurkoan. Aquariumera joan gara eta pentsatuak nituen planoak atera ditut ere bai. Pozik geratu naiz bildutako materialarekin!
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 22, Asteazkena. Gaur, lur jota nago. Atzo ateratako bideoak ".mov" formatuan daude eta ".avi" formatura pasa behar dira "Movie maker" programan editatu ahal izateko. Gauza da, irakasleak gomendatutako konbersio orrialdeak ez duela funtzionatzen, eta beraz, ezin dudala ezer egin. Interneten begiratu dut dohako beste programarik dagoen jakiteko eta gauza da, bideo sekuentzien %30-a besterik ez dutela konbertitzen. Gainontzean ordaindu beharra dago. Ondorioz, biharko beste bideo bat egitea pentsatu dut. Plano ezberdinen marrazkiak egin ditut eta "Haizearen Orraziruntz" izena izango du. Bertan, Donostiako Monpasetik, Igeldo magalerainoko paseoa erakutsiko dut. Hala eta guztiz ere, kontu handiarekin ibili beharko naiz grabaketetan, izan ere, sekuentzia bakoitza grabatu ondoren, zenbat gehiago utzi behar dudan grabatzen kalkulatua izan behar dut, konbersioa egiterakoan, planoa moztua gera ez dadin.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 23, Osteguna. Atzokoa ikusita, goiz esnatu naiz gaurkoan pentsatua nuen bideoa grabatzeko. Euria ari du eta haizea dabil, baina nahi nituen sekuentziak biltzea lortu dut. "Movavi videoconverter" programarekin, bideoen %30-a konbertitzea lortu dut eta primeran geratu da, izan ere, kalkuluak ondo eginak nituen. Gainontzean, "Movie maker" programarekin editatzen hasi naiz.
Abuztuak 24, Ostirala. Gaurkoan, erraza izan da imaginak editatzea, izan ere, "Movie maker" programa aurretik ezagutzen nuen (Ikus 4. – Eranskinak). Bukatu ondoren, musika erantsi, "Youtube"-n zintzilikatu eta blogean linka ireki dut.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 27, Astelehena. Arestian, narrazio digitalerako egindako marrazkiak, txukunera pasatzen hasi naiz gaurkoan.
Abuztuak 28, Asteartea. Gaur, marrazki guztiak koloreztatu ondoren, skaneatu eta nire blogean zintzilikatu ditut.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak EGUTEGIA
Abuztuak 29, Asteazkena. Nire egutegia, "Power-point" programan egiten hasi naiz gaurkoan, izan ere, irakasleak honen aurkezpenak garrantzia duela aipatzen du bere txostenean.
Abuztuak 30, Osteguna. Azken eguna iritsi da gaur. "Powerpoint" programan egindako lana zintzilikatu dut eta dagoeneko eskatzen zen guztia egin dudala uste dut. Ea datorren Asteazkenean irakasleak zer esaten didan...