Tekn olo gi a Ber riak
Egunkaria
TALDEKID EAK: ARA NT ZA ES TOM BA, L EIRE HUALD E, ISAB EL ES TE VEZ Hasiera batean, asignatura honen aurkezpena entzun
genuen. Geure ideia batzuk ere azaldu genituen baina asignaturaren nondik norakoa aldatzeko ez zuten aldatzeko balio izan. Asignatura honetan egingo duguna entzun ondoren, alde batetik blogg-a eta egunkaria egiten hasi ginen eta bestetik ikastetxeetako informatikaren erabileraren inguruko txostena osatzen. Guzti hau egiteko irakasleen zenbait azalpen ere jaso ditugu.
2007/0 4/2 4 Ikastetxeetako datu bilketa egin ondoren, txostena idazten hasi gara. Datu batzuk amankomunean jarri ditugu eta ondoren, bakoitzak bere ikastetxeko datu horiek sakonduko ditu.
2007/0 4/2 7 Gaur gidoi teknikoari buruzko teoria eman dugu eta gero gure proiektuari buruz pentsatzen jardun gara. Bideoa bost minutukoa izango da eta oraingoz gauzak ez dauzkagu oso argi, zer egin, zeri buruz egin...
2007/0 5/0 4 Irakaslearen teoria entzun dugu eta ondoren geure lanarekin jarraitu dugu, bideoaren nondik-norakoak pentsatu ditugu eta gutxi gora behera, antolatu dugu. Txostenarekin ere bueltaka gabiltza baina pixkanaka zentzua hartzen doa.
2007/0 5/0 8 Txostena osatzen joan gara eta bideoa egin ahal izateko, taula osatu dugu. Agian aldaketaren bat egin beharko diogu baina hori bideoa grabatzen ari garen heinean egingo genuke.
2007/0 5/1 1 irakaslearen teoria entzun dugu eta hori praktikan jartzen saiatu gara. (blog) Hala ere, geure lanetan oso murgilduak gaude eta horiek aurrera eramaten saiatu gara.
2007/0 5/1 8 Gaur, kalean ibili gara bideoa grabatzen. Galtzerdiak eta zapatila protagonistatzat hartu, pixka bat txukundu eta kalean zehar ibili gara zinemako zuzendariak moduan.
2007/0 5/2 5 Bideoa grabatu ondoren, muntaia osatu dugu, oraindik musika sartzea falta zaigu baina abestiak aukeratu ditugunez, hurrengo egunean bukatuko dugu. Txostena ere bukatutzat eman dezakegu. Ondo irakurri ondoren, aldaketaren bat egin beharko dugula uste dugu baina urrengo egunerako utzi dugu.
2007/0 5/2 9 Gaur blogg-a pixka bat antolatzen egon gara. Ikastetxeetako txostena igo dugu eta bideoa oraindik osatzea falta zaigu, zenbait arazo izan ditugulako.