Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
AURKIBIDEA
1.- AITA LARRAMENDI IKASTOLAREN DESKRIBAPENA 2.- TEKNOLOGIA BERRIAK IKASTOLAN 2.1.- Internet eta intranet 2.2.- Tresna elektroniko eta digitalak 2.3.- Irakasle gelak 2.4.- Ikasleen ordenagailu gelak 2.5.- Noten txostenak 2.6.- IKT adituak 2.7.- Berziklatze ikastaroak 3.- ORIOKO HERRI IKASTOLA 4.- ONDORIOAK
Leire Apalategi Garikano
1
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
1.- AITA LARRAMENDI IKASTOLAREN DESKRIBAPENA Aita Larramendi Ikastola Andoaingo herrian kokaturik dago. Andoain, Donostia eta Tolosako erdibidean dago. Urte askotan etxebizitza berririk eraiki ez izanak, gazte asko beste herrietara bultzatu zituen. Azken urteotan, aldiz, populazioa ugaritzen ari da etxebizitza berrien eraikuntza dela medio. Andoaingo Aita Manuel Larramendi ikastola pribatu kontzertatua da. Bere ekonomia, beraz, Eusko Jaurlaritzak emaniko diru-laguntzetan eta ikasleen kuotetan oinarritzen da. Bada urte pare bat, beste ikastola asko bezala, kooperatiba bihurtu zela. Ikastola 1963. urtean jarri zen martxan, aurtengoa du, hortaz, 43. ikasturtea. Euskal Herrian garai hartan sortu ziren beste ikastola guztiekin gertatu
zen
bezala,
sortzearen
arrazoi
garrantzitsuena
euskarazko
irakaskuntza bermatzea izan zen. Garai hartan herrian zeuden ikastetxe guztiak gaztelerazko irakaskuntza besterik ez zuten eskaintzen, irakaskuntza erlijiosoa gainera. Urte hauetan guztietan ikastolak bilakaera ikaragarria izan du: erakinak, ikasle eta irakasle kopurua... Gaur egun Ikastola bi eraikuntzatan banatuta dago: Bazkardo eta Txistoki. •
BAZKARDO: 2 urtekoetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleak biltzen ditu eraikuntza honek. Itxurak berak adierazten du txikienentzako erakina dela, guztian neurri ‘txikian’ egina baitago. Ikasle kopurua ugaritzearen ondorioz, egun handitze lanak egiten ari dira, datorren ikasturterako gela gehiago eduki ahal izateko.
•
TXISTOKI: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta batxilergoa amaitu bitarteko ikasleak, berriz, Txistokin edo “ikastola handian” daude, N-1 errepidearen ondoan. Hau da erakin nagusia, eta bertan dago idazkaritza ere.
Leire Apalategi Garikano
2
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Oro har ikasle gehienak andoaindarrak dira, baina inguruetako herrietatik (Aduna, Lasarte, Zubieta, Zizurkil...) ere etortzen dira banaka batzuk. Ikastola D eredukoa da, euskara du hizkuntza nagusia, beraz. Gaztelera, ingelesa eta frantsesa izan ezik, gainerako irakasgaiak euskaraz ematen dira. Aipatutako hiru horiek hizkuntza horietan ematen dira. D eredua edukitzeak ez du esan nahi 2 edo 3 urterekin sartzen diren haur guztiek euskara badakitenik, baina etapa bukatzerako denek euskara maila ona izaten dute.
2.- TEKNOLOGIA BERRIAK IKASTOLAN 2.1.- Internet eta Intranet Bada urte asko ordenagailuak ikastolan sartu zirela. Hala ere, berrikuntzarik edo aurrerapausorik nabarmenetariko bat duela bospasei urte inguru eman zen, ordenagailuak sarean jarri zituztenean. Honek aurrerapen handia eragin zuen informazioaren teknologian, batez ere pertsona edo erabiltzaile orok baliabide (inprimagailu, artxibo edota software) berdinak erabiltzeko ahalmena ematen duelako. Ordenagailu guztiak sarean edukitzeko, denak zerbitzari berdinera konektaturik daude, LAN (Local Area Network) bezala ezagutzen duguna. Hau da, ordenagailu nagusi batek beste denak kontrolatzen ditu eta horiei guztiei zerbitzua ematen die. Ikastolako ordenagailuak Intranet bidez dabiltza, ikastolako langileek bakarrik erabil dezaketen sarea alegia. Sistema honek abantaila ugari dakarzkio ikastetxeari bere eguneroko funtzionamenduan. Ikastola honen kasuan, irakasle bakoitzak bere karpeta du sarean, eta langileen erabilpenerako den edozein ordenagailutik karpeta horretara iristea posible izango du. Honez gain orokorrak diren beste zenbait lekuetara ere sar daiteke: “mis documentos” , “favoritos”, posta elektronikoa, internet...
Leire Apalategi Garikano
3
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Aita Larramendi Ikastola, kontzertatua den heinean, ekonomikoki ahal izan duenean sartu izan ditu teknologia berriak. Azken lauzpabost urteetan ahalegin hau areagotu egin da, batez ere gaur egungo ikasle-irakasleen behar teknologikoa handitu egin delako. Hau guztia kontuan izanik, ikastolako telefono kableak, elektrizitatea... behar berrietara moldatu behar izan ziren. Web orria, ikastolak duela bost urte inguru sortu zuen, bere helbidea hauxe da: www.andoainikastola.net. Bertan ikastolari buruzko informazio orokorra egoteaz gain, berriak ere aurki daitezke, eta astero berritzen da argazki berriak sartu eta azken orduko gauzak sartzeko. Bertan ikasleek beraientzat lagungarri gerta daitekeen informazioa aurki dezakete: hiztegi elektronikoak, bilatzaileak, astero-astero urtemuga zein ikaslek duten...
Leire Apalategi Garikano
4
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
2.2..- Tresna elektroniko eta digitalak Teknologia berriei buruz ari garenean, badirudi ordenagailuak baino ez direla protagonista. Hala ere, egia esan behar bada, ordenagailuak garrantzia handia dute internet eta intranet direla-eta, baina beste zenbait erreminta ere ezinbesteko bihurtu dira jadanik. DVDa, kanoiak, eskanerrak, ordenagailu eramangarria, argazki kamera digitala, bideo kamera digitalak eta web orriak era barneratu dira. Lehen bideoak zuen lekua, gaur egun DVDak hartu du: ikasleekin filmak eta dokumentalak ikusteko aukera ematen du, hizkuntza desberdinetan gainera. Hala ere, bideoa oraindik ere erabiltzen da, batez ere bideo ugari biltzea lortu baitzen urteen poderioz. Egun, DVDak biltzen hasiak dira, baina denbora beharko da bideoak erabiltzeari uzteko. Kanoiak ere geroz eta gehiago erabiltzen dira, bai irakasleek ikasleei azalpenak emateko, baita ikasleek beren aurkezpenak egiteko ere. Hitzaldietan ere erabiltzen da, normalean ordenagailu eramangarriari lotuta. Ordenagailu Leire Apalategi Garikano
5
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
hauen erabilera aurkezpen eta hitzaldietara mugatuta egoten da normalean: aurkezpena non, ordenagailua eta kanoia han. Argazki kamera digitala edozeinen eskura dago. Horrela, irteera bat dagoenean, jaialdi edo festaren bat egiten denean... baten batek hartzen du argazkiak ateratzeko ardura. Ondoren, argazki horien artean aukeraketa egiten da eta ikastolako web orrian zintzilikatzen dira.
2.3.- Irakasle gelak Irakasle geletako erremintei dagokienez, ondorengoak dira bereziki erabiltzen direnak:
Ordenagailua da, zalantzarik gabe, teknologia berriei lotuta gehien erabiltzen den tresna. Ikastolako ordenagailu guztiak irakasleen eskura daude; ordenagailu guztiak ez daude, ordea, ikasleen eskura. Irakasle
guztien
ordenagailuak
sarean
daude.
Beraz
edozein
ordenagailutan lan eginda ere, beste egun batean beste edozeinetan berreskuratu dezakete informazioa. Irakasle bakoitzak bere karpeta du alfabetikoki jarria. Bakoitzak nahi duen moduan antola dezake bere karpeta, baina gehiengoak azpikarpetak sortuak ditu irakasgai zein maila ezberdin bakoitzeko.
Leire Apalategi Garikano
6
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ordenagailu kopuruaren bilakaera azken urteotan
ordenagailu kopurua
80 60 40
Txistoki Bazkardo
20 0 Txistoki Bazkardo
2003
2005
2007
28
41
62
2
6
21
urteak
Eskanerra ere badago, gero eta maizago erabiltzen dena. Apunte nahiz ariketa orriak prestatzerakoan irudiak sartzeko erabiltzen da askotan, baita apunte zaharrak word formatura pasatzeko ere. Gero eta irakasle gehiago dira eskanerra erabiltzen dutenak eguneroko lanean.
Leire Apalategi Garikano
7
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Inprimagailua ere ezinbestekoa da irakasleen lanean, aurrez aipatutako apunte orri, ariketa nahiz azterketak prestatu ondoren paperean jartzeko modua hori izaten baita, inprimatzea.
2.4.- Ikasleen ordenagailu gelak Txistokiko eraikinean ikasleentzat hiru ordenagailu gela daude: alde batetik, gaur egun multimedia bezala ezagutzen dena dago, liburutegiaren ondoan kokatuta dagoena, 12 ordenagailu dituena. Bestalde, teknologia gelaren ondoan badago beste bat, informatikako eskolak emateko erabiltzen dena, beste hainbeste ordenagailu dituena. Azkenik, bada beste hirugarren gela bat, batez ere lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoena; honek 12 ordenagailu ditu baita ere. Hauetako gela bakoitzean inprimagailu bat ere badago. Aipatu beharrekoa da gela hauetako batean ikasleak sar daitezen, beti ere irakasle arduradun bat egon behar dela. Ikasleen ordenagailuetan, beraientzat erabilgarri diren programak sartuta daude, hala nola matematikako, ingeleseko, naturreko, euskarako eta beste ikasgaien ariketak. Hauek denak mailakatuta daude. Entziklopedia ezberdinak, hala nola Lur eta Enkarta ere sartuta daude lanak egin eta informazioa ateratzeko. Internet ere sartuta dago, eta edozein momentutan erabili dezakete.
2.5.- Noten txostenak Iazko ikasturtean berrikuntza izan zen notak eta buletinak osatzeko garaian. Ordurarte, irakasle-tutore bakoitza izaten zen ikasleen notak bildu eta, Leire Apalategi Garikano
8
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
bileraren ostean, Ikastolak propio eginiko noten xantiloian txertatzen zituena. Oharrak ere idatzi egin behar izaten zituen, euskaraz edo elebidun, bakoitzaren eskaeraren arabera. Gaur egun, gainerako ikastola askotan bezala, Ikasdat deituriko programa erabiltzen da horretarako. Irakasle bakoitzak bere ikasle guztien notak sartzen ditu eta azken unean tutorea da, gainbegiratua eman ondoren, inprimatzen dituena.
2.6.- IKT adituak Ikastolako IKT funtzionamendua informatikan adituak diren bi irakasleren esku dago batez ere, eta beraiek izaten dira normalean arazoren bat dagoenean hori konpontzen dutenak Hauek izaten dute teknologia berriak sartu, konfiguratu, kontrolatu eta ahal duten heinean konpontzeko ardura, baita segurtasun kopiak egitekoa ere. Beraiek izaten dira ordenagailu eramangarriak, kainoi eta kamerak gordetzen dituztenak, eta gainerako irakasleek hauengana jotzen dute IKT-ri lotutako edozein kontu dela medio.
2.7.- Berziklatze ikastaroak Irakasleek ikastolan ere zenbait informatika ikastaro egin izan dituzte. Azken urteotan interneten erabilerari buruzko bat, eta WIT deituriko ikastaroak egin dituzte (WIT I eta WIT II). Azken hauetan word, excel, access,-etik hasi eta photoshop ikusteraino iritsi dira.
3.- ORIOKO HERRI IKASTOLA Herri honetako ikastolarekin konparatzea erabaki dut bertako informazioa badaukadalako. Ikastola honetan, Andoaingoan bezala, irakasleentzako eta ikasleentzako ordenagailuak bereizturik daude. Irakasle gelan badituzte ordenagailu batzuk, denak ere sarean, eta horiekin batera inprimagailu eta
Leire Apalategi Garikano
9
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
scannerra ere bai. Irakasleek apunte zein azterketa guztiak ordenagailuz idatzirik ematen dizkiete ikasleei. Ikasleek, berriz, ordenagailu gela bat dute eskola orduetan erabiltzeko. Hauek ere sarean daude, baina ikasleek ez dute irakasleen pasahitzik eta ezin dute hauen eremuan sartu. Ordenagailu gela hori askotan ez da nahikoa izaten eta, hori dela eta, ordenagailu eramangarri saila dute ikasleekin erabiltzeko. Ordenagailu eramangarriei lotuta kanoiak ere erabiltzen dituzte, bai aurkezpenak egiteko, baita DVD formatuan filmak edo dokumentalak ikusteko ere. Argazki kamera digitala ere erabiltzen dute, baita bideo kamera digitala ere, jaialdi nahiz irteeratako irudiak jasotzeko. Web orria oraintxe prestatzen ari dira, eta laster izango dute guztiok bisitatzeko moduan interneten jarria. Hala ere, Teknologiako mintegitik sortutako web orria badute, www.teknopolis.org delakoa. Irakasleek noizean behin birziklatze ikastaroak egiten dituzte. Hauetan programa ezberdinak, internet eta honelakoak erabiltzeko trebatzen dira irakasleak. Notei dagokionez, iazko ikasturte amaieratik Ikasdat programarekin aritu dira, ordurarte erabiltzen zuten sistema ordezkatuz.
4.- ONDORIOAK Bi ikastola hauen inguruko azterketa egin ondoren, hainbat gauzaz ohartu naiz. Hasteko, teknologia berrien presentzia jadanik oso nabarmena dela, eta ahal ere ikaragarri zabaltzen ari dela. Teknologia berriak esaterakoan egunetik egunera tresna eta baliabide gehiagori egiten zaie erreferentzia eta, noski, iruditzen zait ezinezkoa dela merkaturatzen diren momentutik bertatik aurrera, ikastetxeetan ere tresna horiek guztiak erabiltzeko aukera izatea.
Leire Apalategi Garikano
10
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Batetik, diru arazoa egongo litzateke; bestetik, erabiltzen jakitearena. Baina pixkanaka hezkuntzaren munduan erabilgarrienak direnak sartzen joatea nahitaezkoa dela deritzot, egungo errealitateari bizkarra ematen ariko baikina bestela. Nik aipatu ditudan bi ikastolek berritzen joateko saiakera egin dute, eta horretan jarraitzen dute ahal duten heinean. Hala ere, azkenean ia errazena berrikuntza horiek sartzea dela iruditzen zait. Gero, zailena, baliabide berri horiei erabilera egokia ematea dator, eta hori ezinezkoa da baldin eta tresna horien funtzionamendurako beharrezkoak diren aholku eta pausoen berri irakasleek ezer ez badakite. Ezinbestekoa da prestakuntza, ondorioz, horrek bakarrik ahalbidetuko baitu teknologia berri horiek ikasleen hezkuntzan tresna baliagarri izatea.
Leire Apalategi Garikano
11