Teknologia Berriak

  • August 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Teknologia Berriak as PDF for free.

More details

  • Words: 980
  • Pages: 25
TEKNOLOGIA BERRIAK

1. DESKRIBAPENA SALESIANOS DEUSTO IKASTETXEA Gela bakoitzean edo behintzat, ziklo bakoitzeko gela batean ordenagailu bat aurkitzen dugu. Beste geletan hurrengo teknologia berriak aurkitzen ditugu:

 Musika gelan: mini-kadena, telebista, eta bideoa.  Informatika gelan: ordenagailuak, arbela taktila (irakaslearen ordenagailuko pantalla ikutu egiten da makiltxo batekin),…  Bideo gelan: telebista, bideoa, dvd,…  Irakasle gelan: kaseta, argazki-kamara digitala, ordenagailua, fotokopiagailua, proiektorea…  Heziketa bereziko gelan: ordenagailua.

Gelan dagoen ordenagailua irakasleak erabiltzen du, gehien bat. Agian, zenbait gai azaltzeko ordenagailuaz erabiltzen da informazioa denek pantaila ikus dezaten edo taldeka egiten badute lan ikasleek informazioa bila dezakete.

Normalean ez da aparteko prestakuntza eskeintzen irakasleei, eta hau eskeintzen bada ez da derrigorrezkoa eta oso puntual izaten da, adibidez, programa hezitzaileari buruzko programa baten kurtsilo bat. Beraz, prestakuntza oinarria daukate, bakoitzak bere ikasketetan jasotakoa, esate baterako.

ZUMAIAKO HERRI ESKOLA Irakasleen prestakuntza ez da gehiegizkoa ere, talde txiki bat dago IKT taldean sartuta eta hauek dira bere zikloko gainontzeko irakasleei teknologia berriei buruzko informazioa banatzen arduratzen direnak. Beraz, beraien arteko elkar laguntza bat izaten da, eta askotan, informazioaren elkar trukaketa bat ere.

Teknologia berriak, gehien bat ordenagailuak eta proiektoreak gutxinakagutxinaka ikasi dute erabiltzen. Norbait arduratu da hau ikasteaz eta berak irakatsi die gainontzego guztiei, gainontzeko ikastaro edo prestakuntzarik gabe. Teknologia berrien erabilera, nabarmena ikusten dute, hau da, derrizgorrezko bezelakoa.

Haurren erabilera ez da gehiegizkoa ere, ordu zehatz batzuk izaten dituzte hauen erabilera bultzatzeko, talde txikietan elkartzen dira ordenagailu aurrean eta oso gustura iharduten dute. Beraz ez da asko erabiltzen baina tamaina polit batean bai. Haurrek, bertan jolas asko aurkitzen dituzte.

AZKOITIKO FLOREAGA IKASTETXEA Orokorrean hauek erabiltzen dituzte: ordenagailuak, eskanerrak, inpresorak, proiektoreak,… Ikastetxean 60 ordenagailu inguru daude; 5 eskaner; 12 inpresora, hauetako 4 laserrak dira eta 1 laser koloretan; 6 proiektore ere badaude.

Ikastetxe batzuekin konparatuz gutxi erabiltzen dira eta beste batzuekin konparatuz berriz dexente, erabilera erdibidekoa dela esan digute, baina geroz eta gehiago erabiliko direla ere esaten diguten. Hauen erabilera gehiagora joatea nahi dute. Hauek erabiltzen dira teknologia berriak erabiltzen ikasteko eta gauzak egiteko bide berriak ezagutzeko.

3 urtetik aurrerako ikasle guztiak erabiltzen dituzte ordenagailuak. Eskanerrak DBH-ko ikasleek soilik erabiltzen dituzte. Txikiek programa ezberdinak erabiltzen dituzte, azalpen bidez ikasten dute erabiltzen. Adibidez ingeleseko kalseetan cd ezberdinak erabiltzen dituzte edukiak lantzeko.

DBH-ko ikasleak informatikako ikasgaian ordenagailu gelara joaten dira programa ezberdinen erabilpena ikastera, azalpen bidez ikasten dute; adibidez: Word, Excel, Acces,… Beste irakasgaietan proiektuak burutzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak. Pedagogia zuzendaria arduratzen da irakasle guztien prestakuntzaz. Honetarako plangintza bat dute. Irakasleen prestakuntza azalpen bidez burutakoa da.

ONDARROAKO ZUBI-ZAHAR IKASTOLA Ohiko gela guztietan dago ordenagailua. Hala ere, denetan ez dago internetik, eta impresora ere bakar batzuk dute. Compac disca ere badute. Horrez gain, ikastetxean bi gela daude non bideoa, DVD-a eta Proiektorea erabiltzen diren. Irakasleen bilgeletan ere badago ordenagailua, intranet bidez ordenagailu guztietan internet dagoelarik.

Azkenik esan, ordenagailu gela dagoela, eta hemen, ordenagailu guztiek dute interneterako sarbidea. Teknologia berri hauek asko erabiltzen omen dira, egunero hain zuzen ere. Bai haurrek eta bai irakasleek, biek erabiltzen dituzte ordenagailua.

Haurrek beraiek esperimentatuz erabiltzen dute ordenagailua. Irakasleei dagokienez, korreoa begiratzeko, informeak, inkestak, eskutitzak, oharrak... idazteko erabiltzen dute gehienbat. Irakasleek ordenagailuaren erabilera ikastaroen bidez ikasi dute, eta IKT proiektuaren bitartez ere bai.

2.KONPARAZIOA Lan honetan 3 ikastetxe pribatu eta publiko bat deskribatu ditugu. Deustuko ikastetxeari dagokionez aipagarria iruditzen zaigu gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela eta baliabide teknologiko asko daudela edozeinen esku; Zumaiako Herri Eskolari dagokionez berriz, ez dago ordenagailu bat gela bakoitzean eta beharra dagoenean portatil bat dute ziklo bakoitzean erabiltzeko.

Azkoitiko ikastetxean beraien erabilerarako nahiko baliabide dituztela esan dezakegu. Baina, agian, beste ikastetxeekin konparatuz hauek ez dira nahikoak. Azkenik, Zubi-Zahar ikastolan ere Bilbokoaren antzera, gela bakoitzean ordenagailu bat aurkitzen da. Konparaketa honetan beste puntu garrantzitsu bat herri eta hiriaren arteko aldeak dira. Deustuko ikastetxea hirian kokatzen den bitartean beste hirurak herri txikietan

Teknologia berriei lotuta irakasleen prestakuntza aipatu behar dugu. Deustuko irakasleei dagokionez, ez dute ikastaro zehatzik prestaturik, beraz, hauen prestakuntza bakoitzaren gain geratzen da eta norberaren ezagutzen arabera oinarrituz joango da. Zumaiako Herri Eskolan aldiz, talde txiki bat dago IKT taldean sartuta. Hauek arduratzen dira beraien zikloko irakasleei azaltzen.

Azkoitiko ikastetxean, ez dute inolako prestakuntza zehatzik, baina bai Pedagogi zuzendaria arduratzen da hauen prestakuntzaz. Zubi-Zahar ikastetxean, bai ikastaroetan eta baita ere IKT proiektuan parte hartu izan dute. Hortaz, bakoitzak duen prestakuntzaz gain hauetan baliatzen dira teknologia berriei buruzko erabilera hobetzeko.

3.ONDORIOAK  Egungo haurrak Internet garaikoak

direnez, teknologia berriak egunero erabili beharreko lanabesak dituzte. Informatika, hezkuntza-etapa desberdinetan helburuak eskuratzeko eta ikasketa errazteko baliabide didaktiko gisa erabili behar da.  Informazioaren teknologia hezkuntzan sartzea heziketa munduak gaur egun duen desafiorik handienetakoa da.





Esan dugun bezala, argi dago teknologia berrien erabilera oso garrantzitsua bilakatu dela. Gero eta gorakada handiagoa sumatzen da, gizarteko eremu askotan eta, noski, hezkuntzan ere bai. Ikasleez aparte, irakasleek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte teknologia hauek alde batetik ordenagailua informazioa bilatzeko, idatzizko txostenak prestatzeko, eta abar, bestalde proiektorea, fotokopiagailua, dvd-a, eta kaseta gelan sortzen diren beharrak hobeto asetzeko eta horrela umeen arreta hobeto bereganatzeko eta hezkuntza aberasteko.

 Bukatzeko, gure ustez teknologia berriak

derrigorrezkoak dira hezkuntzan, ez bakarrik aisialdirako baizik eta umeen formakuntzarako eta hauen etorkizunerako. Gaur egun bizi garen gizartean hauek ezinbestekoak baitira.

4. IRA DO KIZ UNAK Irakasleei dagokienez gure iradokizunak hurrengoak dira: • Hiru hilabetetik behin ikastaro bat egitea. • Hauen erabilera sustatzea. • Zikloko irakasle bat IKT taldean ihardutea. • Ordenagailua egunero erabiltzen ohituaraztea. • Baliabide teknologikoak eskura edukitzea eta era egokian mantentzea.

Ikasleei dagokienez, hauek dira gure proposamenak: • Ikaslea formazioaren agente nagusia izaten bilakatzea. • Ikaskuntza aktiboago eta esanguratsuago bat ahalbidetzea. • Ikasketa prozesua momentu oro tutorearengatik ikuskatua izatea. • Munduan moldatzeko ikuspegi teknologikoa edukitzea. • Beharra suertatzen zaienean eskura eduki eta erabiltzen jakitea.

• Honen ondorioz, gure iradokizunak bai irakasle eta ikasleen onerako direla pentsatzen dugu, eta, bide batez, ikastetxeak ematen duen proiektu hezgarriari aberastasuna ematen dio. • Gure proposamenak aurrera eramatea lan asko suposa badezake ere, ezer ez da ezinezkoa eta hortaz, gutxinakagutxinaka lortu daitekeelakoan gaude.

Related Documents