AZTERKETA Izena: .............................................................................Taldea:.......... ........ 1.- a) %98-ko aberastasuna eta 1.28 g/ml-ko dentsitatea duen 200 ml azido sulfurikoren pH-a kalkulatu. b) Zenbat ur gehitu behar zaio pH = 5 izan dadin?
2.- Ozpin baten azido azetikoa baloratzeko, ozpin horren 10 ml hartzen dira, uretan diluitzen dira, eta adierazle bat gehitzen da. Gero, tantaka, litro bakoitzeko 20 g NaOH dituen disoluzio bat gehitzen da, eta 25 ml NaOH bota direnean, adierazlearen aldakuntza behatzen da. Determinatu: a) b)
Ozpinaren azido azetikoaren kontzentrazio molarra Ozpinak edukiko duen pH-a, suposatuz ozpinak dituen beste sustantziek aziditatea ez dutela aldatzen.
Datuak: Masa atomikoak: H=1; O=16; Na=23 // Ka(azido azetiko)= 1.8 . 10-5
3.- Hiru frasko ditugu potasio sulfato, amonio nitrato eta sodio azetatoarekin. Idatzi gatz bakoitza uretan disolbatzerakoan gertatzen diren prozesuen ekuazioak eta azaldu nola identifikatu ahal izango dituzun, paper adierazlearen bidez (edo pHmetro baten bidez).
4.- 6 g amonio nitrato uretan disolbatzen dira, 500 ml-ko disoluzioa lortu arte. Kalkulatu: a)
Disoluzioaren pH-a
b)
Goiko disoluzio horri, zenbateko ur bolumena gehitu behar zaio pH = 6 izan dadin?
Datuak: H=1; N=14 // Kb (amoniakoa)= 1.8. 10-5
5.- a) Gatz bat uretan disolbatzerakoan, pH < 7 den disoluzio bat lortzen da. Posible al da hau? Azaldu adibide batez. b) Azidoaren kontzeptua, Brönstead-en arabera