Ikt Txostena

  • May 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Ikt Txostena as PDF for free.

More details

  • Words: 3,294
  • Pages: 12
IKT-EKO ESPERIENTZIEN ANALISIA 1.- PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA Taldean lau kide gara, hiru zarauztarrak eta bat pasaiarra. Guk praktiketan egondako ikastolak hauek izango lirateke; Zarauzko Ikastola eta Pasai Lezoko ikastola. Konparaketa zabaltze aldera eta ikastolen izaera eta kokapena kontuan hartuta, landa guneko ikastola bat ere konparaketan sartzea erabaki dugu. Hau honela, gure konparaketarako Ibarra, Zarautz eta Pasaiako ikastola izango ditugu ardatz. - Ibarrako azterketa egiteko; elkarrizketa pertsonal bat egingo diogu bertako IKT koordinatzaileari.

Honetarako

galdera

zerrenda

bat

prestatuko

dugu,

egungo

egoera,etorkizuneko proiektu eta bere iritzi propioa eskatuz etorkizuneko IKT praktika egokien inguruan. - Zarautz eta Pasaiako kasuak aztertzeko, guk praktiketan izandako esperientziatik abiatuko gara, bertan ikusi dugun egoera aztertuz eta HHtik aparte dauden IKT baliabide, material eta proiektuak aztertuz. 1.1.- TALDEKIDEON HAUSNARKETA HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIEN INGURUAN Lehenik eta behin taldekide bakoitzak hezkuntzan teknologiekin izan duen esperientziaren inguruko hausnarketa bat egingo dugu. Aurkezpentxo bat egungo egoerarena, hezkuntzan zein teknologia erabili ditugun, egunerokotasunean zein den teknologiekin dugun harremana eta etorkizun batean aldaketarik sumatzen ote dugun. EDITH: Nire ibilbidean gutxitan egin dut topo teknologia berriekin. Lehenik esan, gauza

teknologikoak

printzipioz

ez

ditudala

atsegin.

Orain

arte

behintzat,

ezegonkortasuna sortu izan didan eremua izan da, baina egun burutzen ari naizen ikasketetan beharrezkoak ditudanez, ikasteko bidean aurkitzen naiz eta ezagutzen eta menderatzen noan ahala, gehiago atsegin ditut. Teknologien erabilgarritasuna eremu askotara zabaltzen da eta hezkuntza munduan, laguntza handikoak izan daitezkeela uste dut. Oinarrizko hezkuntza egin nuen garaian, ordenagailuekin ez nuen ia kontakturik izan. Ondoren, institutu garaia iritsi zen eta han ere, soilik lanak word dokumentuan egiteko erabili nuen ordenagailua. Unibertsitatean burutu nituen ikasketetan ere, soilik lanak egiteko erabili nuen. Azken kurtsoan, izan genuen teknologien inguruko gai bat baina ezer gutxi ikasi nuen bertan. Azkenik, Irakasleen Unibertsitatean, ordenagailua lanak

burutzeko erabiltzeaz gain, informazioa bilatzeko, power-pointak egiteko, emailen bidez kontaktuan

jartzeko

eta

informazioa

bidaltzeko,

bideoak

ikusteko,

bideoak

editatzeko,...erabili dut. Garai batean niretzat pentsaezina zena egiten ari naiz eta egia esan, esperientzia positiboa izaten ari da. Teknologia Berrien erabilera hezkuntzan oso baliagarria izan daitekeela uste dut eta horretarako prest egon behar naiz. Horregaitik, teknologien inguruan ikasten eta hauen erabilpenetan ikertzen jarraitzea garrantzitsua izango da. MIRI: Nire harremana teknologia berriekin ez da oso ona. Izan dudan harremana ordenagailuekin eta bideo-jokuekin izan dudala esan daiteke eta gehienbat telefono mugikorrarekin. Bideo jokoak txikitan erabili ahal izan ditut gehienbat baina ez ditut oso gustuko. Ordenagailuekin ere ez dut oso harreman ona. Hauekin lanean nabilen bakoitzean umore txarrean amaitzen dut. Ikastolan lehen hezkuntzan hasi ginen ordenagailuekin ibiltzen. Etxean ez nuen ordenagailurik, baina beranduago ekarri zuen aitak etxera. Hasiera batean, berria zela eta, beti nahi izaten nuen ordenagailuan ibili bertako jokuekin, baina azkar pasa zitzaidan irrika hori. Ikastolan Logo-rekin ibiltzen ginen hasiera batean. Ondoren, interneten kontua iritsi zen. Mundu guztiak zuen internet etxean eta nik ez beranduago

jarri

baitzidaten.

Etxeko

ordenagailuan

jarri

zidatenean

gehienbat

messengerra erabiltzen nuen, hala ere, internetarekin hasi ginenean ordenagailuarekin egunero amaitzen nuen haserre. Ikastolan azken urteetan officeko programekin aritu ginen batxillergoan bezala. Horregatik programa horiek dira ezagutzen ditudanak; dena den, kontrolatzen ditudanak word eta power-pointa direla esan dezaket. Ez dut gustuko ordenagailuan lan egitea. Ordenagailua gehien eskolako lanetarako eta korreorako erabiltzen dut eta baita informazioa bilatzeko ere. Azkenik, teknologia berrien alorrean mobilarekin dut harreman gehien. Baina nire mobila oso sinplea da eta deitzeko eta mezuak bidaltzeko erabiltzen dut. SUSANA: Aurretik esan nik ikasketak aspaldi eginikoa naizela, eta garai hartan ikastolan teknologia berrien aztarnak txikiak zirela, juxtu juxtu ordenadoreak antolakuntza mailan eta kitto. Gu ikasle bezala ez genuen inongo kontakturik izan, garai hartan hasi berria baitzen eremu honen ibilbidea. Ondoren, FP-a (delineazioa) ikasten hasi eta hortxe hasi nintzen ordenadore eta zenbait programekin kontaktua izaten. Bertan Autocad (diseinuko programa) eta oficcearekin lan egiten hasi ginen. Lanean delineante modura ibilita, hortxe bai emaila guztiz menperatu izan nuen,

eta baita beste zenbait teknologia ere. Adibidez, kamera digitalak eta hauek lantzeko potoshop programa, eta baita accesa ere. Internetetik mugitzeko beharra, eta bai eskanerra eta penraiffe-ak erabiltzeko beharra. Hementxe bulkatzen da nere ibilbidea, magisteritzako ikasketak hasi arte. Hemen power-pointa deskubritu nuen, eta momentu honetan gauza gehiago ikasten ari naiz. Egia da, gaur egungo egoeran pittin bat atzeratua geratu naizela, hain azkar doa dena....baina egia da etorkizunean erabilgarriak izan ditzakedan hainbat gauza daudenaz ohartzen ari naizela, eta jakinda hor daudela eta jakinda zertarako diren, beharrezkoa dudan momentuan huraxek ikasten jardungo dudala. AITZIBER: Badira hamabost urte ikastolatik atera nintzela, eta garai horretan bertan sartu zen ere gure etxera lehen ordenagailua, eta ez ikastolako lanetarako baizik eta etxekoek zuten lanerako. Ikastolan ibiltzen ginen bitartean ibili ginen dortoka bat protagonista zuen programa batekin, sagua eta fletxak ziren gehien erabiltzen genituena. Istitutoan ez nuen informatikako hautazko ikasgaia hartu, artistikotik jo nuen. Arkitekturako ikasketetetan, laugarren urtean hasi nintzen ordenagiluz marrazkiak egiten Autocad programarekin. Handik aurrera bihurtu zen ordenagailua eguneroko lan tresna, beti ere karrerako lanek hala behartuta. Ondoren zenbait programa zehatz ere ikasi nituen baian beti ere nere kontura eta lan munduak hala bultzatuta (egituren kalkuluko zenbait programa). Ofimatikako ikasketak ere nire kabuz burutu ditut. Irakasle eskolan Power Point eta Movie Maker programak gehiago landu ditut. Aurten berriz, Praktikumean eta Teknologia berrien ikasgaian lan tresna edota aukera ezberdinak iaksten dihardut. Internet eta sareko erabilpenei dagokionean; Bartzelonara ikasketekin jarraitzera joan nitzenean ireki nuen nire lehen e-mail helbidea, internet distantziak hala egokituta asko erabili izan nuen tresna izan zen, egunkariak irakurtzeko batez ere. Gaur egun berriz, nire eguneroko lanean internet ezinbesteko tresna da, distantziara egiten baitut lan. Hau da, Iruñean kokatzen den bulego batentzat lan egiten dudanez eta noizean behin proiektuak ere nire herritik kanpo bizi den pertsona batekin egiten ditudanez, gmail eta gtalk eguneroko tresna bihurtu dira. Distantziak eta joan etorriak erabat murriztu dira: proiektu baten harira aldaketak elkarlanean egin eta momentuan eztabaidatu baititzakegu. Beraz teknologiak, aisialdiko arlo komunikatiboan baino, lan arloan gehiago kokatzen ditut gaur egun, eta uste dut etorkizunean ere hala izaten jarraituko dutelako, beti ere ezagutzak zabaltzen jarraituz, noski.

2.- KASUEN AZTERKETA INFORMAZIO BILTZEKO TRESNAK Ikastoletako azterketa egiteko, hiru kasuetarako galdera zerrenda bat prestatuko dugu. Ondorengo hauek dira azterketa egiteko prestatu ditugun galdera: Zein dira IKT arduradunaren egin beharrak? Hezkuntza proiekturik ba al dago IKTrekin erlazionatuta? Ikastolak ba al dauka web orria? Zein dira ikastolak dituen hardwareak? Zein dira ikastolak dituen softwarea? Ba al dago ordenagailu gelarik ikastolan? Zenbat ordenagailu daude? Edo zein da ikasle-ordenagailu proportzioa? Ordenagailu eramangarririk ba al dago? Ordenagailuaz gain, zein teknologia berri daude? Zein da irakasleek duten teknologia prestakuntza maila? Gabezirik sumatzen al duzu? Teknologia berrien inguruko tailerrik eskaintzen al da heldu zein haurrentzat? Astean zenbat ordu egoten dira ikasleak ordenagailuan? Zein programa erabiltzen dituzte? Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak? Zeintzuk dira landu behar diren gaitasun teknologikoak? Zer baloratuko zaie ikasleei? Haurren aurre-ezagutzen inguruko azterketa edo diagnosirik egin al da? Teknologien hezkuntza zein hezagutza hartzen dira oinarri gisa? Ibarrako Ikastolako kasurako erabiliko dugun materiala ondoren hau izango da: Ordenagailuan galdera zerrenda prestatuko dugu, OpenOffice.org Writer programa erabiliz. Kamara digitala erabiliko dugu, argazki eta bideo aukerak dituena, noski ahotsa grabatzeko posibilitatearekin. Zarauzko Ikastolako kasurako galdetegiari erantzungo diogu, gure ezagutzetatik abiatuz eta ikusi dugunetik abiatuz. Pasaia-Lezoko ikastolako kasurako, galdetegia email bidez bidaliko diogu IKT arduradunari, ahal dituen gehienak korreo bidez erantzuteko.

Modu honetara bide ezberdinak uztartuko ditugu, hau da, teknologiek ere diagnosiak egiteko eskaintzen dizkiguten aukera ezberdinak uztartuko ditugu: presentzialki elkarrizketa egitea eta elkarrizketa email bidez egitea. 2.1.- INFORMAZIO BILKETA Pasaia-Lezoko Ikastolara gmail bidez bidali dugu galdetegia eta ondorengo hau da jasotako erantzuna: Zein dira IKT arduradunaren egin beharrak? IKT Plana diseinatu, kontrastatu eta aurrera eraman. Hezkuntza proiekturik ba al dago IKTrekin erlazionatuta? Bai, urteko IKT Planean islatzen dena. Ikastolak ba al dauka web orria? Bai. www.lizeoa.com Zein dira ikastolak dituen softwarea? Sistema eragilea: Windows XP Ofimatika: Office 2000 pakete osoa Bideoa editatzeko: Pinnacle Irudien trataera: Photoshop, Picassa… Diseinua: Autocad Ba al dago ordenagailu gelarik ikastolan?Bai, hiru. Zenbat ordenagailu daude? Edo zein da ikasle-ordenagailu proportzioa? 75 ordenagailu, irakasle adina gutxi gora behera. Ordenagailu eramangarririk ba al dago? 12 inguru. Ordenagailuaz gain, zein teknologia berri daude? Proiektore digitalak, arbel interaktiboa, eskanerrak, argazki eta bideo kamera digitalak... Zein da irakasleek duten teknologia prestakuntza maila? Gabezirik sumatzen al duzu? Ona. Portzentai txiki batek zailtasunak ditu. Teknologia berrien inguruko tailerrik eskaintzen al da heldu zein haurrentzat? Ez. Astean zenbat ordu egoten dira ikasleak ordenagailuan? Zein programa erabiltzen dituzte? Etaparen arabera. Lehen Hezkuntzan ordu bete Infogelan eta ordu erdia gelako ordenagailuan. Ziklo eta arloaren arabera programa desberdinak erabiltzen dituzte, gehienbat Txanela Programarekin datozenak. Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak? Euskara hutsean. Zeintzuk dira landu behar diren gaitasun teknologikoak? Zer baloratuko zaie ikasleei?

Hardwarearen

ezagutza

eta

erabilera

maila,

informazioaren

kudeaketa (bilaketa, jasoketa era erabilera), lanen konpartitzea (blogetan, webetan)... Haurren aurre-ezagutzen inguruko azterketa edo diagnosirik egin al da? Teknologien hezkuntza zein ezagutza hartzen dira oinarri gisa? Ez. Ibarrako Ikastolako IKT arduradunari eginiko elkarrizketaren bideoa ondorengo hau da: (blogean bertan zintzilikatuta dago). Zarauzko Ikastolako galdetegiaren erantzunak ondorengo hauek dira; Zein dira IKT arduradunaren egin beharrak? Eskolako IKT plana diseinatu eta martxan jarri ondoren, honi jarraipena eman. Hezkuntza proiekturik ba al dago IKTrekin erlazionatuta? Hezkuntza proiektruan islatuta azaltzen da IKT. Ikastolak ba al dauka web orria? Bai, www.zarauzkoikastola.org Bertan, ikasleei, gurasoei eta irakasleei zuzenduriko atalak daude. Ikastolaren inguruko informazioa, bertako zerbitzuak, proiektuak, etab. aurki daitezke Zarauzko ikastolako webgunean. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako gazteek, apunteak ere aurki ditzakete bertan. Zein dira ikastolak dituen softwarea? Sistema eragilea: Windows XP Ofimatika: Office 2000 pakete osoa, OpenOffice pakete osoa. Bideoa editatzeko: Pinnacle Ba al dago ordenagailu gelarik ikastolan? 2 ordenagailu gela daude. Lehen hezkuntzakoek gela bat erabiltzen dute. Talde bakoitzak astean ordu betez. Beste ordenadore gela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek erailtzen dute. Hauek ere, talde bakoitzak, astean ordu betez erabiltzen dute. Zenbat ordenagailu daude? Edo zein da ikasle-ordenagailu proportzioa? Lehen Hezkuntzan, 22 haurreko gela batean, bi haurrentzat ordenadore bat dago gutxigora behera. Eta DBHko taldeetarako, gelak 25 ikasleetakoak izanik, ikasle bakoitzeko ordenadore bat dago. Bestalde, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean ordenadore bat dago. Dena den, 2 urteko geletan ez dago ordenadorerik. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle gelan ere badira 3 ordenadore beraien lanak egiteko. Ordenadore kopuru bera dago DBHko irakasle gelan. Azkenik, kirol koordinatzaileak bere bulegoa izanik, bertan ordenadoreak ditu; beste 3 hain zuzen ere. Ordenagailu eramangarririk ba al dago? Erabilpen puntualetako, zikloetako

arduradun bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izaten du. Behar izanez gero berari eskatu behar zaio. Baina, esan bezala erabilpen puntuletako bakarrik erabiltzen da. Ordenagailuaz gain, zein teknologia berri daude? Kamara digitala, bideokamera, … Zein da irakasleek duten teknologia prestakuntza maila? Gabezirik sumatzen al duzu?Ematen duten mailakarako prestatuak daude irakasleak eta orokorrean ez dute arazorik izaten. Ongi moldatzen dira. Teknologia berrien inguruko tailerrik eskaintzen al da heldu zein haurrentzat? Haurrentzat ez da teknologia berrien ikastarorik eskaintzen. Informatikako klaseetan jasotzen dutena bakarrik. Guraso eta irakasleei,ordea, ematen zaie aukera ikastaro batzuetarako. Dena den, ikastaro horiek oso sinpleak izaten dira; oinarrizkoak. Microsof Officeko programak diren bezala. Astean zenbat ordu egoten dira ikasleak ordenagailuan? Zein programa erabiltzen dituzte? Astean ordu betez egoten dira ikasleeak ordenadore gelan. Lehen hezkuntzako haurrak Txanela Proiektuko CDak erabiltzen dituzte, bertan ariketak

eta

jolasak

daudelarik.

Horrela,

ordenagailuaren

bidez

ere,

matematika,ingurunea, gaztelera … lantzen dituzte. Bigarrengo hezkuntzan, Officeko programak erabiltzen ikasten dute. Haur hezkuntzako haurrek, gelan izaten dute ordenagailua. Ez dute tarterik bertan ibiltzeko, erabilera nahiko librea da. Denbora librea dutenean, egun horretan egokitzen zaion haurrak aukera izando du nahi badu ordenagailuan ibiltzeko. Bertan, Urtxintxako CD desberdinekin aritzen dira; musika entzuten, jolas moduko ariketak egiten … baina, esan bezala, ez diote ordenagailuari tarte berezirik eskaintzen. Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak? Erabiltzen dituzten teknologia berriak ordenadoreetara mugatzen direla esango nuke eta hauek euskara eta gaztelaniaz egoten dira. Zeintzuk dira landu behar diren gaitasun teknologikoak? Zer baloratuko zaie ikasleei?Teknologia aldetik ordenagailua erabiltzen dute gehienbat. Haurren aurre-ezagutzen inguruko azterketa edo diagnosirik egin al da? Teknologien hezkuntza zein ezagutza hartzen dira oinarri gisa? Gaur egungo haurrek, guk pentsatzen duguna baino gehiago dakite teknologia berrien inguruan. Asko ibiltzen dira bideo-joko eta ordenagailuekin, garai batean ez bezala. Lehen ez ziren aurre-ezagutzak kontuan hartzen orokorrean ezagutzarik ez zegoelako, baina orain ezagutzak daudelarik ere ez dira kontuan hartzen. Orain dela 10 urte bezala jarraitzen da alderdi horretatik.

3.- KONPARAKETA ETA ONDORIOAK Aztertutako hiru ikastoletan egoera antzekoa da. Konparaketari dagokionez, ardatz berdinaren inguruan mugitzen direla ikusten dugu. Elkarrizketatutako guztiek bat egiten dute zenbait arlotan: Egun "teknologia berria" kontzeptua alboratzen hasi behar dugu. Guretzako, hezkuntzan lanean diharduten askorentzako, teknologia berriak badira ere, egun eskolan haste diren haurrek teknologia horiekin hazi direnez, ez dira beraientzako berriak. Teknologia horiekin elkarbizitzan hazitako haurrak baitira. Ordenagailuekin erlazionatutako teknologiak erabiltzen dituzte batez ere. 'Irteera profila' zehaztua dute eta helburuak modu egokian betetzen ari direla diote. Urte gutxi batzuk barru, egunerokotasuneko ohiko tresna bihurtzea du helburu IKT proiektu orok. Hor ikusiko baita IKT-en txertaketa modu natural batean eman den edo ez. Irakasleen formakuntza jarraian zentratu beharra dagoela uste dute, hortik baitator irtenbidea. Ezin omen dugu atzean gelditu. Gure ondorio propioei dagokionean, urte oso gutxiren buruan aldaketa oso handiak eman direla. Taldetik hiru, duela urte asko atera baginen ere derrigorrezko hezkuntzatik, laugarrena duela oso urte atera bazen ere, ezberdintasunak ez dira hainbestekoak. Beraz, duela oso urte gutxitik ona ematen dira aldaketa handienak. Bide honetatik asko dugu lantzeko.

4.- HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK

IZENA

HELBURUA

Maketa baten TENPLU eraikitze GREZIARRA prozesu ERAIKITZEN ezberdinez jabetzea.

ARLO ERABILIKO KURRIKULAR DEN JARDUERAREN DESKRIBAPENA RA TEKNOLOGIA HARDWARE: Argazki Adierazpen kamara Plastikoa digitala eta eta ordenagailu Ingurumena a. . SOFTWARE: Movie Maker programa.

Asteburuko menuen Osasuna GOSE-MOSE osaketarako eta JATETXEA dokumentatz elikadura. ea.

Ordenagailu a. Internet bilatzailea.

Maketa egiten ari diren bitartean, egunaren arabera taldekide batek hartuko du argazkiak ateratzeko ardura, denbora zehatz batetik behin. Ondoren hauek Movie Maker programan modu jarrai batean antolatu eta bideo formatoan aurkeztuko dute ikaskideen aurrean beraien emaitza. Taldeka, astean zehar, asteburuko menua antolatuko dute; lehenengoa, bigarrengoa eta postrea izango dituena. Honetarako astean zehar interneten errezetak eta argazkiak bilatuz menuen fitxak osatuko dituzte.

NOR ZARA ZU?

Elkarrizketen munduan sartu.

Internet Hizkuntzak. bidezko irratia.

Norberaren ezagutza gain, elkarrizketa zuzenen bitartez besteak ezagutzeko parada hartu. Modu honetara taldekideei elkarrizketak egin beharko dizkiete. Talde osoak entzuteko aukera izango du, irratia entzungo dutelako.

NI ERE KAZETARI

Gai edo proiektu baten laburpeneskema eta Hizkuntza, Internet informazio bidezko esanguratsue eduki espezifikoak irratia. na biltzeko gaitasuna lantzea. Irratsaio bat egitea eduki hauekin.

Gai konkretu baten bukaera egiteko modu ezberdin bat landuko dugu; eduki esanguratsuenak aukeratu, egituratu eta taldeka irratsaio bat egitea. Gaiez aldatzen denean taldea ere aldatu egingo da.

Eskola arteko harremanak bultzatu, Hizkuntza ZIBER IPUINA erabakiak plastikoa adostu eta eta idatzia elkarrekin sortu.

skanerra, internet, emailak

Sarean irakurri daitekeen ipuin bat sortu eskola ezberdinen arteko elkarlanari esker. Erabakiak modu birtualean, saretik partekatuko dira. Eskola ezberdinekin kontaktuan e-mail bidez jarri, iritziak trukatu eta erabakiak hartuko dira. Bide beretik ipuina osatuko duten marrazkiak ere skaneatu ondoren e-mail bidez bidali eta modu honetara gidoi zehatz bat zehaztu eta dagozkion marrazkiak egin ostean ipuina osatuko da.

Egunerokotas unean ikusteko aukera ez dugun animali bati buruz ELEFANTEA informazioa EZAGUTZEN lortzen jakitea. Informazioa bilatzen eta antolatzen jakiteko gaitasuna garatzea.

Ingurunea, hizkuntza Internet eta bilatzailea, adierazpen plastikoa

Landareen hazkuntza prozesua oso geldoa denez, ez dira gai hasierako egoeratik bukaerako LANDAREEN egoerarako Ingurunea HAZKUNTZA ibilbide osoa oroitzeko, ondorioz, argazkien bidez prozesua kontatzea da helburua.

HARDWARE: Argazki kamara digitala eta ordenagailu a. SOFTWARE: Movie Maker programa.

Animalia hau gure habitatean bizi ez denez, ezin dugu zuzenan behatu, ondorioz, interneteko sarea erabiliko dugu informazioa bilatzeko. Irudiak bila ditzakegu, bideoak, idatziz dagoen informazioa. Ondoren lortutako informazioarekin, animaliataz ikasi duguna kontatuko dugu. Bertan testuaz gain, irudiak, bideoak,...jarriko ditugu. Ahotsa ere sar dezakegu!!

Haurrek, hazietatik abiatuz, landaren baten hazkuntza prozesu guztia ikus dezaten, prozesua egiten doazen heinean, argazkiak aterako dituzte. Prozesu guztia amaitzean, argazkiak ordenagailuan deskargatu eta prozesuaren kontaketa egingo dute movie maker programa erabiliz. Argazkien arteko desberdintasunak ere kontatuko dituzte, ahotsa sartuz.

Haurrek artelanak egitea atsegin dutenez, beraien ibilbidea era grafiko batean eskura izateko aukera. Beraien Honetarako, kurtsoetan zehar, beraien prozesua ikus sakanera, marrazkiak eskaneatzen joango dira ARTELANEN dezaten, Adierazpen ordenagailu eta beraien fitxtegi propioan artelanen BILDUMA a plastikoa gordetzen. Era honetara nahi bilduma dutenean ikusgarri izango dituzte eta eskura izatea. beraien ibilbidea ikusteko aukera bikaina izango dute.

BIOGRAFIA

Beraien eskolako ibilbidea kontatzea, eskolan Nortasuna egiten eta dituzten lanei hizkuntza lekua ematea eta beraientzat esanguratsua

Haurrentzat esanguratsuak diren ekintzak, lanak, irudiak, egoerak ordenagailu islatzeko, aukera izango dute. a, skanerra Honetarako, nahi dituzten marrazki, eta hitzen argazki, fitxa, irudi, ipuin,...bildu eta grabazioa hauek Movi Maker programaren bidez Movie Maker azaltzeko aukera izango dute. Ahotsa programa era sartuko dute, bertan jarri dutenaren azalpenak emateko.

k direnak bereiztea

ASTEKARIA

Astean zehar izandako gertaeren Denen artean selezio bat egin beharko dute. ideiak hauen Taldekide guztiek telebistan kontatuko aukeraketa Bideo Harremana dutena eta kontatzeko modua eta grabagailua, k eta adostuko dute. Rolak banatuko kontakizunare ordenagailu hizkuntza dituzte; gertaeren sekuentzia egingo n sekuentzia a dutenak, hizlariak, grabatuko dutenak, eta modua grabatutakoari musika jarriko diotenak, adostea ordenagailuan zintzilikatuko dutenak,...

MAPA ALA GPS-A?

Aurkitzen diren zentrutik, denon artean aukeraturiko herriko leku batera joango gara. horretarako bi talde osatuko ditugu; talde batek, herriko mapa bat baliatuz, iritsi beharko du adostutako lekura eta beste taldeak GPSa erabiliz iritsi beharko da. Bertan denok elkarturik eta jolasean aritu ondoren buelta egingo dugu. GPSarekin joan direnak, buelta maparekin egin beharko dute eta alderantziz. Ea zein den erosoagoa adostuko dugu zentrura iristean.

Orientatzaile bezala mapa erabiltzeaz gain GPSa Ingurunea ere erabilgarria dela jakitea

GPSa

Matematikak ohiko moduan MATEMATIK lantzeaz gain, Matematik Ordenagailu a eta CDa AK LANTZEN beste modu a ere badagoela jakitea.

Batuketak lantzen gaude fitzen bidez eta baita jolas moduan ere, Urtxintxa Proiektua erabiliz. Proiektu honek gehigarriak diren CDak ere badituenez, hauek ere erabiliko ditugu. Horretarako, ordenagailu gelan lekua hartu eta astean ordu erdiz joango gara. bertan CDekin arituko gara jolas moduko ariketak egiten.

Prozedura bat jarraituz bizkotxo bat BIZKOTXOA egin eta errezeta bat adostea.

Harremana k eta Argazki komunikazi kamara oa

Gelan bizkotxo bat egitea erabaki dugu. Horretarako, haur bakoitzak etxetik errezeta ekarri beharkodu. Denon artean errezeta bat adostu eta egiteari ekingo diogu. Prozedura horretan, pausoz pauso joango gara eta pauso bakoitzari argazkia aterako diogu. azkenik argazki horiekin errezeta osatu eta haur bakoitzak bizkotxoaren errezeta izango du irudi bidez osatua, nahi duenean berriro ere berak egin dezan.

Ingurunea eta Argazki Adierazpen kamara Plastikoa

Udazkena iritsi da eta gela pixka bat girotzeko horma irudi bat egitea pentsatu dugu. Hormairudi hori osatzeko aldizkariak erabiliko ditugu, baita kanpora atera eta hostoak jaso ere. Bestalde, argazkiak aterako ditugu kanpora ateratako irteera horretan eta argazki hauek ere

Udazkena UDAZKENEK gaitzat O HORMA hartuta IRUDIA horma irudi bat osatzea

baliatuko ditugu gure hormairudia osatzeko. Herriko txokoen HERRIKO ezagupena, HAUR GIDA eta honekin gida baten osaketa

NONDIK ZATOZ ZU?

Ingurunea

Beste herrialdeen ezagupena. Galdetegiare Kultura n prestaketa. Irrati saioa egitea

Haurrentzat esanguratxuak diren Argazki txokoak ezagutu, argazkiak atera eta makina eta haien erakargarritasuna idatziz ezarri, maketaziora informazio buloan aurki ditzakegun ko programa gida bat eratzeko.

Internet bidezko irratia

Gelan edota ikastetxean egon daiteken etorkin bati irratian elkarrizketa egitearena. Horretarako, galdetegi baten prestaketa burutu behar delarik, ondoren irrati saioan elkarrizketa egiteko.

Baserria Haurrak baserri batetara joango denaz zaizkigu eta hango errealitatea biltzen jabetzea Bideo saiatuko dira, horretarako Informazioa Ingurunea, grabagailua, baserritararekin elkarrizketa, imaginak BASERRITIK bilketa egitea ordenadore eta denadalakoak biltzen dituztelarik. kultura IKASTOLARA Ondoren Ondoren, bildutako informazio guztia a bideo egitea bideo batetan txertatuko dute, Telebistan ikastetxeko telebistan emitituz. ematea Dantza baten sormena Grabaketa egitea KARAOKEA Grabaketa hori editatuz karaokean bihurtzea

Kanta baten arabera dantza asmatzen dute, ondoren dantza Bideo Sormena grabatu. Guztia izanda, ordenadorez grabagailua, Gorputz grabazioari musika akoplatu, baina adierazpen ordenagailu ahotsa kenduta, eta azken hau idatziz a a agertu beharko du imaginaren azpikaldean.

Gaixo dagoenari laguntzea Komunikazioa EZIN DUT gelan ez OHETIK JEIKI daudenekin Internetak esakintzen duen baliabideak

Laguntasun a Bloga, komunikazi eskanerra, oa skipe... Interneten baliabideak

Musika eta letra sortzea. Sormenean NI, lagundu KONPOSITO gaitzazken RE programen erabilpena. Irratian editatu.

Sormena Musika egiteko programa

Gaixo dagoen ikaslearekin harremanetan. Atzean ez geratzeko, egunean zehar berarekin harremanetan jartzen da gela, egunaren laburpen bat eskeintzeko. Bestetik egindako lanak gelako blogean zintzilikatuko zaizkio, berak ere eskura ditzan.

Musika egiteko programa sinple Ordenadora, batekin,non bertan hainbat erritmo musika ezarrita eta hainbat tresnen doinuak programa. aukeran izanda, kanta bat era Internet dezaten, ondoren letra ipiniz. bidezko Ondoren kanta hau irratian ezarriko irratia dute.

Miriam, Edith, Susana eta Aitziber

Related Documents

Txostena Ikt
August 2019 13
Ikt Txostena
May 2020 9
Ikt Txostena
May 2020 12
Ikt Txostena
August 2019 21