TEKNOLOGIA BERRIAK
• EGILEAK: Olatz Aramburu Izaga Tejera Maialen Echenagusia
Zer egin dugu ikasgai honetan? •
Hasiera batean, galduta sentitu ginen arren, esan behar da, pixkanaka blogetan ibiltzen ongi moldatu garela.
•
Horrez gain, ikasgai honetan zenbait programa erabiltzen ere ikasi dugu, hala nola; picassa, docs, pdfcoke,.. Oso onuragarriak guztiak.
•
Bestalde, zenbait hitzaldi interesgarri eta onuragarri ere izan ditugu, honako hauek esaterako; Txanela, Ikasys, Amara Berri, etab.
Gure lanak: • IKT •
Guk, IKT-ko lana egiteko, Zarauzko La Salle eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean izan ginen eta bien arteko konparaketa egin ondoren, ondorio batzuk atera genituen: – Bi ikastetxeak teknologiaz ongi horniturik daude. – H. H-an; ordenagailuak jolasteko eta ipuinak eta abestiak entzuteko erabiltzen dituzte normalean. – L.H. eta DBH-n, informatika eta teknologia berriak gehiago lantzen dira. – Bi ikastetxeek, ez dute inolako proiekturik. – Hala ere, Iraurgi Ikastetxea, hurrengo urtean, “Centro Certificador de IKT” proiektuan sartzera doa.
PROIEKTU ONA: KLIK ETA KLIK •
Guk ezagututako ikastetxeetan, proiekturik ez zegoenez, Azpeitiko Urola ikastetxeko Klik eta Klik proiektua aukeratu genuen lantzeko. • Arazo asko izan ondoren, proiektuaren arduradunarekin elkartu ginen eta informazio asko bildu genuen. • Proiektu honen helburua; ikasleek, teknologiak erabiliz, beste ikastetxeekin parte hartzea eta bide batez, hainbat balore lantzea da. • Lantzen dituzten gaiak; inmigrazioa, ingurumena, emakumea gizartean, gerrak, etab. dira, gai unibertsalak alegia.
MAGIS TB • •
Magis TB-ko lana egiteko, Zarauzko La Salle ikastetxera joan ginen. Bertan, Tandanacui elkarteari buruzko informazioa jaso genuen.
•
Informazio hori jaso ahal izateko, elkarte honetan parte hartzen duen kide batekin aritzeko aukera izan genuen eta berak gauza asko azaldu dizkigu.
•
Bertan lortzen duten dirua, beharrak dituzten pertsonei laguntzeko erabiltzen dute.
ONDORIOA • Teknologiak, gure gizartean gero eta eragin handiagoa dutenez, eremu horretan gero eta gehiago trebatu behar da eta aldi berean, haurrei transmititu eta motibatu behar diegu.