Nireblog Tutoriala

  • Uploaded by: gorkaazk
  • 0
  • 0
  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nireblog Tutoriala as PDF for free.

More details

  • Words: 856
  • Pages: 8
San Bartolomé Ikastetxeko webguneak Sortu berri ditugun webgune batzuen ezaugarriak aditzera eman nahi dizuegu. Une honetan hiru dira baina etorkizunean gehiago egongo dira. Lehena (Nagusiena) datu orokorrak eskura izateko erabiliko da, eta eskolako zuzendaritzak kudeatuko du, helbidea: http://sanbartolome.nireblog.com/ Beste biak, blog eran diseinaturik daude, eta ekoizpenak eta eguneroko informazioak sartzeko izango dira. Eskolako kide guztiek parte har dezaten pentsaturik daude. Baten interfazea euskaraz dago: http://leioakosanbartolome.nireblog.com/ eta bestearena gazteleraz: http://sanbartolomedeleioa.nireblog.com/ Esan bezala, azkeneko blog bietan eskolako kide guztiek (gurasoek, ikasleek, irakasleek, irakasleak ez diren langileek) parte har dezakete. Horretarako, interesaturik daudenek, azpian datorren posta-helbidera mezu bat bidali behar dute, parte hartzeko pasahitzak eskatuz. Sistemak betetzeko datu-orri bat itzuliko dio, eta osatu ostean, ahalik eta arinen, pasahitzak igorriko zaizkio. Familia bakoitzeko erabiltzaile bakar bat esleituko da. Helbide elektronikoa:

leioako.sanbartolome.gmail.com

Erabiltzeko baldintzak. Ez da aurretiko zentsurarik egingo baina baldintza bi exijituko dira: 1. Sartuko diren edukiak, derrigorrez, Eskolako gaiekin egongo dira loturik. Ez da bestelako gairik onartuko. 2. Ez da onartuko, ezta, pertsonenganako edo instituzioenganako inolako errespetu faltarik. Hizkuntzari dagokionez, askatasuna osoa dago edozein hizkuntza erabiltzeko (euskara, gaztelera, ingelesa, katalana, galegoa, ....).

Hauxe da Orri Nagusiaren itxura Orri honen izaera nahiko estatikoa da eta bertan, esan bezala, zuzendaritzak jarriko dituen informazio orokorrak aurkituko dira. Bere elementuak hauek dira: Kategoriak, post edo sarrerak sailkaturik ikusteko dira. Estekak, dauzkagun beste blog edo web orrietara heltzeko lasterbideak dira.

”nireblog” izeneko bloga erabiltzeko eskuliburua 1. URRATSA. Nabegazio eremuan teklea ezazu ondoko helbidea: http://leioakosanbartolome.nireblog.com edo bestela, Orri Nagusiko 1 Ikastetxeko bloga euskaraz estekatik sartu. Hauxe da eskolako kideek erabiliko dugun blogaren itxura. Eta bere elementu garrantzitsuenak hauek dira: Zure Bloga kudeatzeko botoia. Sarrera edo post berriak idazteko, aldatzeko, .. Kategoriak. Sarrerak, sortzen direnean, kategorien arabera sailka daitezke. Estekak. Dauzkagun beste blog edo web orrietara heltzeko lasterbideak dira.

2. URRATSA: Bloga kudeatu (sarrerak berriak egin, egindako sarrerak aldatu,...). Blogaren edukiak kudeatzeko Zure Bloga kudeatzeko botoia sakatu behar da. Eta, sesioari hasiera eman ahal izateko, ondoko pantaila agertuko da. Sesioa hasi. Blogean parte hartzeko, nahi izango duten guztiek, erabiltzaile izena izango dute (gehienen kasuan izena eta abizenaren lehen iniziala izango da). Erabiltzaile izena ezin daiteke aldatu. Pasahitza, norberak berea izango du, eta hasi ahal izateko bat esleitu egingo zaio (erabiltzaile izenaren bi hizki eta sei zenbaki). Pasahitza alda daiteke.

3. URRATSA: Orain bloga kudeatzeko gunean zaude. Pantaila honek hiru atal nagusi ditu: 1. Kudeatzeko hegalak. Hegaltxo hauen bidez gauza desberdinak egin daitezke. Adibidez, pasahitza aldatu. 2. Menu nagusia. Bertatik sarrera berriak, aurreko sarrerak, zirriborroak, erantzunak, ... eta abar kudeatzen dira. 3. Datuak sartzeko gunea.

Pasahitza aldatu. Pasahitza aldatu. Pasahitza alda daitekeen zerbait da, aitzitik, erabiltzaile izena ezin daiteke aldatu. Pasahitza berria jartzerakoan erraz gogoratuko dugun bat aukeratzea komeni da. Blog desberdinetarako bera izan daiteke. Aldaketa egiteko Nire datuak botoia sakatu eta irekiko den leihatilan nahi dugun pasahitza bi aldiz idatzi.

4. URRATSA: Post berri bat egitea eta argitaratzea testu eta irudiekin. Sarrera edo post berri bat sortzeko Sarrera berria leihoa klikatu.

Guk abesti bat idatziko dugu: Izenburua dagokion tokian sartu, “Loretxoa”, eta gero testua idatzi.

Irudia sartzeko aukera desberdinak daude. Daukagun irudi bat erabiltzea edo bestela bilaketa berri bat egitea. Azkeneko kasu hau azalduko dugu: Bilaketa google irudiak bilatzailean egin daiteke edo bestela hurrengo helbidera joan, http://www.flickr.com/, bertan era askotako argazkiak aurki daitezke eta. Bilaketa bat egin, adibidez, “lorea”

Agertuko direnen artean aukeratu zure gustuko irudia eta kokatu sagua bere gainean. Arratoiaren eskuineko botoia sakatu eta aukeratu “gorde irudia honela …” Beste kontu bat da irudiaren jabetza intelektuala, teorian ezin litezke kopiatu eta erabili (batez ere ikur ofizialak eta abar), baina bestelakotan tolerantzia handia dago.

Zoaz “Mis imágenes” karpetara eta gorde ezazu argazkia. Erreferentziazko izena “lorea” izan daiteke. Dagoeneko badugu irudi bat gorderik eta erabiltzeko prest. Oso garrantzitsua da tamaina aldetik txikia izan dadila (50 kb inguru). Irudien tamainari buruz blogaren aholku teknikoak kategorian hainbat iradokizun daukazu.

Irudia igo Klika ezazu “Irudia igo”

Bilatu gordetako irudia “arakatu” komandoaren bidez. Aukeratu irudia eta “ireki” sakatu

Nahi baduzu, izenburua eta deskribapena jarri. Aukeratu tamaina menuan, gehinetan txikia aukeratu. eta azkenik, “igo” sakatu. Irudia blogaren fitxategietan gordetzen da.

Jarri kurtsorea irudiaren gainean eta kokapena aukeratu. Aukeratutako tokia sakatu bezain laster, irudia sarreran kokatuko da.

Post berri hau “Idazlanak” kategorian sartzea erabaki dugu, horretarako dagokion laukian sakatuko dugu. Gaineratu etiketak – tagak – zure sarrerari, hau da, hitz aproposak gero bilaketak errazago egiteko. - Sarrera amaitu gabe badago eta beranduago jarraitu nahi baduzu, gorde ezazu “zirriborroa gorde”. - Aurreikusi nahi baduzu, sakatu “artikulua aurreikusi”. -Argitaratzeko, “argitaratu” pultsatu.

Orain sakatu “Bloga ikusi”

Emaitza argitaraturik dago:

Egin berri dugun posta edo sarrera bere izenburu, testu eta irudiaz.

iruzkinak

Kategoriak

5. URRATSA: Argitaratutako artikuluak edo postak aldatzea edo editatzea. Agian, gerta liteke, argitaratutako artikuluan zerbait aldatu nahi izatea. Adibidez, testuaren kolorea eta tamaina, aldaturik hobeto geldituko dela bururatu zaigulako. Horrela bada, klikatu berriro Zure Bloga kudeatu botoian …

… eta menu nagusiko Aurreko sarrerak atala aukera ezazu.

Pultsatu ondoren erabiltzaile horrek egin dituen artikulu guztiak, kronologikoki ordenaturik, agertuko dira. Editatu nahi dugun sarreraren Aldatu botoia sakatu.

Testua markatu eta paletatxoa botoia sakatu, kolore mordo bat azal dadin.

Gustuko bat aukeratu eta aplikatu. Azkenik, Artikulua aurreikusi edo bestela Aldatu agindu.

Orain sakatu berriro bloga ikusi, aldaketak ikusi ahal izateko nabegatzileko orria berritu botoia pultsatu.

Related Documents

Nireblog Tutoriala
December 2019 12
Nireblog Tutoriala
December 2019 6
Tutorial Nireblog
December 2019 5
Audacity Tutoriala
December 2019 8

More Documents from ""

April 2020 14
Copia Este Libro
April 2020 14
Oinarrizko Gaitasunak
November 2019 18
Ebaluatu 5s
April 2020 5