Nireblog Tutoriala

  • December 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Nireblog Tutoriala as PDF for free.

More details

  • Words: 1,486
  • Pages: 12
San Bartolomé Ikastetxeko webguneak Sortu berri ditugun webgune batzuen ezaugarriak aditzera eman nahi dizuegu. Une honetan hiru dira baina etorkizunean gehiago egongo dira. Lehena, (nagusiena), datu orokorrak eskura izateko erabiliko da, eta eskolako zuzendaritza taldeak kudeatuko du, helbidea: http://sanbartolome.nireblog.com/ Beste biak, blog eran diseinaturik daude, eta ekoizpenak eta eguneroko informazioak sartzeko erabiliko dira. Eskolako kide guztiek parte har dezaten pentsaturik daude. Baten interfazea euskaraz dago: http://leioakosanbartolome.nireblog.com/ eta bestearena gazteleraz: http://sanbartolomedeleioa.nireblog.com/ Esan bezala, azkeneko blog bietan eskolako kide guztiek (gurasoek, ikasleek, irakasleek, irakasleak ez diren langileek) parte har dezakete. Horretarako, interesaturik daudenek, azpian datorren posta-helbidera mezu bat bidali behar dute, parte hartzeko pasahitzak eskatuz. Sistemak betetzeko datu-orri bat itzuliko dio, eta osatu ostean, ahalik eta arinen, pasahitzak igorriko zaizkio, baita “nireblog” erabiltzeko eskuliburua ere. Familia bakoitzeko erabiltzaile bakar bat esleituko da. Helbide elektronikoa:

[email protected]

Erabiltzeko baldintzak. Ez da aurretiko zentsurarik egingo baina baldintza bi exijituko dira: 1. Sartuko diren edukiak, derrigorrez, Eskolako gaiekin egongo dira loturik. Ez da bestelako gairik onartuko. 2. Ez da onartuko, ezta, pertsonenganako edo instituzioenganako inolako errespetu faltarik. Hizkuntzari dagokionez, askatasuna osoa dago edozein hizkuntza erabiltzeko (euskara, gaztelera, ingelesa, katalana, galegoa....).

Hauxe da Orri Nagusiaren itxura Orri honen izaera nahiko estatikoa da eta bertan, esan bezala, zuzendaritzak jarriko dituen informazio orokorrak aurkituko dira. Bere elementuak hauek dira: Kategoriak, post edo sarrerak sailkaturik ikusteko dira. Estekak, dauzkagun beste blog edo web orrietara heltzeko lasterbideak dira.

”nireblog” izeneko bloga erabiltzeko eskuliburua 1. URRATSA. Nabegazio eremuan teklea ezazu ondoko helbidea: http://leioakosanbartolome.nireblog.com edo bestela, Orri Nagusiko 1 Ikastetxeko bloga euskaraz estekatik sartu. Hauxe da eskolako kideek erabiliko dugun blogaren itxura. Eta bere elementu garrantzitsuenak hauek dira: Zure Bloga kudeatzeko botoia. Sarrera edo post berriak idazteko, aldatzeko, .. Kategoriak. Sarrerak, sortzen direnean, kategorien arabera sailka daitezke. Estekak. Dauzkagun beste blog edo web orrietara heltzeko lasterbideak dira.

2. URRATSA: Bloga kudeatu (sarrerak berriak egin, egindako sarrerak aldatu,...). Blogaren edukiak kudeatzeko Zure Bloga kudeatzeko botoia sakatu behar da. Eta, sesioari hasiera eman ahal izateko, ondoko pantaila agertuko da. Sesioa hasi. Blogean parte hartzeko, nahi izango duten guztiek, erabiltzaile izena izango dute (gehienen kasuan izena eta abizenaren lehen iniziala izango da). Erabiltzaile izena ezin daiteke aldatu. Pasahitza, norberak berea izango du eta hasi ahal izateko bat esleitu egingo zaio (erabiltzaile izenaren bi hizki eta sei zenbaki). Pasahitza alda daiteke.

3. URRATSA: Bloga kudeatzeko gunea. Pantaila honek hiru atal nagusi ditu: 1. Kudeatzeko hegalak. Hegaltxo hauen bidez gauza desberdinak egin daitezke. Adibidez, pasahitza aldatu. 2. Menu nagusia. Bertatik sarrera berriak, aurreko sarrerak, zirriborroak, erantzunak... eta abar kudeatzen dira. 3. Datuak sartzeko gunea.

Pasahitza aldatu. Pasahitza aldatu. Pasahitza alda daitekeen zerbait da, aitzitik, erabiltzaile izena ezin daiteke aldatu. Pasahitza berria jartzerakoan erraz gogoratuko dugun bat aukeratzea komeni da. Blog desberdinetarako bera izan daiteke. Aldaketa egiteko Nire datuak botoia sakatu eta irekiko den leihatilan nahi dugun pasahitza bi aldiz idatzi.

Editore mota: Ikus-editorea eta HTML Editorea Editore mota bi daude, botoi baten bidez aktibatzen dira: Ikus-editorea. Normalean editore era honetan lan egingo dugu. Idazten ari garenean irudiak eta gainontzeko elementuak (letra mota, tamaina, kolorea…) azalduko diren bezala agertzen dira. HTML editorea, editore honetan ari garenean, programaren kodeak agertzen dira. Besteak beste, sarrerak kopiatzeko erabiltzen da. Editoreen erabilpenaz gehiago jakiteko ikus 7. urratsa.

4. URRATSA: Post berri bat egitea eta argitaratzea testu eta irudiekin. Sarrera edo post berri bat sortzeko Sarrera berria leihoa klikatu.

Guk abesti bat idatziko dugu: Izenburua dagokion tokian sartu, “Loretxoa”, eta gero testua idatzi.

Irudia sartzeko aukera desberdinak daude. Daukagun irudi bat erabiltzea edo bestela bilaketa berri bat egitea. Azkeneko kasu hau azalduko dugu: Bilaketa google irudiak bilatzailean egin daiteke edo bestela hurrengo helbidera joan, http://www.flickr.com/, bertan era askotako argazkiak aurki daitezke eta. Bilaketa bat egin, adibidez, “lorea”

Agertuko direnen artean aukeratu zure gustuko irudia eta kokatu sagua bere gainean. Arratoiaren eskuineko botoia sakatu eta aukeratu “gorde irudia honela …” Beste kontu bat da irudiaren jabetza intelektuala, teorian ezin litezke kopiatu eta erabili (batez ere ikur ofizialak eta abar), baina bestelakotan tolerantzia handia dago.

Zoaz “Mis imágenes” karpetara eta gorde ezazu argazkia. Erreferentziazko izena “lorea” izan daiteke. Dagoeneko badugu irudi bat gorderik eta erabiltzeko prest. Oso garrantzitsua da tamaina aldetik txikia izan dadila (50 kb inguru). Irudien tamainari buruz blogaren aholku teknikoak kategorian hainbat iradokizun daukazu.

Irudia igo Klika ezazu “Irudia igo”

Bilatu gordetako irudia “arakatu” komandoaren bidez. Aukeratu irudia eta “ireki” sakatu

Nahi baduzu, izenburua eta deskribapena jarri. Aukeratu tamaina menuan, gehinetan txikia aukeratu. eta azkenik, “igo” sakatu. Irudia blogaren fitxategietan gordetzen da.

Jarri kurtsorea irudiaren gainean eta kokapena aukeratu. Aukeratutako tokia sakatu bezain laster, irudia sarreran kokatuko da.

Post berri hau “Idazlanak” kategorian sartzea erabaki dugu, horretarako dagokion laukian sakatuko dugu. Gaineratu etiketak – tagak – zure sarrerari, hau da, hitz aproposak gero bilaketak errazago egiteko. - Sarrera amaitu gabe badago eta beranduago jarraitu nahi baduzu, gorde ezazu “zirriborroa gorde”. - Aurreikusi nahi baduzu, sakatu “artikulua aurreikusi”. -Argitaratzeko, “argitaratu” pultsatu.

Orain sakatu “Bloga ikusi”

Emaitza argitaraturik dago:

Egin berri dugun posta edo sarrera bere izenburu, testu eta irudiaz.

iruzkinak

Kategoriak

5. URRATSA: Argitaratutako artikuluak edo postak aldatzea edo editatzea. Agian, gerta liteke, argitaratutako artikuluan zerbait aldatu nahi izatea. Adibidez, testuaren kolorea eta tamaina, aldaturik hobeto geldituko dela bururatu zaigulako. Horrela bada, klikatu berriro Zure Bloga kudeatu botoian …

… eta menu nagusiko Aurreko sarrerak atala aukera ezazu.

Pultsatu ondoren erabiltzaile horrek egin dituen artikulu guztiak, kronologikoki ordenaturik, agertuko dira. Editatu nahi dugun sarreraren Aldatu botoia sakatu.

Testua markatu eta paletatxoa botoia sakatu, kolore mordo bat azal dadin.

Gustuko bat aukeratu eta aplikatu. Azkenik, Artikulua aurreikusi edo bestela Aldatu agindu.

Orain sakatu berriro bloga ikusi, aldaketak ikusi ahal izateko nabegatzileko orria berritu botoia pultsatu.

6. URRATSA: Argitaratutako artikuluei iruzkinak edo komentarioak egitea. Argitaratutako artikulu bati iruzkin edo komentario bat egin dakioke. Artikuluaren jabeak iruzkinak irakurri eta erantzun ditzake, baita ezabatu ere. Iruzkinak nola egiten diren: Klikatu Erantzunak ikusi/idatzi botoia eta leiho hau irekiko da.

Komentario bat idazteko, programak, gutxienez, izena eta posta elektronikoa eremuak betetzeko eskatuko digu. Datu biak fiktizioak izan daitezke, baina komeni da benetakoak jartzea, agian egileak iruzkinari erantzun bat eman nahi izango diolako. Horiek bete ondoren testua idazteari ekin diezaiokegu. Testua amaitutakoan Aurreikusi botoia pultsatu

Aurreikusi botoia sakatu ondoren hurrengo leihoan sartzen gara, bere atalak hauek dira: Lehenengoa, guk idatzitako iruzkina. Berriro irakurriko dugu ea akatsik ote dagoen eta, hala bada, zuzenduko dugu. Bigarrena, Aldatu eta Erantzuna plazaratu botoiak. Asma daitekeenez, zerbait aldatzeko premian bagaude Aldatu sakatu eta berriz aurreko pantailara itzuliko gara. Hirugarren atala, testua ontzat emanez gero, azaltzen diren hizkiak (TX4ZBLY) tekleatu eta Erantzuna plazaratu botoia sakatuko dugu.

Post honi, dagoeneko, iruzkin bat egin diogu. Goialdean dagoen hasiera botoia pultsatuz artikulua bere osotasunean ikus dezakegu.

Ikus daiekeenez, artikuluak iruzkina duen ala ez zenbaki batez adierazten da, (1), (2),..., egin zaizkion iruzkin kopuruaren arabera. Horrez gain, erantzunak atalean laburpentxo bat ere badator.

Esan bezala, artikuluaren egileak iruzkinak erantzun edo ezaba ditzeke. Ezabatzeko, kudeatzeko ataleko Erantzunak botoia sakatu

eta leiho hau irekiko da, ezabatu nahi den iruzkina markatu eta behean dagoen Akeratutakoak ezabatu botoia pultsatu. Iruzkinari erantzuteko, posibilitate bi daude: Lehenegoa, erantzun pribatua ematea, horretarako ireki gure posta elektronikoa eta iruzkina egin duenaren helbidea erabiliz, erantzuna prestatu eta bidali. Bigarrena, erantzun publikoa, horretarako hasieran egin dugun bezalaxe, Erantzunak ikusi/idatzi berriro klikatu eta jadanik azaldutako urratsak jarraitu.

7. URRATSA: Argitaratutako artikulu bat beste blog batean kopiatzea. Pentsa dezagun ondoan agertzen den sarrera argitaratuta daukagula, eta gaztelerako bertsioan dugun blogean kopiatu nahi dugula. Zer egin behar da?

Hirugarren urratsean editore mota bi daudela aurreratu da, eta botoi baten bidez aktibatzen direla. Editorea aldatzeko aipaturiko botoian sakatuz gero, mezu bat agertuko zaigu beste editore motara pasatuko garela adieraziz eta aldaketak gordetzeko esanez. Ados esango dugu eta, hemendik aurrera, bigarren editorean egingo dugu lan. Ikus-editorea. Normalean editore honetan egingo dugu lan. Idazten ari garenean, bai irudiak, baita gainontzeko elementuak ere (letra mota, tamaina, kolorea…) azalduko diren bezala agertzen dira.

12 puntuko testua 12 puntuko testu lodia irudia 12 puntuko testu lodia eta gorria

12 puntuko testua

HTML editorea, editore honetan ari garenean, programaren kodeak agertzen dira.

Esan bezala, argitaratuta dugun artilulua kopiatzeko HTML editorean jarri behar gara. Jarraian, eta HTML editorean gaudelarik, menu nagusiko aurreko sarrerak atalera joan eta dagokigun posta hautatuko dugu.

12 puntuko testu lodia irudia 12 puntuko testu lodia eta gorria

Azalduko den testu guztia markatu eta, ondoren, saguaren eskumako botoia sakatuz, irekiko den leihatilan kopiatu aukeratu behar dugu. Ezer ez badugu ikusten ere, konputagailuaren memorian, artikuluaren informazio guztia jadanik kopiaturik dago, izenburua salbu.

Orain Saioa amaituko dugu. Eta berriro sartuko gara baina gaztelerako blogeko erabiltzaile eta pasahitza erabilita.

Gaztelerako blogean sartu ostean HTML editorean jarri, eta sarrera berri bat egitera joan.

Ezer idatzi gabe, saguaren eskumako botoia sakatu eta itsatsi hautatu, ordenagailuaren memorian geneukana agertuko da. Azkenik, titulua idatzi (bestearen berdina izan dadila), kategoria aukeratu eta argitaratu (publicar).

ERNE LAGUNOK!!! Azalpen guzti hau egin ostean, froga bat egin dugu eta editorez aldatu gabe post bat kopiatzen saiatu gara eta harrigarria: ONARTZEN DU. Beraz, azaldutakoa baino errazago: dena kopiatu irudi eta guzti, saioa amaitu, beste blogean sartu, eta besterik gabe itsatsi; azkenik, titulua eta kategoria jarri eta argitaratu.

Related Documents

Nireblog Tutoriala
December 2019 12
Nireblog Tutoriala
December 2019 6
Tutorial Nireblog
December 2019 5
Audacity Tutoriala
December 2019 8