Autoebaluazioa
(B2 edo C1 helburu) DBH (D eredua) Hizkuntza bat ikasteko hizkuntza horrekin hartu-emanak beharko ditugu, hizkuntza horretan harremanak beharko ditugu. Zenbat eta harreman estuagoa hizkuntza batekin orduan eta gaitasun handiagoa lortzeko aukera hobea...
1. Kalkulatu, ehunekotan (%), ahalik eta zehatzen, zenbat denbora egoten zaren harremanetan zeure inguruko hizkuntzekin. Urtean. Egin kontu urteak 175 eskola egun dituela. Zehaztu ematen dituzun datuak nola kalkulatu dituzun. 2. .Irratia edo TB ze hizkuntzatan entzuten duzu? (Kopurua ehunekotan). 3. Eskolan irakasleei eta ikaskideei entzuten diegu. Ehunekotan, zenbat hizkuntza bakoitzari? 4. Entzuteko beste aukera bat bideoak, DVDak, audioak, internet... Hori guztia kontuan hartuta... Ehuneko zehatza aterako duzu? Entzuten dituzun grabazioetatik, urtean, zenbat (%) euskaraz? 5. Badakigu euskaraz hitz egiteko oso aukera gutxi dauzkagula. Urtean zehar zenbait hizkuntzatan mintzatzen bazara, hitz egiten ematen duzun denboraren kopuru orokorretik ze kopuru, ehunekoetan, gutxi gorabehera, euskaraz mintzatzen? Norekin mintzatzen zara euskaraz eta zein kopurutan (%)? Norekin egin zenezake baina zaila edo oso zaila egiten zaizu? 6. Mintz. Inoiz egin duzu, adiskide edo pertsona heldu elebidun batekin, hizkuntza batetik bestera aldatzeko ahalegina? Aurrez aurre? Telefonoz? Zergatik? Lortu behar izan duzue inoiz hizkuntza batean aritzeko adostasuna edo natural ateratzen zaizuenarekin egiten duzue beti aurrera? 7. Irakurtzen duzu? Ze hizkuntzetan irakurtzen duzu? Ikastetxeko testu liburuak zure kontura inoiz irakurtzen dituzu? Liburuak zure kontu irakurtzen dituzu? Aldizkariak? Egunkariak? Komikiak? Interneten irakurtzen duzu? RSS sistemarik erabiltzen duzu? 8. Txateatu duzu inoiz gaztelania ez den beste hizkuntzaren batean? Norbaiti idazten diozu e-posta edo gutunen bat euskaraz? (ehunekotan %). Urtean 100 folio idatziko bazenitu, gutxi gorabehera, ze hizkuntzatan idatziko zenituzke (%)?