SARRERA Unitate
Didaktiko
hau
egiterako
orduan
Zurriola
ikastola
aukeratzearen arrazoia zera izan da: taldekide batek bertan praktikak egiten ari zela. Esan beharra dugu bertako irakasleek ez zutela inongo trabarik jarri guri informazioa emateko orduan, arazorik gabe azaldu zizkiguten geuk aztertu behar genituen gelari eta ikasleei buruzko ezaugarri guztiak. Taldekide batek klase honekin praktikak egin zituenez, oso lagungarri egin zaigu ikasle zein gela horren ezaugarriak eta funtzionamendua nolakoa zen jakiteko. Beraz, lana egiteko klase horretako ikasle horien beharretan oinarritu gara. Bestalde, Orioko balea unitate didaktiko bezala hautatzearen arrazoia batik bat, gai polita iruditu zaigulako izan da. Gainera, gutako bat Oriotarra izanik, informazioa eskuragarri izango genuela pentsatu genuen. Hala ere, ez zaigu uste bezain erraza egin Orioko baleari buruzko informazioa zehazki aurkitzea, honen inguruan informazio gehiegirik ez baitago. Ondorengo orrialdeetan Unitate Didaktikoaren atal ezberdinak aurki ditzakezu.
ZURRIOLA IKASTETXEARI LANETIK ATERATAKO EZAUGARRIAK
BURUZKO IKASLEEN
Guk aztertu dugun ikasgelak, erdi mailako errendimendua du, akademikoa. Ikasleen artean, ba daude batzuk mugituak direnak, eta horrek besteak despistarazten ditu, klaseko erritmoa aldarazten du.
Aurreko eskola esperientziei dagokionez, ahalmen linguistikoaren mailan, adinak garrantzi handia duela esan behar dugu. Familia erdaldunetako haurrek orokorrean arazo gehiago izaten dituzte eta euskaldunak direnei aldiz, erdara ikasten hasten diren lehenengo urtean ahoz ez direla ondo moldatzen nabaritzen zaie, nahiz eta salbuespenak
egon
ahalmen
intelektualaren
arabera.
Klasean
euskaraz hitz egiten dute, baina patiora ateratzeko orduan ba daude gutxi batzuk erdaraz hitz egiten dutenak, eta hauek normalean taldekatu egiten dira. Gainera, kutsatzeak ere gertatzen dira, gutxi ba dira ere. Haur sailkapen ezberdin bat egin dezakegu hizkuntzari dagokionez. Talde honetan 26 ikasle daude, eta horietatik 10 batek edo, bi gurasoak euskaldunak dituzte, antzeko kopuru batek bi gurasoak erdaldunak dituzte eta besteek bietako bat euskalduna dute. Hala ere, lehenengo mailan integratu egiten dira 3 talde horiek, 3 gela izatetik 2 gela izatera pasatzen direlarik. Guraso erdaldunak dituzten
haurren kasuan,
irakasleak
errefortzua eskaintzen die
hizkuntza, irakurketa eta ulermen mailan.
Estilo eta ohitura kognitiboak aztertuz, lehenik eta behin gaien aurre
ezagutza
egiten
da,
zer
dakiten
ikusten
da.
Ondoren,
dakitenetik abiatuz, gauza horiek lantzen dira jakintza berriak gehituz; konstruktibismoa.
Azkenik, lehen zekitena eta ikasitakoa konparatzen dira. Gai hauek gehienez entzumenaren bidez irakasten dira, baina baita idatziz, praktikak eginez, taldeka edo banaka ere etxeko lanekin, nahiz eta azken hau gutxitan egin. Errez motibatzen dira, baina batez ere interes gehien animaliekin eta gertuko dituzten gaiekin jartzen dute. Motibaziorik ez badago, bideoak, filminak etab. jartzen dizkiete hau gerta
dadin.
Haurrek
gelan
duten
kokapena
estatikoagoa
da
hemendik aurrera.
Helduekiko duten harremanetan nabaria da 3.mailatik 4.mailara dagoen aldea. Autonomia salto handia gertatzen da 4.mailan. 3.ean oraindik dependentzia handia dute irakaslearekiko. Ikasleak, ohituak daude ume bezala tratatuak izaten, mimo asko ematen dizkiete eta horregatik irakaslearengan hori bilatzen dute. Irakasleak zerbait azaltzen dionean klase osoari, ondoren bakoitzak bakarka irakasleak berari azaltzea nahi izaten du.
Jarrerei
dagokionez,
haur
langileak
dira,
arauak
dituzte,
aste
egitaraua dute. Nahiz eta talde handia izan, 26koa, orokorrean jarrera ona izaten dute, batzuetan hala gertatzen ez bada ere.
IKASLEEN PREMIARIK NAGUSIENAK Irakurketan,
irakurketaren
ulermenean
eta
matematiketan
dute
zailtasun gehien haurrek, premia hauek izaten dituzte, hauek gainera, garrantzi gehien duten ikaskuntzak dira, ardatzak edo minimoak dira.
Arazo hauei aurre egiteko, adibidez matematikan, erlojuekin egiten dute lan, edo lehen esan bezala, guraso erdaldunak dituzten haurrei, irakasleek errefortzu bat ematen diete, zailtasunak arindu eta gainditzen joan ahal izateko.
Ikasleek betebehar hauek dituzte: lanen txukuntasuna, adi egotea, parte hartzea, denbora aprobetxatzea, etxeko lanak egitea, arduratsu izatea, taldean partehartzea, lan antolaketa, materiala zaintzea, ikaskideekiko jarrera ona izatea eta euskararen erabilera.
Gauzak
honela,
zailtasun
ezberdinak
agertzen
dituzte
gaiaren
arabera:
•
Euskara Ekoizpenetan ez dute arazorik. Irakurketa aldiz ez dute ongi menperatzen, erdizkako irakurketa. Idazketa ere ez dute guztiz
menperatzen,
arazoak
dituzte
ortografiarekin,
alfabetoarekin, hitzen banaketarekin eta antzekoekin.
•
Matematika Hemen arazo ezberdinak dauzkate. Batzuk arazoak dituzte buru kalkuluekin baina gero problemen ebazpenak adibidez ondo
egiten
dituzte.
Batuketak,
kenketak...
Azkenean nahiko ongi moldatzen dira.
lantzen
dituzte.
•
Gaztelera Helburu gutxi lantzen dituzte, gaztelera ematen duten lehen urtea baita. Ca, que, qui, co, cu, maiuskulen arauak, proiektuak, gabonetako txartela bat egitea, iragarki baten testua irakurtzea etab.
•
Ingurunea 3 gai dituzte: izaki bizidunak eta ez-bizidunak, zentzumenak eta lokomozio aparatua. 2 helburu dauzkate gai bakoitzeko eta horiek ebaluatzen dira. Ulermenean arazoak ba dauzka ikasle batek, besteetan ere zailtasunak izango ditu. Irakurketa eta ulermena oso garrantzitsuak dira. Horregatik etxean irakurmena lantzera bultzatzen dituzte haurrak, irakasleek testuak irakurtzen dizkiete...
•
Ingelesa 4 urtetik aurrera hasten dira ingelesa ikasten. Oso gustura joaten dira klaseetara, ondo menperatzen dute.
•
Plastika, musika, antzerkia, soinketa Gai guzti hauetan oso motibazio altua ageri dute.
DIAGNOSTIKOA ETA PREMIAK
Euskara Ahozkotasuna: Elkarrekintzarako hizkuntza euskara izan arren, errefortzatu beharra Irakurmena: nahiko menperatuta( ahoz gra/isila) Idazmena: Hitzen banaketa eta elkarketa eta hizkien arteko elkartrukaketak maiz egiten dituzte Irakurmenaren ulermena: Honekin zailtasunak azaltzen dituzte eta lan tresna izateagatik garrantzi handia dauka. Matematika Buruko Kalkuloa: Biderketako taulak ikasten ari dira eta batuketak eta kenketak ondo egiten badituzte ere, taulak ez dituzte oraindik ondo ikasita Buruketen
ebazpena:
Eragiketa
aukeratzerakoan
arazoak izaten dituzte. Eragiketa egiten jakin arren, batzuetan
zaila
egiten
zaie
eragiketa
egokia
aukeratzea, logika ulertzea eta ondorioz, ez dakite zer egin. Hauek dira premia nagusienak. Batez ere, ikaskuntza instrumentalak oraindik eskuratu gabe dituzte. Jarrera egokia dutenez eta lan ohiturak oso barneratuta dutenez, helburuak
bakarrik zehaztu
instrumentalen
autonomia beharko
barneraketa
lantzeari lirateke. aurrera
begirako Ikaskuntza
joan
autonomia mailan ere aurrera egin beharko lukete.
PREMIEN ARABERAKO HELBURUAK
ahala
◙1. Euskarazko testuen ekoizpenetan hitzen banaketa eta elkarketa era egokiz ezberdintzea ◙2. Eragiketa sinpleak ebazten ikastea ◙3. Oinarrizko testu idatzien mezua ulertzea eta hauen informazioa barneratzea ◙4. Eguneroko hartu emanetan euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea ◙5.
Matematiketako
eragiketarekin erlazionatzea
buruketetan
dagokion
PREMIEN LEHENTASUNA EREDU MISTOAREN ARABERA
Helburua
Helburue
k
n ordena 1 2 3 4 5
3 4 5 1 2
Defizita
Biderket a
3 4 2 4 3
Lehentasuna k
9 16 10 4 6
2 3 1 5 4
1)Gaia eta bere elementuak: Mapa kontzeptuala
EUSKARA:
ARTE HEZKUNTZA:
• Ahozko espresioa : Orioko baleari buruzko aurreezagupenak eta animali eta pertsonen deskribaketak. • Ahozko ulermena : narrazioen entzumenaren bidez galderei erantzuna eman. • Idatzizko ulermena : narrazioen irakurketa eta lexikoaren aberasketa. • Idatzizko espresioa : deskribapenak
• Musika : abestien interpretazioa eta bertso metrika • Plastika : Orioko balearen errepresentazio plastikoa. • Antzerkia : egoera dramatikoen eraketa : Orioko balearen historioari buruzko aurkezpena.
ORIOKO BALEA
MATEMATIKA : • Buruketen ebazpena. • Buruko kalkulua.
INGURUGIRO HEZKUNTZA : • Baleen ekosistema. • Gehiegizko arrantzaren ondorioz baleen desagerpena.
2) Metodo globalizatua : interes zentruak eta proiektuak
Guk erabiliko dugun metodo globalizatua Decroly-ren interes zentruen metodoa da.
3) Hiru lerro eta zehar lerro bat aukeratu : ARLOAK : -
EUSKARA ARTE HEZKUNTZA MATEMATIKA ZEHAR LERROAK :
-
INGURUGIRO HEZKUNTZA
ARLOAK: -
EUSKARA: • Ahozko espresioa : Orioko baleari buruzko aurre-ezagupenak eta animali eta
pertsonen deskribaketak.
• Ahozko ulermena : narrazioen entzumenaren bidez galderei erantzuna eman. • Idatzizko ulermena : narrazioen irakurketa eta lexikoaren aberasketa. • Idatzizko espresioa : deskribapenak eta narrazioak.
-
ARTE HIZKUNTZA: • Musika : abestien interpretazioa eta bertso metrika
• Plastika : Orioko balearen errepresentazio plastikoa. •Antzerkia : egoera dramatikoen eraketa : Orioko balearen historioari buruzko aurkezpena.
-
MATEMATIKA : • Buruketen ebazpena. • Buruko kalkulua.
ZEHAR LERROA : -
INGURUGIRO HEZKUNTZA : • Baleen ekosistema. • Gehiegizko arrantzaren ondorioz baleen desagerpena.
4) Helburu orokorrak :
ARLOAK: -
EUSKARA: ahozko berbaldiak nahiz idatziak ulertzea, jarrera kritikoarekin
interpretatuz
eta
berauen
ulerkuntza
irakaskuntzako egoera berriei aplikatzea.
-
ARTE HEZKUNTZA: antzezpen eta komunikazio plastiko, musikal eta dramatikoko tresna bezala nork bere ahots eta gorputza
erabiltzea, horren bitartez, oreka afektiboa eta besteekiko erlazioaren mesedetan jardunaz.
-
MATEMATIKA: problema sinpleei soluzioa emateko, estimazio, buruz egindako kalkulu eta orientabide espazialari buruzko estrategia pertsonalak landu eta erabili, behar izanez gero aldatuz.
ZEHAR LERROAK: -
INGURUGIRO HEZKUNTZA: oreka ekologikoaren defentsa eta berreskuraketaren aldeko jarrera batetik eta kultur ondarearen kontserbaketaren aldeko jarrera batetik, gizakiek ingurunean esku hartu dutenaren adierazpenak baloratzekoa, eguneroko jardueretan egindako balorazioarekiko era koherente batez jokatuz.
HELBURU DIDAKTIKOAK EUSKARA
•
Orioko Balearen ipuina ulertzea, eta itsasontziekin eta itsasoko giroarekin zer ikusia duen lexikoa lantzea eta aberastea.
•
Orioko Balearen ipuinaren pertsonaiak nahiz baleen deskribapenak ahoz gelakideen aurrean aurkeztea.
MATEMATIKA •
Neurrien datuekin problema sinpleak ebaztea.
•
Buruko kalkulua modu egokian egiten ikastea.
ARTE HEZKUNTZA (MUSIKA) •
Orioko balearen bertsoak ezagutzea eta interpretatzea.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA) •
Orioko
Balea
arrantzatu
zen
garaiko
bizimodua
antzeztea. ARTE HEZKUNTZA (ANTZERKIA) •
Balearen
errepresentazio
girotzeko dekoratuak egitea.
EUSKARA I Kontzeptuzkoak:
plastikoa
eta
antzerkia
1. Ipuinean agertzen diren pertsonaien lanbideak: kazetaria – arrantzalea
–
patroia
–
subastatzailea
–
etxekoandrea
–
aizkolaria - arrain saltzailea – apaiza – atalaialeroa – sare joslea. 2. Balaena glacialis balearen ezaugarriak: neurria, pisua, kolorea, bizimodua, elikadura... 3. Pertsonaien
eta
animalien
deskribapenen
atalak:
itxura
orokorra, azala, ilea, sudurra, belarriak, ahoa... 4. Ahozko azalpena nola egiten den azaldu ondoren, deskribapena gelakideen aurrean: ahoskera, entonazioa, e.a.
Prozedurazkoak: 1.Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen behaketa 1.Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen identifikazioa 1. Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen arteko lotura 2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen inguruko informazio bilaketa 2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen ezaugarri nagusien ulermena 2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen ezaugarri nagusien zerrendaketa 3.Pertsonaien
eta
balearen
deskribapena
egiteko
atalen
identifikazioa 3.Pertsonaien eta balearen deskribapenaren eskemaren eraiketa 3.Pertsonaien eta balearen deskribapena 4. Deskribapenaren ahozko prestaketa 4.Deskribapenaren azalpena Jarrerazkoak:
1.Parte hartze aktiboa 2.Ingurugiro hezkuntza gaiari buruzko interesa 3. Besteen itxurarekiko errespetua 4. Besteen ekarpenen eta iritzien aurrean errespetua, begirunea eta jarrera irekia.
EUSKARA II Kontzeptuzkoak 1. Ipuinaren testu-tipologia: hasiera, korapiloa eta amaiera. 2. Itsasontzi eta itsasoko lexikoa.
Prozedurazkoak
1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen behaketa. 1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen sailkapena. 1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen erabilpena. 1.Ipuin ezberdinen ulermena 2.Itsasontzi eta itsasoko lexikoaren erabilera. 2.Arrantzan egiteko lexikoaren erabilera egokia. 2.Arrantzan egiteko erabiltzen den tresneriaren sailkapena.
Jarrerak Talde lanean parte hartzeko interesa. Elkar hizketan parte hartzeko interesa. Ohiturei eta lanbide tradizionalekiko interesa.
MUSIKA
•
Kontzeptuzkoak:
1.Bertsoen metrika 2.Bertsoen doinua eta interpretazioa. 3.Orioko balearen bertsoen letra. •
Prozedurazkoak:
Bertsoen metrikaren erabilera. Abestien interpretazioa. Bertsoen errimen erabilera. Bertsoen inguruko informazioaren bilketa. Bertsoen azterketa. Bertsoen silaben kontaketa/banaketa. Bertsoen neurrien identifikazioa. Bertsoen entzuketa. Bertsoen doinuaren identifikazioa. Bertsoen errimen banaketa logikoa. •
Jarrerazkoak: Bertsoen metrika ulertzeko interesa. Bertsoak sortzeko zaletasuna. Bertsoak interpretatzeko zaletasuna. Ohitura eta tradizioarekiko interesa.
PLASTIKA Kontzeptuzkoak 1.Orioko
Balea
arrantzatu
jantziak(antzerkiko
pertsonaiena:
zen
garaiko
talaieroa,
apaiza,
kazetaria,
arrantzaleak,aizkolariak,etxekoandreak,
zaharrak, arrain saltzaileak, sare josleak, patroiak, frantsesa eta neska gaztea). 2.Forma(animalien
forma
naturalak:zirkulua
eta
elipsea). 3.Kolorea(arrain ezberdinen koloreak, jantzien koloreak, antzerkiko fondoaren koloreak). 4.Antzerkirako
atrezzoa(arrantzarako
tresneria,
bale
txalupa, dekoratua, eta balea). Prozedurazkoak 1.Orioko
balea
arrantzatu
zen
garaiko
jantzien
sailkapena. 2.Animaliak
adierazteko
zirkulua
eta
elipsearen
erabilpenaren azterketa. 2.Balearen formaren behaketa. 3.Balearen kolorearen behaketa. 4.Txalupa piezen mozketa. 4.Arrantzako tresneriaren mozketa. 1.Orioko
balea
arrantzatu
zen
garaiko
jantzien
margoketa. 1.Pertsonaien jantzien irudikapena 3 dimentsioetan. 2.Balearen forma erdien marrazketa. 2.Balearen mozketa. 3.Arrain ezberdinen margoketa. 4.Kaiaren irudiaren marrazketa. 4.Kaiaren irudiaren margoketa. Jarrerazkoak Birziklapenaren sustapena. Ikasleen arteko errespetua.
Arrantza kulturarekiko interesa. Taldean lanean aritzeko gustua.
ANTZERKIA Kontzeptuzkoak 1.Arrantzaleen arrantzatu
bizimodua
zen
orain
garaian
eta
(lan
Orioko ohiturak,
Balea jan
ohiturak,ogibideak, ordutegiak, tresneria…) 2.Pertsonaien rolak eta antzezpena Prozedurazkoak 1.Orioko Balea arrantzatu zen garaiko bizimoduaren informazio bilketa 1.Galderen gidoiaren prestaketa 1.DVDaren informazio fitxaren osaketa 1.Untzi museoaren informazio bilketa 1.Informazio guztiaren irakurketa eta alderaketa 1.Gaur egungo eta orduko garaiko bizimodua alderatzen duen muralaren osaketa 2.Pertsonaien ezaugarrien azterketa 2.3 dimentsioko pertsonaien kokapena( irteerak eta sarreren simulazioa) 2.Rolen azterketa 2.Testuaren irakurketa 2.Kokapenen simulazioa/entsailoa 2.Dekoratuak lagunduta antzezpenaren lanketa 2.Pertsonaien espresioen lanketa 2.Antzezpena Jarrerazkoak
Talde lanean parte hartzeko interesa Talde lanean aritzeko oinarrizko arauen errespetua Beste garaiko bizimoduekiko interesa
EUSKARA JARDUERAK: 1. Ipuinean agertzen diren pertsonaien lanbideak: kazetaria – arrantzalea – patroia – subastatzailea – etxekoandrea – aizkolaria - arrain saltzailea – apaiza – talaialeroa – sare joslea.
•
Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak
ikasleei
ahoz
gaiari
buruzko
zenbait
galderen
bitartez, beraien aurre-ezagupenak zeintzuk diren bilduko ditu: -
Ipuinean agertu diren pertsonaien lanbidetatik zeintzuk ezagutzen dituzue?
-
Ezagutzen duzue norbait honelako lana egiten duenik: arrantzalea, arrain-saltzailea, etxekoandrea...?
-
•
Nolako lana egiten dute?
Motibatze jarduerak: Ikasleak bi taldeetan banatuko dira, talde bat bestearen aurrean jarriz. Irakasleak, egunerokotasunean ikasleek ikusten dituzten lanbideen izenak ipiniko ditu berak egindako txarteletan. Talde bakoitza txandakatuz, txartel bat joango da hartzen eta hau irakurri ondoren, agertzen den lanbidearen izena
mimikaren
bitartez adierazi beharko du. Ondoren, kontrako taldeak asmatu behar
du
zein
lanbidearen
inguruan
ari
den.
Honela,
lanbideekiko gertutasuna eta interesa piztu dezakegu.(*)
•
Garatze-jarduerak: Irteera bat egingo dute, irteera baino lehen, zenbait ezagutza lantzea beharrezkoa da. Ikasleak binaka jarriko dira, eta talde bakoitzari ipuinean agertutako lanbide bat egokituko zaio, lanbidearen inguruan informazioa emanez. Irakasleak arbelean idatzitako eskema orokor bat bete beharko dute irakurketa egin ondoren. Eskema honetan bizimodua, lantokia, ordutegia, egin beharrekoak...agertuko dira, eta adibide bat emanez gero,
beraiek
berea osatu beharko dute. Denon aurrean lanbide
bakoitzaren eskema irakurriko dute. (*) Goizean egindako irteera baten bitartez osatuko da, Donostiako portura eta Uliako talaiara. Lehenengo porturako bidea hartuko da, bertan zenbait lanbideen identifikapenak egingo dira. Gero, Alde Zaharreko kaleetatik zehar jarraituz, Uliako Mendiola baserrira eta talaiara gerturatuz gero falta diren lanbideak identifikatuko dira. Identifikapena lau taldeetan banaturik eta bakoitzak taula bat edukiz eskuetan, lanbide bakoitza zein lekuan ikusi duen jarri behar du. Ibilaldia egin ondoren, gelan taula aurrean dutela, denon artean, lanbide ezberdinak egiten dituzten pertsonak non aurkitu dituzten esan behar dute. (*) •
Sakontze-jarduerak: Denon artean lanbideak eta hauek egiten diren lekuekin mural bat margotuko da. Gero, hau amaitzean, gezien bitartez, lanbide ezberdinen artean egon daiteken harremana adieraziko da. Murala gelan ipiniko da, eta lotura guztiak begi bistan edukiko dituzte ikasleek. (*)
•
Osagaiak: Ipuinaren
ondoren
landutako
lanbideetatik
zein
duten
gustukoena, eta garai hartan zein lanbide egin nahiko zuten adierazi behar dute idazlan baten bitartez. •
Ebaluazio jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu fisiko
batean:
egindako
eskemak,
murala...Beste
batetik,
ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: interesa, jarrera...
2.
Balaena
glacialis
edo
Iparraldeko
Sardako
Balearen
ezaugarriak: neurria, pisua, kolorea, bizimodua, elikadura... •
Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak
ikasleei
ahoz
gaiari
buruzko
zenbait
galderen
bitartez, beraien aurre-ezagupenak zeintzuk diren bilduko ditu: -
Balearen bat ikusi duzue?
-
Non bizi dira baleak?
-
Zer jaten dute?
•
-
Zer itxura du bale batek?
-
Euskal Herrian noizbait bizi izan dira baleak?
Motibatze jarduerak: Irakasleak Iparraldeko Sardako Balearen inguruko bideoa jarriko du
ikus-entzunezko
gelan.
Honela,
ikasleak
balearen
ezaugarrietara eta bizimodura gerturatuko dira. •
Garatze-jarduerak: Sei taldeetan banatuko dira ikasleak, eta lan talde bakoitzari baleen
inguruko
gai
bat
emango
zaio.
Honen
inguruan
informazioa bilatu behar dute, baina lagungarria izango den “Baleekin jolasean ” liburuaren zenbait orrialdeen kopia utziko zaie. Liburua bale mota honetan oinarrituta dago, eta hemen izango da informazio gehiena lortuko duten iturburua. Talde bakoitzari
honako
gaia
egokituko
zaio:
fisikoa,
elikadura,
ugalketa, bale-kumeak, jokabidea eta kutsadura. Bilaketa eta informazioaren inguruan irakurketa egin ondoren, garrantzitsua iruditzen zaiena azpimarratuko dute eta orri batean idatziko dute. Hau, gelan irakurri ondoren, gelan zintzilikatuko da (*). •
Sakontze-jarduerak: Denon artean bale honen ezaugarrien zerrendaketa egingo da, denak
borobilean
jarriz
bakoitzak
balearen
ezaugarri bat
aipatuko du.(*) Idatzitakoarekin eta aipatutakoarekin zer ikusia duen bale baten ipuina idatzi beharko dute eta marrazki batean ulertutakoa adierazi beharko dute.(*)
•
Osagaiak: Ikasleek Euskal herriko kostaldean aurkitu daitezken bale mota honen “lehengusuen” ( baleak, izurdeak... ) irudien behaketa egingo dute. Honetarako liburu ezberdinetatik ateratako irudien bilduma eskainiko zaie.
•
Ebaluazio jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erailiko ditugunak. Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu fisiko
batean:
idatzitako
datuak,
egindako
balearen
ipuina...Beste batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: galderen erantzunak, jarrera...
3. Pertsonaien eta animalien deskribapenen atalak: itxura orokorra, azala, ilea, sudurra, belarriak, ahoa... •
Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei etxeko norbaiten deskribapena edo etxean duten animalia baten deskribapena egiteko eskatuko die.
•
Motibatze jarduerak: Irakasleak “ Triki - trixa ” abestia jarriko du, eta honen bidez, gorputzeko atalak landuko dira. Abestuz gain, gorputzeko atal ezberdinekin mugimenduak egingo dira, gorputz eskemara gerturatuz.(*)
•
Garatze-jarduerak:
Ikasleak
lauko
taldeetan
bilduko
dira.
Irakasleak
ikasleei
aldizkarietatik pertsona eta baleen irudiak mozteko, eta hauekin “ colage ” bat egiteko eskatuko die: alde batetik, pertsonak eta bestetik, baleak. Lan honekin bukatu ondoren, collage guztiak denen begi bistan jarriko dituzte. Irakasleak pertsona edo bale baten deskribapena adieraziko du, ondoren, ikasleek honekin antza duen pertsona edo balerik “ colage-an “ aurkitzean esan behar du zertan egiten duten bat. (*) Irakasleak azalpena emango du keinuez lagunduz, zeintzuk diren
deskribapen
bat
egiteko erabili beharreko eskema:
pertsona edo animalia, mota (hegaztia, arraina, baserrikoa...), itxura orokorra (altua, pisutsua, handia, txikia...), azala (kolorea, ilea...), begiak ( txikiak, kolorea...), sudurra (luzea, zorrotza, zabala...), ahoa (handia, fina, hortzekin, bizarrekin...) ... ”Colage-ean” agertutako pertsona edo bale bat aukeratu ondoren, gezien bitartez eta erakutsitako eskema erabiliz, honen deskribapenaren eskema egingo dute.(*) •
Sakontze-jarduerak: Ikasleak binaka elkartuko dira eta talde bakoitzak ipuinaren balea eta pertsonai bat aukeratuko du. Honen deskribapena idatzi beharko dute.(*)
•
Osagaiak: Gorputz atalen familiak lantzen diren “Lucky” kartekin eta animalien dominoarekin jolastuko dute. Batean binaka, eta bestean seina gehienez jolastu ahalko dutelarik.
•
Ebaluazio jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu fisiko
batean:
egindako
deskribapena,
“colage-a”...Beste
batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: parte hartzea, ingurugiro hezkuntza gaiari buruzko interesa...
4.
Ahozko
azalpena
nola
egiten
den
azaldu
ondoren,
deskribapena gelakideen aurrean: ahoskera, entonazioa, e.a. •
Aurre-ezagupenak(*): Irakasleak
ikasleei
borobilean
jartzeko
eskatuko
die,
eta
bakoitzak aste buruan egindakoa azaldu beharko du besteen aurrean.(*) •
Motibatze-jarduerak: Irakasleak
telefonoaren
jokoa
proposatuko
du.
Ikasleak
borobilean jarriz, hauetako batek esaldi bat esango dio ondoan dagoenari, eta honela jarraituz ea zer esaldi gelditu den bukaeran ikusiko dute. Ariketa honekin komunikazioan gauzak argi azaltzearen garrantziaz jabetzea lortu nahi da. •
Garatze-jarduerak: Irakasleak, azalpen bat nola egin behar den erakutsiko du: begirada, ahoskera, entonazioa... Irakaslea saltzaile moduan
mozorrotuko da eta kaleko saltzailearen papera egingo du zenbait
produktuen
deskribapena
eginez,
entonazioa,
ahoskera...egokia erakutsiz. Talde bakoitzak azalpenaren prestaketa egingo du; zein zatia, nolako keinuak...adostuz.(*) •
Sakontze-jarduerak: Ikastolako antzerki aretora joango dira, eta hemen talde bakoitzari
egokitu
zaion
pertsonaiaren
eta
balearen
deskribapenaren azalpena egingo du.(*)
•
Osagaiak: Ariketa guztietatik ikasleentzako zein izan den egokien eta zein ez den izan gustukoa idatzi behar dute paper batean, eta zergatia ere azaldu beharko dute.(*)
•
Ebaluazio jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erailiko ditugunak. Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu fisiko batean: prestaketa idatzia, zer izan duten gustukoen eta zer ez gustuko...Beste batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: jarrera, parte hartzea, aste buruan egindakoaren kontaketa ...
BALIABIDEAK: -
Lanbide ezberdinen inguruko informazioa.
-
Lanbide adibidea.
bakoitzarekin
egin
beharreko
eskema
eta
-
Irteerarako oharra.
-
Irteerarako taula.
-
Murala egiteko: kartulina handiak, plastifikazioa, paper handiak, margoak, kola....
-
“Baleekin jolasean ” liburua.
-
Liburuaren informazioa egokitua.
-
Iparraldeko Sardako balearen inguruko bideoa
-
Ikus - entzuneko gela
-
Idazteko materiala: orria, arkatzak...
-
Aldizkariak
-
Orriak, kola, arkatzak, margoak...
-
Deskribapenaren eskema
-
Gorputz atalen “Lucky” kartak
-
Animalien dominoa
-
Antzerki aretoa
-
Saltzailearen arropa, produktuak...
-
Azalpena egiteko eskema
-
Orriak, arkatzak...
-
Fitxa: zer izan den gustukoen, zer ez, zergatik...
EUSKARA JARDUERAK: 1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK • Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko: -
Zer da ipuin bat?
-
Zerez osatuta dago?
• Motibazio-jarduerak: Aldez aurretik, irakasleak ikasleei etxean dituzten gustuko ipuinak klasera ekartzeko esango die. Ikasleek, klasera eramandako ipuinak behatuko dituzte; forma eta edukiari kasu eginenez.
• Garatze-jarduerak: Irakasleak haurrei Orioko Balearen ipuina luzatuko die eta hau abiapuntua izanik, ipuinaren atal ezberdinak (hasiera, korapiloa eta bukaera) azalduko ditu. Irakasleak ulertzen ez diren gauzak argituko ditu.
• Sakontze-jarduerak: Testua behatu ondoren, irakasleak fitxa bana banatuko die ikasle orori. Fitxak bi atal izango ditu: Lehenengo atalean, haur bakoitzak, ipuinaren hasierako atala, erdiko atala eta amaierako atala identifikatu beharko ditu ondokoa kontuan harturik: hainbat pertsonai daudela eta aspaldian
gertatutako
bale
baten
inguruko
istorioa
dela
(hasierako atala); pertsonaiek nola harrapatzen duten balea (korapiloa), eta azkenik, balearekin zer egiten duten (amaiera) (*). Jarraian, ondoko galderak erantzun beharko dituzte koadernoan: - Zein dira ipuineko pertsonaiak?Non eta noiz gertatzen da historia? - Zer egiten dute pertsonaiek balea harrapatzeko? - Zein da ipuinaren bukaera? Azkenik, aurreko hiru galdera, bakoitza dagokion atalarekin lotu beharko dute.
Bigarren atalean, aldiz, agertzen diren hiru irudiei arretaz behatu ondoren (ipuin baten hasiera eta korapiloa), ipuinaren amaiera marraztu beharko dute koadernoan.
Ondoren, irudietan ikusitakoa eta ariketan bertan agertzen diren pasarteak irakurri ostean, ipuin bat sortzeko eman zaizkien urratsei jarraituz, ipuinaren amaiera asmatu eta idatzi egin beharko dute. Jarraian, aztertutako ereduari jarraituz ipuin bat sortuko dute, ikasitakoa sendotzeko (*).
Amaitzeko, denen artean eta irakaslearen laguntzaz ariketak zuzenduko dituzte.
Haurrek eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira eta klasean egindako muralean zintzilikatuko dira.
• Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
EUSKARA JARDUERAK: 1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK • Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko: - Zenbat bale mota ezagutzen dituzue? - Zer jaten dute? - Non bizi dira? • Motibazio-jarduerak: Irakasleak baleen inguruko ipuin bat kontatuko du; bertan agertzen diren pertsonaiei ahotsa emanez eta hauek antzeztuz. • Garatze-jarduerak: Irakasleak bale ezberdinen eta hauen bizimoduaren inguruko ipuina banatuko du. Irakurgaia CD-an grabatuko du eta musika
aparatuaren
bitartez
ikasleek
gelan
entzungo
dute.
Beharrezkoa izanez gero eta ulerkuntza bideratzeko, (**) ikurra agertzen den den tokian grabaketa eten liteke; gertatutakoa komentatuz eta talde zabalean laburtuz. Irakasleak, umeei arrotz egingo zaizkien hitzen azalpena emango die. • Sakontze-jarduerak:
Ipuina irakurri ondoren, haurrek taula batean agertzen diren ondoko galderak erantzun beharko dituzte: - Noiz gertatu zen? - Nori gertatu zitzaion? - Zer gertatu zen? - Non gertatu zen? Ondoren, landutako testua ipuin baten hasiera kontatzen digula esango zaio haurrari, eta orain, aldiz, ipuin horrentzak korapiloa asmatu behar dela adieraziko zaie (*). Ostean, ipuinaren amaiera idaztea baizik ez zaie faltako. Hau lantzeko, bi amaiera ezberdin emango zaizkio, eta haurrak bi hauen artean, gehien gustuko duen amaiera idatzi beharko du. Azkenik,denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta zuzenduko dute eta eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira. Atal bakoitzari buruzko marrazki bat egindo dute eta ondoren klaseko muralean zintzilikatuko dituzte.
• Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
EUSKARA JARDUERAK: 1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK • Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zein animali ezagutzen dituzu? - Non bizi dira? • Motibazio-jarduerak: Baleei buruzko ipuin kontalaria ekarriko da gelara. • Garatze-jarduerak: Irakasleak fitxa bana banatuko du. Ikasleek, Euskal kulturari buruzko testutxoa irakurri beharko dute. Bigarren zatian, Euskal Herriko zenbait ogibide tradizionalaren berri izango dute eta gaiaren inguruko lexikoa aberastuko dute.
• Sakontze-jarduerak: Ondoren, ariketak burutuko dira: Irakasleak, lehenik eta behin, ipuin bat banatuko du. Talde zabalean,
argazkia
deskribatzeko
eta,
ondoren,
testua
irakurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Hasteko, nork bere kolkorako irakurriko du, eta gero, ozenki irakurriko da denon artean. Jarraian, ikasleek testua zenbateraino ulertu duten aztertuko da. Ahal izanez gero, eta jada bitan irakurri dutela kontuan hartuta, ariketarekin hasi baino lehen, testua orri batekin estali dezatela eskatuko zaie (*). Testua begiratu gabe, ondoko galderak koadernoan kopiatu eta erantzun beharko dituzte: - Zenbat bale mota begiztatu zituen kapitainak? - Zein tokitan begiztatu zituen? Azkenik, ikasleek ipuin bat idatzi dezatela proposatuko du irakasleak, ondoko elementu hauek erabiliz: - Pertsonaiak: umea, aitona, balea - Beste pertsonai batzuk: arrantzaleak - Lekuak: herria, itsasoa -arazoa: itsasoan galdu -irtenbidea: .................?(asmatu beharrekoa)
Azkenik,denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta zuzenduko dute eta eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira. Atal bakoitzari buruzko marrazki bat egindo dute eta ondoren klaseko muralean zintzilikatuko dituzte.
• Ebaluazio-jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
EUSKARA JARDUERAK: 1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK ETA LEXIKOA • Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zer tresneria erabiltzen da arrantzarako? - zer nolako arrantza teknika ezagutzen dituzue? • Motibazio-jarduerak: Arrantzarako tresneria ekarriko da gelara, eta haurrek begiz ikusia ahal izango dute egun, zer nolako tresneria erabiltzen den arrantzarako. • Garatze-jarduerak: Irakasleak arrantzarako tresneriari eta ontziei buruz testua banatuko du. Arretaz irakurri ostean, ulerkuntza bideratzeko, irakurritakoa komentatu eta talde zabalean laburtuko da. Irakasleak, umeei arrotz egingo zaizkien hitzen azalpena emango die.
• Sakontze-jarduerak: Ondoren, ariketak burutuko dira: Irakasleak, lehenik eta behin, fitxa bat banatuko du. Talde zabalean,
argazkia
deskribatzeko
eta,
ondoren,
testua
irakurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Hasteko, nork bere kolkorako irakurriko du, eta gero, ozenki irakurriko da denon artean. Jarraian, ikasleek testua zenbateraino ulertu duten aztertuko da. Ahal izanez gero, eta jada bitan irakurri dutela kontuan hartuta, ariketarekin hasi baino lehen, testua orri batekin estali dezatela eskatuko zaie.
Testua begiratu gabe, ondoko galderak koadernoan kopiatu eta erantzun beharko dituzte: 1.- Arrantza txikian zenbat denbora ematen dute arrantzaleek itsasoan? 2.- Zergatik erabiltzen dituzte antzinako teknikak? 3.- Zein arrain arrapatzen dituzte sarez? Jarraian, fitxan agertzen den tresna bakoitzaren izena dagokion irudiaren azpian idazteko eskatuko zaie; tresna bakoitza nola erabiltzen den idatziko dutelarik koadernoan (*).
Azkenik, denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta zuzenduko dute eta eratutako deskribapenak ahoz irakurriko dira. Tresnaren deskribapena eta dagokion irudia klaseko muralean zintzilikatuko dira.
• Ebaluazio-jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
EUSKARA
JARDUERAK: 1.IPUINA: LEXIKOA ETA AHOZKO ADIERAZPENA • Aurre-ezagupenak (*): Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zenbat zati ditu ontzi batek? - Nola izena dute?
• Motibazio-jarduerak: Aquarium-era irteera egingo da; bertan aurkitzen diren ontzien maketa ikus ahal izateko. Gainera harrantza egiteko moduak eta tresnak ikusteko aukera izango dute. Ondoren, irteera klasean komentatuko da.
• Garatze-jarduerak: Irakasleak fitxa bana banatuko die ikasle orori. Ikasleek, irudiari erreparatuta,
itsasontziaren
atal
bakoitzaren
izena
idatzi
beharko dute eta bigarren zatian, irudiari erreparatuta, irudian ageri diren elementuen izenekin esaldiak osatu beharko dituzte. Lehen ariketa oso aproposa da ikasleak hiztegiaren erabileran trebatzeko.
Itsasontziaren atalen izenak irakurri eta zein diren identifikatzerik ez badute, hiztegia erabiltzera animatuko diegu. Bigarren ariketan ere, lehenengoan gertatzen den gauza bera gerta daiteke, ikasleek hitz baten esanahia ez jakitea eta irudian identifikatzeko arazoak izatea, alegia. Oraingoan ere, hitz ezezaguna hiztegian bilatu dezatela proposatuko diegu. Ariketa zuzentzerakoan, hitzak eta irudiko elementuak identifikatzea komeni da.
Ariketa bakarka egin arren, guztion artean eta ozenki zuzenduko da. Halaber, ikasleak lanean ari diren bitartean, irakaslea mahaiz mahai ibiltzea komeni da, haien lana gainbegiratzeko eta laguntza emateko. • Sakontze-jarduerak: Ipuin bat banatuko zaie. Lehenik eta behin, talde zabalean, lehenengo, irudia deskribatu eta liburuan agertzen den hasiera irakurriko dute. Horren ostean, launaka jarririk,bik irudi bana aukeratu eta bertan
agertzen
denaren
kontakizuna
prestatuko
dute;
hirugarrenak zuriz dagoena marraztuko du eta laugarrenak ikaskideak marraztutakoaren interpretazioa egingo du. Ondoren, taldeka jarri eta nork bere ipuin-zatia kontatuko du, irudien ordenari jarraituz (*). Amaierarik orijinalena zein izan den aukeratuko da. Ipuin guztiak klaseko muralean zintzilikatuko dira.
• Ebaluazio-jarduerak: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
BALIABIDEAK • Cd-a. • Musika aparatua. • Hiztegia. • Murala egiteko materiala: kola, kartulina, etab. • Ikasleek lan egiteko fitxak. • Baleen ipuin eta argazki ezberdinak dituzten fitxak. • Irteerarako baimen orria. • Arrantzarako tresneria.
ARTE HEZKUNTZA (MUSIKA) JARDUERAK: 1. Bertsoen metrikak: zortziko txikia, zortziko handia...
•
Aurre-ezagupenak: Irakasleak
zenbait
galdera
egingo
dizkie
haurrei
ahoz,
dauzkaten aurre-ezagupenak zeintzuk diren jakiteko: Ba al dakizue zer diren bertsoak?zer dira bertsoak? (*) Zertan ezberdintzen dira idazten diren beste testuekin? (*) Bakarrik idazketa bidez egiten al dira? (*) •
Motibazio jarduerak:
Etxean gurasoei bertsoei buruz zer dakiten galdetzeko eskatuko zaie ikasleei. Gurasoek laguntza emango diete haurrei bertsoei buruzko informazioa bilatzeko orduan.
•
Garatze jarduerak: Haurrak
bertsoei
buruz
lortu
duen
informazioa
zein
den
kontatuko du klasean eta ondoren, irakasleak sakondu eta bertsoei buruzko okerreko ideiak baleude, zuzendu egingo ditu, ikasleei bertsoen metrika azaldu eta informazioa emango die bertsoei buruz azalpen
zabalago
bat
eginez eta
zehazki
metrikari buruzko
aipamenak eginez.
•
Sakontze jarduerak:
Klaseetan talde txikietan bildu eta talde bakoitzari bertso estrofa bana emango zaio. Ondoren, talde bakoitzak bertsoak aztertuko ditu, txaloka, bertsoa silabetan banatuz. Andereñoak metrikari buruz egindako azalpenaz baliatuz, egindako silaben banaketaren ondorioz, taldeak tokatu zaion bertso
estrofak zer neurri duen esan beharko du eta zergatik, andereñoak landutakoa ulertu duten konproba dezan. (*)
•
Osagaiak:
Azkarrago
doazenentzat:
ikasle
hauentzat,
irakasleak bertso estrofa gehiago izango ditu prest beraiek bakarka silabaka banatu eta zer bertso mota den egin dezaten. Motelago
dijoazenentzat:
Irakasleak,
bertsoen
lehenengo bi esaldiak banatu eta kontatu eta estrofak zenbat lerro dituen kontatzeko soilik eskatuko die, gutxienez ariketaren zergatia ulertzeko. •
Ebaluazio jarduerak: Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
2. Bertsoen doinuak eta interpretazioa. •
Aurre-ezagupenak:
Irakasleak galdera batzuek egingo dizkie haurrei ahoz dauzkaten aurre ezagupenak zeintzuk diren jakiteko: Ba al dakizue bertsoak abesteko doinuren bat? (*) Doinu bakarra al dago bertsoak abesteko? (*) Doinu bat bertso mota guztiekin erabili daiteke? (*) •
Motibazio jarduerak:
• Irakasleak lehenik haurrei bertso mota ezberdinekin erabiltzen diren doinuak entzun ditzaten zinta bat jarriko die. Ondoren haurrek etxean galdetuko die gurasoei ea bertsoren bat abesten badakiten eta jakinez gero, abestarazi egingo diete eta paper batean idatzi. •
Garatze jarduerak:
Ikasleek klasean gurasoek abestutako bertsoak abestu eta jasotako beste edozein informazio emango dute. Irakasleak, haurrek emandako informazioa zuzendu eta gaian sakonduko du.
•
Sakontze jarduerak: (*) Talde handian eztabaidan arituko dira, Orioko balearen bertsoak
zer neurri duen asmatu arte eta ondoren, neurria kontuan izanik, zein doinurekin abestu daitekeen eztabaidatuko da irakaslearen laguntzaz (*). Azkenik,
irakasleak
Orioko
balearen
bertsoak,
berezko
duen
doinuarekin abestuko die haurrei. Haurrak doinua ikasten saiatuko dira pixkanaka eta bertsoa abesteko lehen saiakerak egingo dira talde handian irakaslearen laguntzaz, bertsoen lehen estrofaren letra abesten ikasteko (*).
•
Osagarriak:
Azkarrago doazenentzat: Orioko balearen bertsoen doinuarekin bertso bat asmatzeko eskatuko zaie. Motelago dijoazenentzat: Behar ezkero, irakasleak berriro ere jardueran emandako informazioa azalduko die banaka. •
Ebaluazio jarduerak: Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
3. Orioko balearen bertsoen letra. •
Aurre-ezagupenak: Irakasleak galdera batzuek egingo dizkie haurrei ahoz dauzkaten aurre ezagupenak zeintzuk diren jakiteko: -
Bertsoek zer arau dauzkate? (*)
Nahi bezala egin daitezke errimak? (*) •
Gaiari sarrera ematekoak, motibaziozkoak: Irakasleak zinta bat jarriko du klasean ikasleek Orioko balearen bertsoak eta ere letrak entzun ditzaten.
•
Garatze jarduerak: Irakasleak bertso batzuk aurkeztuko dizkie haurrei. Aurreezagupenetan egindako galderei emandako erantzuna kontuan hartuz, haurrei emandako bertsoak erreparatu eta ongi ala gaizki erantzun duten galdetuko die umeei, eta gauza berririk aurkitu ba dute,
altuan
irakasleak,
azaltzeko
haurrek
eskatuko
emandako
die
irakasleak(*).
azalpenetatik
oker
Ondoren daudenak
zuzendu eta azalpen egoki eta zabalago bat luzatuko die ikasleei errimen inguruan.
•
Sakontze jarduerak: Haurrek duten informazioarekin, andereñoak Orioko balearen
bertsoen estrofa pare bat emango dizkio bosteko talde bakoitzari. Beste orri batean, hitz zerrenda bat (errimena) emango die eta horiek modu egokian kokatu beharko dituzte istorioarekin koherentzia izanik. Azkenik talde handian talde txiki bakoitzak hitzak (errimak) non jarri dituen esango dute eta andereñoak jarduera zuzenduko du altuan, klase handian (*).
Talde handian behin ariketa zuzendurik bertsoa abestuko dute denok batera Orioko balearen bertsoen letrak barneratzen joateko(*). •
Osagarriak:
Azkarrago
doazenentzat:
Irakasleak,
Orioko
balearen bertsoetatik beste estrofa bi emango dizkio beste hitz (errima) zerrenda batekin bakoitza bere lekuan koka dezan. Motelago doazenentzat: Banatutako ariketaren zati bat soilik egiteko eskatuko zaie, egin beharreko zatia erritmoaren araberako tamainakoa izango delarik. •
Ebaluatzekoak: Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
BALIABIDEAK Orioko balearen bertsoen fitxak. Arkatza eta borra goma. Bertso doinu ezberdinak. Bertso mota ezberdinak (metrikari dagokionez). Bertsoak entzuteko zintak. Bertsoak entzuteko musika aparailua.
Errima hitzen zerrendaren fitxa. Hutsunedun bertsoen fitxa.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA) JARDUERAK 1.Orioko Balea arrantzatu zen garaiko jantziak ● Aurre ezagupenak(*): Irakasleak ikasleek gaiari buruz zer dakiten jakiteko galdera batzuk luzatuko dizkie :
-Nolako jantziak jartzen dira herriko festetan? -Noizko jantziak dira? -Zein
ezberdintasun
dago
emakume
eta
gizonen
jantzien artean? - Zer kolorekoak izango ziren? -Zenbat jantzi edukiko zuen pertsona bakoitzak? ● Motibaziozko jarduerak: Irakasleak
ikasleei baserritar eta arrantzale jantziak
ekartzeko esango die. Arropa guztiak saski handi batetan jarriko dira. Irakasleak pertsonaien izenak esaten joango da eta ikasleek saskitik pertsonai horrek eraman zezakeen arropa hartu eta jantzi egingo dute. Arropa tartean dauden bitartean, irakasleak musika jarrita izango du; musika kentzen duenean seinale izango da denok geldirik egoteko eta jantzitakoa begiratzeko. Klasea
bi
taldetan
banatuko
da;
talde
bakoitzak
“modelo”arena egingo duen ikasle bat aukeratuko du. Saskiko
arropa
erabiliz,
irakasleak
esaten
dituen
pertsonaien arropa hartu eta modeloari jarriko diote. Pertsonai
bakoitzak
nola
irudikatzen
duen
talde
bakoitzak behatuko da gero alderatu ahal izateko.
● Garatze jarduerak: Irakasleak Orioko Balea arrantzatu zen garaiko jantzi ezberdinen irudiak klasera eramango ditu eta ikasleak taldeka jarrita aztertu egingo dituzte; agertzen diren
zalantzak edo argitu beharrekoak irakasleak argituko ditu. Ondoren antzerkiko pertsonaien zerrenda emango zaie aztertu dituzten irudi edo marrazkiekin erlazionatu eta lotu ditzaten. Honekin jantzien sailkapena bat egingo dute lanbidea kontutan harturik. (*) Taldeak
sailkapena
azalduko
du
eta
adostu
ondoren
denen
artean
talde
aurrean
amankomuneko
sailkapen bat adostuko dute. Irakasleak garaiko jantzien inguruan azalpen txiki bat emango du.
● Sakontze jarduerak: Adostutako sailkapeneko pertsonaien jantziek margotu beharko dituzte. Hau banaka egingo dute eta zein koloreekin
margotuko
duten
denon
artean
adostu
ondoren, margotzeari ekingo diote. Antzerkiko pertsonaien jantziak margotuta dituztenean, hiru kopia berri margotzeko emango zaie berriro ere margotu ditzaten. Honekin pertsonai bakoitzaren 3 dimentsioko irudi bat osatuko dute. Ikasle bakoitzak antzerkian egokitu zaion pertsonaiaren irudikapena egingo du.
Hiru dimentsioko irudikapena lortzeko marraztutako hiru irudiak moztu eta oinarri berezi batean itsatsi beharko dute. Irudikapen guztiekin eskenatokian nola kokatuko diren eta nola sartu eta atera egingo diren ikusteko erabiliko dute.(*) ●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
izango
dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak. Jarduera guztiak behatu egingo dira ebaluazio fitxan datuak jasoz
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA) JARDUERAK: 2.Animalien Forma naturalak/ formak ●Aurre ezagupenak (*): Irakasleak animalien argazki batzuk eramango ditu klasera eta ikasleei bahatzeko esango die. Ondoren, galdera batzuk luzatuko dizkie: -Nolako forma dute argazkietako animaliek? -Zein animaliak du forma borobila?
-Zer da elipse bat? ●Motibazio jarduerak: Ikasleak binaka eseriko dira eta lehenago eramandako argazki pare bat hartuko dute; argazkiko animalien gorputzaren gainean zirkuluak edo elipseak marraztuko dituzte. Margotzen bukatzen dutenean, lurrean borobil batetan eseriko dira eta marraztutakoa elkarri pasatzen joango dira guztiek marrazki/argazki guztiak ikus ditzaten.
●Garatze jarduerak: Irakasleak animalien forma naturalak adierazten dituen fitxa bat banatuko die ikasleei. Hauek behatzen duten bitartean, azaltzen, adibideak jartzen eta arbelean margotzen, animaliak egiteko zirkulua eta elipsea nola erabili azalduko die. Honek ikasleak fitxa betetzeko bidea emango du; marraztu ondoren margotu egingo dituzte eta klaseko kortxoan denak itsatsiko dituzte ikasle guztiek altxatu eta bertatik ikustera pasatzeko aukera izan dezaten. Irakasleak bale ezberdinen argazki eta marrazkiak eramango ditu klasera eta ikasleen artean banatuko
ditu. Ikasleek argazkiak begiratzen dituzten bitartean, irakasleak formei erreparatzeko esango die. Denon
artean
marraztuko
duten
balearen
forma
aukeratuko dute. Aukeratutako bale forma adierazten duen
marrazkia
beraien
marrazki
koadernoan
marraztuko dute.(*)
●Sakontze jarduerak: Irakasleak aukeratutako bale forma daukan bi marrazki punteatuak ekarriko ditu klasera (paperean eginda baina kartoi xafla fin bati itsatsita daudenak). Forma hauek barruan ume bat sartzeko aukera eman behar dute. Ikasleei antzerkian erabiliko den balea eraikiko dutela azalduko zaie. Balearen forma egiteko bi alde egingo dituzte; horretarako taldea bitan banatuko da bakoitzak alde bat egitearen ardura har dezan. Punteatutako
marrazkiak
kortxoan
itsatsiko
dira.
Hasteko puntuak lotu beharko dituzte forma ikus dadin.
Talde bakoitzeko partaideak zutik eta leku bat hartuz, arkatzez balearen formako zatiren bat margotuko dute. Balearen bi aldeak marraztuta daudenean, puntzoiak banatuko zaizkie eta balearen forma punteatu beharko dute erabat moztu arte.(*) Bi zati hauek kortxoan itsatsita utziko dira kolorea eman ahal izateko.
●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
izango
dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak. Arrainen marrazkien fitxa jasoko dugu eta beste bi jarduerak behatuko dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA) JARDUERAK 3. Arrainen eta fondoen koloreak /koloreak ●Aurrezagupenak(*): Irakasleak
ikasleei
galdera
batzuk
egingo
arrainen koloreen inguruan zer dakiten ikusteko: -Zer nolako koloreak dituzte arrainek? -Kolore bakarra izaten dute? -Ezkatetan al dago kolorea? -Kolore bat baino gehiago izan al dezakete?
dizkie
-Nola margotuko zenuke bale bat? -Zergatik dauzkate kolore ezberdinak? ●Motibazio jarduerak: Ikasleren
batek
arrain
bat
edukiz
gero,
klasera
ekartzeko esango zaio, bestela irakasleak merkatuan arrain pare bat erosiko ditu. Arrainak ikasle guztien bistan jarriko dira eta begiratzen utziko zaie. Ikasle batena baldin bada ikasle horrek non erosi zuen zenbat urte ditu, zer koloretako zen txikitan eta zer jaten duen azalduko du. Irakaslek ekarriko balu berak azaldu beharko luke. Ikasleek bururatzen zaizkien galderak egingo dituzte eta irakasleak erantzuten saiatuko da. ●Garatze jarduerak: Balearen forma behatzeko erabili zituzten argazki eta marrazkiak aterako dira berriro eta oraingo honetan, bale ezberdinen koloreari erreparatu beharko diote. Orioko
baleak
zer
nolako
kolorea
izango
zuen
pentsatzeko esango zaie eta denon artean erabakiko dute zein koloretakoa izango ote zen (grisa,beltza edo zein tonua izango zuen). Irakasleak arrain ezberdinen formak agertzen dituen fitxa bat banatuko die. Argizarizko margoekin kolore
ezberdineko ezkatak margotu beharko dizkiote fitxan agertzen diren arrainei.(*) Bukatzerakoan,
kortxoan
itsatsiko
dira
eta
denak
pasako dira besteen lanak ikus ditzaten. Irakasleak antzerkiko kaia irudikatzen duen marrazkia banatuko die. Bakoitzak nahi duen bezala margotu beharko du; kontutan hartu beharko dute marrazkiak errealitatearekin ahalik eta antzekoen izan beharko duela.
●Sakontze jarduerak: Marrazki guztiak arbelean itsatsiko dituzte; denak begiratzera pasako dira ondoren egingo duten bozketan bat aukeratu ahal izateko. Marrazki bakoitzak zenbaki bat izango du eta hori izango da bozkatuko dutena. Irabazlearen izena esango da. Aukeratutako
marrazkia
eskenatokiaren
fondoa
izango egiteko
da erabiliko
antzerkiko dituzten
koloreen eredua. Eredua begi bistan utziko da eta antzerkirako fondoa izango den kaiaren marrazkia handia(irakasleak egina ekarriko duena) klaseko kortxoan itsatsiko da. Kaiari kolorea emateko koloreko paperekin egindako bolatxoak itsatsiko dituzte.
Ikasleak taldetan banatuko dira; talde bakoitzak kolore baten ardura hartuko du. Taldean lana banatu beharko da: batzuk bolatxoak egiten arituko dira eta besteak bitartean dagokien tokietan bolatxoak itsasten joango dira.(*) Balearen forma zuten kartoi xaflei kolorea eman ahal izateko,
irakasleak
aurreko
egunetan
aukeratutako
koloreko margo plastikoa ekarriko du. Balearen bi zatiak kortxoan itsatsiko dira eta taldea bitan banaturik eta pintzel txikiak erabiliz, margotuko dituzte. Lehortzen direnean, oihal baten bidez eta grapagailuak erabiliz, bi aldeak lotuko dituzte. Barruan joango denak balea eutsi ahal izateko soka batzuk ere, grapatuko zaizkio.
●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
izango
dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak. Arraien koloreen fitxa jasoko dira eta beste ebaluazio jarduerak behatu egingo dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA) JARDUERAK 4. Antzerkirako atrezzoa(arrantzarako tresneria, bale txalupa eta dekoratua, balea) ●Aurrezagutzak:(*) Irakasleak galdera batzuk egingo dizkie ikasleei: -Zer
nolako
tresnak
erabiltzen
dira
arrainak
harrapatzeko? -Arrain handiak arrantzatzeko zer erabiltzen da? -Arrantza
egiteko
txalupa
Zergatik? Zertarako? ●Motibazio jarduerak:
ezberdinak
al
daude?
Irakasleak txalupa ezberdinen argazkiak eta marrazkiak eramango dizkie. Ikasleak behatzeko aukera izango dute eta irakasleak ahoz egingo dituen deskribaketak entzunda,
txalupa
mota
ezberdinak
identifikatzen
joango dira. Arrantzarako tresneria agertzen dituen panfleto batzuk ere, behatuko dituzte eta ezagunak egiten zaizkien tresnak aipatuko dituzte. Ezagutzen ez dituztenen forma ikusita zertarako erabiliko ziren pentsatuko dute.
●Garatze jarduerak: Baleak arrantzatzeko txalupa baten irudia agertzen duen fitxa margotuko dute.(*) Margotutako fitxa guztiak arbelean itsatsiko dira eta ikasle guztiak pasako dira guztien lanak ikusi ahal izateko. Tresnen fitxa bat emango zaie; bertan tresnen irudiak, izenak eta hauen deskribaketa txiki bat agertuko da. Tresnak
margotu
ondoren,
irudiak
izenenekin
eta
deskribaketekin lotu beharko dituzte. Zuzenketa egin eta gero, zeintzuk egingo dituzten antzerkirako erabakiko dute. ●Sakontze jarduerak:
Taldea bi taldeetan banatuko da, talde bakoitzak txalupa bat egiteko ardura izango duelarik. Kartoi xafletan itsatsita dauden txalupen piezak ikasleen artean banatuko dira. Pieza handiak direnez, jadanik margotuta emango zaizkie eta beraiek moztu beharko dituzte. Oraingo honetan guraize txikiekin moldatu beharko dira. Txalupa bakoitzak eramango dituen arraunak ere moztu beharko dituzte.(*) Txalupen zati guztiak moztu ondoren, itsasteari ekingo diote. Zatiek “pestaña” moduko forma izango dutenez, han kola emango dute itsatsi ahal izateko. Txalupak itsatsi ondoren, lehortzen utziko dira eta antzerkiko aretora eramango dira ensaioetan erabili ahal izateko. Tresnen irudiak neurri naturalean ere, moztuko dituzte. ●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
izango
dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak. Txalupen fitxa jasoko da eta beste ebaluazio jarduerak behatu egingo dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
BALIABIDEAK •
Jantzien fitxa.
•
Argizarizko margoak.
•
Pertsonaien
3
dimentsioko
irudikapena
egiteko
marrazkien kopiak. •
Zirkulu eta elipseen fitxa.
•
Bale ezberdinen argazkiak eta marrazkiak.
•
Balearen
forma
margotzeko
kartoi
punteatutako irudiak. •
Plastiko oihala.
•
Arrainak margotzeko fitxa.
•
Kaia irudikatzen duen fitxa.
•
Kaia irudikatzen duen marrazki handia.
•
Koloretako pinotxo papera.
•
Kola.
•
Txalupen argazkiak eta marrazkiak.
•
Txalupen piezen irudiak eta kartoia.
•
Arrantza tresnen fitxa.
•
Arrantza tresnen irudiak.
•
Mahaiak babesteko papera.
•
Puntzoiak.
•
Margo plastikoa.
•
Txintxetak.
•
zeloa .
xafla
eta
ARTE HEZKUNTZA (ANTZERKIA) JARDUERAK 1.Arrantzaleen bizimodua orain eta Orioko Balea arrantzatu
zen
garaian
(lan
ohiturak,
jan
ohiturak,ogibideak, ordutegiak, tresneria…) ●Aurrezagupenak(*): Ikasleek arrantzaleen bizimoduari buruz zer dakiten jakiteko ondorengo galdera hauek luzatuko zaizkie: -Zein ordutan hasten dira arrantzaleak lanean? -Zer jaten zuten arrantzaleek? -Nolako familiak osatzen dituzte/zituzten? -Nolako lan ohiturak dituzte/zituzten? -Umeak nola bizi ziren, eskolara joaten al ziren? ●Motibazio jarduerak:
Arrantzaleen bizimodua azaltzen duen DVDa ikusiko dute. Irakasleak datu zehatz batzuk jasotzeko fitxa bat banatuko die eta denon artean ikusitakoa gogoratzen joango dira, denok fitxa bete arte. Jasotako informazioa zabaltzeko Untzi Museora irteera egingo dela azaltzen zaie, han bisita gidatu bat egingo dela jakinaraziko zaielarik. Arrantzaleen bizimoduari buruzko informazioa emango zaie eta hau fitxa batean bilduko dute. Fitxa hori ere, osatu egin beharko dute. Horretarako talde txikietan bilduko dira eta ideiak edo jakin nahi dutena esango dute ( Untzi Museoan kontatuko
dieten
gai
nagusiak
emango
zaizkie).
Irakasleak ikasleek botatako ideiak apuntatzen joango da berak galdetegia osatu ahal izateko. ●Garatze jarduerak: Galdetegia eginda dagoenean, fitxa batean islatuko da. Bakoitzak jasoko du eta irteera egunean eraman beharko du informazioa jaso ahal izateko. Irteera egunean
jaso beharreko informazioa gaika
banatuko da eta gai bakoitzak taldetxo bati egokituko zaio. Hori da idatziko duten bakarra, beste guztia entzun egingo dute besterik gabe.(*) Klasera
iristerakoan,
bildutako
informazio
guztia
irakurriko dute eta irakasleak fitxa batean jasoko du.
●Sakontze jarduerak: Bideoaren azterketa egitean bete zuten fitxa eta Untzi museoko informazioarekin betetakoa berriro aterako dute eta talde txikietan alderatuko dituzte. Irakaslea taldez talde ibiliko da esandako guztiak entzuten. Bukatzean, irakasleak komentatutako gauza guztiekin laburpen edo azalpena egingo du.(*) Arrantzaleen
bizimodua
eta
gaurko
bizimodua
alderatzeko mural bat egingo dute. Horretarako talde txikietan bilduko dira eta kartulinetan sei esaldi idatziko dituzte konparazioak eginez. Bukatzerakoan horman itsatsiko dira eta pasatuko dira guztiek idatzitakoa irakurtzeko.
●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
izango
dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak. Untzi museoan jasotzeko informazioa beteko duten fitxa hartuko zaie eta beste bi jarduerak behatuko dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
2.Pertsonaien rolak eta antzezpena ●Aurrezagupenak(*): Pertsonaien roletaz zer dakiten ikusteko irakasleak galdera batzuk luzatuko dizkie: -Zenbat pertsonai agertzen dira? -Zenbat lanbide agertzen dira? -Zeintzuk dira garrantzitsuenak?zergatik?
●Motibazio jarduerak: Plastikan egin dituzten hiru dimentsioko pertsonaiekin eskena txiki bat egingo da eta pertsonaien kokapenak jarriko dira. Horretarako txandaka testu irakurtzen joango dira ikasle batek pertsonai guztiak kokatzen dijoan bitartean( hau ere, txandaka egiten saiatuko gara). Rolak eta paperak aztertuko dira. Horretarako, taldea talde txikietan banatuko da eta pertsonai bakoitzaren marrazki
fitxa
bat
izango
du.
Fitxan
pertsonai
bakoitzaren ezaugarriak eta betebeharrak agertuko
dira. Irakurri egingo dituzte eta saiatuko dira bat aukeratzen eta aukeraketaren zergatia pentsatzen.
●Garatze jarduerak: Talde handian pertsonaien banaketa erabakiko dute. Banan banan aukeratutako pertsonaiak esango dituzte baita aukeraketaren zergatia ere; batek baino gehiagok pertsonai berdina nahi izanez gero, zozketa egingo da. Antzerkiko
testuak
klaseko
ikasle
guztientzako
pertsonai bat dauka. Batzuek besteek baino testu txikiagoa
baina
denok
testua
dute.(eranskinetan
dagoen antzerkiaren moldaketa xinple bat izango da; jatorrizko
bertsioan
esaldiak
ez
dituzten
pertsonaientzako esaldiak asmatuko dira). Pertsonaiak banatuta daudenean, bakoitzari antzerkiko testuaren
kopia
emango
zaio,
bere
pertsonaia
azpimarratuta dagoelarik. Irakurketa saio pare bat egin ondoren, eskenatokira igoko dira eta kokapenak ikasten hasiko dira. Hasieran testua
irakurri
gabe
eta
gero
testua
irakurrita.
Irakasleak zuzendariarena egin beharko du eta nondik nora ibili behar duten azaldu.(*) ●Sakontze jarduerak:
Irteerak
eta
sarrerak
argi
gelditzen
direnean,
interpretazioaren lanketa egingo da. Etxean testuak ikasteko
esango
zaie
eta
bitartean
eskenatokian
eszenaka hasiko dira entsaiatzen; batzuek egiten duten bitartean, besteak ikusten arituko dira. Momentu batetan papera(txuleta) utzi beharko dute eta paperik gabe egiten hasiko dira. Aldaketetarako musika batzuk prestatuko dira eta hauek entzungo dira eta hauekin ere, entsaiatzen hasiko dira. Plastikan dekoratuak egin ahala, eskenatokian jartzen joango dira eta entsaioetan beraiekin moldatzen hasiko dira(txalupak, arrantza tresnak eta balea). Azkeneko egunetan arropa ekarriko dute (plastikan margotutako ereduen antzeko arropa etxetik ekarri beharko dute) eta jantziak erabiliz entsaiatuko dute. Egun honetan entsaio orokorra egingo da, antzezpena emango den eguna izango balitz bezala.(*) Bukatzeko
3.
eta
laugarren
mailakoen
aurrean
antzezpena egingo dute. ●Ebaluazio jarduerak: (*)
ikurra
azaltzen
duten
jarduerak
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
izango
dira
Entsaio orokorra egiten den egunean bideoz grabatuko da eta beste bi jarduerak behatuko dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
BALIABIDEAK •
Galdetegiko fitxak(DVDaren eta Untzi Museoaaren informazioa jasotzen dituztenak).
•
DVD “Rockall” Juan eta Eugenio Bidegainek egina.
•
Informazioa biltzeko fitxa.k
•
Kartulinak
•
Rotulagailuak.
•
Pertsonaien fitxak.
•
Antzezpenaren bereiztutako testuen kopiak.
•
Kaia
irudikatzen
jantziak(
duen
plastikan
fondoa,
egindakoak
Atrezzo eta
ekarritakoak). •
Irteerarako informazio eta baimen orriak.
•
Eszenen aldaketetarako musika.
eta
etxetik
METODOLOGIA PRINTZIPIO METODOLOGIKO OROKORRAK METODOA Gure Unitate Didaktikoa Decrolyren Interes zentroen teorian
oinarrituta
dago.
Honekin,
bakoitzaren
esperientziatik eta ezagueretatik abiatuta zer landu daitekeen, zeintzuk diren beharrak eta kontutan hartuko dira. Metodo hau aukeratu dugu ikaskideen arteko lankidetza bultzatzen
duelako,
elkar
lanean
elkartasuna
eta
errespetua ere lantzen delako. Metodo honen bidez, ikasleak gaur egungo bizitzari aurre egiteko prestatzen dira eta beraien oinarrizko behar sozial, intelektual eta emozionalak asetzeko asmoa dago. Honetarako Decrolyren hiru faseetan oinarrituko gara: 1.Behaketa Fasea:
Fase honetan behaketa zuzena erabiliko dugu bai material ezberdinena, baita irteeren bidez lortuko den informazioarena ere.
2.Asoziazio Fasea: Ondorengo bost asoziazio mota ezberdinak hartu ditugu kontutan: Asoziazio espazialak: Orioko herriaren kokapena. Denborazko asoziazioak: Orioko Balea arrantzatu zen garaiko jantziak, tresnak, prezioak, balearen ustiaketa… Kausazko
asoziazioak:
Lanbideen
arteko
loturak
(Arrainak arrantzatzen direnetik etxean jaten diren arteko produkzio katea). Erabilpen eta lan asoziazioak: Balearen ustiaketaren inguruko lanbideak. Moral,
etika
ingurunearekiko
eta
sozial
errespetua
mailako eta
asoziazioak:
taldearen
arteko
munduaren
lexiko
erabakiak hartzearen garrantzia. 3.Espresio Fasea: Hizkuntza
espresioa:
Arrantza
espezifikoa. Matematika espresioa: Salerosketa. Gorputz espresioa : Antzerkia. Plastika espresioa: muralak, kolageak… Musika espresioa:Bertsoak interpretatzea.
TEKNIKAK Erabiliko ditugun teknikak bakarkako zein taldekakoak izango dira; adibidez askotan fitxak bakarka bete beharko dituzte, liburuak irakurri, problemak ebatzi, margotu, moztu eta itsatsi, abestu…; sozializatuen kasuan
talde
txikietan
informazioa
aztertu,
talde
handian erabakiak hartu, antzezpena egin…
ESKUHARTZE DIDAKTIKOAREN PRINTZIPIOAK ◘ Ikaskuntza esanguratsua. ◘ eraikuntzen ikaskuntzak erraztu. ◘ Ikuspegi globalizatzailea. ◘ Ikasle-ikasle eta irakasle-ikasleen arteko harremanak. ◘ Interes espontaneoa bultzatu. ◘ Ezaugarri eta ikaskuntza erritmoa kontutan hartu eta ikasleari prozesuari buruzko berri eman. ◘ Berdinen artekoen erlazioak sustatu eta ikaskuntza erraztuko duten jarduerak diseinatu.
IKASLEEN TALDEKATZEAK
Ikasleak taldekatzeko jarraitzen diren irizpideak adina eta tailerrak izango dira. Honetaz gain, Ziklo berdineko gelakoekin ere elkartuko dira antzezpena erakusteko. Taldeak bost pertsonetakoak izango dira eta faktore ezberdinak hartuko dira kontutan: interesa, motibazioa, jarrera eta lan erritmoa. Batzutan beraiek nahi duten bezala jarri ahal izango dira
baina
irakasleak
taldekideak
ez
errepikatzea
zainduko du. Honekin guztiarekin, ikasleen arteko lankidetza eta harremanen hartu- emana sustatu nahi izan dugu baita taldean erabakiak hartzearen garrantzia ere.
ESPAZIOA ETA DENBORAREN ANTOLAKETA ESPAZIOA Únitate
Didaktikoa
tailerretan
landuko
da.
Tailer
bakoitzak bere antolaketa espaziala izango du. Matematika, Plastika eta Euskara gelan emango dute, Musika,
musika
gelan
eta
Antzerkia
ikastetxeak
antzerkia egiteko daukan antzokian. Tailer bakoitzak izango duen antolaketa espaziala: MATEMATIKA: Matematika Tailerrean kontzeptuzko bi eduki landuko dira eta bakoitzak antolaketa ezberdina izango du:
Problemen
ebazpena:
Ikasleen
mahiak
arbelera
begira jarriko dira U forma eginez. Buruko kalkuloa: Mahai guztiak gelatik aterako dira eta hiru txoko jarriko dira. Bakoitzak merkatuko postu bat izango da (Fruta denda, Harategia eta Arrain denda.
EUSKARA: Euskara Tailerrean talde txikietan lan asko egingo dituztenez, mahai txikiekin seiko mahi handiak egingo dira. Besteetan, mahai guztiak klaseko ertzetara eramango dira eta espazioa hutsik utziko dugu.
PLASTIKA: Plastika
Tailerrean
taldetan
lan
egiteko
Euskara
Tailerrean erabiltzen den kokapena mantenduko da(sei mahi txikiekin egindako mahai handiak) batzutan bi mahai handi egingo direlarik. Saiatuko gara pareta batetan dagoen kortxoaren ondoan beti leku zabal bat uzten bertatik beharrezko denean pasatu ahal izateko. MUSIKA: Musika Tailerra Musika Gelan egingo dutenez, bertan daukaten antolaketa mantenduko da. Ikasleak borobilean jarrita dauden mahaidun aulkietan esetiko dira. Sortzen duten borobil zabalaren erdian jardueran egiteko ere tokia dago.
ANTZERKIA: Antzerki Tailerra Ikastetxeak daukan antzokian burutuko da; bertan, publikoaren lekua aulkirik gabe egoten da bertan
eseri
eta
gidoiak
irakurri
ahal
izateko.
Eskenatokia oso handia denez goian ere agoteko aukera dago. Tailer honetan lurrean eseriko dira beti borobil bat osatuz. Batzuk antzerkia egiten ari diren bitartean, besteak lurrean eserita lerroetan begira egongo dira.
DENBORA Gaia jorratzeko erabiliko ditugun tailerrak hauek izango dira: -Matematika. -Plastika. -Antzerkia. -Bertsolaritza. -Euskara. Izango zuten ordutegia hauxe izango litzateke:
9-11 11-11:30 11:3012:30 12:3015:00 15:0017:00
A
A
EUSKARA
ANTZERKI
A
MATE
BERTSOLARIT ZA
EUSKARA SOLASALDIA MATE
O
O
PLASTIKA
EUSKARA
BERTSOLARIT ZA
MATE
ANTZERKI
PLASTIKA
JANGELA PLASTIKA
EUSKARA
ANTZERKI
MATERIAL ETA BALIABIDEEN ANTOLAKETA Jarduerak
egin
ahal
izateko
erabiliko
ditugun
baliabideaz gain, ondorengoak ere, kontutan hartu beharko lirateke: •
Ikastetxeko antzokia (Kortxos deituriko eraikina).
•
Untzi museoa.
•
Aquariuma.
•
Uliako talaiak
•
Mendiola Baserria.
•
Orioko herria.
EBALUAZIOA KONTZEPTU ETA PRINTZIPIOAK Ikasleen prozesuak osotasunean ebaluatuko dira eta ebaluazio hauen ondorioak, aldian aldiko bileretan azalduko
zaizkie
famili
burutzeko
jarraituko
eta
ditugun
ikasleei,
ebaluazioa
printzipioak
honakoak
izango dira: •
Jarraitasun-printzipioa: Ebaluaketa prozesu bezala ulertu behar da, hiru une ezberdintzen dira: hasiera, prozesua eta bukaera.
•
Sistematikotasun-printzipioa: Aurretik diseinatutako plan baten araberako jarraitasun moduan planteatu behar da, plan hau bukaeraraino zorrozki bete behar delarik.
•
Malgutasun-printzipioa:
Ebaluatze-prozesuan
eta
lortu nahi diren helburuen funtzioan, beharren arabera egokitu behar da.
IKAS-PROZESUAN EBALUAZIOA
•
Zer ebaluatu? Helburu didaktikoak, lortu behar diren trebetasunen
ereduaren
erreferentzi
puntu
gisa
proposatu ditugunak eta horiek garatzeko diseinatu diren jarduerak ebaluatu behar dira.
•
Nola ebaluatu? Ebaluazioa irakasle ekipoari tokatzen zaio,
kurrikulu-proiektuan
seinalatutako
jarraibideen
barruan ebaluazio teknika eta gidoi tresnei buruz gehien egokitzen diren neurriak hartzea eta bere ikasleen ikasketari buruz iritzi egokiak formulatzea. Ebaluazio teknikak: Lehen hezkuntzan, ikasle talde berarekin harreman jarraitua edukitzearen eraginez, gela barruan eta kanpoan egiten den ikasleen hautemapen zuzenekoa eta lan indibidualak eta taldekoak
aztertuz
egiten
den
zeharkako
hautemapena. Ebaluazioa egiteko datuak erregistratzeko TRESNAK: Nortasunaren
dimentsio
psikomotrizitatearekin gaitasun
eta
erregistra
erlazionaturik
trebetasunen
kontrol-zerrendetan
kognitibo
eta
daitezke.Oreka
jarraipena
eta dauden
helburuen
segimendu-fitxetan pertsonalarekin
eta
intsertzio sozialarekin lotuta dauden jarrera, aztura, eta
ikuspegiek
dituzte:
tresna
estimazio
egutegia…
konplexuagoak
eskala,
anekdotarioa,
beharko eskola
•
Noiz ebaluatu? Ebaluazioa, prozesu jarraitu bat bezala ulerturik, hainbat momentutan zehar gararazi behar da, hark behar duen koherentzia eta sistematikotasuna lortzea nahi badugu. Prozesu honetako une desberdinak begiztatzen baditugu, garbi berezi beharko ditugu: hastapeneko ebaluazioa, ebaluazio-prozesua eta azken buruko ebaluazioa.
Hastapeneko-ebaluazioa: Ikas-prozesu baten hasieran egiten da, gure kasuan, unitate didaktikoaren garapenhasiera. Aldez aurretik eduki behar diren ezagutza eta posturak determinatzeko jardueretan gauzatzen da hastapen-ebaluazio hau. Prozesu-ebaluazioa: Bide ematen du, gure ikasleen ikasketen
garapena
baloratzeko,
jarraituki
eta
sistematikoki datuak bilduz. Formatiboa izaten da, posible
egiten
ondorioz,
baitu
prozesuaren
hobekuntzak
egiteko
jarraipena
hartu
behar
eta, diren
erabaki egokienak hartzea ere bai hauteman diren ikuspegien funtzioan. Ebaluazio-mota honen bidez doitu egingo
ditugu
hasieran
trazatu
diren
ikas/irakas-
esperientziaren batzuk. Irakaskuntza pertsonalizatua egiteko bidea emango du, gure ikasleek unitate didaktikoari buruz ikaserritmoan dauzkaten diferentziak erakustean. Azken buruko ebaluazioa: Formatiboa da hau ere, eta unitate
didaktikoaren
bukaeran
egingo
litzateke,
ikasleek egindako jardueren eta prozesu-ebaluazioaren bidez, erregistratutako datuen analisi eta sintesi-lan bat
eginez.
Emaitzak,
hasierako
ebaluazioaren
bidez
hautemandako kontzeptu, jarrera eta prozedurekin konparatuko genituzke eta etorkizunean gure unitate didaktikoak planifikatu eta garatzeko lanarentzat balio handia duten ondorioak aterako genituzke.
• HIZKUNTZA
ETA
LITERATURA
2:
GIDALIBURUA.
Lehen
hezkuntza:Bigarren zikloa. Jabegoa, giltza. Edebé taldea. 2001, Sondika. • HIZKUNTZA
ETA
LITERATURA
3:
GIDALIBURUA.
Lehen
hezkuntza:Bigarren zikloa. Jabegoa, giltza. Edebé taldea. 2001, Sondika. • ETXEBERRIA,
Martin
(2003).
MILA
ZORTZIREHUN
ETA
SETENTAYOTXUAN. Zarauzko Udala. • BONTEGUI, Joseba (2002). BALEEKIN JOLASEAN.
Gasteiz.
Servicio Central de Publicaciones. • AZPIAZU,
Jose
Antonio.
BALLENEROS
VASCOS
EN
EL
CANTÁBRICO. Tarttelo estudios. • ZELAIA, Josu (1985). BERTSOZ BERTSO: HASIERA ZIKLOA. Donostia. Elkar. • MUJIKA, Edurne (1989). OPORRETAKO KOADERNOA: 1. MAILA. Donostia. Elkar. • MUJIKA, Edurne (1989). OPORRETAKO KOADERNOA: 2. MAILA. Donostia. Elkar.
• ELORZA, Itziar. EUSKARA LAN KOADERNOA: 8. Donostia. Elkar. • ELORZA, Itziar. EUSKARA LAN KOADERNOA: 9. Donostia. Elkar. • FERRERO, Luis (2005). MATEMATIKA 3. Grupo Anaya. • PEREDA, Luis (2000). MATEMATIKA 3. Erein. • GOÑI, Jesus Mari (2002). MATEMATIKA 3. Elkar. • EDUCACIÓN ARTÍSTICA. Santillana. • PLASTIKA 2: Irakaslearen liburua. Haritza. • PLASTIKA 2: Ikaslearen libura. Haritza. • TALLERES DE PLÁSTICA 3. SM. • PLASTIKA 3. Lehen Hezkuntza: Bigarren zikloa. Anaya. • PLASTIKA 3. Edebé. • PLASTIKA 3: GIDALIBURUA. Edebé. • BIDEGUI, Eugenio. ARRANTZALEEN BIZIMODUA. Rockall. DVD-a.