Miriam de la Mata Gallego Ikasgaia:Euskera 2009ko otsailaren 27a 2.B
AURKIBIDEA Aurkibidea……………………………………………………..1 Egilearen informazioa………………………………………….2 Pertsonaiak……………………………………………………..3 Pertsonaien arteko erlazioak,ezaugarri pertsonalak eta papera...4 Laburpena………………………………………………………5
ROALD DAHL
Galesko herrixka batean jaio zen, Llandaff-en, norvegiar jatorriko familia dirudun batean. Zazpi urte zituela, ingeles eskola batean sartu zuten, eta bertan britainiar hezkuntza-sistema zorrotza jasan behar izan zuen. Ondoren, bere liburuetako batzuetan eman zuen horren berri. Batxilergoa bukatu zuenean, amaren gomendioen aurka unibertsitateko ikasketak egiteari uko egin eta Shell petrolio-multinazionalean hasi zen lanean, Afrikan. Kontinente horretan zegoela piztu zen Bigarren Mundu Gerra, eta berak parte hartu zuen gerra horretan. Hegazkintzako pilotu bihurtu zen, Royal Air Forcen; Borrokan bota zuten haren hegazkina, eta sei hilabete eman zituen ospitalean. Geroago, Londresera bidali zuten, eta Washingtonen bere gerrako abenturei buruz hasi zen idazten. Bere lau seme-alabei kontatzen zizkien ipuinak bultzatuta hasi zen haurrentzako literatura idazten. 1964an, bere lehenengo lana kaleratu zuen, Charlie eta txokolate-lantegia. Filmetarako gidoiak ere idatzi zituen, pertsonaia ospetsuak sortu zituen –Gremlinak, esaterako-, eta haren lanetako batzuk zinemaratu dituzte. Roald Dahl Oxforden hil zen, 74 urte zituela.
PERTSONAIAK
Onpa-Loonpak
Charlie
Augustus Gloop
Wonka jauna (txokolate lantegiaren jabea)
Violet Beauregarde Veruca Salt Mike Tebe
Bucket jauna (Charlieren aita)
Aitona Joe
Amona Josephine
Bucket andrea (Charlieren ama)
Aitona George
PERTSONAIEN ARTEKO ERLAZIOAK
Amona Georgina
Charlie-Gurasoak-aiton-amonak:Maitasuna Charlie-Wonka jauna:Mirestasuna Aitona Joe-Wonka jauna:Mirestasuna Wonka jauna-Onpa-Loonpak:Adiskidetasuna
PERTSONAIEN EZAUGARRI PERTSONALAK Charlie: Mutiko baxua da, oso argal dago ia-ia hezurretan. Gurasoak:Txiroak dira ,txabola txiki batean bizi dira (familia osoa)eta arropa xumeak dauzkate.Aita, hortzen pastetako lantegi batean lan egiten du eta ama, etxeko andrea da. Aiton-amonak:Oso zaharrak dira baina beti umore onez daude. Wonka jauna:Gizon altua argala eta arina da. Kapel beltz bat darama, berde koloreko prakak, gris koloreko eskularruak eta urrezko makila fin bat. Augustus Gloop:Mutiko potoloa eta jatuna da. Beti dago txokolatea jaten. Violet Beauregarde:Beti txiklea jaten ari den neska da. Veruca Salt:Neskato mimatua da. Nahi duen guztia gurasoek ematen diote. Mike Tebe:Bideojokoen eta telebistaren zale amorratua da. Onpa-Loonpak:Wonka jaunaren langileak dira.Afrikako tribu bat dira eta izakitxo ñimiñoak dira.
LABURPENA
Charlie familia txiro baten semea da. Bere gurasoekin eta bere lau aiton-amonekin bizi da etxe txiki batean. Bizi den hirian, mundu guztiko txokolate lantegirik handiena dago eta Wonka Jauna da bere jabea eta urte askotan ez da kalera atera eta ez dio inork ikusi. Baina egun batean herriko plazan paper bat zegoen eta hartan, Wonka jaunak urrezko bost txartel txokolatinetan ezkutatu zituela jartzen zuen. Lehenengo txartela Augustus Gloop-ek aurkitu zuen, mutiko jatuna eta potoloa zen. Bigarrena Veruca Saltek aurkitu zuen neskatu mimatua zen oso. Hirugarrena Violet Beauregarderi zegokion egun osoa txiklea jaten zegoen neskari. Laugarrena Mike Tebek aurkitu zuen bideojokoen zale amorratua eta bostgarrena... Guri Charlieri zegokion! Bere aitona Joerekin joan zen lantegira eta han, Wonka Jauna ezagutu zuten, gizon argala zen, eta oso dibertigarria. Eguna pasa ahala, umeak joaten hasi ziren, gaizki ezita zeudelako eta ez ziotelako Wonka jaunaren aginduei jaramonik egiten. Azkenik Charlie baino ez zenean geratzen, Wonka jaunak bere lantegia berea izango zela esan zion eta horrela Charlie ume txiro bat izatetik umerik famatuena izatera pasatu zen.