• ESTATISTIKA-DATUEN ADIERZPEN GRAFIKOA Estatistika-analisiak egiterako orduan sarritan erabiltzen ditugu ikusadierazpen osagarriak ikerketa-datuen laburpen-tauletan. Aditzera eman nahi den informaziori egokitutako adierazpen horien bidez analisien emaitzak modu zuzen eta ulergarrian berehala igorriko zaizkio hartzaile-multzoari.
•
Ikus ezazu ondorengo azalpena:
•
Adierazpen grafiko-motak
Adierazpen grafikoen bidezko estatistika-datuak erakusteko orduan, edukia igorri nahi den ikus-informazioari egokitu beharko da. Horretarako adierazpen-modu anitz dago: •
Barra-diagramak: aldagaia diskretu edo kualitatiboa izatean, kartesiar ardatz-sistema baten inguruko frekuentzia-balioak adierazten dituzte.
•
Histogramak: banaketa kuantitatibo jarraituetarako erabiltzen diren diagramaforma bereziak dira.
•
Frekuentzia-poligonoak: kartesiar ardatzsistema baten inguruan eratutako poligono itxurako marrak dira.
•
Sektore-grafikoak: zirkulu bat frekuentzia erlatiboen balioaren araberako ataletan banatzen dute eta biribilak nahiz tarta itxurakoak izan daitezke.
•
Piktogramak: edo ikus-adierazpen figuratiboak. Izan ere barra-diagramak dira, aldagaiari buruzko marrazkiek barrak ordezkazen dituztelarik.
•
Kartogramak: mapa itxurazko adierazpen-grafikoak dira.
•
Biztanleria-piramideak: biztanleria sexu eta adinaren arabera sailkatzeko erabiltzen dira.
Ariketak
Teoria ikusi eta gero landu ikasitakoa ariketa hauek eginez…
1) Grafikoak desberdintzeko Klikatu hemen agerrarazteko
(A)
(B)
2) Histograma lantzeko klikatu:
3) Barra-diagrama ikasi hemen klikatuz:
4) Egin ariketa hauek ere bai ( 1,2,3 eta 4a):