KORRIKA ZER DA KORRIKA? Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak.
MEZUA ongi etorri: Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea. Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela. Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da. Baina nahi izatea ez da nahikoa. Gure mezua, gure ongietorria, harago doa.
OMENDUAK Urtetan zehar ehunka mila izan dira Euskal Herrira lan bila, bizimodu hobe baten bila edo bizi ahal izateko leku bila, besterik gabe, bertaratu diren familiak. Eta horien guztien artean, hainbestek eta hainbestek, euskal herritarron ongietorria ongi baino hobeto hartuz eta ulertuz, ekarpen goraipagarria egin diote gure hizkuntzari. Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan NOLA BIZI DUGU GUK KORRIKA? Ikastolan, txikiak gareneaan, petoak marraztuz hasten gara. Deustutik korrika txiki bat eginez eta abestuz oso ondo pasatzen dugu. Orain, DBHn gaudela, irakasleek korrikara joateko baino ez gaituzte animatzen eta hala egiten dugu. Ez dugu asko aguantatzen baina saiatu egiten gara eta primeran pasatzen dugu. Hurrengo korrikarako anima zaitezte!!!!!!!!!
ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUNON HERRIRA!!!!!