1B maila Euskara Kultura Korrika
Ataza honetan Korrika zer den ikusiko dugu eta aurtengo Korrikari buruz arituko gara. Horretarako: a. Korrika zer den azaltzen duen bideo bat ikusiko dugu, eta aurtengo Korrikaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. b. Leloa eta mezua ezagutu ondoren, lelo berarekin beste mezu berri bat asmatuko dugu. c. Dokumentalaren aurrerakinean oinarrituz, omenduak ezagutuko ditugu eta ikasgelan omendua izateko moduko ikaslerik ba ote dugun baloratuko dugu. d. Korrika 16 kanta entzun eta baloratuko dugu. e. Korrikari buruzko pasadizo batzuk irakurri eta geuk ezagutzen ditugunak kontatuko ditugu. f. Korrikan parte hartzeko moduak ikusiko ditugu.
KORRIKA 16
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: Zer da Korrika? Atazaurrea: Gela girotu eta hiztegia landu Girotzeko Korrikari buruzko irudiak ikusi (“Korrika 12” bideoan Korrika irudiak eta “Ikus-entzunezkoak 2”. DVD bilduman) eta komentatu egingo ditugu: zer sentitu dugun, zer etorri zaigun burura,... "Korrikarako hiztegitxoa" orriko ariketak egingo ditugu lexikoa lantzeko (3. or.).
a1 ataza: Korrika zer den azaltzen duen bideoa ikusi eta aurtengo informazioa gehitu Korrika zer den azaltzen duen pasartea ikusi (“Korrika 12” bideoko "Zer da Korrika?" edo CDean entzungaia) eta "Egia ote?" ariketa egingo dugu (4. or.). Zein Korrikari buruz ari den galdetuko dugu (Korrika 12), eta "Eta aurtengo Korrika, zer?" ariketan aurtengo datuekin hutsuneak beteko ditugu (5. or.).
a2 ataza: Logoaz eta mezuaz aritu Banaka, logo eta mezuari buruzko galderak erantzungo ditugu (6. or.). Hirunaka, lelo berarekin mezu berriak idatziko ditugu, eta asmatutako mezuari irudi bat jarriko diogu (6. or.). Mezu berriak aurkeztu eta politena, orijinalena aukeratuko dugu.
a3 ataza: Korrikako omeduak ezagutu eta omeduak izateko arrazoiez mintzatu Banaka, aurkezpenak irakurrita, bakoitzak zein esaldi esan duen identifikatuko dugu (7. or.). Aurrerakina ikusiko dugu eta ea pertsonaien esaldiak ongi kokatu ditugun begiratuko dugu. Hirunaka dokumentaleko lau pertsonaiak omenduak zergatik izan ote diren mintzatuko gara. Nork bere buruaren aurkezpena prestatuko du: nongoa den, euskaltegira zergatik etorri den, zein pertsonaiarekin identifikatu den gehien eta omenaldia zergatik mereziko lukeen berak (7. or.). Hirunaka jarrita, bakoitzak bere burua aurkeztu eta argudiatuko du omenaldia zergatik merezi duen, ondoren omendua izatea nork meraziko lukeen adostuko dugu. Zehar estiloan eta estilo zuzenean idazteko formak ikusi eta ariketa egingo dugu (8. or.).
a4 ataza: Korrika 16 Kanta ezagutu eta baloratu Kanta aurkeztu1 (nork egin duen,...) eta bideo-klipa ikusiko2 dugu (Korrika.org gunean dago ikusgai). Letra banatu eta kanta baloratuko dugu. Honez gain, beste korrika kantekin alderatuko dugu (9. or.).
Atazaostea: pasadizoak irakurri, baloratu eta geure pasadizoak azaldu Banaka, pasadizoak irakurri eta ulertzen ez duguna azpimarratuko dugu (10. or.). Hirunaka lehenik, eta talde handian gero, lexikoari dagozkion zalantzak argitzen saiatuko gara. Hirunaka lehenik, eta talde handian gero, hiru pasadizo onenak aukeratuko ditugu. Korrikari loturiko pasadizoak azalduko ditugu: gureak, entzundakoak,…
B ataza: Nola parte hartu Korrikan? Atazaurrea: Parte hartzeko moduak aurreikusi "Nola parte har daiteke Korrikan?" galdera arbelean jarri eta hirunaka zerrenda bana egingo dute. Egindakoa alderatu eta irakasleak informazio hori osatu egingo du (12. or.): herriko edo auzoko egitarauaren berri emango du, bertako Korrika batzordean nola parte hartu,...
Ataza: Parte hartzea zehaztu eta apusturen bat egin "Zer egin dezaket?" orria beteko dute konpromisoak zehazteko (11. or.). Apusturen bat egitera animatuko ditugu Korrikan parte har dezaten: "Ezetz…" (11. or.).
Eskolaz kanporako proposamena: Zehaztutako konpromisoak bete eta jarraipena egin. www.korrika.org web-gunean saltseatu eta ikusitakoaren berri eman eskolan. Egin lexikoa errepasatzeko ariketa (16. or.). 1 2
Betagarri taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.betagarri.com. Dena den, atazarekin batera kanta ere eskura daukazue.
2
KORRIKARAKO
HIZTEGITXOA
Egingo al duzu kiniela berezi hau? Bi zutabeetako hitzek: Esanahi berdina baldin badute, 1 jarriko duzu. Kontrako esanahia baldin badute, 2 jarriko duzu Zerikusirik ez badute, x jarriko duzu.
Ea zenbat asmatzen duzun!
KINIELA
ANTOLATZEA
...............
LO EGITEA
EKITALDI
...............
BAZKALDU
ZEHARKATU
...............
IGARO, PASA
ESKUALDEAN
...............
ZONALDEAN
BATZORDEAK
...............
TALDEAK
BILTZEA
...............
BOTATZEA
ANTZERKIA
...............
ZINEMA
SUSTATZEKO
...............
BULTZATZEKO
HITZALDI
...............
MINTZALDI
ANTZEZLEA
...............
AKTOREA
ANTZEZLANA
...............
JOLASTU
OMENDU
...............
MEZPREZATU
LELOA
...............
LEMA
IKUSKIZUN
...............
LAN EGIN
Ongi ulertu al dituzu? Ea bada, froga txiki bat egingo dugu. Koka itzazu goiko ezkerreko hitzak hutsuneetan:
1.- Dagoeneko Korrika ………………… martxan daude herrietan. 2.- Kontzertu bat ……………………… ez da hain erraza. 3.- Nire ……………………. herri txiki asko dago. 4- Dirua ……………….. oso zaila izaten da. 5.- Errepidea ……………………… baino lehen semaforoari begiratu behar zaio. 6.- Jaietan ……………………. asko egiten dira. 7.- Kirola ………………….. gauza asko antolatzen dituzte kirol elkarteek. 8.- Aurten Korrika-beka irabazi duen ……………………. ikusi nahi dut. 9.- Su artifizialak …………………. aparta dira. 10.- Gaur Kultur Etxean ……………….. bat emango dute euskararen egoerari buruz. 11.- …………………… izatea oso zaila iruditzen zait, gidoia buruz ikasi behar delako. 12.- Nire ………………… hauxe da: "ondo pasatu ta gutxi gastatu". 13.- Nire amari ………………….. zinema baino gehiago gustatzen zaio. 14.- Martin Ugalde ………………… zuten, euskararen alde egin zuen lanagatik.
3
EGIA OTE
DA?
Azalpenak entzun ondoren esan esaldi hauek egia edo gezurra diren:
1) 2) 3) 4) 5) 6) 7) 8) 9)
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Korrika urtero egiten da. Eusko Jaurlaritzak antolatzen du. Korrika antolatzeko herri eta auzoetan batzordeak sortzen dira. Biltzen den dirua azken jaian parranda handia egiteko da. Korrika ez da inoiz gelditzen; ez gauez, ez egunez. Korrikak norbait omentzen du beti. Korrika kulturala ere badago, eta ekitaldi kultural asko egiten dira. Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde dirua biltzeko egiten da.
Horrelako irudiak ere ikus daitezke korrikan. Beraz, alferrak zaretenontzat ere bada parte hartzeko aukera. Hori bai, korrika egiten ez duenak oihu egin dezala, e?! “Hemen gaude, euskararen alde!” “Ttipi-ttapa, ttipi-tapa, Korrika!”
4
ETA AURTENGO KORRIKA,
ZER?
Entzun dugun neskak ez du aurtengo Korrikari buruz hitz egin, eta beraz, ez ditu aurtengo datuak eman. Jarriko al dituzu zuk aurtengo Korrikari buruzko datuak hutsuneetan?
“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango gara herriz herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko gara. Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan, eta batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta diru honekin (1) …………………………………………………………….……………………………………………..................................... …………………………………………………………….……………………………………………..................................... Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea, lekuko bat izango dute beraien eskuetan eta lekuko horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori azken egunean irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau (2) …..................... egingo da, Korrika aurten (3) ……………………. ………………................... izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da. Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten (4) ………………………………............................................ ....................................................................................................…………………………………………………………… .………………………………………….....................................……………………………………………………………... Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako (5) …………....…………………………………………………..... …………………………………………………………………………………………………………………………………….. …………………………………………………………………………………………………………………………………….. Korrika bi urtez behin antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus dezan zer garrantzitsua den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan, barnetegietan, gau eskoletan eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan zehar eta aurtengo lelo berria hau izango da (6):…………………………………….............................………….”
BETE
ITZAZU GOIKO HUTSUNEAK BEHEKO INFORMAZIOA ERABILIZ:
a) Ongi etorri! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! b) Euskararen alde lan egiten jarraitu ahal izateko inbertsioak egingo ditugu: euskaltegi berriak erosi, zaharrak berritu,... c) Gasteizen. d) Bertso saioak, hitzaldiak, antzezlanak, kale animazioa, musika emanaldiak,... e) Euskararen mundura hurbildu diren lagunak omenduko ditu, kanpokoak zein bertokoak. Omenaldi hau egiteko, dokumental bat prestatu du Jon Maia bertsolariak, eta bertan euskarari “ongietorri” esan dioten lagun batzuen istorioak ezagutuko ditugu. f) Tuteratik Gasteizera.
5
KORRIKAREN
LELOA
Ongi etorri dugu aurtengo korrikaren leloa. Eta lelo honen esanahiaz eta itxuraz mintzatuko gara labur beheko galderei erantzunez: 1. Beheko zein mezu zabaldu nahi du AEK-k lelo honekin? 2. Ezkerreko zein irudi uste duzu dela Korrika 16ren logoa? Zergatik? 3. Zure ustez egokiak al da korrikarako logoaren itxura ea mezua?
1. 2. 3.
Europako emakume etorkinei! Azken aldian hizkuntzaren transmisioa emakumeek ziurtatzen dutelako Europako emakumeei ongi etorria eman nahi diegu Euskal Herrian, beraiek euskara transmitituko digutelako. Euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Omenduak kanpotik etorritakoak edota bertan euskara galdu dutenak izanik, euskara ikasi, erabili, gure kulturaz gozatu, nahi duten guztiak izango direlako.
Zure etxeko errepublika independentera. Ikeako erosle guztiak omenduko ditu Korrikak euskarazko iragarkiei kasu egiteagatik. Hain zuzen ere euskarazko publizitatea bultzatzen lagundu dutelako.
4. Gure etxera. Etxetik atera gabe euskara ikasi duten ikasle guztiak omendu nahi ditu Korrika 16k.
5.
ZABALA dolare sagardotegira. Kalitatezko sagardo naturala eskaintzen diegu gure bezeroei. Gure bezeroek Gipuzkoako sagardorik onenaz goza dezaten nahi dugu, bai “txotx” garaian sagardotegian bertan, baita, urteko edozein garaitan botilan ere.
Lelo hori egokia iruditzen al zaizu beste mezuren bat zabaltzeko? Zein mezu bururatzen zaizu zuri lelo horrekin?
6.
MEZU BERRIA
Mezu berria: ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................. ................................................................................................................................ .................................................................................................................................
Zein logo jarriko zenioke mezu berriari? Marrazkilari ona bazara, marraztu ezazu hemen, bestela bila ezazu aldizkariren batean hemen itsasteko irudiren bat.
6
KORRIKAREN
OMENDUAK
Korrika 16ren dokumentala ikusi aurretik protagonistak ezagutuko ditugu. Aurkezpenak irakurri ondoren, mintzatu zuen artean: 1. Dokumentalaren kartelean lau protagonistak dituzue, nor izan daiteke pertsonaia bakoitza? Zergatik? 2. Dokumentalaren aurrerakinetik hartutako esaldiak zein protagonistak esan ote ditu ? Zergatik pentsatu duzu hori? 3. Zeure buruaren antzeko aurkezpen bat egin eta arrazoitu zergatik mereziko zenukeen omenaldi bat.
1. Aurkezpenak:
1 2 3
Mixele Lapurdin jaio zen, euskaldun, baina haurtzaroan ama hizkuntza (euskara) galdu zuen eskola publikoaren eraginez. Gaztetan berreskuratu ondoren, gaur egun irakasle dugu Itsasuko AEKn. Rami Aljeriako berberea dugu, gaztetan Parisera ikasketak egitera joana. Han ezagutu zuen Goizuetako neska batek ekarri zuen Euskal Herrira eta euskarara, eta gaur egun Goizuetan bizi da, euskaraz. Jesus Marik euskara izan zuen ama hizkuntza, baina txikitan Ermuan eta gero Gasteizen bizitzearen ondorioz, galdu egin zuen euskara, eskolako eta kaleko lagunen eraginez. Baina euskaldun eta abertzale sentitzen zen eta horrek bultzatu zuen euskara berreskuratzera, soldaduskatik bueltan.
4
Tereixa, berriz, Galizian jaiotakoa da, baina, beste asko bezala, Bilbora etorri zen lan bila. Ikastoletan irakasleak behar zirela jakinda, berehala hasi zen euskara ikasten eta gaur egun Portugaleteko Asti Leku ikastolan dihardu.
2. Nork esan ote du? ..........................:
- JATORRIA: Ferrolen jaio nintzen duela urte asko. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Nik ez nekien zer zen `aita´, zer zen ´ama´. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Herriko hizkuntza ikasi behar duzulako.
..........................:
- JATORRIA: 1950ean, Ermua, Bizkaia. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Ez dut esango lotsa ematen zidana, baina horrelako zeozer. Ia-ia inposatzen nuen erdaraz. Euskera nuen ja galduta. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Euskalduna euskeraz egin gabe ezinezkoa zen.
..........................:
- JATORRIA: Nire aberria, egia esan, basamortua da. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Ezin nun adaptatu. Benetako sustraiak batu egin behar du. Barneko mina kentzeko niretzat oso inportantea da.
..........................:
- JATORRIA: Auzo baztertu batean dago nire sorleku maitia. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Beti frantsesez erantzuten nuen. Eta oharkabean euskara galdu zen eta frantsesa nagusitu. Eta lortu dut euskaraz ibiltzea.
3. Nire aurkezpena: ZERGATIK MEREZIKO NUKE OMENALDIA:
A- JATORRIA:
AB- EUSKARAREN EZAGUTZA:
BC-
C- EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: 7
D-
ESTILO
ZUZENETIK ZEHAR ESTILORA
Irakurri ezazu lehenik estilo zuzena nola txertatzen den testuan. Gero, azpimarra itzazu Mixelek dokumentalean esan dituen esaldiak Aizun nola idatzi dituzten:
Estilo zuzena: Pertsonaiek esandakoa bere hartan, ezer aldatu gabe jasotzen denean. Nola txertatzen da hau testuan? a) Komatxoak erabiliz: Mixelek dokumentalean esan du: “Etxean frantsesez hitz egiten hasi nintzen”. Estilo zuzena
b) Marra erabiliz: - Etxean frantsesez hitz egiten hasi nintzen- kontatu du Mixelek Estilo zuzena
Mixele etxetik hurbil zuen eskola publiko batean hasi zen txikitan, eta han galdu zuen ama hizkuntza: “Etxean frantsesez hitz egiten hasi nintzen, eta gurasoek ez ninduten euskaraz erantzutera behartu. Bi nebekin ere frantsesez aritzen nintzen”. Poliki-poliki frantsesa nagusitu zen Mixeleren etxean, euskara aitatxi-amatxi artean bakarrik entzuten zen. Ikastetxean hasi zen euskara pixka bat ikasten, astean pare bat oren-edo. Gainera, lagunek Su ta Gar eta Negu Gorriak entzuten zuten, eta irakasleak ateraldi batzuk antolatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa aldera: “Hura ikaragarria izan zen, ezagutzen ez genuen giro, herri eta bizimodu bat aurkitu genuen, baina euskaraz hitz egiteko biziki mugatua nintzen!”. Beraz, euskara berreskuratzeko gogoa piztu zitzaion Mixeleri eta lizeoan, ikastolan ibili zen lagun baten laguntzaz, euskaraz hitz egiten hasi zen: “Horrela berreskuratu dut nire euskara, nahiz eta hastapenean zaila izan. Gero, urte batez hobekuntza klaseak segitu nituen Itsasuko euskaltegian”. Gaur egun euskaltegi horretako irakaslea da. aizu! 333 / 2009ko urtarrila
Zehar estiloa: Pertsonaiek esandakoa narratzailearen hitzetan azaltzen da kontaketan. Entzundako edo irakurritako elkarrizketa bat birkontatzerakoan erabiltzen dugun estiloa da honakoa: Mixelek etxean frantsesez hitz egiten hasi zELA esan du dokumentalean. Pertsonaiak esandakoa
Pertsonaiaren hitzak perpaus nagusiarekin lotzeko, (ea), -(e )la, -(e )n erlazio hizkiak erabiliko ditugu: - Noiz etorriko zara?- galdetu du Martak. (estilo zuzena) Ea noiz etorriko den galdetu du Martak. (zehar estiloa) Jarraian berridatz itzazu Aizu!-ko artikuluan estilo zuzenean dauden esaldiak zehar estiloan:
1. .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... 2. .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... 3. .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... 8
PASADIZOAK Hemen dituzu hainbat Korriketan jasotako pasadizo batzuk. Ondoren, aukera ezazu atentzioa gehien eman dizuena, bitxiena. Eta amaitzeko... esaguzu, zein da zuk Korrikan duzun esperientzia? Parte hartu al duzu? Non? Nola? Izango duzu zeuk ere kontatzeko moduko zerbait!
Korrika 1 Bizkaiko hiriburuko Hotel Arantzazutik koordinatu zuten lasterketa osoa. Hotelak areto bat doan utziz kolaboratu zuen Korrikarekin. Eta antolatzaileak, pozik! Korrika jarraitzen zuten autoek kateekin ibili behar izan zuten lehen 24 orduetan, elurra mara-mara ari baitzuen. Elurra ari zuela, harri jasotzaile batek (abarkak, mahoizko galtzak, gerrikoa, eta txalekoa jantzita), esku batean lekukoa, eta lepoan harri biribila hartuta egin zuen bere kilometroa. Lekuko barruan zihoan agiria galdu egin zen, eta azken momentuan jakin zutenez, diskurtsoa inprobisatu egin zuten. Gero, prentsaurreko baten bidez zabaldu zuten agiriaren mezua.
Korrika 2 Iberduero enpresak bere kilometroagatik orduko miloi bat pezeta ordainduko zuela esan zuen. Baina bere kilometroa egin ostean, pankarta antinuklearrak agertu zirela argudiatu eta ez zuten ordaindu. Oraindik ez dute ordaindu.
Korrika 3 Lekukoa Kortesen egongo zelakoan, hara joan ziren furgonetako txanda hartu behar zuten antolatzaileak. Baina han Korrikaren arrastorik ez zuten topatu, eta bazterrean lanean ari ziren nekazariei galdetu zieten "Habéis visto pasar la Korrika?". Eta jaso zuten erantzuna: "¿Qué preguntas, por alguna mocica del pueblo?"
Korrika 6 Irunberri eta Zangoza artean Korrika ikusi zutenek inauteriak zirela pentsatuko zuten agian… baina ez. Andaluziako Granada herrialdeko Albacin herritik etorritako korrikalariak ziren, euren herriko jantziekin: "Albacin euskararen alde" pankarta zabaldu zuten gainera. Gu ere bai!
Korrika 9 Ezkontza opari ederra izan zen Korrika: Enekuri herrian, neska ezkonberri bat soineko zuriz jantzita. Ezkontza ospatzen ari zela, hara non pasa den Korrika eta bi aldiz pentsatu gabe, gona altxa, lekukoa eskuan hartu, eta ziztu bizian abiatu zen senarraren eta korrikalarien harridurarako. Opari ederra!
9
KORRIKA 16
KANTA
Ikusi bideo-klipa (edo entzun kanta) eta esaguzu, zer iruditu zaizu? Jarri X zeure aukeran edo idatzi zeure hitzetan.
ONGI ETORRI, LAGUN!! Rami hasi zen Afrikan eta Andoni Gernikan Maddalen berriz Sohütan Evaristo Amerikan euskara herrian doa Euskal Herria Korrikan euskara herrian doa mundu bat euskal herritan Mikel oinez gehienetan Pepe eta Elvira trenetan Mohamed lanetik bueltan eta Nekane bizikletan mundu bat doa korrika hizkuntzaren bideetan mundu bat doa korrika euskararen herrietan Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo
ZER IRUDITU ZAIZU? Orain euskara da soa euskaraz doa pausoa euskara da itsasoa zerua lurra auzoa euskara herrian dago euskaraz mundu osoa euskara herrian dago euskaraz mundu osoa Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Bidaia zugan bada eta bidea zeu bazara mundua da euskara zatoz mundu bat Korrikara Kantatu dezagun Ongi etorri lagun! Euskara herrira Zure herrira zatozena!!
Izugarri gustatu zait! Oso ona! Gustatu zait. Oso martxosoa! Ez dago gaizki. Arraro samara, ezta? Ez da motelegia? Ez da nire estilokoa. Ez zait gustatzen. ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... 1
Ongi etorri Aitor galdu zuen ta bila dator ongi etorri Sarai heldu arren korrika darrai
Hitza: Jon Maia Musika eta Kanta: Betagarri
Kantatu dezagun Ongi etorri lagun! Euskara herrira Zure herrira zatozena!!
10
2
Bideo-klipa Korrika.org gunean dago ikusgai. Betagarri taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.betagarri.com.
ZER
EGIN DEZAKET?
Korrikan parte hartzeko modu asko dago. Ikus dezagun!
ZER EGINGO DUT KORRIKAN PARTE HARTZEKO? Pentsatu zer egin dezakezuen Korrikan parte hartzeko. Hona hemen adibide batzuk: - “Datorren astean nire lehengusinaren urtebetetzea da. Korrikako kamiseta gorria oparituko diot.” - “Korrika laguntzailea izateko pina erosiko dut, eta nire lehengusinaren urtebetetzeko afarian kanpaina horren berri emango diet guztiei.” - “Lantokian kartel batzuk jarriko ditut.” - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... Idatzi hemen zure aurtengo konpromisoa: Aurtengo Korrikan parte hartzeko ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... .......................................................................................................................................................................................
DESAFIOAKK Hirunaka, Korrikarekin zerikusia duten desafioen zerrenda osatu. Gero, bat aukeratu eta zuen ikaskideren bati desafioa bota: -
Ezetz guk egindako petoarekin atera Korrikan! Ezetz Korrika herrian / auzoan hartu eta hamar kilometro Korrika egin! Ezetz gurekin etorri Korrika amaierara! Ezetz tximeletaz mozorrotuta atera Korrikara! .......................................... Ezetz.......................................................................................................... ................................................................................................................... ................................................................................................................... ...................................................................................................................
EZETZ... BATEN BAT KONBENTZITU!
Ea zuetako nork lortzen duen baten batek BAIETZ! esatea. Hori bai, kontuan hartu desafioetan bi aldeetako parte hartzaileek egin behar izaten dutela zerbait!
11
NOLA PARTE
HARTU
KORRIKAN?
Badakigu gai honi buruz askotxo dakizuela, baina txuletatxo bat aurrean izatea ongi etortzen delakoan, hona hemen zerrendatxo bat:
Denda, lantegi edo komertzioetan: Korrika laguntzaile euskarria erosiz. Enpresa edo saltokiek, Korrikalaria, Korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
Norberak: Zure herrian edo auzoan hau guztia egingarri izan dadin, eratuko den Korrika batzordean parte hartuz. Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietara agertuz. Korrikaren (www.korrika.org) web-gunea bisitatuz. Munduaren itzulia egingo duen Korrika birtualean parte hartuz (www.korrika.org). Martxoaren 26an Tuterako hasiera ekitaldian parte hartuz eta apirilaren 5ean Korrika amaierara joanez. Korrika 16ren materiala edo oroigarriak erosiz, Korrika aurretik, bitartean edo ostean. Benetako korrikalarien ezaugarri garrantzitsua den petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz edozein euskaltegitan edo Korrika egunean bertan. Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz. Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek subentzionatutako kilometroan Korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrika bulegoetara jo dezakete. Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 3035 / 0072 / 02 / 0720005710 kontu korrontean nahi duzun diru kopurua sartuz. Eta, jakina, Korrika normaltasunez egin ahal izateko laguntza ekonomikoa beharrezkoa dugun arren, bizkarrekoa jantzita Korrika eginez ere bai, noski!
12
TRANSKRIPZIOA
ZER
DA
KORRIKA?
KORRIKA 12-KO DATUAK AZPIMARRATUAK DAUDE. HORIEK DIRA "ETA BEHARKO DIREN DATUAK.
AURTENGO
KORRIKAN, ZER?" ARIKETAN ALDATU
“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango gara herriz herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko gara. Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan eta batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta diru honekin Iparraldean eta Nafarroan euskaltegi bi erosiko ditugu, euskaltegi berriak. Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea, testigu bat izango duteberaien eskuetan eta testigu horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori azken egunean irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau Baionan egingo da, Korrika aurten Gasteizetik Baionara izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da. Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten Bertsolaritza omenduko du. Bertsolaritzaren omenaldi hau Kursalen egingo da eta Bertsolariak omenduko ditugu, beraiek bertsolaritzaren antologia bat prestatu dute guretzat eta ikuskizun aparta izango da. Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako Lluis Llach Bilbon egongo da. Munduko musikak, mundu guztiko musika batuko dugu Euskal Herrian aurten eta herri diferenteetan izango dira, bai Bizkaian, Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Iparraldean eta denetan munduko musika sustatuko dugu. Komediaka antzerkia ere aurten primizia izango da, Euskal Herriko antzezle nagusiak AEK-rentzat, Korrikarentzat bereziki prestatutako antzezlan oso-oso polita daukagu aurten eta Korrika bi urtez behin antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus dezan zer garrantzitsua den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan, barnetegietan, gau eskoletan eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan zehar eta aurtengo lelo berria hau izango da: Mundu bat euskarara bildu.”
13
ZUZENKETA ORRIA KORRIKARAKO
HIZTEGITXOA (3. OR.)
KINIELA ANTOLATZEA EKITALDI ZEHARKATU ESKUALDEAN BATZORDEAK BILTZEA ANTZERKIA SUSTATZEKO HITZALDI ANTZEZLEA ANTZEZLANA OMENDU LELOA IKUSKIZUN
X X 1 1 1 2 X 1 1 1 X 2 1 X
LO EGITEA BAZKALDU IGARO, PASA ZONALDEAN TALDEAK BOTATZEA ZINEMA BULTZATZEKO MINTZALDI AKTOREA JOLASTU MEZPREZATU LEMA LAN EGIN
ERANTZUNAK (HUTSUNEETAKO
HITZAK AZPIMARRATUAK DAUDE):
1.- Dagoeneko Korrika batzordeak martxan daude herrietan. 2.- Kontzertu bat antolatzea ez da hain erraza. 3.- Nire eskualdean herri txiki asko dago. 4.- Dirua biltzea oso zaila izaten da. 5.- Errepidea zeharkatu baino lehen semaforoari begiratu behar zaio. 6.- Jaietan ekitaldi asko egiten dira. 7.- Kirola sustatzeko gauza asko antolatzen dituzte kirol elkarteek. 8.- Aurten Korrika-beka irabazi duen antzezlana ikusi nahi dut. 9.- Su artifizialak ikuskizun aparta dira. 10.- Gaur Kultur Etxean hitzaldi bat emango dute euskararen egoerari buruz. 11.- Antzezlea izatea oso zaila iruditzen zait, gidoia buruz ikasi behar delako. 12.- Nire leloa hauxe da: "ondo pasatu ta gutxi gastatu". 13.- Nire amari antzerkia zinema baino gehiago gustatzen zaio. 14.- Martin Ugalde omendu zuten, euskararen alde egin zuen lanagatik.
EGIA OTE
DA? (4. OR.)
ERANTZUNAK (EGIA /GEZURRA): 1E, 2G, 3G, 4E, 5G, 6E, 7E, 8E, 9E
ETA AURTENGO KORRIKA,
ZER? (5. OR.)
ERANTZUNAK: 1-B, 2-C, 3-F, 4-E, 5-D, 6-A
KORRIKAREN
LELOA (6. OR.)
Euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Omenduak kanpotik etorritakoak edota bertan euskara galdu dutenak izanik, euskara ikasi, erabili, gure kulturaz gozatu, nahi duten guztiak izango direlako.
14
ZUZENKETA ORRIA KORRIKAREN
OMENDUAK (7. OR.)
2
- JATORRIA: Nire aberria, egia esan, basamortua da. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Ezin nun adaptatu. Benetako sustraiak batu egin behar du. Barneko mina kentzeko niretzat oso inportantea da.
1
- JATORRIA: Auzo baztertu batean dago nire sorleku maitia. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Beti frantsesez erantzuten nuen. Eta oharkabean euskara galdu zen eta frantsesa nagusitu. Eta lortu dut euskaraz ibiltzea. - JATORRIA: 1950ean, Ermua, Bizkaia. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Ez dut esango lotsa ematen zidana, baina horrelako zeozer. Ia-ia inposatzen nuen erdaraz. Euskera nuen ja galduta. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Euskalduna euskeraz egin gabe ezinezkoa zen.
3
4
- JATORRIA: Ferrolen jaio nintzen duela urte asko. - EUSKARAREN EZAGUTZA: Nik ez nekien zer zen `aita´, zer zen ´ama´. - EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK: Herriko hizkuntza ikasi behar duzulako.
ESTILO
ZUZENETIK ZEHAR ESTILORA (8. OR.)
Mixele etxetik hurbil zuen eskola publiko batean hasi zen txikitan, eta han galdu zuen ama hizkuntza: “Etxean frantsesez hitz egiten hasi nintzen, eta gurasoek ez ninduten euskaraz erantzutera behartu. Bi nebekin ere frantsesez aritzen nintzen”. Poliki-poliki frantsesa nagusitu zen Mixeleren etxean, euskara aitatxi-amatxi artean bakarrik entzuten zen. Ikastetxean hasi zen euskara pixka bat ikasten, astean pare bat oren edo. Gainera, lagunek Su ta Gar eta Negu Gorriak entzuten zuten, eta irakasleak ateraldi batzuk antolatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa aldera: “Hura ikaragarria izan zen, ezagutzen ez genuen giro, herri eta bizimodu bat aurkitu genuen, baina euskaraz hitz egiteko biziki mugatua nintzen!”. Beraz, euskara berreskuratzeko gogoa piztu zitzaion Mixeleri eta lizeoan, ikastolan ibili zen lagun baten laguntzaz, euskaraz hitz egiten hasi zen: “Horrela berreskuratu dut nire euskara, nahiz eta hastapenean zaila izan. Gero, urte batez hobekuntza klaseak segitu nituen Itsasuko euskaltegian”. Gaur egun euskaltegi horretako irakaslea da.
ERANTZUNAK (ZEHAR
ESTILOA):
1. Etxean frantsesez hitz egiten hasi zela, eta gurasoek ez zutela euskaraz erantzutera behartu esan du Mixelek.
2. Hura ikaragarria izan zela, ezagutzen ez zuten giro, herri eta bizimodu bat aurkitu zutela, baina euskaraz hitz egiteko biziki mugatua zela dio.
3. Horrela berreskuratu (omen) zuen bere euskara, nahiz eta hastapenean zaila izan (zitzaion). Gero Itsasuko euskaltegian urte batez hobekuntza klaseak segitu zituela adierazi du .
KORRIKAREN
OMENDUAK: INFORMAZIO GEHIAGO Omenduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Korrika 16ri buruzko dossierra. Bestalde. www.korrika.org gunean nahi adina informazio topatuko duzu. Informazio iturri nekaezina dugun Aizu! aldizkaria ere balia dezakezu nahi izanez gero, azken ale guztietan dago Korrikari buruzko informazioa. Amaitzeko, “Korrika 16” atazen karpetan hainbat eranskin topatuko dituzu. 15
KORRIKA 16. LEXIKOA ERREPASATZEN. Bete A eta B ariketetako hutsuneak aukeran dituzun hitzen artean egokiak aukeratuz:
A. ZER DA KORRIKA? 1) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko ................................................. erraldoia da. 2) Korrika ................................................. egiten da. 3) AEK-k ................................................. du. 4) Korrika antolatzeko herri eta auzoetan ................................................. sortzen dira. 5) Biltzen den dirua ................................................. lanean jarraitzeko da. 6) Korrika ez da inoiz gelditzen; ................................................. , ez egunez. 7) Korrikak norbait ................................................. du beti. 8) Korrika kulturala ere badago, eta................................................. kultural asko egiten dira. 9) Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde ................................................. egiten da.
OMENTZEN
BATZORDEAK
BI URTEZ BEHIN
ANTOLATZEN
EZ GAUEZ
EUSKARAREN ALDE
DIRUA BILTZEKO
LASTERKETA
EKITALDI
B. KORRIKA 16 Korrika 16, 2009ko ................................................. ................................................. izango da. Tuteran hasi eta Gasteizen amaituko da. Eta aurtengo ................................................. hauxe izango da: ONGI ETORRI! Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri ................................................. nahi dugunon artera! Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak ................................................. ditu. Kanpotik etorritakoak eta bertokoak. ................................................. hau egiteko Jon Maia ................................................. dokumental bat egin du eta bertan lau lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu! Korrika bakoitzak bere ................................................. izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak abesten du eta letra Jon Maiak idatzi du.
16
OMENALDI
OMENDUKO
APIRILAREN 5ERA
ABESTIA
EUSKARAZ BIZI
MARTXOAREN 26TIK
LELOA
BERTSOLARIAK