1A maila (100-200) Euskara Kultura Korrika
Ataza honetan ikusiko dugu zer den Korrika eta aurtengo Korrikari buruz arituko gara. Horretarako: a. Korrika zer den ikusiko dugu, eta aurtengo Korrikaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. b. Korrika 16 kanta entzun eta baloratuko dugu. c. Benetan bidaltzeko postal bat idatzi, diseinatu eta muntatuko dugu. d. Korrikan parte hartzeko moduak ikusiko ditugu.
KORRIKA 16
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: Zer da Korrika? Atazaurrea: Gela girotu eta hiztegia landu Girotzeko Korrikari buruzko irudiak ikusi (“Korrika 12” bideoan Korrika irudiak eta “Ikus-entzunezkoak 2”. DVD bilduman) eta komentatu egingo ditugu: zer sentitu dugun, zer etorri zaigun burura,...
a1 ataza: Korrikari buruzko hipotesiak egin eta gero, testua irakurri eta komentatu ”Egia ote?” ariketan Korrikari buruzko esaldiak egia ala gezurra diren asmatu beharko dute (3. or.). ”Zer da korrika?” testua irakurri eta hipotesiak baieztatu edo ezeztatuko ditugu (4. or.). Lexikoa aztertuko dugu. Ulertzen ez dutena azpimarratu eta ezkerreko zutabean erantsi ondoren (4. or.): - Hirunaka hipotesiak egin, eta testuinguruari eta dakigunari erreparatuta esanahia ondorioztatuko dugu. - Talde handian esanahiak argitzen joango gara: zer jarri duten eta ea asmatu duten.
a2 ataza: aurtengo Korrikaren nondik norakoak ezagutu eta komentatu “Eta aurtengo Korrika, zer?” testua irakurri eta hutsuneak beteko ditugu (5. or.).
a3 ataza: Korrika 16 Kanta ezagutu eta baloratu Kanta aurkeztu1 (nork egin duen,...) eta bideo-klipa ikusiko2 dugu (Korrika.org gunean dago ikusgai). Letra banatu eta kanta baloratuko dugu eskuineko espresioen laguntzaz (6. or.).
a4 ataza: Postal bat idatzi Korrika zer den azaltzeko eta gonbidapena egiteko Jaso dugun informazioarekin postal bana idatziko dugu, baina lehenengo zirriborroa idatziko dugu (7. or.). Euskaraz helbideak nola idazten diren ikasteko “Helbideak euskaraz” ariketa egingo dugu (7. or.). Irakasleak okerrak markatuko dizkie (postalean zein helbidean) segituan zuzen ditzaten. Postala diseinatu eta testua garbira pasako dute. Oharra: Postala benetako lagun bati bidaltzera animatuko ditugu. Benetako postala egiteko, irudiak, kartoi mehea eta behar duten guztia emango dizkiegu (8. or.).
Atazaostea: Postal batzuk irakurri eta baloratu Ikasle pare bat postala ozen irakurtzera animatuko dugu, eta baloratu egingo ditugu; mezua ulertzen den, polit geratu diren, postala jasotzen duenak gonbidapena onartuko ote duen,... Gutuna nori bidaliko diogun komentatuko dugu: zergatik aukeratu dugun lagun hori, zer pentsatuko ote duen lagun horrek postala jasotzean, postal horrekin laguna parte hartzera animatuko ote den,…
B ataza: Nola parte hartu Korrikan? Atazaurrea: Parte hartzeko moduak aurreikusi Orain arte Korrikan izan dugun esperientzia azalduko dugu. "Nola parte har daiteke Korrikan?" galdera arbelean jarri eta hirunaka zerrenda bana egingo dute. Egindakoa alderatu eta irakasleak informazio hori osatu egingo du (10. or.): herriko edo auzoko egitarauaren berri emango du, bertako Korrika batzordean nola parte hartu,...
Ataza: Parte hartzea zehaztu eta apusturen bat egin "Zer egin dezaket?" orria beteko dute konpromisoak zehazteko (9. or.). Apusturen bat egitera animatuko ditugu Korrikan parte har dezaten: "Ezetz…" (9. or.).
Eskolaz kanporako proposamena: Postala lagun bati bidali. Zehaztutako konpromisoak bete eta jarraipena egin. www.korrika.org web-gunea saltseatu eta ikusitakoaren berri eman eskolan. Egin lexikoa errepasatzeko ariketa (13. or.). 1 2
Betagarri taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.betagarri.com. Dena den, atazarekin batera kanta ere eskura daukazue.
2
EGIA OTE
DA?
Azalpenak entzun ondoren esan esaldi hauek egia edo gezurra diren:
1) 2) 3) 4) 5) 6) 7) 8) 9)
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Korrika urtero egiten da. Eusko Jaurlaritzak antolatzen du. Korrika antolatzeko herri eta auzoetan batzordeak sortzen dira. Biltzen den dirua azken jaian parranda handia egiteko da. Korrika ez da inoiz gelditzen; ez gauez, ez egunez. Korrikak norbait omentzen du beti. Korrika kulturala ere badago, eta ekitaldi kultural asko egiten dira. Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde dirua biltzeko egiten da.
Horrelako irudiak ere ikus daitezke korrikan. Beraz, alferrak zaretenontzat ere bada parte hartzeko aukera. Hori bai, korrika egiten ez duenak oihu egin dezala, e?! “Hemen gaude, euskararen alde!” “Ttipi-ttapa, ttipi-tapa, Korrika!”
3
ZER
DA
KORRIKA?
Irakurri testua eta azpimarratu ulertzen ez duzuna. Ondoren, zure ikaskideekin azpimarratutako hitzen eta beltzez dauden hitzen esanahia ondorioztatzen saiatuko zarete. Ea zenbat asmatzen dituzuen!
Korrika AEK-k Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi helburu ditu; batetik gure hizkuntzari bultzada bat ematea, eta bestetik gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea. Korrika antolatzeko batzordeak sortzen ditugu herri guztietan. Batzorde hauetan nahi duenak parte har dezake. Batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak,… Honi Korrika Kulturala deitzen diogu, kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai desberdinak antolatzen direlako. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Korrikak norbait omentzen du urtero. Eta urtero lelo berria aukeratzen dugu euskararen aldeko mezua leku guztietara iristeko. 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan mezu bat doa, eta mezu hori amaiera eguneko festan irakurriko da.
ZALANTZA
HIPOTESIA
ESANAHAIA
jaialdiak
........................................
........................................
hitzaldiak
........................................
........................................
zeharkatu
........................................
........................................
lelo
........................................
........................................
mota guztietako milaka korrikalarirekin
......................................... .........................................
......................................... .........................................
gelditu gabe
........................................
........................................
lekukoa
........................................
........................................
eskuz esku
........................................
........................................
kilometroz kilometro
........................................
........................................
mezu bat
........................................
........................................
........................................
........................................
........................................
........................................
........................................
........................................ 4
ETA AURTENGO KORRIKA,
ZER?
Hemen KORRIKA 16ri buruzko azalpenak dituzu, baina hutsune batzuk dituzu. Egin aukera egokia (a, b, edo c).
Korrika 16, 2009ko …………......………………… (1) apirilaren 5era izango da. Tuteran hasi eta Gasteizen ………………………......……(2). Eta aurtengo ………......…………………… (3) hauxe izango da: ONGI ETORRI! Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera! Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak ……......………………………(4) Kanpotik etorritakoak eta bertokoak. Omenaldi hau egiteko Jon Maia …………………......…………(5) dokumental bat egin du eta bertan lau lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu! Korrika bakoitzak bere ……………………………........ (6) izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak abesten du eta letra Jon Maiak idatzi du.
1.
3.
5.
A. MARTXOAREN
26TIK 26TIK C. MARTXOA 26
A. LELOA
A. HARAKINAK
B. MARTXOA
B. TONTOLAPIKOA
B. BERTSOLARIAK
C. MENSAJEA
C. TRIKITILARIAK
2.
4.
A. AMAITU DA
A. OMENDUKO DITU
6.
B. AMAITZEN DA
B. OMENDU DITU
B. JOLASA
C. AMAITUKO DA
C. OMENTZEN DITU
C. TXAPELKETA
5
A. ABESTIA
KORRIKA 16
KANTA
Entzun ahala, irakurri. Ondoren, esaguzu, zer iruditu zaizu kanta? Jarri X zeure aukeran edo idatzi zeuk.
ONGI ETORRI, LAGUN!! Rami hasi zen Afrikan eta Andoni Gernikan Maddalen berriz Sohütan Evaristo Amerikan euskara herrian doa Euskal Herria Korrikan euskara herrian doa mundu bat euskal herritan Mikel oinez gehienetan Pepe eta Elvira trenetan Mohamed lanetik bueltan eta Nekane bizikletan mundu bat doa korrika hizkuntzaren bideetan mundu bat doa korrika euskararen herrietan Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo
ZER IRUDITU ZAIZU? Orain euskara da soa euskaraz doa pausoa euskara da itsasoa zerua lurra auzoa euskara herrian dago euskaraz mundu osoa euskara herrian dago euskaraz mundu osoa Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara... uhoo karriketan korrika korrika karriketan doa mundua... uhoo Bidaia zugan bada eta bidea zeu bazara mundua da euskara zatoz mundu bat Korrikara Kantatu dezagun Ongi etorri lagun! Euskara herrira Zure herrira zatozena!!
Izugarri gustatu zait! Oso ona! Gustatu zait. Oso martxosoa! Ez dago gaizki. Arraro samara, ezta? Ez da motelegia? Ez da nire estilokoa. Ez zait gustatu. ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... ......................................... 1
Ongi etorri Aitor galdu zuen ta bila dator ongi etorri Sarai heldu arren korrika darrai
Hitza: Jon Maia Musika eta Kanta: Betagarri
Kantatu dezagun Ongi etorri lagun! Euskara herrira Zure herrira zatozena!!
6
2
Bideo-klipa Korrika.org gunean dago ikusgai. Betagarri taldeari buruzko informazio gehiago: http://www.betagarri.com.
KORRIKA POSTALA Agian izango duzu Korrika zer den ezagutzen ez duen lagunik. Orain zuk lehen baino gehiago dakizunez, kontaiozu dakizuna eta gonbida ezazu parte hartzera. Idatziozu postaltxo bat lagun honi. KONTATU
ZURE LAGUNARI:
Kaixo! Gaur euskaltegian Korrikari buruz hitz egin dugu eta lagun bati gutun bat idaztea erabaki dugu. Nik zu aukeratu zaitut! Badakizu zer den Korrika? …………………………………………………………………………...… ……………………………………………………………………..….....… ……………………………………………………………………….…...... ……………………………………………………………………….…...... …………………………………………………………………………...… ……………………………………………………………………..….....… ……………………………………………………………………….…...... ……………………………………………………………………….…...... …………………………………………………………………………...… ……………………………………………………………………..….....… ……………………………………………………………………….…...... ……………………………………………………………………….…...... …………………………………………………………………………...… ……………………………………………………………………..….....… ……………………………………………………………………….…...... ………………………………………………………………………....…...
Zer den Zertarako egiten den Nork antolatzen duen Zer den Korrika kulturala Zenbat irauten duen Nondik pasatzen den Noiz pasako den bere herritik Polita al den ETA GONBITEA EGIN
HELBIDEAK
EUSKARAZ
Nola idazten dira helbideak euskaraz? Ezkerrean lau helbide dituzu, baina bat gaizki idatzita dago. Zein? Eskuinean, berriz, zure helbidea eta beste bi helbide ezagun idazteko tartea utzi dizugu. Zein da okerra?
Idatzi hemen helbideak:
a Miren Azpilikueta Arrasate kalea 22, 1. ezk. Donostia 20.304 Gipuzkoa
Miren Azpilikueta Nafarroa hiribidea 14, 2º esk. Donostia 20.304 Gipuzkoa
Miren Azpilikueta Foruen pasealekua 7, 3B Donostia 20.304 Gipuzkoa
Miren Azpilikueta Katalunia enparantza 2, 2B Donostia 20.304 Gipuzkoa
b
c
d
………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......…….....
………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......…….....
………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......……..... ………………………………………………………….......…….....
7
NIRE POSTALA DISEINATZEN Hemen behean zeure kolaxa egiteko irudi batzuk dauzkazu. Hortik kanpo zuk zeuk ere nahi duzuna marraztu edo margotu dezakezu, kolorea eman,… Kartulina ere emango dizugu, kolaxa bertan egiteko. Beraz, diseina eta monta ezazu zeure postala!
8
ZER
EGIN DEZAKET?
Korrikan parte hartzeko modu asko dago. Ikus dezagun!
ZER EGINGO DUT KORRIKAN PARTE HARTZEKO? Pentsatu zer egin dezakezuen Korrikan parte hartzeko. Hona hemen adibide batzuk: - “Datorren astean nire lehengusinaren urtebetetzea da. Korrikako kamiseta gorria oparituko diot.” - “Korrika laguntzailea izateko pina erosiko dut, eta nire lehengusinaren urtebetetzeko afarian kanpaina horren berri emango diet guztiei.” - “Lantokian kartel batzuk jarriko ditut.” - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... - ............................................................................................................................... Idatzi hemen zure aurtengo konpromisoa: Aurtengo Korrikan parte hartzeko ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... .......................................................................................................................................................................................
DESAFIOAKK Hirunaka, Korrikarekin zerikusia duten desafioen zerrenda osatu. Gero, bat aukeratu eta zuen ikaskideren bati desafioa bota: -
Ezetz guk egindako petoarekin atera Korrikan! Ezetz Korrika herrian / auzoan hartu eta hamar kilometro Korrika egin! Ezetz gurekin etorri Korrika amaierara! Ezetz tximeletaz mozorrotuta atera Korrikara! .......................................... Ezetz.......................................................................................................... ................................................................................................................... ................................................................................................................... ...................................................................................................................
EZETZ... BATEN BAT KONBENTZITU!
Ea zuetako nork lortzen duen baten batek BAIETZ! esatea. Hori bai, kontuan hartu desafioetan bi aldeetako parte hartzaileek egin behar izaten dutela zerbait!
9
NOLA PARTE
HARTU
KORRIKAN?
Badakigu gai honi buruz askotxo dakizuela, baina txuletatxo bat aurrean izatea ongi etortzen delakoan, hona hemen zerrendatxo bat:
Denda, lantegi edo komertzioetan: Korrika laguntzaile euskarria erosiz. Enpresa edo saltokiek, Korrikalaria, Korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
Norberak: Zure herrian edo auzoan hau guztia egingarri izan dadin, eratuko den Korrika batzordean parte hartuz. Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietara agertuz. Korrikaren (www.korrika.org) web-gunea bisitatuz. Munduaren itzulia egingo duen Korrika birtualean parte hartuz (www.korrika.org). Martxoaren 26an Tuterako hasiera ekitaldian parte hartuz eta apirilaren 5ean Korrika amaierara joanez. Korrika 16ren materiala edo oroigarriak erosiz, Korrika aurretik, bitartean edo ostean. Benetako korrikalarien ezaugarri garrantzitsua den petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz edozein euskaltegitan edo Korrika egunean bertan. Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz. Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek subentzionatutako kilometroan Korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrika bulegoetara jo dezakete. Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 3035 / 0072 / 02 / 0720005710 kontu korrontean nahi duzun diru kopurua sartuz. Eta, jakina, Korrika normaltasunez egin ahal izateko laguntza ekonomikoa beharrezkoa dugun arren, bizkarrekoa jantzita Korrika eginez ere bai, noski!
10
TRANSKRIPZIOA ZER
DA
KORRIKA?
ENTZUNGAIA (SORTUA): Korrika AEK-k Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi helburu ditu; batetik gure hizkuntzari bultzada bat ematea, eta bestetik gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea. Korrika antolatzeko batzordeak sortzen ditugu herri guztietan. Batzorde hauetan nahi duenak parte har dezake. Batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak,… Honi Korrika Kulturala deitzen diogu, kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai desberdinak antolatzen direlako. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Korrikak norbait omentzen du urtero. Eta urtero lelo berria aukeratzen dugu euskararen aldeko mezua leku guztietara iristeko. 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan mezu bat doa, eta mezu hori amaiera eguneko festan irakurriko da.
11
ZUZENKETA ORRIA EGIA OTE
DA?
ERANTZUNAK (EGIA /GEZURRA): 1E, 2G, 3G, 4E, 5G, 6E, 7E, 8E, 9E Korrika bi urtez behin antzolatzen da. AEK-k antolatzen du. Biltzen den dirua euskararen alde lanean jarraitzeko da.
ETA AURTENGO KORRIKA, ERANTZUNAK (TESTU
ZER?
OSOSA):
Korrika 16, 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era izango da. Tuteran hasi eta Gasteizen amaituko da. Eta aurtengo leloa hauxe izango da: ONGI ETORRI! Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera! Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak omenduko ditu. Kanpotik etorritakoak eta bertokoak. Omenaldi hau egiteko Jon Maia bertsolariak dokumental bat egin du eta bertan lau lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu! Korrika bakoitzak bere abestia izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak abesten du eta letra Jon Maiak idatzi du.
HELBIDEAK
EUSKARAZ
ERANTZUNA: B da helbide okerra, 2º zeinua euskaraz ez delako erabiltzen.
12
KORRIKA 16. LEXIKOA ERREPASATZEN. Bete A eta B ariketetako hutsuneak aukeran dituzun hitzen artean egokiak aukeratuz:
A. ZER DA KORRIKA? 1) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko ................................................. erraldoia da. 2) Korrika ................................................. egiten da. 3) AEK-k ................................................. du. 4) Korrika antolatzeko herri eta auzoetan ................................................. sortzen dira. 5) Biltzen den dirua ................................................. lanean jarraitzeko da. 6) Korrika ez da inoiz gelditzen; ................................................. , ez egunez. 7) Korrikak norbait ................................................. du beti. 8) Korrika kulturala ere badago, eta................................................. kultural asko egiten dira. 9) Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde ................................................. egiten da.
OMENTZEN
BATZORDEAK
BI URTEZ BEHIN
ANTOLATZEN
EZ GAUEZ
EUSKARAREN ALDE
DIRUA BILTZEKO
LASTERKETA
EKITALDI
B. KORRIKA 16 Korrika 16, 2009ko ................................................. ................................................. izango da. Tuteran hasi eta Gasteizen amaituko da. Eta aurtengo ................................................. hauxe izango da: ONGI ETORRI! Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri ................................................. nahi dugunon artera! Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak ................................................. ditu. Kanpotik etorritakoak eta bertokoak. ................................................. hau egiteko Jon Maia ................................................. dokumental bat egin du eta bertan lau lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu! Korrika bakoitzak bere ................................................. izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak konposatu eta abesten du, eta letra Jon Maiak idatzi du.
13
OMENALDI
OMENDUKO
APIRILAREN 5ERA
ABESTIA
EUSKARAZ BIZI
MARTXOAREN 26TIK
LELOA
BERTSOLARIAK