IDAZLEAREN EGILE ESKUBIDEEN BABESA
Elena Laka Muñoz Abokatua
1/1996 Errege Dekretu Legegilea, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateratua onesten duena
Arlo honetan indarrean dauden lege xedapenak arautu, argitu eta egokitzen ditu. Azken erreforma: 23/2006 Legea, uztailaren 7koa, 29/2001 Direktiba Espainiako ordenamendu juridikoan sartzen duena.
Zer babesten da? egile
batek egindako sorkuntza-lana. sorkuntza orijinalak, literaturazkoak, artistikoak zein zientifikoak edozein euskarritan adierazitakoak (asmatutako euskarria zein asmatzeke dagoena)
Babesten diren lanak, besteak beste: liburuak foiletoak inprimakiak eskutitzak hitzaldiak antzezlanak etab.
Baita ere babesten dira obra eratorriak: itzulpenak egokitzapenak berrikuspenak oharrak
Ez dira babesten: lege
edo arau xedapenak epaitegien ebazpenak erakunde publikoen ekintzak, erabakiak, ebazpenak horien itzulpenak
Obrak elkarlanean: egile
batek baino gehiagok elkarlanean egindakoak egile-eskubideak guztiei dagozkie, bakoitzaren partaidetzaren neurrian lana zabaltzeko eta aldatzeko egile guztien onespena behar da
Obra kolektiboa: pertsona
fisiko nahiz juridiko baten ekimenen ondorioz sortutakoa haren izenarekin zabaltzen da egile desberdinek hartu dute parte ekarpenen bidez egile bakoitzak ez dauka obra osoaren gaineko egile eskubiderik egile-eskubideak ekimena izan duen pertsonarenak dira.
Obra konposatua: dagoen
obra bat hartu, eta egilearen elkarlanik gabe, lan hori berriari eransten zaionean
Jabetza intelektuala bi eskubide motek osatzen dute:
izaera pertsonala duten eskubideak ondare-izaera duten eskubideak
Izaera pertsonala duten eskubideak: eskubide morala. lana
zabaldu behar den ala ez eta zein modutan. lana izenez, goitizenez ala modu anonimoan zabaldu behar den egile izaeraren aitortza lanaren osotasunari errespetua lana aldatzeko eskubidea lana salmentatik ateratzeko eskubidea ale bakarra jasotzeko eskubidea
Eskubide moralak, epe mugarik ez
Egilearen heriotzaren ondoren, haren oinordekoek. Oinordekorik ezean, erakunde publikoek.
Ondare izaerako eskubideak: lana ustiatzeko eskubide esklusiboa. erreprodukzio
eskubidea banaketa eskubidea komunikazio publikoko eskubidea eraldaketa eskubidea
Erreprodukzioa: lan
bat edozein euskarritan ipintzea, komunikatzeko edo kopiak ateratzeko moduko euskarri batean ipintzea. adibidez: liburu bat inprimatzea.
Banaketa: lanaren
orijinala edo kopiak jendearen esku ipintzea, ukitzeko moduko euskarri baten bitartez. euskarri horren salmenta, alogera, mailegu ala beste edozein eraren bitartez. adibidez: liburu bat saltzea.
Komunikazio publikoa:
lan bat jendearen esku ipintzea lan horren alerik banatu gabe. adibidez:
antzezpenak, errezitaldiak, jendaurreko irakurketak... ikusentzunezkoen bidezko erakustaldiak irrati edo antzekoen bidezko emanaldiak hari, kable, zuntz optiko edo antzekoen bidezko zabalkundeak irrati bidez emandakoa edozein bitartekoren bidezko zabalkundea arte lanen edo hauen erreprodukzioen erakusketa publikoa lanak jendearen esku ipintzea alanbre edo alanbre bariko edozein prozeduraren bitartez, edozein toki edo unetik eskuratzeko moduan datu-base batean sartutako lanak edozein modutan eskuragarri izatea.
Eraldaketa eskubidea: lanaren
itzulpena egokitzapena lan desberdin bat ondorio izango duen edozein aldaketa
Lan eraldatuaren egile eskubideak, eraldaketa egilearenak dira. Jatorrizko lanaren gaineko eskubideen kalterik gabe.
Lana ustiatzeko eskubidearen iraupena: egilearen
bizitza osoa gehi 70 urte heriotzaren ondoren
Lan anonimoak eta egilea ezagutu ez eta goitizenaz sinatutakoak:
70 urte zabaltzen hasi zenetik.
70 urte horiek bukatu baino lehen egilea ezaguna egiten bada, haren bizitza osoa eta 70 urte heriotzaren ondoren.
Ez da egilearen baimenik behar: lan
bat erreproduzitzen, zabaltzen edo publikoan komunikatzen denean: segurtasun publikoko helburuetarako administrazio prozeduretarako auzi prozeduretarako parlamentuko prozeduretarako elbarritasunen bat dutenen onurarako, irabazizko asmorik ez badago
Aipatze eskubidea: ez
da egilearen baimenik behar lan bat aipu bezala erabiltzen bada beti ere helburuak irakaskuntzazkoak edo ikerkuntzazkoak badira
Ez du egilearen baimenik behar irakaskuntza
arautuko irakasleak bere lanean obren zatiak erreproduzitzeko, zabaltzeko edo jendaurrean komunikatzeko ikasgelan irakasteko egilearen izena aipatuz
Ez da egilearen baimenik behar: liburuen
maileguak egiteko liburutegietan beti ere liburutegi horrek irabazi asmorik gabekoak eta interes kulturalekoak baldin badira.
Jabetza publikoa: egile
eskubideak ustiatzeko epea iraungitzen denean edozeinek erabil ditzake jabetza publikoan dauden lanak, egiletza eta lanaren osotasuna errespetatuz
Egile eskubideen transmisioa: ustiatzeko
eskubideak transmititzen dira mortis causa inter vivos:
idatziz transmititzen diren eskubideak zehaztu esklusiban ematen den ala ez ustiatzeko moduak zehaztu zenbat denborarako ordaina: proportzionala edo ekinaldi batekoa
Soldatapeko egilearen ustiaketaeskubideen transmisioa: lan
kontratuaren araberakoa kontratuan agertu ezean, enpresariari transmititzen dizkio egile eskubideak enpresariaren ohiko iharduerarako
Argitarapen kontratua: nork:
egileak edo haren oinordekoek zer: lana erreproduzitzeko eta banatzeko eskubideak uzten dira (egindako lanak edo enkarguzkoak, ez etorkizunean egingo direnak) nori: argitaratzaileari ordainsari truke
Argitarapen kontratuak eduki beharrekoak: lagapena
modu esklusiboan egiten den lurralde eremua argitarapenak izango dituen ale kopuru gutxienezkoa eta gehienezkoa aleak banatzeko modua, eta zenbat erreserbatuko zaizkion egileari, kritikari eta promozioari egilearen ordainsaria lehen argitalpena noiz izango den orijinala entregatzeko epea
Liburu moduan argitaratzeko: zein
hizkuntzatan ordainsariaren aurrerapenik zein modutan argitaratu
Jabetza Erregistroa: literatur,
arte eta zientzia lanen titularren egile eskubideak babesteko bakarra Espainia osoan borondatezkoa inskripzioak presuntzioa ematen du ............................................