Egile eskubideak Interneteko kultura jende askoren eskura dago, baina horrek ez du esan nahi inolako kontrolik ez dagoela eta nahi bezala erabil daitekeela. Gauza batzuk erabili ahal izateko, baldintza jakinak errespetatu behar dira nahitaez, eta beste gauza asko, ezin dira erabili. Oso garrantzitsua da hori gogoan hartzea, eta eduki bakoitzak zer baimen mota duen ongi begiratzea, bestela mezu elektronikoren bat jaso dezakegu ezustean...
Copyright Argazki eta testu guztiek dauzkate berekin egile eskubideak, eta sortzaileak, berriz, copyright delakoak babesten ditu. Egileak ez badu kontrakorik esaten, hura izango da bere lanen jabe bakarra bizi den arte, eta hil eta hurrengo 70 urteetan ere bai. Zer esan nahi du horrek? Hauxe: soilik egileak eta haren oinordekoek egin ditzake lanaren kopiak, haiek soilik erreproduzitu dezakete, interpretatu, hari lotutako lanak sortu edo publikoki aurkeztu. Erabili nahi duen orok baimena eskatu beharra dauka. Salbuespenak ere badira, baina oso gutxi: aipu eskubide onartua dago (pasarte jakinak erabiltzeko aukera ematen du), eta kopia pribatua egitea ere bai, nahiz eta eztabaida handia dagoen horren inguruan, ez baitago argi zenbateko hedadura har dezaketen kopia horiek
Copyleft eta creative commons Baina bada beste aukera bat ere: Copyleft baimenak. Horien bitartez, egileak baldintza sorta bat jar dezake eta bere lana nola erabiltzea nahi duen zehaztu dezake. Copyleft baimenik ezagunena Creative Commons da. Baimen mota hori duten lanak (CC siglak eraman ohi dituzte) kopiatu eta zabaldu daitezke, baina egileak jarri dituen ohar eta mugei jarraitu behar zaie beti (atributu edo ezaugarriak deitzen zaie). Honako hauek izan daitezke: • • • •
'Attribution' (Aitortu): lanaren egilea nor den esatera behartzen du. 'Noncommercial' (Ez merkataritzarako): kopiatzen duenak ezin du etekin ekonomikorik atera. 'No Derivative Works' (Lan eratorririk gabe): inolako aldaketarik gabe zabaldu behar da lana (argazkia erabil dezakezu baina ezin collage batean erabili, adibidez). 'Share Alike' (Berdin partekatu): lan horri lotuta sortzen diren guztiek jatorrizkoak bezalako baimena eduki behar dute (adibidez, galarazita dago CC baimena duen argazki bat copyright duen liburu batean argitaratzea).
Creative commons-eko lizentziak • • • • •
Reconocimiento (by): Obr5aren explotazioa ahalbidetzen da, saldu al dituzu eta beraiekin nahi duzuna egin dezakezu. Reconocimiento - NoComercial (by-nc):Obren deribatuak erabiltzea uzten da baina salmenta moduaneta ezin da erabili originala salmenta moduan. Reconocimiento - NoComercial - CompartirIgual (by-nc-sa):Ezin da erabili obra original eta deribatua salmenta moduan bakarrik originalaren lizentzia baldin badaukazu original. Reconocimiento - NoComercial - SinObraDerivada (by-nc-nd): Ezin da salmentan jarri obra originala ezda obra deribatuen generazioa. Reconocimiento - CompartirIgual (by-sa): Salmentan jarri daitezke obra originalak eta hauen deribatuak baina hauek distribuitzeko obra originalaren lizentzia behar da. Reconocimiento - SinObraDerivada (by-nd): Obra originalen salmenta permititzen da baina ez obra deribatuen generaziokoak..