Herritarron Eskubideak Gidoia

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Herritarron Eskubideak Gidoia as PDF for free.

More details

  • Words: 1,233
  • Pages: 4
Bergarako epaitegiko terminologia saioak

1. H ERRITARRON

ESKUBIDEAK

Gurea bezalako gizarte modernoetan Justizia eskubide bat da eta Justiziaren aurreko berdintasuna funtsezko helburua eta balioa.

1. ARIKETA: Jarraian duzu Espainiako konstituzioaren 24. artikulua. Bertan, herritarrek zor duten tratua bermatzeko hainbat eskubide aipatzen dira. Artikulua irakurri ondoren, azpimarratuta dauden eskubideak gaztelaniaz idazten saiatu. 1. Gizabanako guztiek eskubidea dute, beraiei dagozkien eskubide eta interes legitimoak egikaritzean, epaile eta auzitegien babes eragingarria lortzeko, eta ezin daiteke inoiz babes-gabeziarik gerta. 2. Halaber, guztiek dute eskubidea, legeak lehendik izendaturiko epaile arrunta izateko, abokatuaren defentsa eta laguntza izateko, haien aurkako akusazioaren argibideak jasotzeko, jendaurreko prozesua bidegabeko atzerapenik gabe eta berme guztiekin burutzeko, euren buruen babeserako egoki diren frogabideak erabiltzeko, beren buruen aurka adierazpenik ez egiteko, errudun direla ez aitortzeko, eta errugabetasun-presuntzioa izateko. Legeak arautuko du senidetasunarengatik edo lanbidesekretuarengatik zein kasutan ez dagoen betebeharrik, ustez delitu diren egitateei buruz adierazpenak egiteko. 1. Todas las personas tienen derecho a obtener la tutela efectiva de los jueces y tribunales en el ejercicio de sus derechos e intereses legítimos, sin que, en ningún caso, pueda producirse indefensión. 2. Asimismo, todos tienen derecho al Juez ordinario predeterminado por la ley, a la defensa y a la asistencia de letrado, a ser informados de la acusación formulada contra ellos, a un proceso público sin dilaciones indebidas y con todas las garantías, a utilizar los medios de prueba pertinentes para su defensa, a no declarar contra sí mismos, a no confesarse culpables y a la presunción de inocencia. La Ley regulará los casos en que, por razón de parentesco o de secreto profesional, no se estará obligado a declarar sobre hechos presuntamente delictivos. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9.

Bergarako epaitegiko terminologia saioak 2. ARIKETA: hitz eta esapideak lotu Kalte eta galerak Kaltetua Laidotua Defentsa gabezia Atzerapenik gabe Arrazoizko epeak Letradu Bermea Frogabidea Agerraldia Izapideak Errudun aitortu Horretarako izendatua -en esku jarri Erantzukizuna galdatu Ordezkatu

Daños y perjuicios Damnificado, perjudicado Ofendido Indefensión Sin demora Plazos razonables Letrado Garantía Proceso probatorio Comparecencia Trámites Confesarse culpable Nombrar al efecto Dejar a disposición de Reclamar responsabilidades Representar

3. ARIKETA: Ea asmatzen duzun zeintzuk diren herritarren eskubideak Administrazioak kaltetuta izan direnean. Bete hutsuneak ondoko esapideekin. 1. Herritarrek eskubidea dute epaile eta magistratuei erantzukizun penala eskatzeko beren eginkizunetan egindako delitu edo faltak direla eta. 2. Laidotuak izan diren herritarrek epaile eta magistratuen diziplinazko erantzukizuna galdatzeko egoki den espedientea irekitzea eska dezakete. 3. Herritar kaltetuek eskubidea izango dute, egoki den prozesuaren bidez epaile eta magistratuei erantzukizun zibilaren ondoriozko kalteen ordaina Estatuari erreklamatzeko. 4. Kaltetuek, hartarako egoki den prozesuan, oker judizialengatik edo Justizia Administrazioaren funtzionatzeko modu anormalarengatik eragindako kalte eta galeren ordaina erreklamatu ahal izango dute.

-erantzukizun zibilaren ondoriozko kalteen ordaina -erantzukizun penala -kalte eta galeren ordaina -diziplinazko erantzukizuna galdatzeko

4. ARIKETA: Taula honetan herritarren hainbat eskubide daude eta horien azalpenak zatituta daude: erdia ezkerrean eta beste erdia eskuinean. Ahalegin zaitez biak lotzen. 1 Herritarrak Habeas corpus prozedurarako A esaterako, atxilotuak lekualdatzea, eskubidea du, defentsarako arrazoizko epeak ematea, zitazioa denborarekin egitea, etab. 2 Herritarrek eskubidea dute edozein B unetan izapideak zein egoeratan dauden bai organo judizialaren aldetik eta bai jakiteko eta izapide horien dokumentuen bertan lan egiten dutenen aldetik ere. kopiak lortzeko, 3 Herritarrak eskubidea du berarentzat eta C abokatuarentzat defentsarako defentsa-gabeziarik sor ez dadin. beharrezkoak diren erraztasunak eskuratzeko,

Bergarako epaitegiko terminologia saioak 4 Akusatuak zigor-arloko prozesuetan azken hitza esateko eskubidea du,

D legearen aurka atxilotua izanez gero, berehala agintari judizialen esku jartzekoa. 5 Herritarrek errespetu eta begirunearekin E baldin eta prozesu horretan interes tratatuak izateko eskubidea dute, legitimoa badaukate eta Legeak ezarritako mugen barruan. 1 D

2 E

3 A

4 C

5 B

5. ARIKETA: aurkitu esapide bakoitzaren baliokidea.

Derecho a acceder a los tribunales Alegar y probar Decidir de forma motivada y razonable Hacer cumplir las decisiones Dilaciones indebidas Proceso con garantías Convencimiento de la culpabilidad Medidas previas Presunción de inocencia Reconocer los hechos Medios de prueba Acusaciones sorpresivas

Auzitegietara jotzeko eskubidea Alegazioak egin eta frogak aurkeztu Erabaki oinarritua eta arrazoitua hartu Erabakiak betearazi Bidegabeko atzerapenak Berme guztiak dituen prozesua Ziur egon erruduntasunaz Aurretiazko neurriak Errugabetasun presuntzioa Egitateak aitortu Frogabideak Ustekabeko akusazioak

6. ARIKETA: Jarraian dituzu babes judizialaren inguruan sortu ohi diren zalantzak, galdera moduan adierazita; eta, alboan, galderei erantzutera datozenak. Lotu galderak eta erantzunak. 1

Zein da epaile eta auzitegien betebehar nagusia herritarren interesei begira?

2 Nola erabakitzen da zein auzitegik eta epailek hartuko duen auzi baten ardura? 3 Zein kasutan utziko da bertan behera frogaldi, bista eta agerraldien publikotasuna? 4 Zein da Administrazioaren jokabidea prozesuak bidegabeko atzerapena izan duenean? 5 Zein behar du izan epailearen jokabideak,

A Pertsona bati buruz hartzen diren aurretiazko neurriek arrazoizkoak izan behar dute, eraginkortasun berbera duen beste batekin ordeztu ezinezkoak eta behar bezala justifikatuak, eta ezin dira gehiegi luzatu. Frogari dagokionez, herritarrak eskubidea dauka prozesuan epaileak froga arau objektiboen arabera balora dezan. Epailea ez badago ziur norbait errudun dela, nahitaez errugabe deklaratu behar du. B Auzitegiek frogak onartu ez ezik, horiek egikaritzeko beharrezkoa dena ere egin behar dute. Frogabide horiek egokiak izan behar dute, hau da, zerikusia izan behar dute auzigaiarekin eta auzitegiak erabakia hartu ahal izateko baliagarrik izan behar dute. C Epaile eta auzitegiek aurkeztutako arazoa konpondu egin behar dute, erabaki oinarritua eta arrazoitua emanez. Horrez gain, beren erabakiak betearazi behar dituzte; erabaki horiek gauza daitezela ziurtatu behar dute. D Prozesu penal edo zehatzaileetan, herritarrek eskubidea dute erantzule egin ditzaketen egitateak ez aitortzeko eta, era berean, delitu bateko partaidetza ez aitortzeko. E Herritarrek eskubidea dute prozesuak

Bergarako epaitegiko terminologia saioak auzitan dagoen gaian inguruabar subjektiboak (ahaidetasuna, adiskidetasuna...) dituenean?

bidegabeko atzerapenik ez jasateko eta, horrelakorik pairatuz gero, kalte-ordaina jasotzeko. F Ustekabeko akusaziorik izan ez dadin eta hasiera-hasieratik defentsa egokia eta akusazioaren araberakoa prestatu ahal izan dadin, akusazioen berri emango zaio bere aurkako prozesuari hasiera ematen zaion unetik. G Publikotasuna bertan behera geldi daiteke moraltasuneko edo ordena publikoko arrazoiak direla medio, bai eta estatuko segurtasuna bermatzearren edo adingabekoen interesek nahiz alderdien bizitza pribatuaren babesak eskatzen duenean ere. H Epaileek abstenitzeko obligazioa dute, baldin eta tartean inguruabar subjektiboak (alderdiekiko ahaidetasuna, adiskidetasuna...) edo objektiboak (auzian parte hartu izana) sartzen badira. Kasu horietan, herritarrek eskubidea dute eskatzeko epaile hori auzitik kentzeko. I Irizpide nagusiak lekuarena eta auziaren gaiarena izaten dira. Zalantzak daudenean, arauei begiratzen zaie auziak banatzeko.

6 Frogabidea auzian dauden aldeen ardura da soil-soilik ala Justizia Administrazioak badu horretan ere zeregin eta betebeharrik? 7 Zer egiten da akusatuek defentsa egokia izan dezaten? 8 Herritar bat behartuta dago dakien guztia esatera eta aginte judizialaren eskakizun guztiak betetzera? 9 Nola bermatzen da errugabetasun presuntzioa?

1 C

2 I

3 G

4 E

5 H

6 B

7 F

8 D

9 A

HAMABOST URTE KARTZELAN EGIN ONDOREN, ERRUGABETZAT JO Patrick Dils gaztea Frantziako iparraldean bizi zen eta sukaldaritza ikasketak egiten zituen. Hamasei urterekin ordea, zortzi urteko bi haur harrika hiltzea leporatu zioten eta kartzelan sartu zuten. Bizitza osorako kartzela zigorra jarri zioten lehendabizi; gero, berriro epaitu ondoren, hogeita bost urtekoa. Izan ere, gauzak ez zeuden hain argi. Frantziako poliziak, Francis Joll hiltzailea ikertzen ziharduela, honen sinadura ikusi zuen hilketa haren atzean eta orain, hamabost urte beranduago eta benetako hiltzaileak bi mutikoen hilketa aitortu ondoren, Patrick Dils errugabetzat jo dute. Epaia ezagutzean, aurrerantzean lasai bizitzea besterik ez zuela nahi esan arren, kartzelatik irten zen egunetik hainbat komunikabidetan agertu da. 1. Zein figura juridikok egin ote du huts gertatu dena gertatzeko? Norena da erantzukizuna? 2. Kalte-ordaina merezi izatekotan, zer nolako kalte-ordaina proposatuko zenuke? 3. Ezagutzen al duzu antzeko kasurik? 4. Herritarrak gure eskubideen jakitun garela uste al duzu?

Related Documents