Egileen eskubideak Egileei lan bat egiteagatik legeak ematen dion lege multzo eta printzipioak dira; literaturazko, artezko edo zientziazkoa izan daiteke eta argitaratua edo ez egon. Egile eskubideen jabeak hauexen inguruan berariazko eskubideak ditu : Kopietan erreproduzitzea lana. Baita ere saldu, alkilatu, prestatu..dezake. Lan horretan oinarritutako lanak egin,hots, erreproduzitzea publikora (bai entzumen eta baita ikusmen lanak). Egile eskubide honek lana egiten den mementoan (data ezarria izanez gero) hasten da, beraz, handik aurrera egilearen pribatasuna da.
Copyrig ht Egileen eskubideak dira. Bere ikurra C bat da zirkulu baten barnean. Baina egileen eskubideen barnean kokatzen da, eskubide zehatz bat emanez : Ez ditu entzumenezko lanen eskubideak defendatzen, bakarrik liburu, irudi… hau da, zinematrografikoak eta audiobisualak.
Entzumenezkoaren ikurra P bat da borobilean sarturik
Copyleft Copyleft copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzean datza, banaketak edo aldaketak egitea onartzen duena, horrela bakoitzak bere lana izanen du.Edozein lanari aplika daitezke. Copyrigh-en (egileen eskubideak) aurka doala esan daiteke. Batek pribatasuna defendatzen du eta besteak aldiz, lan bat erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela adierazten du. Copyleft-aren ikurrik ezagunena Cbat da baina beste aldera begira, hau da, copyright-aren aurkako ikurra.
Creative Commons
Creative Commons irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Non legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen. Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude. Helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik. Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak dituelarik : egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Atributuak: Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira: Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.