EUSKARA ARAUA SALOA
1
Bizkaian gaur egun Euskarari dagokionez dagoen araudia 1982ko
azaroaren 24ko 10/82, euskararen legea (EAE)
1989ko
uztailaren 6ko 6/89
Legea: zein betekizun jaso beharko ziren EAEko administrazioetako lanpostuetan.
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua (EAE): arestian aipatutako legeen garapena.
2
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arauketa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskararen erabilera Normalizatzeko planaren IV. plangintzaldia (2008-2012) BFAren 22/2009 Foru Dekretua; BFAren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena. BIZKAIKO UDAL BATZUETAN: Euskara Ordenantzak 3
ONDORIOZ:
Nahiz eta Euskara arautzen duen araudi ezberdina egon, ikus dezakegu Bizkaian euskara ez dela benetako hizkuntza ofiziala.
Bizkaian ez dago jendarteko eremu guztiak barnebilduko dituen oinarrizko araurik.
Foru dekretua Bizkaiko Foru Aldundiak egiten du zuzenean.Foruzko Arau Saloa Bizkaiko Batzar Nagusiek egiten dute eta proposamena aurkezteko batzarkide taldeak izango du eskumena . Hala ere, ikus dezakegu herritarrek ez daukatela inolako aukerarik zuzenean parte hartzeko horrelako prozesu batean 4
Zergatik Euskara Foruzko Arau Saloa?
Egoera minorizatua gainditzeko eta euskararen garapen osoa lortzeko Hizkuntz Politika berria, nazionala eta burujabearen bidean aurrerapauso sendoak ematearen beharra.
Bizkaiko lurralde osoan eta jendarteko eremu guztietan Euskararen erabilera babestu, sustatu eta berreskuratuko duen Foruzko Arau Salo baten beharra. 5
Euskara Foruzko Arau Saloaren helburuak:
Euskararen erabilera babestea eta bermatzea, erabateko berreskurapena eta normalizazioa osoa lortu arte. Bizkaitarron konpromiso zibiko eta politikoa indartzea, herri gogoa bultzatzea Bizkaia berreuskalduntzeko.
Euskararen erabilera normalizatzea eta bermatzea, bere erabateko berreskurapena lortzeko jendarteko eremu guztietan
Eragingarritasuna ematea euskararen erabilpen ofizialari 6
Bizkaitar guztiek euskara jakin dezatela ziurtatzea
Udalbiltzak,2002ko azaroaren23an,Tolosan onartu zuen Hizkuntz Eskubideen karta gauzatzea
Helburu horiek lortzeko bidean beharrezkoa da oinarri batzuk finkatzea eta hauen garapena ziurtatzea. 7
Euskararen inflexio puntuak Euskal
Herria euskalduntzeko prozesuan, 10 oinarri finkatuko dira, prozesua gutxienekotik gora jardun dezan:
8
Euskara, Bizkaiko lurralde historikoan berezko hizkuntza, lehentasunezko hizkuntza eta ezagutu beharrezko hizkuntza izango da. Egun dauden ikastereduak gainditzearen beharra Administrazioa euskaldundu Alor sozioekonomikoa euskaldundu Unibertsitatea eta Lanbide heziketa euskaldundu BFAko gobernuaren gailurrean kokatu behar da euskara saila. Sail propioa sortzearen beharra. 9
Helduak euskalduntzeko tresnak, doakotasuna bermatuz. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian sortutako eta argitaraturiko hedabideetan euskarakuotak ezarriko ditu. Euskararen aurrekontua handitzea. BFAk hizkuntza politika egokia burutuko du, arestian aipatutako puntuen bidetik euskaren normalizazioa lortzeko bidean.
BFAk nahiz eta 10 oinarriekin bat egin, bere eskumenen baitan dauden oinarriak garatuko ditu. 10
HIZKUNTZ ESKUBIDEAK:
Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatua izan dadin Bizkaiko lurralde osoan
Euskal Herrian hizkuntz politika bakarra finkatu dadin euskara babesteko, bere jarraipena ere aginte bakarraen esku utziz, zatiketa administratibo eta politikoen gainetik, politika horrek lurralde eremu desberdinetan izan behar duen modulaziaoren kaltetan gabe.
Alor publikoko jarduerak euskaraz egiteko
Euskaraz idatzitako edozein dokumentu pribatu zein publiko baliozkoa eta eraginkorra izan dadin
Euskal sistema onomastikoa erabiltzeko eskubidea 11
Euskal Herriko toki-izenak euskaraz erabiltzeko, ahoz eta idatziz, esparru pribatu, publiko zein ofizialetan eat, halaber, toki-izen autoktonoak finkatu eta gordetzeko eta arbitrarioki edo gorabehera politikoen kariaz izenok inork ez ordezkatzeko
Euskara ikasteko eta horretarako laguntza jasotzeko, euskalduntzea dohainik izan dadin
Euskararen erabilera ekintza positiboen bidez sustatu dadin
Eskualde eta udalerri euskaldunetan lurraldetasun irizpidearen araberako neurri babesleak har daitezen
Bizkaiko Foru Aldundiak beharrezko baliabide eta neurriak hartu beharko ditu hizkuntz eskubide hauek bermatuak izateko
12
Euskararen berreskurapenerako inflexio puntuak egikaritzeko planak
Bizkaiko udalerriek eta eskualdeek, euskararen berreskurapenerako inflexio puntuak egikaritzeko planek, 2011- 2015 legegintzaldi bukaerarako osatuak egon beharko dute. Helburu horiek lortzeko, tokian tokiko errealitatea kontutan hartuko da eta horretarako epeak ezarriko dira:
13
LEHENENGO TIPOLOGIAKO UDALERRIAK:
Euskaldunen ehunekoa %70 eta %100 artean dutenak. Epeak:inflexio puntua indarrean jarritako Epeak datatik aurrera, 5 urteko epea Foruzko arau saloaren 9.artikuluan zehazten den helburua lortzeko
BIGARREN TIPOLOGIAKO UDALERRIAK:
Euskaldunen ehunekoa %50 eta %69 artean dutenak. Epeak: inflexio puntua indarrean jarritako datatik aurrera, 16 urteko epea dute lehenengo tipologiako helburua lortzeko. 14
HIRUGAREN TIPOLOGIAKO UDALERRIAK:
Euskaldunen ehunekoa %25 eta %49 artean dutenak. Epeak: inflexio puntua indarrean jarritako datatik aurrera, 35 urteko epea dute lehenengo tipologiako udalerrien helburua lortzeko.
LAUGARREN TIPOLOGIAKO UDALERRIAK:
Euskaldunen ehunekoa %0 eta %24 artean dutenak. Epeak: inflexio puntua indarrean jarritako datatik aurrera, 50 urteko epea dute lehengo tipologiako udalerrien helburua lortzeko.
15
Euskara Foruzko Arau Saloaren atalak: Euskarak sail propioa izango du
Euskarak sail propioa izango du. Hala ere, euskara zeharlerrokotasunez landuko da sail bakoitzean.
16
Administrazioa euskalduntzeaz
Bizkaiko administrazioen hizkuntza
Administrazio prozedurak
Hizkuntz gaitasuna Bizkaiko administrazioen zerbitzuan Langilegoa Arauen argitaratzea Agiri publikoak Erregistro publikoak
17
Jarduera sozioekonomikoaz
Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa publikoak Zerbitzu publikoko enpresak Diru laguntzak jasotzen dituzten edota kontzertatuak diren enpresak Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa Publizitatea Jarduera profesional eta laborala 18
Kultur produkzioa euskaraz lehenesteaz
Hedabideak
Kultur industriak eta arte ikuskizunak
Teknologia berriak, hizkuntz industriak eta informatika
Diru Laguntzak
19
Baliabideak bermatzeaz: Bizkaiko Foru
Aldundiak diskriminazio positiboa bultzatuko du. Instituzioen bultzada eta normalizazio neurriak
Bizkaiko Foru Aldundiak euskararen erabilera bermatu eta normalizatu behar du jarduera laboral, profesional, merkantil, publizitario, kulturala, asoziatibo, kirol, ludiko eta bestelakoetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen barruan, salbuespen nahiz hobari fiskalak ezarriko ditu, euskararen sustapenarekin eta normalizazioarekin harremana duten jarduerentzat.
Bizkaiko Foru Aldundiak beharrezkoak diren ekimenak bultzatuko ditu euskararen ofizialtasuna aitortua izan dadin Europar Batasunean eta bere presentzia eta erabilera ziurtatzeko nazioarteko erakundeetan eta kultur eta hizkuntz edukia duten nazioarteko itunetan.
20
Hizkuntz eskubideen bermea Foruzko Arau Salo honetan aitortzen diren hizkuntz eskubide indibidualen eta kolektiboen babes eraginkorra emateko Bizkaiko Foru Aldundiak Hizkuntz Bermerako Kontseilua sortuko du.
Planifikazio neurriak 1.Bizkaiko Foru Aldundiak hizkuntz planifikazio bitartekoak izan behar ditu aldizkako programei dagokienean. Planifikazio bitartekoen elaborazioan inplikaturiko kolektiboekin nahiz eragileekin egin behar dira, eta parte hartze, sinplifikatze nahiz eraginkortasun eta efizientzia oinarriak kontutan izan behar dira 2. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko mapa soziolinguistikoa burutu behar du, bost urtean behin begiztatutako dena, bere ekimen politiko linguistikoa errealitatera egokitzeko eta buruturiko ekimenen eragina zer nolakoa izan den ikusteko. 21
Bizkaiko Foru Aldundiak euskalgintzako herri eragileekin izango dituen harremanak Euskalgintzako eragileak 1. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko euskalgintzako eragileak aintzat hartuko ditu 2.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskararen normalkuntzarako sortzen dituen guneetan euskalgintzako ordezkariak egongo dira
22
Onomastika
Toponimia
Antroponimia
23
Xedapen Gehigarriak 1. Bizkaiko Foru Aldundiak Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherera Nafarroa Garaia eta Zuberoako instituzioekin harreman hitzarmenak
2. Bizkaiko Foru Aldundiak aurrekontuen %2 gutxienez esleituko die arau honen betetze lanei eta foruzko arau salo honetan ezartzen diren neurriak hartzeko, beharrezko bitarteko eta baliabideekin. 3. Jarraipenerako batzorde berezia, honen osaketa BFAko ordezkariak eta BBNNetako alderdi politikoez gain, langileen ordezkariak eta euskalgintzako eragileak egongo dira. Batzorde horri dagokio Foruzko arau salo honek garatu beharreko proposamenak prestatzea, eta baita Foru arauaren garapenaren jarraipena, kontrol eta ebaluaketa lanak. Aldiro, ezarritako helburuen betetze maila ebaluatuko du, eta halaber euskalduntze prozesuaren edozein fasetan susmatutako atzerapen edo zailtasunak konpontzeko neurri egokiak aztertuko ditu
24
Xedapen iragankorrak 1.
15.2 artikuluan aipatzen den plangintza, dekretu baten bidez garatuko da Foruzko Arau Salo onartu eta urtebeteko epean
2.
14.1 artikuluan jasotzen den plangintza ahalbideratu ahal izateko dekretu bat garatuko da Foruzko Arau Salo hau onartu eta urtebeteko epean
3.
Foru dekretu batek zehaztuko ditu foruzko arau Salo honen legehausteak eta zehapenak
25